11. galdera
Zer gertatzen zaigu gizakioi hil ondoren?
«Azken arnasa emanik, hauts bihurtzen dira, eta akabo orduan haien egitasmoak».
146. Salmoa 4
«Badakite biziek hil beharra dutela; hilek, ordea, ez dakite ezer [... ]. Egin dezakezun guztia egizu gogoz, ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik, ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza [hilobi] horretan».
Kohelet 9:5, 10
«[Jesusek] erantsi zuen: –Lazaro gure adiskidea loak hartu du; baina banoa iratzartzera. Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten. Azkenik, argi eta garbi esan zien Jesusek: –Lazaro hil egin da».