Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Hebrearrei 9
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Hebrearrei liburuaren edukia

      • Zerbitzu sakratua lurreko santutegian (1-10)

      • Kristo bere odolarekin zeruan sartu (11-28)

        • Itun berri baten bitartekaria (15)

Hebrearrei 9:2

Oharra

  • *

    Edo «aurkezpenaren ogiak; presentziaren ogia».

Hebrearrei 9:5

Oharra

  • *

    Edo «propiziazio estalkia; espiazio tokia».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Adoración pura, 138. or.

Hebrearrei 9:9

Oharra

  • *

    Edo «parabola; adibide».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/10, 26. or.

Hebrearrei 9:10

Oharra

  • *

    Lit. «hainbat bataiorekin».

Hebrearrei 9:11

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2020/7, 31. or.

Hebrearrei 9:12

Oharra

  • *

    Lit. «erreskate; erredentzio».

Hebrearrei 9:18

Oharra

  • *

    Lit. «inauguratu».

Hebrearrei 9:19

Oharra

  • *

    Edo «gorri bizi».

  • *

    Ikusi Glosarioa.

  • *

    Edo «erroilua».

Hebrearrei 9:21

Oharra

  • *

    Edo «zerbitzu publikoko».

Hebrearrei 9:24

Oharra

  • *

    Lit. «aurpegiaren aurrean».

Hebrearrei 9:26

Oharra

  • *

    Edo «garaien; aroen». Ikusi Glosarioa.

  • *

    Edo «azken zatian».

Hebrearrei 9:27

Oharra

  • *

    Lit. «Gizakientzat gordeta dago».

Hebrearrei 9:28

Oharra

  • *

    Lit. «bekatuaz aparte izango da».

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Hebrearrei 9:1-28

Hebrearrei

9 Aurreko itunak zerbitzu sakraturako baldintza legalak zituen, baita lurrean toki santu bat ere. 2 Dendaren lehenengo konpartimentua eraiki zen, eta bertan kandelabroa, mahaia eta ogi sakratuak* zeuden; Toki Santua deitzen zen. 3 Baina bigarren gortinaren atzean, Santu-santua deitzen zen dendaren konpartimentua zegoen. 4 Bertan, intsentsua erretzeko urrezko ontzi bat eta urrez guztiz estalia zegoen itunaren kutxa zeuden. Itunaren kutxaren barruan, mana zuen urrezko pitxerra, kimuak atera zitzaizkion Aaronen makila eta itunaren taulak zeuden; 5 eta Itunaren kutxaren gainean, aintzaz beteriko kerubinak zeuden, errekontziliazio tokia* beraien itzalarekin estaltzen. Baina orain ez da gauza horiei buruz xehetasunez hitz egiteko momentua.

6 Gauza guztiak modu horretara prestatu ondoren, apaizak dendaren lehenengo konpartimentuan erregularki sartzen dira zerbitzu sakratuak betetzeko. 7 Bigarren konpartimentuan, berriz, apaiz nagusia urtean behin sartzen da, bera bakarrik, eta odola eramaten du beti, bere buruaren eta herriak ezjakintasunean egiten dituen bekatuen alde eskaintzeko. 8 Modu horretara, espiritu santuak argi erakusten du, lehenengo denda zutik zegoen bitartean, toki santura joateko bidea oraindik ez zegoela irekita. 9 Denda hori gure garairako sinbolo* bat da. Antolaketa horri jarraituz, opariak eta sakrifizioak eskaintzen dira. Hala ere, gauza horiek ez dute lortzen zerbitzu sakratua ematen duen gizonaren kontzientzia perfektua izatea. 10 Opari eta sakrifizio horiek janari, edari eta hainbat garbiketa zeremonialekin* bakarrik dute zerikusia. Gorputzarekin zerikusia zuten baldintza legalak ziren, eta gauzak zuzentzeko finkatutako garaia iritsi arte derrigorrezkoak ziren.

11 Hala ere, Kristo dagoeneko gertatu diren gauza onen apaiz nagusi bezala etorri zenean, inportanteagoa eta perfektuagoa den dendan sartu zen. Denda hori ez zen giza eskuz egin, hau da, ez da sorkuntza honen parte. 12 Kristo behin eta betirako sartu zen toki santuan, baina ez ahuntzen eta zezen gazteen odolarekin, baizik eta bere odolarekin, eta gu guztiontzat betirako askapen* bat lortu zuen. 13 Zeren kutsatu direnen gainean ahuntzen eta zezenen odola zipriztintzen eta behi gazte baten errautsak jaurtitzen badira, gauza horiek gorputza garbitu eta santifikatzen dute. 14 Baina Kristoren odola hori baino askoz ere hobea da. Izan ere, betirako espiritu baten gidaren bidez, Kristok bere burua akatsik gabeko sakrifizio bezala eskaini zion Jainkoari. Ondorioz, bere odolak hilda dauden ekintzetatik garbituko du gure kontzientzia eta, horrela, Jainko biziari zerbitzu sakratua eman ahal izango diogu.

15 Horregatik, bera da itun berri baten bitartekaria, deituak izan direnek betirako herentziaren promesa jaso dezaten. Izan ere, heriotza bat egon behar izan zuen, erreskate baten bitartez, aurreko itunaren menpe zeuden bitartean egin zituzten ofentsetatik askatuak izateko. 16 Itun bat egiten denean, ituna egin duen gizakiaren heriotza beharrezkoa da, 17 zeren itun bat heriotzari esker balioztatzen da, eta ez da indarrean sartzen ituna egin duen gizakia bizirik dagoen bitartean. 18 Horregatik, aurreko ituna ere ez zen odolik gabe indarrean sartu*. 19 Izan ere, herri osoari Legearen agindu guztiak eman ondoren, Moisesek zezen gazteen eta ahuntzen odola hartu zuen —urarekin, eskarlata* koloreko artilearekin eta isipuarekin* batera⁠—, eta liburua* eta herri osoa zipriztindu zituen, 20 esanez: «Hau da Jainkoak obeditzeko agindu dizuen itunaren odola». 21 Gainera, denda eta zerbitzu santuko* ontzi guztiak odolez zipriztindu zituen. 22 Bai, horrela da, Legearen arabera, ia gauza guztiak odolez garbitzen dira; eta odolik isurtzen ez bada, ez dago barkamenik.

23 Beraz, beharrezkoa zen horien bitartez zeruko gauzen kopia garbitzea, baina zeruko gauzek askoz hobeak diren sakrifizioak eskatzen dituzte. 24 Zeren Kristo ez zen sartu giza eskuz egindako toki santu batean —errealitatearen kopia bat dena—, baizik eta zeruan bertan sartu zen eta, horrela, orain Jainkoaren aurrean* gure alde aurkezten da. 25 Apaiz nagusia urtero-urtero toki santuan sartzen da, ez bere odolarekin, baizik eta animalien odolarekin; Kristok, aldiz, ez du bere burua behin eta berriz eskaini beharrik, 26 bestela, munduaren hasieratik askotan sufritu behar izango zuen. Orain, ordea, sistemen* amaieran*, behin eta betirako agertu da bere sakrifizioaren bidez bekatua ezabatzeko. 27 Gizon-emakumeek ezin dute saihestu* behin bakarrik hiltzea eta, ondoren, epaiketa jasotzea. 28 Modu berean, Kristo behin bakarrik izan zen eskainia pertsona askoren bekatuak bere gain hartzeko. Eta bigarren aldiz agertzen denean, ez du bekatuaz arduratzeko egingo*, eta salbatuak izateko irrikaz itxaroten diotenek ikusiko dute.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu