Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • 2 Korintoarrei 1
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

2 Korintoarrei edukia

      • Agurrak (1, 2)

      • Jainkoak proba guztietan kontsolatzen gaitu (3-11)

      • Pauloren bidaia planen aldaketak (12-24)

2 Korintoarrei 1:3

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoa,

    2019/4, 7. or.

2 Korintoarrei 1:4

Oharra

  • *

    Edo «animatzen».

  • *

    Edo «zailtasun».

  • *

    Edo «zailtasun».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoa,

    2019/4, 7. or.

2 Korintoarrei 1:6

Oharra

  • *

    Edo «Zailtasunak».

2 Korintoarrei 1:7

Oharra

  • *

    Lit. «esperantza».

2 Korintoarrei 1:8

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    «Testigantza osoa», 163. or.

2 Korintoarrei 1:9

Oharra

  • *

    Lit. «altxatzen».

2 Korintoarrei 1:13

Oharra

  • *

    Edo agian «dagoeneko ongi ezagutzen ez duzuen».

  • *

    Lit. «amaiera arte».

2 Korintoarrei 1:15

Oharra

  • *

    Edo agian «zuentzat bi aldiz onuragarri izateko».

2 Korintoarrei 1:19

Oharra

  • *

    Silas ere deitua.

2 Korintoarrei 1:22

Oharra

  • *

    Edo «seinale bezala; etorriko denaren fiantza bezala».

2 Korintoarrei 1:24

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia,

    2013/1/15,

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
2 Korintoarrei 1:1-24

Korintoarrei Bigarrena

1 Nik, Paulok —Jainkoaren borondatez Kristo Jesusen apostoluak⁠—, eta Timoteo gure anaiak Korinton dagoen Jainkoaren kongregazioari eta Akaian dauden santu guztiei:

2 Egon daitezela zuekin Jainko gure Aitaren eta Jesu Kristo Jaunaren merezigabeko eskuzabaltasuna eta bakea.

3 Goretsia izan dadila Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoa eta Aita, erruki xamurren Aita eta kontsolamendu guztien Jainkoa. 4 Berak kontsolatzen* gaitu gure proba* guztietan, guk ere Jainkoarengandik jaso dugun kontsolamenduarekin edozein proba* mota sufritzen ari direnak kontsolatu ditzagun. 5 Zeren Kristorengatik asko sufritzen dugun modu berean, Kristoren bidez ere kontsolamendu handia jasotzen dugu. 6 Probak* sufritzen baditugu, zuek kontsolatzeko eta salbatzeko da. Eta kontsolamendua jasotzen badugu, zuek kontsolatzeko da. Kontsolamendu horrek guk sufritzen ditugun sufrimendu berberen aurrean irauten laguntzen dizue. 7 Eta zuengan dugun konfiantza* sendoa da, zeren badakigu guk ditugun sufrimendu berberak dituzuen bezalaxe, guk jaso dugun kontsolamendu berbera ere jasoko duzuela.

8 Anai-arrebok, Asiako probintzian zein larri ibili ginen jakin dezazuen nahi dugu. Izugarrizko presioa jasan genuen, gure indarrak baino handiagoa, eta ez geunden ziur bizirik aterako ginen ala ez. 9 Izan ere, heriotzara kondenatuak izan bagina bezala sentitu ginen. Hori, geure buruarengan konfiantza izan beharrean, hildakoak berpizten* dituen Jainkoarengan konfiantza izateko gertatu zen. 10 Berak hiltzeko arrisku handitik salbatu gintuen, eta berriro ere salbatuko gaitu. Eta berarengan jartzen dugu gure esperantza, hau da, gu salbatzen jarraituko duela. 11 Zuek ere zuen erreguen bidez lagundu ahal diguzue. Horrela, askoren otoitzen erantzunari esker jaso dugun laguntzaren ondorioz, askok guregatik eskerrak eman ahal izango dituzte.

12 Zeren honetaz harrotzen gara: gure kontzientziak testigantza ematen du munduan, eta bereziki zuen artean, santutasunez eta Jainkoarengandik datorren zintzotasunez portatu garela, Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasuna erakutsiz, eta ez giza jakinduria. 13 Izan ere, berez ez gara zuek irakurri eta ulertu ezin dezakezuen* ezer idazten ari. Eta espero dut gauza hauek guztiz* ulertuko dituzuela 14 (eta neurri bateraino ulertu dituzue), gu zuentzat harro egoteko arrazoia garela, Jesus gure Jaunaren egunean zuek ere guretzat harro egoteko arrazoia izango zareten bezalaxe.

15 Konfiantza honekin lehendabizi zuek bisitatzera joateko asmoa nuen, zuek bigarren aldiz pozteko*. 16 Nire asmoa Mazedoniara bidean zuek bisitatzea zen, baita Mazedoniatik itzultzean ere, eta gero Judeako bidearen zati bat zuek nirekin egitea. 17 Erabaki hori hartu nuenean, ez nuen arinki hartu, ezta? Edo arrazoi egoistengatik egiten al ditut planak eta horregatik esaten dut lehenengo «bai, bai», eta gero «ez, ez»? 18 Jainkoa fidagarria den bezalaxe, gure hitzak ere fidagarriak dira. Ez dizuegu esango orain «bai» eta gero «ez». 19 Zeren Jainkoaren Semea, Jesu Kristo, guk —hau da, Silbano*, Timoteo eta nik— predikatu genizuena, ez zen «bai» izan eta gero «ez». Bere kasuan «bai», «bai» izan zen. 20 Zeren Jainkoaren promesak zenbat diren axola gabe, beraren bidez «bai» izatera iritsi dira. Horregatik, beraren bidez ere Jainkoari «amen» esaten diogu eta, horrela, gure bidez berak aintza jasotzen du. 21 Baina Jainkoa da bai zuek eta bai gu Kristorenak garela ziurtatzen diguna eta gantzutu gintuena. 22 Bera da baita ere bere zigilua jarri diguna eta, etorriko denaren garantia bezala*, gure bihotzetan espiritua ipini duena.

23 Orain, Jainkoari nire aurkako lekuko bezala deitzen diot zuei ziurtatzeko Korintora ez banaiz oraindik joan, zuek okerrago ez sentiarazteko izan dela. 24 Honekin ez dut esan nahi zuen fedearen nagusi garenik —zeren zuen fedearengatik mantentzen zarete tinko—, baizik eta zuen lankideak garela zuek pozik egoteko.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu