Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Hebrearrei 12
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Hebrearrei liburuaren edukia

      • Jesus, gure fedearen Perfekzionatzailea (1-3)

        • Lekukoz osatutako hodei handia (1)

      • «Ez mespretxatu Jehobaren diziplina» (4-11)

      • «Segi zuen oinentzako bideak zuzenak egiten» (12-17)

      • Zeruko Jerusalemera hurbiltzea (18-29)

Hebrearrei 12:1

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/8, 26, 29.- 31. or.

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/6, 25. or.

    Gozatu bizitzaz betirako!, 19. ikasgaia

Hebrearrei 12:2

Oharra

  • *

    Ikusi Glosarioa.

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Iraun Jainkoaren maitasunean, 232.- 233. or.

    Mundu Berriko Itzulpena,

Hebrearrei 12:5

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoaren erreferentziak,

    2019/9, 12. or.

Hebrearrei 12:6

Oharra

  • *

    Ikusi A5 eransk.

  • *

    Edo «zigorrez jotzen; azotatzen». Ikusi Glosarioa.

Hebrearrei 12:7

Oharra

  • *

    Edo «formakuntzaren».

Hebrearrei 12:9

Oharra

  • *

    Lit. «gure haragiaren gurasoek».

Hebrearrei 12:11

Oharra

  • *

    Edo «tristura».

Hebrearrei 12:14

Oharra

  • *

    Edo «santutasuna».

Hebrearrei 12:16

Oharra

  • *

    Ikusi Glosarioa, sexu moralgabekeria.

Hebrearrei 12:17

Oharra

  • *

    Hau da, bere aitaren erabakia.

Hebrearrei 12:22

Oharra

  • *

    Edo «hamar milaka».

Hebrearrei 12:25

Oharra

  • *

    Edo «aitzakiarik ez jartzeko; ez baztertzeko».

Hebrearrei 12:26

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/9, 19. or.

Hebrearrei 12:27

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/9, 19. or.

Hebrearrei 12:28

Oharra

  • *

    Lit. «beldurrez». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2021/9, 19. or.

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Hebrearrei 12:1-29

Hebrearrei

12 Horregatik, lekukoz osatutako hain hodei handiak inguratzen gaituenez, kendu ditzagun ere gure gainetik zama guztiak eta erraz korapilatzen gaituen bekatua, eta korrika egin dezagun iraupenez gure aurrean jarrita dagoen lasterketan, 2 gure fedearen Buruzagi Nagusi eta Perfekzionatzaileari, hau da, Jesusi arretaz begiratzen diogun bitartean. Bere aurrean jarri zen zoriontasunarengatik, tortura zutoin* batean iraun zuen eta ez zitzaion batere axola izan umiliatua izatea, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinean eserita dago. 3 Hala da, pentsatu ezazue arreta handiz bekatarien partetik —beraien buruaren aurka jokatzen ari zirenen partetik— hainbeste kontrako hitz jasan zituen pertsonarengan. Horrela, ez zarete nekatuko eta ez duzue amorerik emango.

4 Bekatu horren aurka duzuen borrokan, zuek oraindik ez duzue iraun zeuen odola isurtzeraino. 5 Eta semeei bezala eman zaizuen aholkua guztiz ahaztu duzue: «Ene seme, ez mespretxatu Jehobaren diziplina, ezta amorerik eman ere berak zuzentzen zaituenean; 6 zeren Jehobak* maite dituenak diziplinatzen ditu. Izan ere, seme bezala hartzen dituen guztiak zigortzen* ditu».

7 Zuen diziplinaren* parte bezala, iraun egin behar duzue. Jainkoak seme bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein semek ez du bere aitaren diziplina jasotzen? 8 Baina denok jaso behar dugun diziplina hori jaso ez baduzue, berez, seme ilegitimoak zarete, ez benetako semeak. 9 Gainera, gure giza gurasoek* diziplinatzen gintuzten, eta guk errespetatzen genituen. Orduan, bizi ahal izateko, ez al genuke arrazoi gehiagoz prest egon beharko gure bizitza espiritualaren Aitaren menpe jartzeko? 10 Zeren giza gurasoek denbora labur batez diziplinatu gintuzten beraiei ondo iruditzen zitzaienaren arabera; baina Jainkoak gure onerako egiten du, bera bezala santuak izan gaitezen. 11 Egia da momentuan diziplinak ez duela poztasuna sortzen, mina* baizik. Baina gero, diziplinaren bitartez entrenatuak izan direnengan, justiziaren fruitu baketsua sortzen du.

12 Beraz, sendotu esku eroriak eta belaun ahulak, 13 eta segi zuen oinentzako bideak zuzenak egiten, herren dagoen hanka bere tokitik atera ez dadin, baizik eta sendatua izan dadin. 14 Bilatu bakea guztiekin eta santifikazioa*, zeren hori gabe inork ez du Jauna ikusiko. 15 Adi-adi egon zaitezte inor Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasuna jaso gabe geratu ez dadin; horrela, ez da arazoak sortu eta pertsona asko kutsatu ditzakeen sustrai pozoitsurik haziko. 16 Erne ibili zuen artean sexualki moralgabea* den inor egon ez dadin, ezta gauza sakratuak mespretxatzen dituenik ere, Esauk egin zuen bezala, janari bakar baten truke lehensemearen eskubideak eman baitzituen. 17 Zuek badakizue geroago, bedeinkapena heredatu nahi izan zuenean, baztertua izan zela. Eta nahiz eta malkoen bitartez erabaki hori* aldatzen gogor saiatu, ez zuen lortu.

18 Zeren zuek ez zarete hurbildu ukitu daitekeen eta sugarretan erretzen ari den zerbaitera, ez laino ilun batera, ez iluntasun itxi batera, ez ekaitz batera, 19 ez tronpeta baten soinura, ezta hitz egiten duen ahotsera ere. Herriak ahots hori entzun zuenean, beraiei ezer gehiago ez esateko erregutu zuen; 20 zeren beldurtuta zeuden hurrengo aginduarengatik: «Animalia batek ere mendia ukitzen badu, harrikatu egin behar duzue». 21 Gainera, gertatzen ari zenak hainbesteko beldurra ematen zuenez, Moisesek esan zuen: «Beldurrez dardarka nago». 22 Baina zuek Sion mendi batera eta Jainko biziaren hiri batera —zeruko Jerusalemera— hurbildu zarete, milaka eta milaka* aingerurengana 23 —biltzar orokorrean bilduta daudenengana—, zeruan erregistratuak izan diren lehensemeen kongregazioarengana, guztion Epailea den Jainkoarengana, perfekzionatuak izan diren justuen bizitza espiritualera, 24 itun berri baten bitartekaria den Jesusengana, eta zipriztindu zen odolera, Abelen odolak baino hobeto hitz egiten duenera.

25 Kontuz hitz egiten ari denari ez entzutearekin*. Zeren lurrean Jainkoaren abisuak ematen zituenari entzun ez ziotenek, ez zuten zigorretik ihes egin. Beraz, askoz ere arrazoi gehiagorekin guk ere ez dugu zigorretik ihes egingo zerutik hitz egiten duenarengandik aldentzen bagara! 26 Momentu hartan, bere ahotsak lurra astindu zuen, baina orain berak honakoa promesten du: «Beste behin ere astinduko dut, ez lurra bakarrik, baita zerua ere». 27 «Beste behin ere» hitzek honakoa erakusten dute: astintzen ez diren gauzak existitzen jarraitu dezaten, astintzen diren gauzak —egin diren gauzak— ezabatuko direla. 28 Beraz, astindu ezin daitekeen Erreinu bat jasoko dugunez, segi dezagun merezigabeko eskuzabaltasuna jasotzen. Horren bitartez, Jainkoari zerbitzu sakratua eman ahal izango diogu berari gustatzen zaion bezala, errespetu handiz* eta miresmenez. 29 Zeren gure Jainkoa guztia suntsitzen duen sua da.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu