Hebrearrei
13 Jarraitu ezazue anaiarteko maitasuna elkarri erakusten. 2 Ez ahaztu hospitalitatea erakusteaz*, zeren horri esker batzuek, jakin gabe, aingeruak etxean hartu zituzten. 3 Gogoratu preso* daudenez, zuek ere haiekin batera preso egongo bazinete bezala. Gogoratu ere tratu txarrak jasotzen ari direnez, zuek ere giza gorputz batean zaudete eta*. 4 Ohoratu dezatela denek ezkon bizitza, eta inork ez ditzala ezkon harremanak kutsatu, zeren Jainkoak sexualki moralgabeak* direnak eta adulteroak epaituko ditu. 5 Egon dadila zuen bizimodua dirua maitatzetik aske, eta egon pozik dauzkazuen gauzekin; zeren berak esan du: «Ez zaitut inoiz utziko, eta ez zaitut inoiz abandonatuko». 6 Beraz, konfiantza osoz esan dezakegu: «Jehoba* da nire laguntzailea, ez dut beldurrik izango. Zer egin dezake nire kontra gizakiak?».
7 Izan gogoan zuen artean aurrea eramaten dutenak, Jainkoaren hitzari buruz hitz egin dizuetenak; eta, euren jokabidearen emaitzetan arreta jarriz, imitatu beraien fedea.
8 Jesu Kristok berbera izaten jarraitzen du atzo, gaur eta beti.
9 Ez zaitzatela irakaspen desberdinek eta arraroek desbideratu. Izan ere, hobea da bihotza merezigabeko eskuzabaltasunez indartzea janariari buruzko arauez indartzea baino, zeren arau horiek ez diete laguntzen horietan zentratzen direnei.
10 Guk aldare bat dugu, eta dendan zerbitzu sakratua ematen dutenek ez dute bertatik jateko eskubiderik. 11 Izan ere, apaiz nagusiak animalien odola —bekatuarengatik eskaintzen dena— toki santura eramaten duenean, animalia horien gorpuak kanpamentutik kanpo erretzen dira. 12 Horregatik, Jesusek ere hiriko atetik kanpo sufritu zuen, herria bere odolaz santifikatzeko. 13 Goazen, beraz, berarengana kanpamentutik kanpo, eta jasan dezagun berak jasan zuen mespretxua, 14 zeren hemen ez dugu betirako iraungo duen hiririk, baizik eta gogotsu bilatzen dugu etorriko den hiria. 15 Jesusen bitartez, eskaini diezaiogun beti Jainkoari gorespen sakrifizio bat, hau da, gure ezpainen fruitua, bere izenaren deklarazio publikoa eginez. 16 Gainera, ez ahaztu ondo dagoena egiteaz eta daukazuena besteekin konpartitzeaz, zeren Jainkoari asko gustatzen zaizkio sakrifizio horiek.
17 Obeditu zuen artean aurrea eramaten dutenei eta erakutsi sumisioa, zuek* etengabe zaintzen ari baitira eta kontuak eman beharko dituztelako horregatik. Horrela, pozik egingo dute, eta ez gogo gutxiz*, zeren hori zuentzat kaltegarria izango litzateke.
18 Segi gure alde otoitz egiten, zeren ziur gaude kontzientzia ona* dugula, gauza guztietan zintzotasunez jokatu nahi dugulako. 19 Baina, bereziki, ni zuengana lehenbailehen itzultzeko otoitz egiteko eskatzen dizuet.
20 Bakearen Jainkoak, betirako irauten duen itunaren odolaz ardien artzain handia —Jesus gure Jauna— hildakoen artetik berpiztu* zuenak, 21 prestatu zaitzatela bere nahia egiteko behar duzuen guztiarekin eta bultzatu gaitzala, Jesu Kristoren bitartez, berari gustatzen zaiona egitera. Jaso dezala Jainkoak aintza beti-betirako. Amen.
22 Anai-arrebok, hitz animagarri hauek pazientziaz entzuteko erregutzen dizuet, zeren idatzi dizuedan gutuna laburra da. 23 Jakinarazi nahi dizuet Timoteo gure anaia askatua izan dela. Laster etortzen bada, elkarrekin joango gara zuek ikustera.
24 Eman nire goraintziak zuen artean aurrea eramaten duten guztiei eta santu guztiei. Italiako anai-arrebek goraintziak bidaltzen dizkizuete.
25 Egon dadila merezigabeko eskuzabaltasuna zuekin guztiokin.