2 Pedro
3 Anai-arreba maiteok, idazten dizuedan bigarren gutuna da hau. Honetan, lehenengoan bezala, argitasunez pentsatzeko duzuen gaitasuna esnatzeko asmoz, gauza batzuk gogorarazi nahi dizkizuet. 2 Horrela, profeta santuek lehenago esan* zituzten hitzak eta, zuen apostoluen bitartez, Jaun eta Salbatzaileak eman zuen agindua gogoratuko duzue. 3 Lehenik eta behin, jakin ezazue azken egunetan burlatiak agertuko direla burlaka eta beraien desioen arabera jokatuko dutela, 4 esanez: «Non dago promestutako haren presentzia? Zeren gure arbasoak heriotzan lo hartu zutenetik ez da ezer aldatu; gauza guztiak kreazioaren hasieran bezalaxe daude».
5 Beraiek nahita uzten dute alde batera honako hau: duela denbora asko zeru bat existitu zela eta, Jainkoaren hitzaren bidez, uretatik ateratako eta uren erdian sendo ezarritako lur bat existitu zela 6 eta, gauza horien bidez, garai hartako mundua suntsitua izan zela urek estali zutenean. 7 Baina, Jainkoaren hitz berberaren bidez, orain existitzen diren zerua eta lurra sutarako gordeak izan dira epai eguna iritsi arte eta Jainkoa errespetatzen ez dutenen suntsiketa iritsi arte.
8 Baina anai-arreba maiteok, ez ahaztu Jehobarentzat* egun bat mila urte bezala dela eta mila urte egun bat bezala. 9 Jehoba* ez da bere promesa betetzeko motela, pertsona batzuek hori uste arren. Horren ordez, zuekin pazientzia dauka ez duelako inor suntsitua izaterik nahi, baizik eta denak damutzea nahi du. 10 Baina Jehobaren* eguna lapur bat bezala etorriko da. Egun hartan, zerua burrunba* batez desagertu egingo da, eta elementuak —bero-bero egongo direnak— desegin egingo dira, eta lurra eta bertan dauden gauzak agerian geratuko dira.
11 Gauza guzti horiek modu horretan desegingo direnez, pentsatu zein motatako pertsonak izan behar zareten! Zuen jokaera santua izan behar da eta Jainkoari debozioa diozuela erakusten duten ekintzak egin behar dituzue. 12 Bitartean, egon Jehobaren egunaren presentziaren zain eta jarraitu beti horretan pentsatzen*. Egun horretan, zerua sutan suntsitua izango da eta elementuak bero bizitan urtuko! 13 Baina bere promesaren arabera, zeru eta lur berrien zain gaude, eta horietan justizia izango da nagusi.
14 Horregatik, anai-arreba maiteok, gauza horien zain zaudetenez, egin ahal duzuen guztia berak azkenean mantxarik gabe, akatsik gabe eta bakean aurkitu zaitzaten. 15 Gainera, pentsatu gure Jaunaren pazientziak salbamena esan nahi duela, Paulok —gure anaia maiteak— jaso zuen jakinduriaren arabera idatzi zizuen bezala. 16 Berak horri buruz hitz egiten du bere gutun guztietan. Hala ere, gutun horietako gauza batzuk ulertzeko zailak dira, eta ezjakinek* eta kili-kolo dabiltzanek okertu egiten dituzte, gainontzeko Idazkiekin egiten duten bezala. Eta horren ondorioa euren suntsipena izango da.
17 Beraz, anai-arreba maiteok, gauza horiek aldez aurretik jakinda, kontuz ibili beraiek bezala gaiztoen* irakaspen faltsuengatik desbideratuak izan ez zaitezten eta zuen sendotasunak koloka egin* ez dezan. 18 Horren ordez, segi hazten merezigabeko eskuzabaltasunean eta gure Jaun eta Salbatzaile den Jesu Kristoren ezagutzan. Jaso dezala berak aintza orain eta eternitatearen eguna arte. Amen.