Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • 1 Pedro 2
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

1 Pedro liburuaren edukia

      • Hitzaren esne garbia desiratzen ikasi (1-3)

      • Etxe espiritual bat eraikitzeko harri biziak (4-10)

      • Munduan atzerritar bezala bizi (11, 12)

      • Behar bezalako menpekotasuna (13-25)

        • Kristo, guretzako eredua (21)

1 Pedro 2:2

Oharra

  • *

    Edo «nahasgabea».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 11. ikasgaia

1 Pedro 2:3

Oharra

  • *

    Edo «probatu; bizi izan».

1 Pedro 2:6

Oharra

  • *

    Lit. «lotsaturik».

1 Pedro 2:7

Oharra

  • *

    Lit. «kantoi-buru». Edo «kantoi-harri». Harri hau eraikin baten bi pareta elkartzen diren kantoian jartzen da.

1 Pedro 2:9

Oharra

  • *

    Lit. «bertuteak», hau da, bai Jainkoaren ezaugarriak, bai bere gorespen-ekintzak.

1 Pedro 2:13

Oharra

  • *

    Lit. «kreazio».

  • *

    Edo «izan zaitezte giza instituzio guztien menpeko».

  • *

    Edo «erregearen menpeko».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 45. ikasgaia

1 Pedro 2:14

Oharra

  • *

    Edo «gobernarien menpeko».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 45. ikasgaia

1 Pedro 2:15

Oharra

  • *

    Lit. «zentzugabeei muturrekoa jartzea».

1 Pedro 2:16

Oharra

  • *

    Edo «mozorro».

1 Pedro 2:17

Oharra

  • *

    Lit. «beldurra». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 19. ikasgaia

1 Pedro 2:18

Oharra

  • *

    Edo «Zerbitzariak egon daitezela beraien jabeen menpe».

  • *

    Edo «direnen menpe».

  • *

    Edo «direnen menpe».

1 Pedro 2:19

Oharra

  • *

    Edo «sufrimenduak jasatea».

1 Pedro 2:20

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 59. ikasgaia

1 Pedro 2:21

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/4, 2.- 7. or.

    Gozatu bizitzaz betirako!, 16. ikasgaia

1 Pedro 2:24

Oharra

  • *

    Edo «Zuhaitzean».

  • *

    Edo «bekatuaz libratu».

1 Pedro 2:25

Oharra

  • *

    Edo «bizien».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoaren erreferentziak, 2019/10, 5. or.

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
1 Pedro 2:1-25

1 Pedro

2 Beraz, libratu zaitezte mota guztietako gaiztakeriaz, engainuaz, hipokrisiaz, inbidiaz eta mota guztietako kalumniaz. 2 Haur jaioberriek bezala, hitzaren esne garbia* desiratzen ikasi, horri esker salbamenerantz hazi zaitezten, 3 Jauna ona dela dastatu* baldin baduzue behintzat.

4 Zuek berarengana hurbiltzen ari zarete, hain zuzen ere, gizakiek baztertu duten baina Jainkoak aukeratu duen eta Jainkoarentzat baliotsua den harri biziarengana. Hori egiten duzuen bitartean, 5 zuek, harri bizi bezala, etxe espiritual bat osatzeko eraikiak izaten ari zarete, apaizgo santu bat izan zaitezten. Modu horretan, Jainkoarentzat onargarriak diren sakrifizio espiritualak eskainiko dituzue Jesu Kristoren bidez. 6 Horregatik aipatzen da Idazkietan: «Begira! Aukeratutako harri bat jartzen dut Sionen, oinarriaren kantoi-harri baliotsu bat, eta honengan fedea jartzen duena ez da inoiz dezepzionaturik* sentituko».

7 Beraz, zuek sinestunak zaretenez, bera baliotsua da zuentzat. Baina sinesten ez dutenentzat ez da horrela, idatzita baitago: «Eraikitzaileek baztertu zuten harria, huraxe bihurtu da oinarri* nagusia» 8 eta «estropezu harria eta ofentsa harkaitza». Horiek hitzari desobedienteak direlako egiten dute estropezu. Horixe gertatuko zitzaiela profetizatu zen. 9 Baina zuek zarete «herri aukeratua, errege-apaizgoa, nazio santua, jabego berezia den herria. Zuek izan zarete aukeratuak haren ezaugarri bikainak* toki guztietara zabaldu ditzazuen», iluntasunetik bere argi zoragarrira deitu zintuztenaren ezaugarri bikainak zabaldu ditzazuen. 10 Zeren garai batean ez zineten herri bat, baina orain Jainkoaren herria zarete; garai batean Jainkoak ez zizuen errukirik erakutsi, baina orain errukia erakutsi dizue.

11 Anai-arreba maiteok, atzerritar bezala eta denbora batez mundu honetan bizi zaretenoi hau erregutzen dizuet: zuen aurka borrokan ari diren haragiaren desioak guztiz baztertzen jarraitu. 12 Segi nazioen artean jokabide eredugarria izaten, horrela, gaizki jokatzeaz salatzen zaituztetenean, zuen ekintza onen lekuko izango dira eta, ondorioz, Jainkoari aintza emango diote bere inspekzio egunean.

13 Jaunarengatik, giza instituzio* guztien autoritatea errespetatu*: bai maila altuagoa duen erregearen autoritatea*, 14 bai gobernarien autoritatea*; izan ere, erregeak gaizkileak zigortzeko eta ongi jokatzen dutenak goresteko izendatu ditu. 15 Zeren hau da Jainkoaren borondatea: zuek ondo jokatzen duzuenean, jakin gabe hitz egiten duten zentzugabeak isilaraztea*. 16 Bizi zaitezte pertsona libre bezala, baina ez erabili zeuen askatasuna gaizki jokatzeko aitzakia* bezala, baizik eta Jainkoaren esklabo izateko. 17 Ohore eman pertsona mota guztiei, maitasuna izan anaiarte osoari, errespetu handia* izan Jainkoari, ohore eman erregeari.

18 Zerbitzariek errespetatu dezatela beraien jabeen autoritatea* hauek merezi duten errespetu osoz, eta ez onak eta arrazoitsuak direnen autoritatea errespetatuz* bakarrik, baita pozteko zailak direnen autoritatea errespetatuz* ere. 19 Izan ere, gauza ederra da norbaitek zailtasunen aurrean irautea* eta Jainkoaren aurrean kontzientzia ona izateagatik modu injustuan sufritzea. 20 Zeren bekatu egiteagatik kolpeak jasotzen badituzue, zer meritu du hori jasateak? Baina gauza onak egiteagatik sufrimenduak jasaten badituzue, hori gauza ederra da Jainkoarentzat.

21 Izan ere, horretarako izan zineten deituak, zeren Kristok zuengatik sufritu zuen, eta horrela, bere pausoei leial jarraitzeko eredua jarri zizuen. 22 Berak ez zuen bekaturik egin eta bere ahoan ez zen engainurik aurkitu. 23 Iraindu zutenean, ez zuen irainez erantzun. Sufritzen ari zenean, ez zen mehatxuka hasi; horren ordez, justiziaz epaitzen duenaren eskutan jarri zen. 24 Zutoinean* zegoela, gure bekatuak bere gain hartu zituen bere gorputzean, bekatuari dagokionez hil* gintezen eta justiziari dagokionez bizi gintezen. Eta «bere zauriei esker izan zineten sendatuak». 25 Zeren zuek ardi galduak bezalakoak zineten, baina orain zuen arimen* artzain eta arduradunarengana itzuli zarete.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu