Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Hebrearrei 10
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Hebrearrei liburuaren edukia

      • Animalien sakrifizioek ez dute balio (1-4)

        • Legeak itzal bat dauka (1)

      • Kristoren sakrifizioa behin eta betirako eskainia izan zen (5-18)

      • Sartzeko bide berri eta bizia (19-25)

        • Ez utzi elkarrekin biltzeari (24, 25)

      • Bekatua nahita praktikatzearen aurkako abisua (26-31)

      • Konfiantza eta fedea beharrezkoak irauteko (32-39)

Hebrearrei 10:1

Oharra

  • *

    Edo «substantzia».

  • *

    Edo agian «gizonek ezin dituzte».

Hebrearrei 10:2

Oharra

  • *

    Edo «ez zuten gehiago kontzientzia txarrik izango beraien bekatuengatik».

Hebrearrei 10:7

Oharra

  • *

    Lit. «liburuaren erroiluan».

Hebrearrei 10:10

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2020/7, 31. or.

Hebrearrei 10:11

Oharra

  • *

    Edo «zerbitzu publikoa».

Hebrearrei 10:13

Oharra

  • *

    Edo «oin aulki bezala».

Hebrearrei 10:17

Oharra

  • *

    Edo «legearen aurkako ekintzez».

Hebrearrei 10:19

Oharra

  • *

    Edo «konfiantza».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/10, 28. or.

Hebrearrei 10:20

Oharra

  • *

    Lit. «inauguratu».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/10, 28. or.

Hebrearrei 10:22

Oharra

  • *

    Lit. «zipriztinduak», hau da, Jesusen odolarekin zipriztinduak.

Hebrearrei 10:24

Oharra

  • *

    Edo «Interesatu gaitezen bata besteaz; Pentsatu dezagun bata bestearengan».

  • *

    Edo «bultzatuta sentitu».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 10. ikasgaia

    Jehobaren nahia, 6. ikasgaia

Hebrearrei 10:25

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 10. ikasgaia

Hebrearrei 10:30

Oharra

  • *

    Ikusi A5 eransk.

Hebrearrei 10:33

Oharra

  • *

    Lit. «teatro batean bezala».

Hebrearrei 10:35

Oharra

  • *

    Lit. «hitz egiteko askatasuna».

Hebrearrei 10:37

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/4, 30.- 31. or.

Hebrearrei 10:38

Oharra

  • *

    Edo «nire arima ez da».

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Hebrearrei 10:1-39

Hebrearrei

10 Zeren Legeak etortzekoak diren gauza onen itzala dauka, baina ez gauza horien errealitatea* bera. Horregatik, Legeak ezin ditu*, urtero-urtero erregularki eskaintzen diren sakrifizio berdinekin, adoratzera gerturatzen direnak inoiz perfekzionatu. 2 Bestela, ez al zioten sakrifizioak eskaintzeari utziko? Zeren zerbitzu sakratua eskaintzen dutenak behin garbituak izanez gero, ez ziren gehiago beraien bekatuez kontziente izango*. 3 Alderantziz, sakrifizio horiekin urtero-urtero bekatuak gogoratzen dira, 4 zeren zezenen eta ahuntzen odolak ezin ditu bekatuak ezabatu.

5 Horregatik Kristok, mundura etortzean, Jainkoari esaten dio: «“Ez zenuen sakrifizio eta eskaintzarik nahi izan, baina gorputz bat prestatu zenidan. 6 Ez zenuen erre-eskaintzarik onartu, ezta bekatuarengatik eskaintzarik ere”. 7 Gero esan nuen: “Begira! Zure nahia egitera etorri naiz, ene Jainko (erroiluan* idatzita dago niri buruz)”». 8 Lehenengo esaten du: «Ez zenuen sakrifiziorik, eskaintzarik, erre-eskaintzarik, ezta bekatuarengatik eskaintzarik ere nahi izan, ezta onartu ere». Horiek Legearen arabera eskaintzen diren sakrifizioak dira. 9 Eta gero esaten du: «Begira! Zure nahia egitera etorri naiz». Berak lehena ezabatzen du bigarrena ezartzeko. 10 «Nahi» horrengatik santifikatuak izan gara Jesu Kristoren gorputzaren bitartez, behin eta betirako eskainia izan zenaren bitartez.

11 Gainera, apaiz guztiek egunero-egunero beraien postua hartzen dute zerbitzu santua* betetzeko eta sakrifizio berdinak askotan eskaintzeko, nahiz eta sakrifizio horiek ezingo dituzten inoiz bekatuak guztiz ezabatu. 12 Baina gizon honek sakrifizio bakar bat eskaini zuen betirako, eta Jainkoaren eskuinean eseri zen 13 eta, ordudanik, bere etsaiak bere oinen azpian* jarriak diren arte itxaroten ari da. 14 Zeren sakrifizio bakar bat eskaintzean, santifikatuak izaten ari direnak betirako perfekzionatu ditu. 15 Are gehiago, espiritu santuak ere horri buruzko testigantza ematen digu, esanez: 16 «“Zeren hau da egun horien ondoren”, dio Jehobak, “beraiekin egingo dudan ituna: Nire legeak beraien bihotzean jarriko ditut eta beraien buruan idatziko ditut”». 17 Gero dio: «Eta ez naiz beraien bekatuez gehiago gogoratuko, ezta egin zituzten gauza txarrez* ere». 18 Beraz, horiek barkatuak direnean, dagoeneko ez da bekatuarengatik eskaintzarik behar.

19 Horregatik, anai-arrebok, Jesusen odolaren bitartez toki santura sartzeko bidea erabiltzeko ausardia* dugunez 20 —berak gortina zeharkatuz, hau da, bere haragia zeharkatuz, guretzat ireki* zuen bide berri eta bizia—, 21 eta Jainkoaren etxearen kargu apaiz bikain bat dugunez, 22 hurbildu gaitezen Jainkoarengana bihotz zintzoz eta fede osoz, zeren gure bihotzak kontzientzia txarretik purifikatuak* izan ziren eta gure gorputzak ur garbiz garbituak izan ziren. 23 Eutsi diezaiogun gogor, zalantzarik egin gabe, gure esperantzaren deklarazio publikoari, promesa egin zuena leiala baita. 24 Arduratu gaitezen bata besteaz*, maitasuna erakustera eta ekintza onak egitera motibatuta sentitu* gaitezen, 25 elkarrekin biltzeari utzi gabe, batzuek ohitura duten bezala. Horren ordez, animatu dezagun bata bestea, batez ere eguna hurbiltzen ari dela ikustean.

26 Zeren, egiaren ezagutza zehatza jaso ondoren, bekatua nahita praktikatzen badugu, jadanik ez da bekatuengatik inolako sakrifiziorik geratzen. 27 Epaituak izatearen etorkizun beldurgarria eta Jainkoaren aurkariak suntsituko dituen haserre bizia bakarrik geratzen dira. 28 Moisesen Legea baztertzen duen edonor, bi edo hiru lekukoren testigantzan oinarrituta, errukirik gabe exekutatua da. 29 Orduan, zer uste duzue zuek? Norbaitek Jainkoaren Semea zapaldu badu, bera santifikatu zuen itunaren odolari balio gutxi eman badio, eta merezigabeko eskuzabaltasunaren espiritua mindu eta mespretxatu badu, ez al du askoz ere zigor handiagoa merezi? 30 Zeren ezagutzen dugu honakoa esan zuena: «Nirea da mendekua; merezi dutena emango diet». Baita honakoa ere: «Jehobak* epaituko du bere herria». 31 Beldur handia ematen du Jainko biziaren eskuetan erortzeak.

32 Hala ere, segi gogoratzen iraganeko egunak. Horietan, argia ikusi ondoren, sufrimendu askorekin batera borroka latzaren aurrean iraun zenuten. 33 Batzuetan, publikoki* ikusteko moduan jarrita zeundetela, irainak eta pertsekuzioak jaso zenituzten; beste batzuetan, horrelako gauzak sufritzen ari zirenen ondoan egon zineten. 34 Zeren kartzelan zeudenen alde errukia erakutsi zenuten eta, nahiz eta zuen ondasunak kendu zizkizueten, ez zenuten poza galdu. Izan ere, zuek badakizue ondasun hobea eta iraunkorra duzuela.

35 Beraz, ez galdu zuen ausardia*, ondo saritua izango baita. 36 Izan ere, zuek iraupena behar duzue, Jainkoaren nahia egin ondoren, berak promestutakoa jaso dezazuen. 37 Zeren, hemendik «oso denbora gutxira», «datorren hura iritsiko da, eta ez da berandutuko». 38 «Baina nire justua bere fedearengatik biziko da», eta «atzera egiten badu, ez naiz* berarekin pozik egongo». 39 Gu ez gara, ordea, atzera egin eta suntsituak direnetakoak, baizik eta fedea izanez bizirik mantentzen direnetakoak.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu