Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Apokalipsia 14
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Apokalipsia liburuaren edukia

      • Bildotsa eta 144.000 (1-5)

      • Hiru aingeruren mezuak (6-12)

        • Berri onak zituen aingeru bat zeru erdian (6, 7)

      • Zoriontsuak Jaunarekin bat eginda hiltzen direnak (13)

      • Lurreko bi uzta garaiak (14-20)

Apokalipsia 14:1

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 116. artikulua

    Gozatu bizitzaz betirako!, 31. ikasgaia

Apokalipsia 14:3

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 31. ikasgaia

Apokalipsia 14:4

Oharra

  • *

    Ikusi Glosarioa.

Apokalipsia 14:6

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/7, 9. or.

    2022/5, 6.- 7. or.

    Gozatu bizitzaz betirako!, 5. ikasgaia

Apokalipsia 14:7

Oharra

  • *

    Lit. «beldurra». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.

Apokalipsia 14:8

Oharra

  • *

    Grekoz, porneia. Ikusi Glosarioa.

  • *

    Edo «haserre-ardotik».

Apokalipsia 14:10

Oharra

  • *

    Lit. «tormentatuko».

Apokalipsia 14:11

Oharra

  • *

    Edo «konfinamenduaren; kartzelatzearen».

Apokalipsia 14:12

Oharra

  • *

    Lit. «Jesusen».

Apokalipsia 14:20

Oharra

  • *

    Lit. «1.600 estadio». Estadio bat 185 metroren parekoa zen. Ikusi B14 eransk.

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Apokalipsia 14:1-20

Apokalipsia

14 Orduan, Bildotsa ikusi nuen Sion mendian zutik, eta berarekin 144.000 zeuden, kopetan Bildotsaren izena eta bere Aitaren izena idatzita zeramatenak. 2 Zerutik zetorren soinu bat entzun nuen, ur askoren eta trumoi handi baten burrunba bezalakoa. Entzun nuen soinua harpak jotzen dituzten abeslarien ahotsa bezalakoa zen. 3 Eta kanta berri bat dirudiena abesten ari dira tronuaren, lau izaki bizidunen eta adindunen aurrean. Inor ez zen kanta hori ondo ikasteko gai, lurretik erosiak izan ziren 144.000 horiek izan ezik. 4 Horiek dira emakumeekin kutsatu ez zirenak; izan ere, birjinak dira. Bildotsari jarraitzen diotenak dira, nora doan axola gabe. Gizakien artetik erosiak izan ziren lehen fruitu* bezala Jainkoarentzat eta Bildotsarentzat, 5 eta haien ahoan ez zen engainurik aurkitu; akatsgabeak dira.

6 Eta beste aingeru bat ikusi nuen zeru erdian hegan. Betirako berri onak zituen lurreko biztanleei emateko, nazio, tribu, hizkuntza eta herri guztiei. 7 Eta ahots ozenez esaten zuen: «Izan errespetu handia* Jainkoari eta eman berari aintza, zeren berak epaituko duen ordua iritsi da. Beraz, adoratu ezazue zerua, lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena».

8 Gero, bigarren aingeru bat etorri zen, esanez: «Erori da! Babilonia Handia erori da, nazio guztiak bere sexu moralgabekeriaren* desio-ardotik* edatera eraman zituena!».

9 Gero, hirugarren aingeru bat etorri zen eta ahots ozenez honakoa esaten zuen: «Norbaitek basapiztia eta bere irudia adoratzen baditu eta kopetan edo eskuan marka jasotzen badu, 10 Jainkoaren haserrearen ardotik ere edango du, bere haserre biziaren kopan diluitu gabe prestatuta dagoen ardoa. Suz eta sufrez sufriaraziko* dute aingeru santuen eta Bildotsaren aurrean. 11 Eta beraien sufrimenduaren* kea beti-betirako igoko da. Eta basapiztia eta honen irudia adoratu eta bere izenaren marka jasotzen dutenek, ez dute atsedenik izango ez egunez, ez gauez. 12 Horregatik, santuek —Jainkoaren aginduak obeditzen dituztenek eta Jesusengan duten* fedeari eusten diotenek⁠— iraupena behar dute».

13 Eta ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Idatzi hau: “Zoriontsuak hemendik aurrera Jaunarekin bat eginda hiltzen direnak. Bai —dio espirituak—, beraien lan gogorraz deskantsatu dezatela, zeren egin zituzten gauzak beraiekin doaz”».

14 Eta orduan, hodei zuri bat ikusi nuen, eta gizonaren seme baten antzeko norbait zegoen hodeian eserita. Urrezko koroa bat zeraman buruan eta igitai zorrotz bat eskuan.

15 Beste aingeru bat atera zen tenpluko santutegitik, eta hodeian eserita zegoenari ahots ozenez egin zion oihu: «Hartu igitaia eta bildu uzta. Iritsi da uzta garaia, lurreko uzta heldu-heldua dago eta!». 16 Eta hodeian eserita zegoenak igitaia lurretik pasatu eta lurreko uzta bildu zuen.

17 Beste aingeru bat atera zen zeruan dagoen tenpluko santutegitik, eta berak ere igitai zorrotz bat zuen.

18 Eta beste aingeru bat atera zen aldaretik, eta suaren gain autoritatea zuen. Ahots ozenez, igitai zorrotza zuenari egin zion oihu: «Hartu igitai zorrotza eta bildu lurreko mahatsondoko mahats-mordoak, mahatsak heldu-helduak daude eta». 19 Aingeruak igitaia lurretik pasatu, lurreko mahatsondoa moztu eta Jainkoaren haserrearen dolare handira bota zuen. 20 Mahatsak hiritik kanpo izan ziren zapalduak, eta dolaretik odola atera zen 300 kilometro inguruko* zabaleran zaldien ahoko frenoaren altueraraino iritsiz.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu