1 Pedro
3 Era berean, zuek, emazteok, errespetatu zeuen senarren autoritatea*. Horrela, horietakoren batzuek ez badute hitza obeditzen, zuen jokabideari esker hitzik gabe irabaziak izan daitezke, 2 zeren zuen jokabide garbia eta errespetu sakona ikusiko lukete. 3 Zuen edertasuna* ez dadila kanpokoa izan —trentzaz eginiko orrazkerak, urrezko bitxiak eta luxuzko arropa—, 4 baizik eta zuen edertasuna izan dadila zuen bihotz barruko pertsona ezkutua espiritu baketsu eta lasai* baten edertasun ustelezinarekin batera, espiritu hori baita Jainkoaren aurrean baliotsua dena. 5 Horrelaxe apaintzen ziren iraganeko emakume santuak, beraien esperantza Jainkoarengan jartzen zutenak, beraien senarren autoritatea errespetatzen zutenak*. 6 Adibidez, Sarak Abrahami obeditzen zion eta «jauna» deitzen zion. Zuek bere alabak zarete, ondo dagoena egiten jarraitzen baduzue eta beldurraren aurrean amore ematen ez baduzue.
7 Era berean, zuek senarrok, jarraitu zeuen emazteekin bizitzen beraiek ondo ulertuz*. Emaiezue ohorea hauskorragoa den ontzi bati bezala, emakumezkoa, zeren, zuek bezala, beraiek ere biziaren merezigabeko oparia jasoko dute herentzian. Hori egiten baduzue, zuen otoitzek ez dute oztoporik izango.
8 Azkenik, izan guztiok pentsatzeko modu berbera* eta erakutsi enpatia, anaiarteko maitasuna, erruki xamurra eta apaltasuna. 9 Ez itzuli inori gaizkia gaizkiaren orde, ezta iraina irainaren orde. Horren ordez, erantzun bedeinkapen batekin, zeren horretarako izan zineten deituak, bedeinkapen bat heredatu dezazuen.
10 Zeren «bizia maite eta zoriontsu bizi nahi duenak, ez du bere mihiarekin txarra den ezer esan behar, ezta bere ezpainekin engainatu behar ere. 11 Aldendu dadila gaizki dagoenetik eta egin dezala ondo dagoena; bilatu dezala bakea eta horri jarraitu diezaiola. 12 Zeren Jehobaren begiak justuengan daude ezarrita, eta bere belarriek beraien erreguak entzuten dituzte; baina Jehobaren aurpegia gaizki dagoena egiten dutenen kontra dago».
13 Izan ere, ondo dagoena egiteko desira baduzue, nork egingo dizue kalte? 14 Baina nahiz eta justiziagatik sufritzen baduzue ere, zoriontsuak zarete. Hala ere, ez izan beldur jendeak beldur dionari*, eta ez kezkatu. 15 Horren ordez, santifikatu Kristo zeuen bihotzetan Jaun bezala. Egon beti prest zuen esperantzari buruz galdetzen dizueten guztiei erantzuteko*, baina egin ezazue lasaitasunez* eta errespetu osoz.
16 Jarraitu kontzientzia garbia izaten. Horrela, zuen aurka norbaitek zerbait esaten badu, lotsa sentituko du, zeren Kristoren jarraitzaile bezala duzuen jokabide ona ikusiko du. 17 Izan ere, hobe da ondo dagoena egiteagatik sufritzea —Jainkoak hori gertatzen uzten badu behintzat—, gaizki dagoena egiteagatik sufritzea baino. 18 Zeren Kristo behin eta betirako hil zen bekatuengatik, pertsona justu bat pertsona injustuengatik, zuek Jainkoarengana eramanak izateko. Haragian hil zuten, baina espirituan jaso zuen bizia. 19 Eta egoera horretan, preso zeuden espirituei predikatzera joan zen, 20 iraganean Noeren egunetan desobedienteak izan zirenei. Garai hartan, Jainkoa pazientziaz itxaroten zegoen* arka eraikitzen zen bitartean eta, bertan, pertsona gutxi batzuk, hau da, zortzi arima, uretan zehar salbatuak izan ziren.
21 Bataioak egun haietan gertatu zena irudikatzen du, eta orain zuek ere salbatzen zaituzte (ez zikinkeria gorputzetik kenduz, baizik eta Jainkoari kontzientzia garbi bat eskatuz) Jesu Kristoren berpizkundearen bidez. 22 Bera Jainkoaren eskuinean dago, zerura igo baitzen, eta bere menpe izan ziren jarriak aingeruak, autoritateak eta botereak.