12. ATALA
Nola izan daiteke zoriontsu zure familia?
Maitasuna da familiaren zoriontasunerako gakoa. Efesoarrei 5:33
Jainkoak ezkontza gizonezko baten eta emakumezko baten artean izan behar duela eskatzen du.
Senar maitekorra bere emaztearekin samurra eta ulerkorra da.
Emazteak bere senarrarekin elkarlanean aritu behar luke.
Haurrek gurasoen esana bete behar lukete.
Ez izan krudela, atsegina eta leiala baizik. Kolosarrei 3:5, 8-10
Senarrak emaztea bere burua bezala maite behar duela eta emazteak begirunea izan behar diola senarrari dio Bibliak.
Ezkontzatik kanpo sexu-harremanak izateak ez du Jainkoaren oniritzirik. Senar-emazteak elkarri leialak izatea nahi du Jainkoak.
Jainkoaren hitzak, Bibliak, familiak zoriontsuak izateko bidea erakusten du.