Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Apokalipsia 2
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Apokalipsia liburuaren edukia

      • Mezuak Efesori (1-7), Esmirnari (8-11), Pergamori (12-17) eta Tiatirari (18-29)

Apokalipsia 2:1

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoa,

    2019/11, 5. or.

Apokalipsia 2:3

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/5, 3. or.

Apokalipsia 2:4

Oharra

  • *

    Lit. «utzi».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/5, 3. or.

Apokalipsia 2:7

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoaren erreferentziak,

    2019/11, 7. or.

Apokalipsia 2:10

Oharra

  • *

    Lit. «larrialdia».

Apokalipsia 2:13

Oharra

  • *

    Lit. «tinko eusten».

Apokalipsia 2:14

Oharra

  • *

    Edo «israeldarren aurrean estropezua jartzen».

  • *

    Ikusi Glosarioa.

Apokalipsia 2:19

Oharra

  • *

    Edo «ministerioa». Ikusi Glosarioa, ministerio.

Apokalipsia 2:20

Oharra

  • *

    Ikusi Glosarioa.

Apokalipsia 2:21

Oharra

  • *

    Grekoz, porneia. Ikusi Glosarioa.

Apokalipsia 2:22

Oharra

  • *

    Lit. «larrialdi handia».

Apokalipsia 2:23

Oharra

  • *

    Edo «emoziorik sakonenak». Lit. «giltzurrunak».

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Apokalipsia 2:1-29

Apokalipsia

2 «Idatzi Efeson dagoen kongregazioko aingeruari: Hona hemen zer dioen zazpi izarrak eskuineko eskuan dituenak eta urrezko zazpi kandelabroen artean ibiltzen denak: 2 “Ezagutzen ditut zure ekintzak, zure lan gogorra eta zure iraupena. Badakit, gainera, ezin dituzula gizon gaiztoak toleratu, eta apostolu direla esan baina benetan ez diren horiek proban jarri zenituela; eta gezurtiak zirela ikusi zenuen. 3 Horretaz gain, iraupena erakusten ari zara eta, arazoak izan arren, nire izenarengatik ni zerbitzatzen jarraitu duzu eta ez zara nekatu. 4 Hala ere, zure aurka badut zerbait: hasieran zenuen maitasuna galdu* duzula.

5 «“Beraz, gogoratu nondik erori zaren, damutu eta hasieran egiten zenituen gauzak egin. Zeren damutzen ez bazara, zuregana joan eta zure kandelabroa bere tokitik kenduko dizut. 6 Hala ere, hau duzu zure alde: Nikolasen sektakoek egiten dituzten gauzak gorrotatzen dituzula, nik gorrotatzen ditudan bezalaxe. 7 Belarriak dituenak entzun dezala espirituak kongregazioei esaten diena: garaitzen duenari Jainkoaren paradisuan dagoen biziaren arbolako fruitutik jateko baimena emango diot”.

8 «Idatzi Esmirnan dagoen kongregazioko aingeruari: Hona hemen zer dioen berak, “Lehenak eta Azkenak”, hilda egon zenak eta bizira berriro bueltatu zenak: 9 “Ezagutzen ditut zure sufrimendua eta pobrezia. Hala ere, aberatsa zara. Ezagutzen dut, gainera, juduak direla esan baina benetan ez diren horien blasfemia; izan ere, pertsona horiek Satanasen sinagoga bat dira. 10 Ez izan sufritzear zauden gauzen beldur. Begira! Deabruak zuetako batzuk kartzelara botatzen jarraituko du zuek guztiz probatuak izateko, eta 10 egunez pertsekuzioa* jasango duzue. Izan zaitez leiala hil arte eta nik biziaren koroa emango dizut. 11 Belarriak dituenak entzun dezala espirituak kongregazioei esaten diena: garaitzen duenari bigarren heriotzak ez dio inoiz minik egingo”.

12 «Idatzi Pergamon dagoen kongregazioko aingeruari: Hona hemen zer dioen bi ahoko ezpata luze eta zorrotza duenak: 13 “Badakit non bizi zaren: Satanasek tronua duen tokian. Hala ere, nire izenari leiala izaten* jarraitzen duzu. Gainera, ez zenion niregan fedea izateari uko egin, ezta Antipas nire lekuko leialaren egunetan ere. Gizon hori zuen ondoan hil zuten, Satanas bizi den tokian.

14 «“Hala ere, zure aurka baditut zenbait gauza: zuen artean Balaamen irakaspenari jarraitzen diotenak daudela. Hark Balak-i israeldarrak tentatzen* irakatsi zion, idoloei eskainitako haragia jan zezaten eta sexu moralgabekerian* erori zitezen. 15 Modu berean, zuk ere badituzu Nikolasen sektaren irakaspenari jarraitzen diotenak. 16 Beraz, damutu zaitez. Bestela, segituan etorriko naiz eta nire ahoko ezpata luzearekin beraien kontra egingo dut borroka.

17 «“Belarriak dituenak entzun dezala espirituak kongregazioei esaten diena: garaitzen duenari ezkutuan dagoen manatik emango diot, eta harritxo zuri bat ere bai. Harritxoan izen berri bat dago idatzita, jasotzen duenak izan ezik beste inork ezagutzen ez duena”.

18 «Idatzi Tiatiran dagoen kongregazioko aingeruari: Hona hemen zer dioen Jainkoaren Semeak, begiak sugarra bezalakoak eta oinak kobre findua bezalakoak dituenak: 19 “Ezagutzen ditut zure ekintzak, zure maitasuna, zure fedea, zure zerbitzua* eta zure iraupena. Badakit egin dituzun azken ekintzak hasieran egin zenituenak baino gehiago direla.

20 «“Hala ere, zure aurka badut zerbait: emakume hori, Jezabel, toleratzen duzula, profetesa dela dioena, eta bere irakaspenekin nire zerbitzariak engainatzen dituena sexu moralgabekerian* erori daitezen eta idoloei sakrifikatutako haragia jan dezaten. 21 Damutzeko denbora eman nion, baina ez du bere sexu moralgabekeriaz* damutu nahi. 22 Begira! Nik bidalitako gaixotasun batengatik ohean altxatu ezinik egongo da laster, eta berarekin adulterio egiten dutenei izugarrizko sufrimendua* eragingo diet, emakume horrek bezala jokatzeaz damutzen ez badira behintzat. 23 Bere seme-alabak gaixotasun mortal baten bidez hilko ditut. Horrela, kongregazio guztiek jakingo dute ni naizela bihotzak eta barru-barruko pentsamenduak* aztertzen dituena. Eta zuetako bakoitzari bere ekintzen arabera ordainduko diot.

24 «“Baina hona hemen zer esaten dizuedan Tiatirako gainontzekoei, irakaspen horri jarraitzen ez diozuen guztiei, ‘Satanasen gauza sakonak’ deiturikoak ezagutu ez dituzuenei: ‘Ez dizuet beste inongo zamarik jartzen. 25 Hori bai, daukazuenari gogor eutsi ni etorri arte. 26 Garaitzen duenari eta azkenera arte nire aginduak obeditzen dituenari, nazioen gain autoritatea emango diot, 27 nik ere nire Aitarengandik autoritatea jaso dudan bezalaxe. Artzain batek bezala burdinazko makilaz gobernatuko du jendea eta buztinezko ontziak bezala txiki-txiki eginda geratuko dira. 28 Goizeko izarra ere emango diot. 29 Belarriak dituenak entzun dezala espirituak kongregazioei esaten diena’”.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu