Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • wp21 1. zb. 8.- 9. or.
  • Zergatik ez ditu Jainkoak otoitz guztiak erantzuten?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Zergatik ez ditu Jainkoak otoitz guztiak erantzuten?
  • Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2021
  • Antzeko edukiak
  • Hurbildu otoitzean Jainkoarengana
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
  • Otoitza: ohore paregabea
    Zer irakasten digu Bibliak?
  • Hurbildu Jainkoarengana otoitzaren bidez
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Nola erantzuten ditu Jehobak gure otoitzak?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2023
Ikusi gehiago
Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2021
wp21 1. zb. 8.- 9. or.

Zergatik ez ditu Jainkoak otoitz guztiak erantzuten?

Gure zeruko Aita Jehobari asko gustatzen zaio gure otoitz zintzoak entzutea. Baina Jainkoak ez ditu otoitz guztiak erantzuten. Zergatik? Zer izan behar dugu kontuan otoitz egitean? Ikus dezagun Bibliak dioena.

Elizan dagoen talde bat otoitz liburu batetik otoitz bat irakurtzen.

«Otoitz egitean, ez errepikatu hitz berberak behin eta berriz» (Mateo 6:7).

Jehobak ez du guk buruz ikasitako otoitzak errepikatzerik nahi, ezta liburu batetik irakurtzerik nahi ere. Horren ordez, guk berari bihotz-bihotzez hitz egitea nahi du. Imajinatu egunero-egunero gauza bera kontatzen dizun lagun bat duzula. Zer nekagarria! Lagun onak zintzoak dira eta elkarri gauza asko kontatzen dizkiote. Era berean, Jehobari gure hitzetan otoitz egiten diogunean, guretzat lagun bat dela erakusten diogu.

Gizon bat gora begira loteria kupoi bat harraskatzen duen bitartean.

«Eskatzen duzuenean, ez duzue jasotzen, motibazio txarrarekin eskatzen duzuelako» (Santiago 4:3, NWT).

Jainkoari gustatzen ez zaiona ezagutzen badugu, eta, hala ere, horixe eskatzen badiogu, ezin dugu espero Jainkoak erantzutea. Adibidez, imajinatu apustu egiten duen norbaitek Jainkoari zorte ona ematea eskatzen diola. Erantzungo al luke Jehobak otoitz hori? Berak argi utzi digu ez zaiola diru-gosea eta guk zorte onean sinestea gustatzen (Isaias 65:11; Lukas 12:15). Beraz, ez litzateke logikoa izango berak otoitz horiek erantzungo dituela pentsatzea. Jainkoak gure otoitzak erantzun ditzan, honetaz ziurtatu behar dugu: gure otoitzek Jehobak Biblian esaten duenarekin bat egiten dutela.

Apaiz bat soldadu talde baten alde otoitz egiten.

«Norbaitek ez badu legea aditu nahi, haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri» (Esaera Zaharrak 28:9).

Biblia garaian, Jainkoak ez zituen bere arauak baztertu zituztenen otoitzak erantzun, eta gaur egun modu berean pentsatzen jarraitzen du (Isaias 1:15, 16; Malakias 3:6). Jainkoak gure otoitzak erantzutea nahi badugu, bere arauen arabera bizitzeko ahal dugun guztia egin behar dugu. Eta iraganean gaizki jokatu bagenuen? Esan nahi al du horrek Jehobak ez digula inoiz entzungo? Ez, noski! Damututa gaudela eta bere nahia egiteko ahal dugun guztia egiten dugula erakusten badiogu, guri barkatzeko prest egongo da (Eginak 3:19).

«Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela» (Hebrearrei 11:6).

Emakume bat Biblia irakurtzen.

Otoitza ez da estresatuta gaudenean hobeto sentitzeko egiten dugun zerbait. Jainkoa adoratzeko eta berarengan konfiantza dugula erakusteko modu bat da. Santiago dizipuluak esan zuen bezala, fedez eskatzen ez badugu, ezingo dugu Jainkoarengandik ezer jasotzerik espero (Santiago 1:6, 7). Jainkoarengan fedea izateko, bera ezagutu behar dugu. Horretarako, Biblia aztertzeko denbora hartu eta ahaleginak egin behar ditugu. Hori egiten badugu, bere nahia ezagutuko dugu eta ziur egongo gara otoitz egitean entzungo digula.

EZ AMORERIK EMAN!

Jainkoak otoitz guztiak erantzun ez arren, milioika lagunen otoitz zintzoak entzun eta erantzuten ditu. Bibliak Jainkoak gure otoitzak entzuteko zer egin behar dugun esaten du. Hurrengo artikuluan hori aztertuko da.

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu