Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Apokalipsia 1
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Apokalipsia liburuaren edukia

      • Jainkoaren errebelazio bat Jesu Kristoren bidez (1-3)

      • Zazpi kongregazioei agurra (4-8)

        • «Neu naiz Alfa eta Omega» (8)

      • Joan inspirazioz Jaunaren egunean (9-11)

      • Jesus aintzaz beterik dagoen ikuskaria (12-20)

Apokalipsia 1:1

Oharra

  • *

    Grekoz, apokalipsis. Izen hau «estalkia kendu» edo «beloa kendu» esan nahi duen aditz batetik dator.

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/5, 2. or.

Apokalipsia 1:7

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoaren erreferentziak, 2019/11, 7. or.

Apokalipsia 1:8

Oharra

  • *

    Edo «A eta Z». Alfa alfabeto grekoaren lehen letra da eta omega azkena.

  • *

    Ikusi A5 eransk.

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 125. artikulua

Apokalipsia 1:9

Oharra

  • *

    Lit. «larrialdian».

Apokalipsia 1:10

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/5, 2.- 3. or.

Apokalipsia 1:14

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 126. artikulua

Apokalipsia 1:15

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 126. artikulua

Apokalipsia 1:16

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoaren erreferentziak,

    2019/11, 6. or.

Apokalipsia 1:18

Oharra

  • *

    Edo «Hades-aren». Hades hildakoek atseden hartzen duten toki sinbolikoa da. Ikusi Glosarioa.

Apokalipsia 1:20

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoa,

    2019/11, 5. or.

    Lan-koadernoaren erreferentziak,

    2019/11, 6. or.

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Apokalipsia 1:1-20

Apokalipsia

1 Jesu Kristoren errebelazio* bat, Jainkoak berari eman ziona, hemendik gutxira gertatu behar diren gauzak bere zerbitzariei erakusteko. Jesu Kristok bere aingerua bidali zuen eta, honen bitartez, Joan bere morroiari aurkeztu zion seinale bidez. 2 Honek Jainkoaren hitzari buruz eta Jesu Kristok emandako testigantzari buruz, bai, ikusi zituen gauza guztiei buruz eman zuen testigantza. 3 Zoriontsua profezia honetako hitzak ozen irakurtzen dituena, eta zoriontsuak bertan idatzitakoa entzun eta obeditzen dutenak, finkatutako garaia hurbil baitago.

4 Nik, Joanek, Asiako probintzian dauden zazpi kongregazioei:

Egon daitezela zuekin merezigabeko eskuzabaltasuna eta bakea «denaren, zenaren eta datorrenaren» partetik, bere tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik 5 eta Jesu Kristoren partetik, hau da, Lekuko Leialaren, hildakoen artean Lehensemearen eta lurreko erregeen Agintariaren partetik.

Maite gaituenak eta bere odolaren bidez gure bekatuetatik askatu gintuenak 6 —eta gu erreinu bat izatea eta bere Jainko eta Aitarentzat apaizak izatea egin zuenak—, bai, jaso dezala berak aintza eta boterea betirako. Amen.

7 Begira! Hodei artean dator eta begi guztiek ikusiko dute, baita zulatu zutenek ere; eta lurreko tribu guztiak bihozminez bular joka arituko dira berarengatik. Bai, amen.

8 «Neu naiz Alfa eta Omega* —dio Jainko Jehobak*—, dena, zena eta datorrena, Ahalguztiduna».

9 Ni, Joan —Jesusen dizipulu bezala pertsekuzioan*, erreinuan eta iraupenean zuen anaia eta adiskide naizen hau—, Patmos izeneko uhartean egon nintzen Jainkoari buruz hitz egiteagatik eta Jesusi buruzko testigantza emateagatik. 10 Inspirazioz Jaunaren egunean egotera iritsi nintzen, eta nire atzean ahots boteretsu bat entzun nuen, tronpeta baten soinua bezalakoa, 11 esanez: «Idatzi erroilu batean ikusten duzuna eta bidali zazpi kongregazioei: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizea».

12 Atzera begiratu nuen nork hitz egiten zidan ikusteko eta, buelta ematean, urrezko zazpi kandelabro ikusi nituen. 13 Kandelabroen erdian gizonaren seme baten antzeko norbait ikusi nuen; oinetaraino iristen zitzaion soineko bat zeraman jantzita eta bularraldean urrezko gerriko bat. 14 Gainera, bere buruko ilea zuria zen, artilea eta elurra bezain zuria, eta bere begiak sugarra bezalakoak ziren. 15 Bere oinak kobre findua bezalakoak ziren, labean distira egiten duen kobrea bezalakoak, eta bere ahotsa ur askoren burrunba bezalakoa zen. 16 Eskuineko eskuan zazpi izar zituen; bere ahotik ezpata bat ateratzen zen, bi ahokoa, luzea eta zorrotza; eta bere aurpegia eguzkiak bere indar guztiarekin distira egiten duenean bezalakoa zen. 17 Ikusi nuenean, hilda bezala erori nintzen bere oinetara.

Eta bere eskuineko eskua nire gainean jarri zuen eta esan zidan: «Ez izan beldur. Neu naiz Lehenengoa eta Azkenekoa, 18 eta bizi dena. Hilda egon nintzen, baina begira! Orain bizirik nago eta beti-betirako biziko naiz, eta heriotzaren eta Hilobiaren* giltzak ditut. 19 Beraz, idatzi ikusi duzuna, orain gertatzen ari dena eta gero gertatuko dena. 20 Hau da urrezko zazpi kandelabroen eta nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren sekretu sakratua: zazpi izarrek zazpi kongregazioetako aingeruak irudikatzen dituzte, eta zazpi kandelabroek zazpi kongregazioak.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu