Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Efesoarrei 6
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Efesoarrei liburuaren edukia

      • Seme-alaba eta gurasoei aholkuak (1-4)

      • Esklaboei eta hauen jabeei aholkuak (5-9)

      • «Jainkoak ematen duen armadura osoa» (10-20)

      • Azken agurrak (21-24)

Efesoarrei 6:3

Oharra

  • *

    Edo «Dena ondo joan dakizun».

Efesoarrei 6:4

Oharra

  • *

    Hemen gizonezkoei buruz hitz egiten ari da.

  • *

    Edo «gidaren arabera». Lit. «pentsamenduak beraiengan jarriz».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/7, 21. or.

    Gozatu bizitzaz betirako!, 50. ikasgaia

Efesoarrei 6:5

Oharra

  • *

    Lit. «haragizko».

Efesoarrei 6:6

Oharra

  • *

    Lit. «Ez begia zerbitzatuz».

Efesoarrei 6:9

Oharra

  • *

    Edo «bera ez da partziala».

Efesoarrei 6:11

Oharra

  • *

    Edo «taktika».

Efesoarrei 6:12

Oharra

  • *

    Lit. «gorputzez gorputzeko borroka».

  • *

    Lit. «odol eta haragiaren».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Iraun Jainkoaren maitasunean, 216. or.

    Irakasten, 112. or.

    Bibliak irakasten duena, 104. or.

Efesoarrei 6:13

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Iraun Jainkoaren maitasunean, 69.- 70. or.

Efesoarrei 6:14

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/8, 29.- 30. or.

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/3, 27. or.

Efesoarrei 6:15

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/3, 27.- 28. or.

Efesoarrei 6:16

Oharra

  • *

    Edo «jaurtigai; azkon».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/3, 28. or.

    Irakasten, 112.- 113. or.

    Bibliak irakasten duena, 104. or.

Efesoarrei 6:17

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/3, 29. or.

Efesoarrei 6:18

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Irakasten, 113. or.

    Bibliak irakasten duena, 104.- 105. or.

Efesoarrei 6:21

Oharra

  • *

    Lit. «ministro».

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Efesoarrei 6:1-24

Efesoarrei

6 Zuek, seme-alabok, obeditu zeuen gurasoak Jaunarekin bat eginda, hori justua baita. 2 «Ohore eman aitari eta amari». Hori da promes batekin batera datorren lehen agindua. Promesa hau da: 3 «Arrakasta izan dezazun* eta denbora luzez lurrean bizi zaitezen». 4 Eta zuek, aitok*, ez haserrearazi zeuen seme-alabak, baizik eta Jehobaren diziplina eta aholkuen arabera* hezten jarraitu itzazue.

5 Zuek, esklabook, obeditu zeuen giza* jabeei errespetu handiz eta dardaraz eta bihotz zintzoz, Kristori obeditzen arituko bazinete bezala. 6 Ez egin hori norbait zuei begira dagoenean bakarrik*, gizakiak pozteko asmoz, baizik eta Jainkoaren nahia bihotz osoz egiten duten Kristoren esklaboak bezala egin. 7 Zerbitzatu jarrera ona izanez, Jehobarentzat izango balitz bezala, eta ez gizakientzat, 8 zeren badakizue zuetako bakoitzari, esklaboa nahiz gizon librea izan, egindako gauza on bakoitzarengatik Jehobak bueltan itzuliko diola. 9 Eta zuek, jabeok, tratatu itzazue beti modu berean, mehatxurik egin gabe, zeren zuek eta beraiek zeruan Jabe berbera duzue, eta berak ez du bereizketarik egiten*.

10 Azkenik, segi Jaunarengandik eta bere indar boteretsutik indarrak lortzen. 11 Jantzi Jainkoak ematen duen armadura osoa, Deabruaren tranpa* maltzurren aurrean sendo mantendu ahal izateko. 12 Izan ere, borroka* bat dugu, baina ez da hezur-haragizko inoren* kontra, baizik eta gobernuen kontra, autoritateen kontra, iluntasun honen munduko agintarien kontra, zeruko tokietan dauden indar espiritual gaiztoen kontra. 13 Horregatik, jarri Jainkoak ematen duen armadura osoa, egun gaiztoa iristean, erasoen aurrean gogor eutsi ahal izateko eta, beharrezko guztia egin ondoren, sendo mantentzeko.

14 Beraz, sendo mantendu egiaren gerrikoa eramanez, justiziaren koraza jantziz 15 eta, bakearen berri onak predikatzeko prest egoteko, oinetan oinetakoak jarriz. 16 Guzti honetaz gain, hartu fedearen eskudo handia, gaiztoaren suzko gezi* guztiak itzali ahal izateko. 17 Eraman ere salbamenaren kaskoa eta espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza. 18 Aldi berean, jarraitu aukera guztietan espirituz otoitz egiten, mota guztietako otoitz eta erreguak eginez. Horretarako, segi esna eta egin erregu etengabe santu guztien alde. 19 Egin otoitz nire alde ere, ahoa irekitzen dudanean, berri onen sekretu sakratua ausardiaz ezagutzera emateko hitz egokiak izan ditzadan, 20 zeren berri on horien alde katez loturik dagoen enbaxadorea naiz. Eta egin otoitz nire alde, berri on horiei buruz ausardiaz hitz egin dezadan, hitz egin behar dudan bezala.

21 Gainera, nire egoera zein den eta nola nagoen jakin dezazuen, Tikikok —anaia maiteak eta Jaunaren zerbitzari* leialak— guztiaren berri emango dizue. 22 Honetarako bidaltzen dut zuengana: nola gauden jakin dezazuen eta zuen bihotza kontsolatu dezan.

23 Izan dezatela anai-arrebek Jainko Aitaren eta Jesu Kristo Jaunaren partetik bakea eta maitasuna fedearekin batera. 24 Egon dadila merezigabeko eskuzabaltasuna Jesu Kristo gure Jauna maitasun suntsiezinez maite duten guztiekin.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu