Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • 2 Korintoarrei 8
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

2 Korintoarrei edukia

      • Judeako kristauen aldeko diru bilketa (1-15)

      • Tito Korintora bidalia izango da (16-24)

2 Korintoarrei 8:2

Oharra

  • *

    Edo «eskuzabaltasunean aberats».

2 Korintoarrei 8:4

Oharra

  • *

    Edo «ministerioan». Ikusi Glosarioa, ministerio.

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoa,

    2019/5, 3. or.

2 Korintoarrei 8:14

Oharra

  • *

    Edo «berdintasuna».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Nola erabiltzen dira zure dohaintzak?, 5. artikulua

2 Korintoarrei 8:23

Oharra

  • *

    Lit. «partaidea».

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
2 Korintoarrei 8:1-24

Korintoarrei Bigarrena

8 Anai-arrebok, orain, Mazedoniako kongregazioek jaso duten Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasunaren berri zuek izatea nahi dugu. 2 Proba gogor batean asko sufritzen ari ziren arren, poz-pozik eman zuten nahiz eta oso pobreak izan, eta horrek oso eskuzabalak* zirela erakutsi zuen. 3 Ziurtatzen dizuet ahal zuten guztia eman zutela, bai, ahal zutena baino gehiago eman zuten. 4 Iniziatiba hartuz, behin eta berriz erregutu ziguten bihotzez emateko ohorea eduki ahal izatea eta, horrela, santuentzako laguntza lanean* parte hartu ahal izatea. 5 Eta espero genuena baino gehiago egin zuten. Hasteko, Jaunari eta guri euren burua eman ziguten, Jainkoaren nahiarekin bat eginez. 6 Beraz, zuek bihotzez egingo zenituzten dohaintzak biltzen amaitzera animatu genuen Tito, berak hasi baitzuen lan hori zuen artean. 7 Horregatik, denetatik asko daukazuenez —fedea, hitz egiteko gaitasuna, ezagutza, gogo bizia eta gure maitasuna—, izan zaitezte eskuzabalak bihotzez ematerakoan ere.

8 Hori esaten dizuet, ez agindu bat emateko, baizik eta besteen gogo biziaren berri izan dezazuen eta zuen maitasuna benetakoa den ala ez proban jartzeko. 9 Zeren Jesu Kristo gure Jaunaren merezigabeko eskuzabaltasuna ezagutzen duzue: aberatsa izan arren, pobre bihurtu zen zuengatik, bere pobreziaren bitartez zuek aberats bihurtzeko.

10 Eta nire iritzia ematen dizuet: hori zuen onerako da, zeren dagoeneko urtebete pasa da lan horrekin hasi zinetela, baita hori egiteko desira erakutsi zenutela ere. 11 Beraz, bukatu hasi zenuten lana eta, horrela, zuen egoeraren arabera ematen duzuenak, zuen gogo ona erakutsiko du. 12 Zeren norbaitek gogo ona badu, ematen duena oso atsegina da daukanaren arabera ematen duenean eta ez, ez daukanaren arabera. 13 Zeren ez dizkiet gauzak besteei erraz jarri nahi eta zuei zail, 14 baizik eta oreka* egotea nahi dut: zuek orain soberan duzuenarekin beraiei falta zaiena orekatzeko, eta beraiek soberan dutenarekin zuei falta zaizuena ere orekatzeko. Horrela, berdintasuna egongo da. 15 Idatzita dagoen bezalaxe: «Asko zeukan pertsonak ez zeukan gehiegi, eta gutxi zeukan pertsonak ez zeukan gutxiegi».

16 Jainkoari eskerrak ematen dizkiogu zuengatik sentitzen dugun benetako ardura berbera Titoren bihotzean jartzeagatik. 17 Animoari erantzuteaz gain, gogo handia duenez, iniziatiba hartu eta zuek bisitatzera joango da. 18 Berarekin batera, berri onen alde egiten duenarengatik kongregazio guztiek goraipatzen duten anaia bidaltzen dizuegu. 19 Ez hori bakarrik; kongregazioek gurekin joateko izendatu zuten, dohaintza eskuzabal hauek Jaunaren aintzarako banatu ditzagun eta besteei laguntzeko dugun gogoa frogatu dezagun. 20 Horrela, dohaintza eskuzabal hau banatzen dugun moduagatik norbaitek gu kritikatzea saihesten dugu. 21 Zeren «gauza guztiak zintzotasunez egiten ahalegintzen gara, ez Jehobaren aurrean bakarrik, baita gizakien aurrean ere».

22 Horretaz gain, gure arteko beste anaia bat bidaltzen dizuegu beraiekin batera, askotan proban jarri duguna eta gauza askotan arduratsua dela erakutsi duena. Baina, orain, askoz ere arduratsuagoa izango da zuengan konfiantza handia duelako. 23 Eta norbaitek Titori buruz zalantzarik badu, jakin ezazue nire laguna* eta zuen alde zerbitzatzen duen lankidea dela. Edo norbaitek gure anaiei buruz zalantzarik badu, jakin ezazue kongregazioetako apostolu eta Kristoren aintza direla. 24 Beraz, azaldu beraiei diezuen maitasuna eta erakutsi kongregazioei zergatik gauden zuetaz harro.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu