Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • 1 Timoteori 1
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

1 Timoteori liburuaren edukia

      • Agurrak (1, 2)

      • Irakasle faltsuen aurkako abisua (3-11)

      • Paulori erakutsitako merezigabeko eskuzabaltasuna (12-16)

      • Eternitatearen Erregea (17)

      • Gerra bikaina borrokatu (18-20)

1 Timoteori 1:2

Oharra

  • *

    «Jainkoa ohoratzen duena» esan nahi du.

1 Timoteori 1:3

Oharra

  • *

    Edo «doktrina».

1 Timoteori 1:5

Oharra

  • *

    Edo «mandatu; agindu».

  • *

    Lit. «onak».

1 Timoteori 1:8

Oharra

  • *

    Lit. «bidezko moduan».

1 Timoteori 1:9

Oharra

  • *

    Edo «maitasun leiala ez dutenentzat».

1 Timoteori 1:10

Oharra

  • *

    Ikusi Glosarioa, sexu moralgabekeria.

  • *

    Edo «gizonekin sexua duten gizonentzat». Lit. «gizonekin oheratzen diren gizonentzat».

  • *

    Edo «zina hausten dutenentzat».

  • *

    Edo «onuragarriaren; sanoaren».

1 Timoteori 1:11

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 125. artikulua

1 Timoteori 1:12

Oharra

  • *

    Lit. «ministerio». Ikusi Glosarioa, ministerio.

1 Timoteori 1:18

Oharra

  • *

    Edo «mandatu; agindu».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    «Testigantza osoa», 121. or.

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2020/9, 28.- 30. or.

1 Timoteori 1:19

Oharra

  • *

    Lit. «ona».

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
1 Timoteori 1:1-20

1 Timoteori

1 Nik, Paulok —Jainko gure Salbatzailearen eta Kristo Jesus gure esperantzaren aginduz, Kristo Jesusen apostoluak—, 2 Timoteori*, fedean nire benetako semea denari:

Egon daitezela zurekin Jainko Aitaren eta Kristo Jesus gure Jaunaren merezigabeko eskuzabaltasuna, errukia eta bakea.

3 Mazedoniara joatear nengoela, Efeson gelditzera animatu zintudan; eta orain gauza bera egitera animatzen zaitut, zenbait pertsonari irakaspen* faltsuak zabaldu ez ditzaten agintzeko, 4 baita istorio faltsuei eta genealogiei kasurik egin ez diezaieten agintzeko ere. Izan ere, gauza horiek ez dute ezertarako balio, zeren gure fedea sendotzeko Jainkoak ematen duen zerbait izan beharrean, espekulazioak baino ez dituzte sortzen. 5 Berez, instrukzio* horien helburua maitasuna izatea da —bihotz garbiak, kontzientzia garbiak* eta hipokrisiarik gabeko fedeak sortzen duten maitasuna—. 6 Batzuek gauza horiek abandonatu egin dituzte eta zentzurik ez duten eztabaidetan nahastu egin dira. 7 Legearen maisuak izan nahi dute, baina ez dituzte ulertzen esaten dituzten gauzak, ezta hainbeste errepikatzen dituzten gauzak ere.

8 Baina guk badakigu, behar bezala* praktikan jartzen bada, Legea ona dela, 9 kontuan izanik legea ez dela justuentzat egin, baizik eta legea obeditzen ez dutenentzat eta errebeldeentzat, Jainkoa errespetatzen ez dutenentzat eta bekatarientzat, desleialentzat* eta gauza sakratuak profanatzen dituztenentzat, bere aita hiltzen dutenentzat eta bere ama hiltzen dutenentzat, hiltzaileentzat, 10 sexualki moralgabeak* diren pertsonentzat, homosexualitatea praktikatzen duten gizonentzat*, bahitzaileentzat, gezurtientzat, zin faltsuak egiten dituztenentzat*, eta irakaskuntza osasuntsuaren* aurka doan beste edozerentzat. 11 Irakaskuntza hori Jainko zoriontsuarena da, eta nire esku utzi dituen aintzaz beteriko berri onetan oinarrituta dago.

12 Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari —boterea eman zidanari—, zeren leialtzat hartu ninduen eta lan sakratu* bat eman zidan, 13 nahiz eta lehenago Jainkoa blasfematzen nuen, bere herria pertsegitzen nuen eta harrokeriaz jokatzen nuen. Hala ere, errukia erakutsi zitzaidan ezjakintasunez eta federik gabe jokatu nuelako. 14 Baina gure Jaunak neurriz gaineko merezigabeko eskuzabaltasuna erakutsi zidan, fedearekin eta Kristo Jesusengan dagoen maitasunarekin batera. 15 Hitz hauek fidagarriak dira eta guztiz onartuak izatea merezi dute: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zen mundura. Eta guzti horien artean, ni naiz okerrena. 16 Baina errukia erakutsi zitzaidan, nire bitartez —kasurik okerrenaren bitartez— Kristo Jesusek bere pazientzia osoa erakutsi zezan, betirako bizia lortzeko berarengan fedea jarriko dutenentzat ni eredu bezala jarriz.

17 Jaso ditzala Eternitatearen Erregeak —ustelezina eta ikusezina den Jainko bakarrak— ohorea eta aintza beti-betirako. Amen.

18 Timoteo, nire semea, instrukzio* horiek ematen dizkizut zuri buruz egin ziren profezien arabera, profezia horiei esker gerra bikaina borrokatzen segi dezazun, 19 fedea eta kontzientzia garbia* mantentzen dituzun bitartean. Batzuek kontzientzia hori baztertu egin dute eta, ondorioz, beraien fedea itsasontzi baten antzera hondoratu egin da. 20 Horien artean Himeneo eta Alexandro daude. Satanasen esku utzi ditut, diziplinaren bitartez ez blasfematzen ikasi dezaten.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu