Glosarioa
A B D E F G H I J K L M N O P S T U Z
A
adar.
Animalien adarrak; edalontzi, olio ontzi edota tinta eta kosmetikoak gordetzeko ontzi bezala erabiltzen ziren, baita musika tresna edo seinaleak jotzeko tresna bezala ere (1Sm 16:1, 13; 1Er 1:39; Eze 9:2). Askotan «adarra» indarra, konkista eta garaipena adierazteko erabiltzen da sinbolikoki (Dt 33:17; Mik 4:13; Lk 1:69).
adindun; adineko gizon.
Adin helduko gizona; baina, Biblian, komunitate edo nazio batean ardura eta autoritatea duen gizona da batez ere. Apokalipsia liburuan, hitz hau zeruko izaki batzuei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Grekozko presbiteros hitza «adindun» bezala itzultzen da kongregazioan aurrea eramateko ardura dutenei buruz hitz egiteko (Ir 4:29; Esa 31:23; 1Tm 5:17; Ap 4:4).
adulterio.
aingeru.
Hebreerazko malakh eta grekozko angelos hitzetatik dator. Bi hitzek literalki «mezulari» esan nahi dute, baina mezulari espiritualei erreferentzia egiten dienean, «aingeru» hitzarekin itzultzen dira (Has 16:7; 32:3; St 2:25; Ap 22:8). Aingeruak izaki espiritual boteretsuak dira. Jainkoak gizakiak sortu baino askoz lehenago sortu zituen. Biblian, besteak beste, «Jainkoaren seme» eta «goizeko izar» espresioak ere erabiltzen dira hauei erreferentzia egiteko (Jb 1:6; 38:7). Ez zitzaien ugaltzeko gaitasunik eman; banan-banan sortuak izan ziren. Ehun milioi aingeru baino askoz gehiago daude (Dn 7:10). Bibliak aingeru bakoitzak izen eta izaera propioak dituela erakusten du. Baina umilak dira eta, horregatik, ez dute adoraziorik onartzen eta gehienek ez dute zer izen duten argitzen (Has 32:29; Lk 1:26; Ap 22:8, 9). Aingeruen artean maila ezberdinak daude eta eginkizun ezberdinak betetzen dituzte, hauen artean, Jehobaren tronuaren aurrean zerbitzatzea, mezuak eramatea, Jehobaren lurreko zerbitzariei laguntzea, Jainkoaren epaiak exekutatzea eta berri onen predikazioan laguntzea (2Er 19:35; Sl 34:7; Mt 4:11; Lk 1:30, 31; Ap 5:11; 14:6). Etorkizunean, Jesusekin batera egingo dute borroka Armagedonen (Ap 19:14, 15).
Akaia.
Idazki Greko Kristauetan, Grezia hegoaldeko erromatar probintzia. Honen hiriburua Korinto zen. Peloponeso osoa eta Grezia kontinentalaren erdialdea hartzen zituen (Eg 18:12).
akuilu.
Metalezko punta zorrotza duen makila luzea, nekazariek animaliak mugiarazteko erabiltzen dutena. Pertsona zentzudunaren hitzekin konparatzen da, bereziki beste norbait aholku on bat jarraitzera bultzatzen duten hitzekin. Akuiluaren kontra ostiko egitea esamoldea, bere burua kaltetuz, akuiluaren punta zorrotzaren aurka ostikoka ari den zezen egoskorraren iruditik dator (Eg 26:14; Ep 3:31).
alabastro.
Perfumezko ontzi txikien izena, jatorriz Alabastron-etik (Egipto) gertu aurkitzen zen harri batez egina. Ontzitxo hauek lepo estua izaten zuten, hermetikoki ixteko eta perfume baliotsua ez isurtzeko. Denboraren poderioz, harri honi ere izen bera jarri zitzaion (Mk 14:3).
aldare.
Estruktura altu edo plataforma, lurrez, arrokaz, harrizko bloke batez edo metalarekin estalitako egurrez egindakoa. Bertan adoraziorako sakrifizioak edo intsentsua eskaintzen ziren. Tabernakuluaren eta tenpluaren lehenengo gelan intsentsua eskaintzeko «urrezko aldare» txiki bat zegoen. Urrearekin estalitako egurrez egina zegoen. Kanpoan, patioan, erre opariak eskaintzeko «kobrezko aldare» handiago bat zegoen. Adorazio faltsuan ere ohikoak ziren aldareak (Ir 39:38, 39; 1Er 6:20; Mt 5:23, 24; Lk 1:11; Eg 17:23).
aldarearen adarrak.
Adar itxura zuten eta aldare batzuen lau izkinetan irtenguneak zeuden (Lb 8:15; 1Er 2:28; Ap 9:13).
alfa eta omega.
amen.
antikristo.
Grekoz, termino honek bi esanahi ditu: batetik, Kristoren aurka dagoena eta, bestetik, Kristo faltsu bat, hau da, Kristoren tokian dagoena. Kristoren eta bere dizipuluen aurka jartzen diren pertsona, erakunde edo talde guztiak antikristoak direla esan daiteke, baita Kristoren ordezkariak edo Mesias direla esaten dutenak ere (1Jn 2:22).
apaiz nagusi.
Moisesen Legearen arabera, apaizik inportanteena. Herriaren ordezkaria zen Jainkoaren aurrean, eta beste apaizak gainbegiratzen zituen. Bera bakarrik sar zitekeen Santu-santuan, tabernakuluaren eta ondoren egon zen tenpluaren barru-barruko gelan. Urtean behin bakarrik sartzen zen bertan, Barkamen Egunean. Jesu Kristori ere ematen zaio apaiz nagusi izena (Lb 16:2, 17; 21:10; Mt 26:3; Heb 4:14).
apaiz.
Jendearen aurrean, Jainkoaren ordezkari ofiziala; Jainkoa nor zen eta bere legeak zeintzuk ziren irakasten zuen. Era berean, Jainkoaren aurrean herria ordezkatzen zuen sakrifizioak eskainiz, herriaren bitartekari izanez eta herriaren alde erregu eginez. Moisesen Legea ezarri baino lehen, familiaburua bere familiaren apaiza zen. Moisesen Legea indarrean egon zen bitartean, Lebiren tribuko Aaronen familiako gizonezkoek osatzen zuten apaizgoa, eta gainontzeko gizonezko lebitarrak beraien laguntzaileak ziren. Itun berria ezarri zenean, Israel espirituala apaiz nazio bihurtu zen, Jesu Kristo Apaiz Nagusia izanik (Ir 28:41; Heb 9:24; Ap 5:10).
apaizburu.
Idazki Hebrearretan, apaiz nagusi esateko beste modu bat. Idazki Grekoetan, apaizburuak terminoa dirudienez apaiz inportanteenei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Hauen artean, baliteke kargutik kendutako apaiz nagusiak eta apaizgoaren 24 sail desberdinen buruak egotea (2Kr 26:20; Esd 7:5; Mt 2:4; Mk 8:31).
apostasia.
apostolu.
aramera.
Hizkuntza semitikoa, hebreeraren familia berekoa, izan ere, alfabeto bera erabiltzen dute. Hasiera batean, aramearrek hitz egiten zuten. Baina denborarekin, Asiriako eta Babiloniako inperioetan, merkataritza eta komunikazio hizkuntza internazionala bihurtu zen. Pertsiako inperioan ere administraziorako hizkuntza ofiziala izan zen (Esd 4:7). Esdras, Jeremias eta Daniel liburuetako zati batzuk arameraz idatzi ziren. Idazki Greko Kristauetan ere hitz aramear batzuk aurkitzen dira (Esd 4:8-6:18; 7:12-26; Jr 10:11; Dn 2:4b-7:28; Mk 14:36; Eg 9:36).
arduradun.
Batez ere, kongregazioa artzain moduan zaintzeko erantzukizuna duen gizona. Grekerazko terminoak (episkopos) babesteko helburuarekin gainbegiratzearen ideia ematen du. Arduradun eta adindun terminoek kristau kongregazioan dagoen posizio berari egiten diote erreferentzia. Adindun hitzak (grekoz presbiteros) izendapena jasotzen duenaren ezaugarri helduak azpimarratzen ditu, eta arduradun hitzak, berriz, izendapen honekin datozen betebeharrak (Eg 20:28; 1Tm 3:2-7; 1Pe 5:2).
Areopago.
Atenaseko mendixka, Akropoliaren ipar-mendebaldean kokatua. Han elkartzen zen kontseilu edo tribunalaren izena ere bada. Filosofo estoiko eta epikurearrek Paulo Areopagora eraman zuten bere sinesmenak azaldu zitzan (Eg 17:19).
arima.
Hebreerazko nefex eta grekozko psikhe terminoen itzulpen tradizionala. Biblian termino hauek nola erabiltzen diren aztertuta, argi ikusten da funtsean honako esanahiak izan ditzaketela: 1) pertsonak, 2) animaliak edo 3) pertsona edo animalia baten bizia (Has 1:20; 2:7; Zen 31:28; 1Pe 3:20). Biblian «arima» hitza erabiltzen denean, ez zaio beste testuinguru erlijioso askotan ematen zaion esanahia ematen. Bibliaren arabera, nefex eta psikhe hitzek, lurreko izakiekin lotura dutenean, materiala den eta, ukitu, ikusi eta hil daitekeen zerbaiti egiten diote erreferentzia. Itzulpen honetan, jatorrizko termino hauek, gehienetan, testuinguru bakoitzean daukaten esanahiaren arabera itzuli dira. Besteak beste, «bizia», «izakia», «pertsona», «izate guztia» edo pertsona-izenordain bat (adibidez, «nire arima» ordez, «ni») bezala itzuli dira. Kasu askotan, «arima» oharretan agertzen da beste itzulpen posible bezala. Testu nagusian edo oharretan «arima» hitza erabiltzen denean, orain arte azaldutakoaren arabera ulertu behar da. Norbaitek zerbait arima osoz egiteak, izate osoaz, bihotz-bihotzez edo bizi osoa eskainiz egiten duela esan nahi du (Dt 6:5; Mt 22:37, oharra). Testuinguru batzuetan, jatorrizko termino hauek izaki baten desioak edo jateko gogoa adierazteko erabili daitezke. Hildako pertsona edo gorpu bat aipatzeko ere erabili daitezke (Zen 6:6; Esa 23:2; Is 56:11; Ag 2:13).
armadura.
Soldaduek euren buruak babesteko eramaten zuten elementu desberdinen multzoa. Honen parte ziren kaskoa, koraza, gerrikoa, zango-babesak eta eskudoa (1Sm 31:9; Efe 6:13-17).
Armagedon.
Hebreeraz, Har Megiddohn, «Megidoko mendia» esan nahi duena. Armagedon hitza «Jainko Ahalguztidunaren egun handian gertatuko den gerra» espresioarekin lotuta dago. Egun horretan, «lur osoko errege[ak]» Jehobaren aurka gerra egiteko bilduko dira (Ap 16:14, 16; 19:11-21). Ikusi LARRIALDI HANDIA.
arra.
Luzera neurria. Eskua zabalik, hatz lodiaren muturretik hatz txikiaren muturreraino dagoen gutxi gorabeherako luzera. 44,5 cm-ko ukondoa oinarritzat hartuz, arra batek 22,2 cm neurtuko lituzke (Ir 28:16; 1Sm 17:4). Ikusi B14 eranskina.
aselgeia.
Ikusi JOKABIDE LOTSAGABEA.
asentsio-belar.
Oso zapore mikatza eta usain sendoa duen landare multzoa. Apokalipsia 8:11n, «asentsio-belar» espresioak substantzia mikatz eta pozoitsuari egiten dio erreferentzia.
Asia.
astrologo.
Etorkizuna aurresateko, eguzkiaren, ilargiaren eta izarren mugimenduak aztertzen dituen pertsona (Mt 2:1).
auzitegi.
Aire librean zegoen plataforma edo oholtza altxatua. Eskailera batzuetatik igotzen zen, eta epaileak han esertzen ziren jendetzari beraien erabakien berri emateko. «Jainkoaren auzitegia» eta «Kristoren auzitegia» esamoldeek Jehobak gizakiak epaitzeko ezarri duen antolaketa irudikatzen dute (Erm 14:10; 2Ko 5:10; Jn 19:13).
azken egunak.
Espresio hau eta antzekoak, adibidez «egunen azken zatia», Biblia profezietan erabiltzen dira, eta honakoari egiten diote erreferentzia: gertaera historiko zehatz batzuk azken puntu gorenera iristen diren denbora tarteari (Eze 38:16; Dn 10:14; Eg 2:17). Profezia motaren arabera, denbora tarte horrek urte gutxi batzuk edota urte asko iraun ditzake. Bibliako espresio hau gaur egungo sistemaren azken egunei buruz —hau da, Jesusen presentzia ikusezinaren denbora tarteari buruz— hitz egiteko erabiltzen da bereziki (2Tm 3:1; St 5:3; 2Pe 3:3).
azti.
Espiritu gaiztoengandik datorren botereaz baliatzen den pertsona (Eg 13:6).
B
Baal.
Kanaandarren jainkoa. Zeruaren jabe, eta euri eta emankortasunaren jainko bezala zuten. «Baal» izena garrantzi gutxiagoko bertako jainkoak izendatzeko ere erabiltzen zen. Hitz hebrearrak «jabe» edo «nagusi» esan nahi du (1Er 18:21; Erm 11:4).
barau.
Epe batez elikagairik ez hartzea. Israeldarrek Barkamen Egunean, garai zailetan eta Jainkoaren gida behar zutenean egiten zuten barau. Juduek urtean lau barau ezarri zituzten beraien historiako ezbeharrak gogoratzeko. Barau egitea ez da kristauentzat derrigorrezkoa (Esd 8:21; Is 58:6; Mt 4:2; 9:14; Lk 18:12; Eg 13:2, 3; 27:9).
basamortu.
bataioa; bataiatu.
Beeltzebub.
Satanasi, deabruen agintari edo printzeari, ematen zaion beste izen bat. Agian Baal-zebub izenetik dator, hau da, filistearrek Ekronen adoratzen zuten Baal jainkoaren izenetik (2Er 1:3; Mt 12:24).
bekatuarengatik eskaintza.
Haragi inperfektuaren ahuleziaren erruz, nahigabe egiten ziren bekatuengatik eskaintzen zen sakrifizioa. Sakrifizio moduan animalia ezberdinak —zezen handienetik usakume txikienera— eskaintzen ziren, bere bekatua espiatu behar zuen pertsonaren egoera sozialaren eta baliabideen arabera (Lb 4:27, 29; Heb 10:8).
beldurra Jainkoari.
Jainkoari errespetu handia eta berak atsegin ez duen zerbait egiteko beldur mesedegarria. Jainkoa maitatzearen eta berarengan fedea izatearen ondorioa da. Sentimendu honek bultzatuta, Jainkoaren zerbitzariek bera adoratu eta bere legeak bete nahi dituzte (Sl 111:10; Esa 8:13; 2Ko 7:1).
berpizkunde; berpizte.
Hildako bat berriro bizitzea. Anastasis hitz grekoak literalki «altxatzea, zutitzea» esan nahi du. Biblian bederatzi berpizkunde aipatzen dira, horien artean Jehobak Jesus berpiztu zuenekoa. Beste berpizkundeak Elias, Eliseo, Jesus, Pedro eta Paulok egin zituzten arren, argi uzten da mirari hauek Jainkoaren botereari esker gertatu zirela. Lurrean egongo den berpizkundea, «bai justuena, baita injustuena ere», oinarrizkoa da Jainkoaren helburuan (Eg 24:15). Bibliak zeruko berpizkundea ere aipatzen du, «lehenago gertatuko den» edo «lehenengo» berpizkundea izenez ere ezaguna, espirituz gantzututako Jesusen anaiei eragiten diena (Flp 3:11; Ap 20:5, 6; Jn 5:28, 29; 11:25).
berri onak.
besaldi.
Uraren sakonera neurtzeko luzera unitatea, 1,8 metroren baliokidea (Eg 27:28).
bidea.
Hitz hau Jehobak onartu edo baztertzen duen jokabide edo portaeraz sinbolikoki hitz egiteko erabiltzen da Idazkietan. Jesu Kristoren jarraitzaile bihurtu zirenak Bidearen parte zirela esaten zen, hau da, beraien bizitzan inportanteena Jesu Kristoren eredua jarraitzea eta berarengan fedea erakustea zen (Eg 19:9).
bitartekari.
biziaren arbola.
Edengo lorategiko arbola. Bibliak ez du esaten bere fruituak, berez, bizia eman zezakeenik; horren ordez, arbolako fruituetatik jaten uzten zienei, Jainkoak garantia bat ematen zien, eta horixe da arbola honek irudikatzen zuena: betirako bizitzeko garantia. Apokalipsia liburuan, Jainkoak eman dezakeen betirako bizia irudikatzen du (Has 2:9; 3:22; Ap 2:7; 22:19).
boto.
Jainkoari egiten zitzaion promes solemnea. Ekintza bat burutzea, eskaintza edo opari bat egitea, zerbitzu bati hasiera ematea edota berez gaizki ez dauden gauza batzuei uko egitea promesten zen. Zin edo juramentu baten balioa zuen (Mt 5:33).
Buruzagi Nagusi.
buztinlari.
Buztinezko lapiko, plater eta beste ontzi batzuk egiten dituen pertsona. Buztinlari itzultzen den hebreerazko hitzak literalki «moldeatzen duena» edo «forma emaile» esan nahi du. Buztinlariak buztinaren gain duen kontrola, Jehobak pertsona eta nazioen gain duen subiranotasuna irudikatzeko erabiltzen da (Is 64:8; Erm 9:21).
D
Dabiden Semea.
damu.
Deabrua; deabruak.
Letra larriz hasten denean, Idazki Greko Kristauetan Satanas deskribatzeko erabiltzen den izena. «Kalumniatzaile» esan nahi du. Satanasi horrela deitzen zaio Jehobaren kalumniatzaile nagusia delako. Akusazio faltsuak zabaldu ditu, Jehobaren aurka eta bere hitz on eta izen santuaren aurka hitz eginez (Mt 4:1; Jn 8:44; Ap 12:9). Letra xehez hasten denean, gizakiek baino botere askoz handiagoa duen espiritu maltzur eta ikusezina. Hasiera 6:2an «egiazko Jainkoaren semeak» deitzen zaie eta Judas 6an «aingeruak». Jainkoak ez zituen gaizto sortu. Aingeruak ziren; baina Noeren garaian Jehoba desobedituz eta Satanasen matxinadara elkartuz, Jainkoaren etsai bihurtzea erabaki zuten (Dt 32:17; Lk 8:30; Eg 16:16; St 2:19).
Dekapolis.
Greziar hiri taldea, hasiera batean hamar hirik osatzen zutena (grekoz deka hitzak «hamar» esan nahi du, eta polis hitzak «hiri»). Jordan ibaia eta Galileako itsasoaren ekialdeko lurraldeari ere horrela deitzen zitzaion, hiri gehienak bertan baitzeuden. Greziar kultura eta merkataritza guneak ziren. Jesus lurralde honetatik pasa zen, baina ez dago hiri hauetako bat ere bisitatu zuen erregistrorik (Mt 4:25; Mk 5:20). Ikusi A7 eta B10 eranskinak.
denario.
dolare.
Normalean, kareharrizko bi ontzik osatzen zuten. Bata bestea baino gorago egoten zen eta kanal txiki batez elkarrekin komunikaturik egoten ziren. Mahats aleak goiko ontzian zanpatzen ziren eta zukua beheko ontzira erortzen zen. Dolarea Jainkoaren epaia irudikatzeko erabiltzen da (Ap 19:15).
dolu.
Norbaiten heriotzagatik edo beste ezbehar batengatik erakusten den mina edo atsekabea. Biblia garaian, ohizkoa zen dolua epe batez erakustea. Garrasika negar egiteaz gain, doluan zeuden pertsonek jantzi bereziak eramaten zituzten, euren burura errautsak botatzen eta jantziak urratzen zituzten, eta tristuragatik euren bularra jotzen zuten. Batzuetan hiletetara negar egiteagatik kobratzen zuten profesionalak gonbidatzen ziren (Est 4:3; Mt 11:17; Mk 5:38; Jn 11:33; Ap 21:4).
drakma.
Idazki Greko Kristauetan, zilarrezko txanpon grekoa. Garai hartan 3,4 g pisatzen zuen (Mt 17:24).
E
epaiketa egun.
Gizakiei, nazioei edo talde zehatzei Jainkoak kontuak eskatzen dizkien egun edo denbora tarte zehatz bat. Heriotza merezi dutenak exekutatuak izateko garaia izan daiteke. Beste batzuei, berriz, epaiketa honek salbatzeko eta betiko bizia jasotzeko aukera ematen die. Jesu Kristok eta apostoluek etorkizuneko «Epaiketa Egun» bati buruz hitz egin zuten. Egun honek bizirik egongo direnengan eta iraganean hil zirenengan izango du eragina (Mt 12:36).
epidemia.
Erraz zabaltzen den edozein gaixotasun kutsakor, izurrite bihurtu daitekeena eta heriotza eragin dezakeena (Lk 21:11).
erre-eskaintza.
erreskate.
Gatibutza, zigor, sufrimendu, bekatu, baita betebehar batetik ere askatzeko ordaintzen den prezioa. Ez zen beti diruarekin ordaintzen (Is 43:3). Hainbat egoeratan eskatzen zen erreskate bat. Adibidez, Israelgo lehensemeak edo lehen abere-kume ar guztiak Jehobarenak ziren eta bere zerbitzurako gordeta zeuden; betebehar horretatik askatzeko, beharrezkoa zen erreskate edo erredentzio prezioa ordaintzea (Zen 3:45, 46; 18:15, 16). Zaindu gabeko zezen arriskutsu batek norbait hiltzen bazuen, jabeak erreskate bat ordaindu behar zuen heriotza zigorretik askatzeko (Ir 21:29, 30). Hala ere, ez zen onartzen apropos hiltzen zuenaren erreskaterik (Zen 35:31). Biblian, erreskaterik inportanteena Jesusek bere biziarekin ordaindu zuena da. Izan ere, erreskate honek gizaki obedienteak bekatu eta heriotzatik askatzen ditu (Sl 49:7, 8; Mt 20:28; Efe 1:7).
erroilu.
Pergamino edo papirozko orri luzea, alde batetik idatzia eta normalean makil baten inguruan biribildua. Idazkiak erroiluetan idatzi eta kopiatu ziren, Biblia idatzi zen garaian hau baitzen liburuek zuten forma (Lk 4:17-20; 2Tm 4:13).
errotarri.
Harri biribila. Antzeko beste harri baten gainean kokatzen zen alea ehotzeko edo irintzeko. Beheko harriaren erdian makil bat kokatzen zen goiko harriaren ardatza izateko. Biblia garaiko etxe gehienetan, esku-errotak egoten ziren eta emakumeek erabiltzen zituzten. Familiek eguneroko ogia izateko behar-beharrezkoak zirenez, Moisesen Legeak esku-errota edo goiko harria mailegu baten berme bezala konfiskatzea debekatzen zuen. Antzeko moduan funtzionatzen zuten errotarri handiak animaliek biratzen zituzten (Dt 24:6; Mk 9:42).
erruki opari.
Beharrean zegoen norbaiti ematen zitzaion oparia. Idazki Hebrearretan ez dira zuzen-zuzenean aipatzen, baina Legeak zehatz-mehatz azaltzen zien israeldarrei pobreei nola lagundu behar zieten (Mt 6:2).
esaera zahar.
Jakinduriaz betetako esaldi edo kontakizun motza, ikasgai edo egia sakon bat oso hitz gutxirekin irakasten duena. Bibliako esaera zahar batzuk ulertzeko zailak edo enigmatikoak izan daitezke. Esaera zahar batek egiazkoa den zerbait adierazi dezake modu bizian eta, askotan, metaforikoan. Esaldi batzuk norbaiten kontura barre egiteko edo norbait mespretxatzeko espresio bihurtu ziren (Ekl 12:9; 2Pe 2:22).
Eskaintza Jaia.
Tenpluaren garbiketaren urteurrena, Antioko Epifanesek tenplua profanatu ondoren gertatu zen garbiketarena. Ospakizun hau kisleu hilabetearen 25ean hasten zen, eta zortzi egun irauten zuen (Jn 10:22).
eskaintza likido.
Aldare gainean eskaintza bezala isurtzen zen ardoa, beste eskaintza gehienekin batera aurkezten zena. Paulok eskaintza hori adibide bezala erabili zuen honakoa adierazteko: bere indar guztiak erabiltzeko prest zegoela bere anai-arreba kristauei laguntzeko (Zen 15:5, 7; Flp 2:17).
eskuak gainean ezarri.
Espiazio Eguna.
Israeldarrentzat egun santuen artean inportanteena, Yom Kippur izenez ere ezaguna (hebreeraz yohm hakkippurim, «[bekatuak] estaltzen diren eguna»). Etanim hilabetearen 10. egunean ospatzen zen. Apaiz nagusia tabernakuluko eta, beranduago, tenpluko Santu-santuan sartu zitekeen urteko egun bakarra zen. Bertan, bere bekatuengatik, beste lebitarren bekatuengatik eta herri osoaren bekatuengatik egiten ziren sakrifizioen odola eskaintzen zuen. Sakrifizio hauek Jesusen sakrifizioa irudikatzen zuten. Jesusen sakrifizioak gizadi osoaren bekatuak guztiz estaltzea lortu zuen behin betirako, jende guztiari Jehobarekin errekontziliatzeko aukera zabalduz. Biltzar santuan elkartzeko eta barau egiteko eguna zen. Gainera, larunbata zenez, ez zen eguneroko lana egiten (Lb 23:27, 28; Eg 27:9; Kol 1:20; Heb 9:12).
espiazio.
Idazki Hebrearretan, kontzeptu hau herriak egiten zituen sakrifizioekin lotuta zegoen, eta Jainkoarengana hurbiltzeko eta bera adoratu ahal izateko egiten ziren. Moisesen Legepean, bereziki Espiazio Egunean, Jainkoarekin errekontziliatzeko pertsona bakoitzaren eta nazio osoaren bekatuengatik sakrifizioak egiten ziren. Sakrifizio horiek Jesusen sakrifizioa irudikatzen zuten. Jesusen sakrifizioak behin betiko espiatu edo ordaindu zituen gizadiaren bekatuak, mundu guztiari Jehobarekin errekontziliatzeko aukera emanez (Lb 5:10; 23:28; Kol 1:20; Heb 9:12).
espiritismo.
Sinesmen honen arabera, hildakoen espirituek bizirik jarraitzen dute eta bizirik daudenekin harremanetan jartzen dira, batez ere hildakoen espirituen eragina erraz sentitzen duen pertsona baten bidez (medium bat). Grekoz «espiritismo» hitza farmakia da, literalki «drogeria». Antzina, termino hau espiritismoarekin loturik zegoen, aztikeria praktikatzeko asmoz, deabruen botereari deitzeko drogak erabiltzen zirelako (Gal 5:20; Ap 21:8).
espiritu.
Askotan «espiritu» bezala itzultzen diren hebreerazko ruaj eta grekozko pneuma hitzek hainbat esanahi dituzte. Guztiek gizakiarentzat ikusezina den eta mugimenduan dagoen indarra erakusten duen zerbait adierazten dute. Hebreerazko ruaj eta grekerazko pneuma honakoak adierazteko erabiltzen dira: 1) haizea; 2) lurreko izakiek duten bizi-indar aktiboa, 3) pertsona baten bihotz sinbolikotik ateratzen den motibazioa, gauzak modu jakin batean esatera edo egitera bultzatzen duena; 4) jatorri ikusezin batetik datozen mezu inspiratuak; 5) izaki espiritualak; eta 6) Jainkoaren indar ikusezin boteretsua, edo espiritu santua (Ir 35:21; Sl 104:29; Mt 12:43; Lk 11:13).
espiritu santu.
etiopiar.
Etiopiako pertsona. Antzina, nazio hau Egipto hegoaldean zegoen. Nazio honek gaur egungo Egipton hegoalderago dagoen lurraldea eta gaur egungo Sudan hartzen zituen (Eg 8:27).
etorkizun igarle.
Etorkizuna aurresateko gaitasuna duela adierazten duen pertsona. Biblian, pertsona mota horiei buruz hitz egitean, besteak beste, apaiz-azti eta astrologoak aipatzen dira (Lb 19:31; Dt 18:11; Eg 16:16).
Eufrates.
Asia hego-mendebaldeko ibairik luzeena eta inportanteena, eta Mesopotamiako bi ibai nagusietako bat. Hasiera 2:14an agertzen da lehen aldiz eta bertan Edeneko lau ibaietako bat dela esaten da. Askotan «Ibaia» deitzen zaio (Has 31:21). Israeli emandako eremuaren iparraldeko muga zen (Has 15:18; Ap 9:14; 16:12).
eunuko.
Zentzu literalean, gizon zikiratu edo kastratua. Gizon hauek, askotan, errege gortean erreginaren eta konkubinen zerbitzari eta zaintzaileak izaten ziren. Hitz hau errege gortean ardurak zituen ofiziala aipatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta zikiratuta ez egon. Sinbolikoki «Erreinuagatik euren burua eunuko bihurtu» dutenak ere aipatzen dira, hau da, Jainkoaren zerbitzuan gehiago egiteko autokontrola erakusten dutenak (Mt 19:12; Est 2:15; Eg 8:27).
F
faraoi.
Egiptoko erregei ematen zitzaien titulua. Biblian bost faraoi aipatzen dira izenez (Xixak, So, Tirhaka, Neko, eta Hofra); baina beste batzuen izena ez da aipatzen, Abraham, Moises eta Joserekin hartu-eman handiak izan zituztenak barne (Ir 15:4; Erm 9:17).
fariseuak.
Lehen mendeko judaismoko sekta inportante bat. Ez ziren apaiz jatorrikoak, baina Legea zorrotz jarraitzen zuten, xehetasun txikiena ere kontuan hartuz. Ahozko tradizioak Legearen maila berera igo zituzten (Mt 23:23). Greziar kulturaren eragina guztiz baztertzen zuten eta, Legean eta tradizioan adituak zirenez, jendearengan autoritate handia zuten (Mt 23:2-6). Batzuk Sanedrineko kide ere baziren. Askotan Jesus kritikatu zuten Larunbataren legea eta tradizioak ez jarraitzeagatik, baita bekatari eta zergalariekin elkartzeagatik ere. Batzuk kristau bihurtu ziren, besteak beste, Tarsoko Saulo (Mt 9:11; 12:14; Mk 7:5; Lk 6:2; Eg 26:5).
filosofo epikurearrak.
Epikuro (K.a. 341-270) filosofo greziarraren jarraitzaileak. Beraien filosofiak norberaren plazerak bizitzako helburu nagusia zirela defendatzen zuen (Eg 17:18).
filosofo estoikoak.
Greziako filosofo eskola. Zoriontasuna arrazoiarekin eta naturarekin bat eginez lortzen zela sinesten zuten. Beraien ustez, benetan jakintsua zen gizonari ez zitzaion axola ez mina, ezta plazera ere (Eg 17:18).
G
Gaiztoa.
gantzutu.
Hitz hebrearraren oinarrizko esanahia «olioz igurtzi», edo «isuri» da. Olioa norbaiten edo zerbaiten gainean isurtzen zen zerbitzu berezi baterako eskainia zegoela adierazteko. Hitz hau Idazki Greko Kristauetan erabiltzen denean, zeruan bizitzeko aukeratuak direnen gain espiritu santua isurtzen dela ere adierazten da (Ir 28:41; 1Sm 16:13; Lk 4:18; Eg 10:38; 2Ko 1:21).
garbi.
Biblian, hitz hau ez dago garbitasun fisikoarekin bakarrik lotuta; akatsik eta zikinkeriarik gabeko egoera batean mantentzearekin edo horretara itzultzearekin ere lotuta dago. Honetaz gain, hitz honek moralki edo espiritualki zikindu, kutsatu edo usteltzen duen eragin batetik aldentzearekin du zerikusia. Moisesen Legepean, zeremonialki garbi egotearekin lotzen da (Lb 10:10; Sl 51:7; Mt 8:2, oharra; 1Ko 6:11).
Gehena.
Hinom bailararen izen grekoa, antzinako Jerusalemen hegoalde eta hego-mendebaldean zegoen (Jr 7:31). Hiritik kanpo zegoen toki honetan hondakinak erretzen ziren. Profezietan, bailara hau gorpuak botako ziren toki baten moduan aipatzen da (Jr 7:32; 19:6). Ez dago animaliak edo gizakiak bizirik erre edo torturatzeko botatzen zirela erakusten duen frogarik. Beraz, ezin du sinbolizatu gizakien arimak su literalean errez betirako torturatzen diren toki ikusezin bat. Jesus eta bere dizipuluek «bigarren heriotza» izenez ezagutzen den betirako zigorra sinbolizatzeko erabili zuten, hau da, betirako suntsipena (Ap 20:14; Mt 5:22; 10:28).
gizon libre; liberto.
Erromatar inperioaren garaian, «gizon librea» askatasunean jaiotako gizona zen eta hiritar eskubide guztiak zituen. «Libertoak», aldiz, esklabotzatik askatutako edo emantzipatutako gizonak ziren. Emantzipazio formalak erromatar hiritargoa ematen zion libertoari, baina honek ez zion postu politiko bat edukitzeko aukera ematen. Emantzipazio informalak esklabotzatik askatzen zuen, baina ez zizkion eskubide zibil guztiak ematen (1Ko 7:22).
Gizonaren Semea.
Idazki Hebrearretan, esamolde hau Ezekiel eta Danieli buruz hitz egiteko erabili zen, ordezkari hilkor hauen eta mezuaren sortzailearen, Jainkoaren, arteko ezberdintasuna azpimarratzeko (Eze 3:17; Dn 8:17). Ebanjelioetan 80 bat aldiz agertzen da esamolde hau. Jesu Kristori buruz hitz egiteko erabiltzen da. Giza ama batengandik jaiotzean, gizaki bihurtu zela adierazten du, eta ez gorputza hartu zuen izaki espiritual bat bakarrik. Esamolde honek Daniel 7:13, 14ko profezia beteko zuela ere erakusten du (Mt 19:28; 20:28).
goiaingeru.
goizeko izar.
gortina.
greko, greziera.
Greziako jendeak hitz egiten duen hizkuntza.
greziar.
Grezian jaiotako pertsona edo bere familiaren jatorria han duena. Idazki Greko Kristauetan, hitz honek zentzu zabalagoa du: juduak ez zirenei buruz edota greziar hizkuntza eta kulturaren eraginpean zeudenei buruz hitz egiteko erabiltzen da (Jl 3:6; Jn 12:20).
guardia pretoriar.
Erromatar enperadorea babesteko sortu zen erromatar soldadu taldea. Talde hori indar politiko boteretsu bat izatera iritsi zen, eta enperadorearen alde egin edo bera boteretik bota ahal zuen (Flp 1:13).
gurdi.
H
Hades.
Sheol hitz hebrearraren baliokide grekoa. «Hilobi» (letra larriz hasita) itzultzen da, hildakoek atseden hartzen duten toki sinbolikoa adierazteko. Ikusi HILOBI.
hamarren.
Zerga gisa ordaintzen zen % 10a, bereziki helburu erlijiosoekin erabiltzen zena (Mal 3:10; Dt 26:12; Mt 23:23; Heb 7:5). Moisesen Legepean, lebitarrek lurraren produktuen, eta ganaduaren eta artaldeen hazkuntzaren hamarrena jasotzen zuten urtero beraien mantenurako. Era berean, lebitarrek hamarren horretatik hamarrena ematen zieten Aaronengandik zetozen apaizei beraien mantenurako. Gainera, beste hamarren mota batzuk ere bazeuden. Kristauek ez dute hamarrena eman beharrik.
hara!
Ondoren datorrenari arreta deitzeko erabiltzen den hitz grekoaren itzulpena. Irakurlea eszena imajinatzera edo narrazioaren xehetasun bati arreta jartzera animatzeko helburua du. Zerbait azpimarratzeko erabiltzen da, baita berria edo harrigarria den zerbait aipatu baino lehen ere. Idazki Greko Kristauetan, Mateo, Lukas eta Apokalipsia liburuetan agertzen da. Idazki Hebrearretan, hebreerazko baliokidea erabiltzen da. Itzulpen honetan, batzuetan literalki itzuli da, baina beste batzuetan eragin bera duten beste hitz eta teknika batzuk erabili dira.
hebrear.
Izen hau Abram (Abraham) bere bizilagun amortarrengandik bereizteko erabili zen lehenengo aldiz. Denborarekin, Abrahamen ondorengoei (bere biloba Jakoben bitartez jaiotakoei) erreferentzia egiteko erabili zen (Has 14:13; Ir 5:3).
hebreera.
Hebrearren hizkuntza. Jesusen garairako, hebreera hizkuntzak bere hiztegira hitz aramear ugari gehitu zituen, eta Jesusek eta bere dizipuluek erabilitako hizkuntza izan zen (Eg 26:14).
Hermes.
Jainko grekoa, Zeusen semea. Jainkoen mezularia eta oratoria onaren jainkoa zela uste zenez, Paulo Hermes zela pentsatu zuten Listran (Eg 14:12).
Herodes.
Erromak izendatuta, juduen gain agindu zuen dinastia baten abizena. Herodes Handia, Jerusalemeko tenplua berreraiki eta, Jesus hiltzeko asmotan, mutikoak hiltzeko agintzeagatik izan zen ezaguna (Mt 2:16; Lk 1:5). Herodes Arkelao eta Herodes Antipas, Herodes Handiaren semeak, bere aitaren agindupeko lurren zati desberdinen gain izendatuak izan ziren (Mt 2:22). Antipas tetrarka izan zen, baina herriak «errege» deitzen zion. Berak agindu zuen Jesusen hiru urte eta erdiko zerbitzuan eta Eginak 12. kapituluraino doan denbora tartean (Mk 6:14-17; Lk 3:1, 19, 20; 13:31, 32; 23:6-15; Eg 4:27; 13:1). Honen ondoren, Herodes Agripa I.a, Herodes Handiaren biloba, agintean denbora gutxi egon ondoren, Jainkoaren aingeruak exekutatu zuen (Eg 12:1-6, 18-23). Bere semea, Herodes Agripa II.a, agintzen hasi eta juduak Erromaren aurka matxinatu arte egon zen agintean (Eg 23:35; 25:13, 22-27; 26:1, 2, 19-32).
Herodesen alderdiko kideak.
Herodestarrak bezala ere ezagunak. Alderdi nazionalista bat zen eta, erromatarren menpe zeudelarik, Herodestar dinastiaren helburu politikoen alde zeuden. Segur aski, saduzear batzuk alderdi honen parte ziren. Herodestarrak fariseuekin elkartu ziren Jesusen aurka joateko (Mk 3:6).
hilobi.
Letra xehez hasita, pertsona baten hilobia; letra larriz hasita, gizadiaren hilobi amankomuna, hebreeraz Sheol eta grekoz Hades. Biblian hitz hau hildakoek atseden hartzen duten toki sinbolikoa adierazteko erabiltzen da, baita norbaitek ekintzarik egiten ez duen eta ezertaz konturatzen ez den egoera ere (Has 47:30; Ekl [Koh] 9:10; Mt 27:61; Eg 2:31).
I
Idazki(ak).
idolo; idolatria.
ilargi berri.
Juduen egutegiko hilabete bakoitzaren lehen eguna. Elkartzeko, banketeak egiteko eta sakrifizio bereziak eskaintzeko eguna izaten zen. Beranduago, festa nazional inportante bihurtu zen, eta jendeak ez zuen lanik egiten (Zen 10:10; 2Kr 8:13; Kol 2:16).
Iliria.
Greziako ipar-mendebaldean zegoen erromatar probintzia. Paulo toki urrun honetaraino iritsi zen bere zerbitzuan, baina ez da argi esaten Ilirian predikatu zuen edo besterik gabe haraino iritsi zen (Erm 15:19).
intsentsu ontzi.
Urrez, zilarrez edo kobrez egindako tresna. Tabernakuluan eta tenpluan erabiltzen zen intsentsua erretzeko, sakrifizioen aldaretik txingarrak ateratzeko eta urrezko kandelabroaren metxa erreak kentzeko. Txingar ontzia ere deitzen zitzaion (Ir 37:23; 2Kr 26:19; Heb 9:4).
intsentsu.
Erretxina eta baltsamoz osatzen den nahasketa. Pixkanaka erretzen da eta usain goxoa askatzen du. Tabernakuluan eta tenpluan erabilitako intsentsu bereziak lau osagai zituen. Santuaren barruko aldarean gau eta egun erretzen zen eta, Espiazio Egunean, Santu-santuan. Jainkoaren zerbitzari leialek egiten zituzten otoitz onargarriak irudikatzen zituen. Kristauak ez zeuden intsentsua erabiltzera behartuta (Ir 30:34, 35; Lb 16:13; Ap 5:8).
isipu.
Adar eta hosto finak dituen landarea, garbikuntza zeremonietan odola edo ura zipriztintzeko erabilia. Agian mendaro, edo maiorana, da (Origanum maru; Origanum syriacum). Joan 19:29an, landare honen kanabera Jesusen ahora esponja batean ardo garratza hurbiltzeko adina luze izan behar zen. Beraz, adar bati lotutako mendaroa izan zitekeen, edo durra, sorgo (Sorghum vulgare) mota bat (Heb 9:19).
Israel.
Jainkoak Jakobi jarri zion izena. Historian zehar, talde bezala bere ondorengo guztiei emandako izena da. Jakoben 12 semeen ondorengoei askotan Israelen semeak, Israelen etxea, Israel herria, Israeleko gizonak edo israeldarrak deitzen zitzaien. Iparraldeko hamar tribuen erreinua aipatzeko ere erabiltzen da, hegoaldeko erreinutik banandu zena. Denborarekin, kristau gantzutuei buruz hitz egiteko, «Jainkoaren Israel» izena erabili zen (Gal 6:16; Has 32:28; Eg 4:10; Erm 9:6).
itun.
Zerbait egiteko edo egiteari uzteko bi alderen arteko akordio formala edo kontratua. Jainkoaren eta gizakien artekoa izan daiteke, edo gizakien artekoa bakarrik. Batzuetan, alde batek bakarrik bete behar ditu akordioaren baldintzak (itun unilaterala, oinarrian, promes bat). Beste batzuetan, bi aldeek bete behar dituzte (itun bilaterala). Jainkoaren eta gizakiaren arteko itunez hitz egiteaz gain, Bibliak gizonen, tribuen, nazioen eta gizaki taldeen arteko itunak ere aipatzen ditu. Eragin handiena izan duten itunen artean Jainkoak Abrahamekin, Dabidekin, Israelgo nazioarekin (Legearen ituna) eta Jainkoaren Israelekin (itun berria) egindakoak daude (Has 9:11; 15:18; 21:27; Ir 24:7; 2Kr 21:7; Lk 22:29; Eg 3:25; 2Ko 3:6; Heb 8:6).
itunaren kutxa.
Akazia egurrez egindako eta urrez estalitako kutxa. Hasieran, tabernakuluko Santu-santuan egon ohi zen eta, gero, Salomonek eraikitako tenpluaren Santu-santuan. Estalkia urre trinkozkoa zen eta, gainean, bi kerubin zituen bata besteari begira. Bertan gordetzen ziren gauzetatik inportanteena Hamar Aginduen bi taulak ziren (Dt 31:26; 1Er 6:19; Heb 9:4).
J
Jainkoaren Erreinua.
Jainkoari debozio.
Jakob.
Isaak eta Rebekaren semeetako bat. Beranduago, Jainkoak Israel izena jarri zion. Israel herriaren (israeldar ere deituak eta, denborarekin, judu) patriarka izatera iritsi zen. 12 seme izan zituen. Horiek eta beraien ondorengoek Israel nazioko 12 tribuak osatu zituzten. Jakob izena Israel nazioari, edo herriari, erreferentzia egiteko erabiltzen jarraitu zen (Has 32:28; Mt 22:32).
Jaunaren Afaria.
Jesusen heriotzaren oroitzapena. Legamiarik gabeko ogiz eta ardoz osatutako afari literala; hauek Kristoren gorputza eta odola sinbolizatzen dute. Bibliak kristauei ospakizun hau oroitzeko agintzen dienez, «Oroitzapena» ere deitzen zaio (1Ko 11:20, 23-26).
Jehoba.
Jainkoaren izen propioa. Euskaraz horrela itzuli ohi da Tetragrammaton-a, hau da, hebreerazko 4 kontsonantek (יהוה) osatzen duten Jainkoaren izena. Izen hau 237 aldiz agertzen da Idazki Greko Kristauen itzulpen honetan. Ikusi A5 eranskinak.
jokabide lotsagabe.
Grekoz aselgeia. Termino hau Jainkoaren legeen urraketa larria diren ekintzei buruz ari da, jarrera lotsagabeaz edo mespretxuzko jarreraz burututakoak. Jarrera honek autoritate, lege eta arauekiko errespetu falta, baita mespretxua ere, erakusten du. Ez da garrantzi gutxiko jokabide txarrei buruz ari (Gal 5:19; 2Pe 2:7).
Juda.
Jakoben eta bere emazte Learen laugarren semea. Jakobek hilzorian profezia hau eman zuen: Judaren familiatik denbora luzez aginduko zuen agintari handi bat etorriko zela. Jesus, gizaki bezala jaiotzean, Judaren ondorengoa izan zen. Izen hau Judaren tribuari eta, geroago, Judako erreinuari buruz hitz egiteko ere erabiltzen da (Has 29:35; 49:10; Heb 7:14).
judu.
Judako tribuko kidea. Hitz hau Israelgo hamar tribuko erreinua erori ondoren hasi zen erabiltzen (2Er 16:6). Babiloniako deportazioaren ondoren, Israelera itzuli ziren hainbat tributako israeldarrak aipatzeko erabiltzen zen (Esd 4:12). Beranduago, israeldarrak nazio jentiletako jendearengandik bereizteko erabili zen (Est 3:6). Paulok hitz hau sinbolikoki erabili zuen kristau kongregazioan pertsona baten nazionalitateak garrantzirik ez duela arrazoitzean (Erm 2:28, 29; Gal 3:28).
K
kaldearrak.
Tigris eta Eufrates ibaien delta inguruan bizi zen herria. Antzina, kaldearren hiririk inportanteena Ur zen, Abrahamen jaioterria (Eg 7:4).
kanabera.
kantoi-harri.
Eraikin baten kantoian, hau da, bi pareta elkartzen diren angeluan, jartzen den harria; funtsezkoa da bi paretak elkartzeko eta zutik mantentzeko. Kantoi-harri nagusia oinarriaren kantoi-harria zen. Eraikin publikoetarako eta hirien harresietarako bereziki sendoa zen harria aukeratzen zen. Esamolde hau, zentzu sinbolikoan, lurraren zimendu edo oinarriei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Gainera, kristau kongregazioa etxe espiritual batekin konparatzen da eta Jesusi etxe honen «oinarriaren kantoi-harria» deitzen zaio (Efe 2:20; Jb 38:6).
kerubin.
Betebehar bereziak dituen goi mailako aingerua. Serafinak eta kerubinak ezberdinak dira (Has 3:24; Ir 25:20; Is 37:16; Heb 9:5).
kongregazio.
Helburu edo ekintza jakin baterako elkartutako jende multzoa. Idazki Hebrearretan, normalean Israelgo nazioa aipatzeko erabiltzen da. Idazki Greko Kristauetan, askotan kristau kongregazio orokorrari buruz hitz egiteko erabiltzen da, baina batzuetan kongregazio zehatzei egiten die erreferentzia (1Er 8:22; Eg 9:31; Erm 16:5).
kongregazioko laguntzaile.
Grekozko diakonos hitzaren itzulpena. Askotan «laguntzaile» edo «zerbitzari» bezala ere itzuli da. Kongregazioko adindun taldearen laguntzaileari egiten dio erreferentzia. «Kongregazioko laguntzaile» moduan zerbitzatzen duenak Biblian aurkitzen diren baldintza batzuk bete behar ditu (1Tm 3:8-10, 12).
kontribuzio.
Idazki Greko Kristauetan, pertsona bakoitzak ordaindu beharreko zerga (Neh 5:4; Erm 13:7).
kor.
Likidoak eta produktu lehorrak neurtzeko neurria. Kor bat 220 litro ziren, oinarritzat bato baten gutxi gorabeherako bolumena hartuta (1Er 5:11; Lk 16:7).
kristau.
Kristo.
L
larrain.
Garia jotzen zen tokia. Haizeak jotzen zuen leku altu, lau eta zirkularra (Mt 3:12).
larrapote.
Kopuru handiko taldetan migratzen duen matxinsalto mota. Moisesen Legearen arabera, jateko animalia garbia zen. Larrapote, edo oti, multzo handiek pasatzen ziren tokietatik harrapatzen zuten guztia jaten zuten, erabateko hondamendia eraginez. Horregatik, plagatzat hartzen ziren (Ir 10:14; Mt 3:4).
larrialdi handia.
«Larrialdi» itzuli den hitz grekoak egoeraren presioaren ondorioz dagoen estualdi eta sufrimendua adierazten du. Jesusek Jerusalemek inoiz ez bezalako «larrialdi handia» sufrituko zuela esan zuen. Honetaz gain, etorkizunean «aintzaz beterik» etortzen denean, gizadi osoak sufrituko duen «larrialdi handi» bati buruz ere asko hitz egin zuen (Mt 24:21, 29-31). Paulok larrialdi hau Jainkoaren ekintza zuzen bat dela esan zuen, bera ezagutzen ez dutenen eta Jesu Kristori buruzko berri onak obeditzen ez dituztenen aurkakoa. Apokalipsia 19. kapituluaren arabera, Jesusek zeruko armadak zuzenduko ditu basapiztiaren, lurreko erregeen eta hauen armaden aurka borrokatzeko (2Ts 1:6-8; Ap 19:11-21). «Jendetza handi bat» larrialdi horretatik bizirik aterako dela esaten da (Ap 7:9, 14). Ikusi ARMAGEDON.
Larunbata.
Biblian, juduen asteroko ospakizuna, gaur egun sabbat izenez ere ezaguna. «Atseden hartu» edo «bukatu» esan nahi duen hitz hebrear batetik dator. Juduen asteko zazpigarren eguna (ostiral ilunabarretik larunbat ilunabarrera). Urteko beste jai egun batzuei Larunbata deitzen zitzaien, baita 7. eta 50. urteei ere. Larunbatez ezin zen lanik egin, santutegian egiten zen apaizen zerbitzua bakarrik egin ahal zen. Larunbata deitutako urteetan, lurra landu gabe utzi behar zen eta ez zitzaien beste hebrearrei zorrak ordaintzea exijitzen. Moisesen Legean Larunbaterako jarritako murrizketak arrazoitsuak ziren, baina erlijioburuak poliki-poliki murrizketak gehitzen joan ziren, eta Jesusen garairako jendearentzat oso zaila zen hauek betetzea (Ir 20:8; Lb 25:4; Lk 13:14-16; Kol 2:16).
lasaitasun.
Barruko baretasuna eta bakea. Kristauek Jainkoarekin duten harremanean eta lagun hurkoarekin duten jokabidean erakusten dute. Grekoz hitz hau praites da, eta indarraren eta goxotasunaren arteko konbinaketaren zentzua hartzen du, edo kontrolpean dagoen indarrarena. Lasaitasuna Jainkoaren espirituaren fruituaren alderdi bat denez, ez da pertsona batek berez izan dezakeen ezaugarria, ezta norberaren borondate hutsez lortzen dena ere (Gal 5:22, 23; 6:1; Efe 4:1-3; Kol 3:12).
lasto.
Garia jotzean eta haizatzean, gari ale jangarritik bereizten den gari azala. Lastoa baliogabea eta mespretxagarria den zerbait irudikatzeko erabiltzen da (Sl 1:4; Mt 3:12).
Lebi; lebitar.
Jakoben eta bere emazte Learen hirugarren semea. Izen berbera duen tribuari ere egiten dio erreferentzia. Lebiren hiru semeek lebitarren hiru dibisio nagusiak sortu zituzten. Batzuetan, «lebitar» terminoa tribu osoari buruz hitz egiteko erabiltzen da, baina normalean ez du Aaronen apaiz familia barne hartzen. Lebiren tribuak ez zuen lurralderik jaso Promestutako Lurraldean. Hala ere, 48 hiri jaso zituen eta hiri horiek beste tribuei emandako lurraldeen barruan zeuden (Dt 10:8; 1Kr 6:1; Heb 7:11).
legamia.
Masa edo likido bat hartzitu edo fermentatzeko asmoz, honi gehitzen zaion substantzia; bereziki, lehenago gorde den fermentatutako masa baten zatia. Biblian askotan bekatu eta ustelkeria sinbolo bezala erabiltzen da. Honetaz gain, ikusten ez den eta toki guztietara zabaltzen den handitze bati buruz hitz egiteko ere erabiltzen da (Ir 12:20; Mt 13:33; Gal 5:9).
Legamia Gabeko Ogien Jaia.
Urtean zehar, israeldarrek hiru jai nagusi zituzten; hau lehenengoa zen. Nisanaren 15ean, hau da, Pazkoaren hurrengo egunean hasten zen, eta zazpi egunez ospatzen zen. Jan zitekeen ogi bakarra legamia gabekoa zen, Egiptoko irteeraren oroimenez (Ir 23:15; Mk 14:1).
lege.
lege maisu(ak).
Idazki Hebrearren kopista. Jesus lurrean egon zenean, Legean aditua zen gizon taldea. Jesusi aurka egin zioten (Esd 7:6, oharra; Mk 12:38, 39; 14:1).
lehen fruitu.
Uzta garaiaren hasierako fruituak; edozer gauzaren lehenengo emaitza edo produktua. Jehobak lehen fruituak —gizakienak, animalienak, nahiz lurreko produktuenak izan— berarentzat izatea agindu zien israeldarrei. Nazio bezala, Legamia Gabeko Ogien Jaian eta Pentekoste Jaian eskaintzen zizkioten lehen fruituak. Sinbolikoki, Kristori buruz eta bere dizipulu gantzutuei buruz hitz egiteko erabili zen termino hau (1Ko 15:23; Zen 15:21; Esa 3:9; Ap 14:4).
lehenseme.
Hitz hau aita baten seme zaharrenari buruz hitz egiteko erabiltzen da batez ere. Biblia garaian, lehensemeak familian ohorezko lekua zeukan. Aita hiltzen zenean, lehensemea familia osoaren buru bihurtzen zen. Jesus, Jehobaren lehensemea izateaz gain, sorkuntza osoaren artean lehensemea eta hildakoen artean lehensemea da (Has 25:33; Ir 11:5; Kol 1:15; Ap 1:5).
leize zulo.
lepra; lepradun.
Azaleko gaixotasun larria. Biblian, lepra ez da gaur egun izen horrekin ezagutzen dugun gaixotasuna bakarrik; izan ere, gizakiei eragiteaz gain, arropa eta etxeei ere eragiten zien. Leprak jota dagoen pertsonari lepradun edo legendun esaten zaio (Lb 14:54, 55; Lk 5:12).
Lepton.
M
madarikatu.
Norbaiti edo zerbaiti mehatxatzea edo gaizkia desiratzea. Termino hau ez da iraintzearekin edo haserre hitz egitearekin nahastu behar. Askotan, madarikazio bat txarra den zerbaiten adierazpen edo iragarpen bat da. Jainkoak edo berak baimendutako norbaitek egiten badu, balio eta indar profetikoa du (Has 12:3; Zen 22:12; Mk 11:21; Eg 23:12; Erm 12:14; Gal 3:10).
magistratu.
Erromatar kolonietan, magistratu zibilak gobernuaren administratzaileak izaten ziren. Beraien arduren artean, ordena mantentzea, finantzak kontrolatzea, legea hausten zutenak epaitzea eta zigorrak betetzeko agintzea zeuden (Eg 16:20).
mana.
Basamortuan egon ziren 40 urteetan, israeldarren janari nagusia. Jehobak ematen zien. Lurrean, ihintz geruza baten azpian, agertzen zen goizero mirari baten bidez, larunbatetan izan ezik. Lehenengo aldiz ikusi zutenean, israeldarrek esan zuten: «Zer da hau?», edo hebreeraz «man hu?» (Ir 16:13-15, 35). Jesusek zentzu sinbolikoan ere erabili zuen (Jn 6:49, 50).
Mazedonia.
Grezia iparraldeko lurraldea. Alexandro Handiaren agindupean garrantzi handia hartu zuen, eta independentea izan zen erromatarrek konkistatu zuten arte. Paulo apostoluak Europa lehen aldiz bisitatu zuenean, Mazedonia erromatar probintzia zen. Paulok hiru aldiz bisitatu zuen lurralde hau (Eg 16:9).
mediarrak.
Jafeten seme Madairen ondorengoek osatutako herria; Irango goi-lautada menditsuan jarri ziren bizitzen. Denborarekin, toki hau Media herrialdea izatera iritsi zen. K.o. 33. urteko Pentekostean mediarrak zeuden Jerusalemen (Eg 2:9).
merezigabeko eskuzabaltasun.
Hitz grekoak atsegina den edo xarma duen zerbaiten ideia transmititzen du batez ere. Askotan, opari bat atsegina dela edo emateko modua atsegina dela esateko erabiltzen da. Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasunaz hitz egitean, Jainkoak trukean ezer eskatu gabe atseginez ematen duen oparia deskribatzen da. Beraz, Jainkoa gizakiokin zein atsegina eta eskuzabala den eta zenbat maite gaituen adierazten du. Hitz grekoa hainbat modutan itzuli da testuinguruaren arabera. Baina itzulpen honetan, gehienetan, merezigabeko eskuzabaltasuna erabili da. Norbaiti, honek irabazteko edo merezi izateko ezer egin gabe, ematen zaion zerbait da. Ekintzaren atzean dagoen gauza bakarra ematen duenaren eskuzabaltasuna da (2Ko 6:1; Efe 1:7).
Mesias.
«Gantzutu» esan nahi duen hitz hebrearretik dator. Grekotik datorren esanahi bereko hitza «Kristo» da (Dn 9:25; Jn 1:41).
milia.
Distantzia neurri hau behin bakarrik agertzen da Idazki Greko Kristauen jatorrizko testuan, Mateo 5:41ean. Seguruenik 1.479,5 m neurtzen zuen erromatar miliari buruz ari da. Ikusi B14 eranskina.
mina.
Idazki Greko Kristauetan, mina batek 100 drakmaren balioa zuen eta 340 g pisatzen zituen (Lk 19:13). Ikusi B14 eranskina.
ministro; ministerio.
Biblian, ministroa pertsona baten edo gehiagoren zerbitzura dagoen edo norbaiti laguntzen dion gizona edo emakumea da. Besteen alde gogotsu eta nekatu gabe lan egiten duen norbait ere izan daiteke. Ministerioa, berriz, ministro, zerbitzari edo laguntzaile batek autoritate handiagoa duen norbaiten aurrean egiten duen lana edo zerbitzua da. Kristau kongregazioaren jarduera batzuk «ministerio» edo «zerbitzu» deitzen dira, hala nola, berri onak publikoki predikatzea edo kristau pobreen alde laguntza lanak egitea (1Sm 2:11; Mk 15:40, 41; Erm 11:13; 2Ko 9:13).
mirariak; ekintza boteretsuak.
mirra.
Usain goxoko erretxina, Commiphora generoko zuhaixka edo arbola txiki arantzadunetatik ateratzen dena. Gantzutzeko erabiltzen zen olio santuaren osagaietako bat zen. Jantziei eta oheei usain goxoa emateko erabiltzen zen, eta masajeetarako olioei eta gorputzeko kremei gehitzen zitzaien. Ardoarekin nahasten zen edari estupefaziente bat lortzeko. Gorpuak hilobiratu aurretik prestatzeko ere erabiltzen zen (Ir 30:23; Esa 7:17; Mk 15:23; Jn 19:39).
Moisesen Legea.
Molok.
Ammondarren jainkoa; agian Malkam, Milkom eta Molek izenez ezagutzen den berbera (Eg 7:43).
N
nardo.
Oso garestia den usain goxoko olio gorrixka, nardo landaretik (Nardostachys jatamansi) ateratzen dena. Hain garestia zenez, kalitate gutxiago zuten olioekin nahasten zen askotan. Faltsifikatu ere egiten zuten. Azpimarratzekoa da, bai Markosek, bai Joanek, Jesusekin «benetako» nardoa erabili zela esatea (Mk 14:3; Jn 12:3).
Nazaretarra.
nisan.
Babiloniako deportazioaren ondoren, abib hilabeteari eman zitzaion izen berria. Juduen egutegi sakratuan lehen hilabetea zen, eta egutegi sekularrean zazpigarrena. Martxoaren erdialdetik apirilaren erdialde arte irauten zuen (Neh 2:1). Juduen Pazkoa nisanaren 14an ospatzen zen, eta Jesusek egun horretan ezarri zuen Jaunaren Azken Afaria (Lk 22:15, 19, 20). Egun hartan bertan exekutatu zuten tortura zutoinean (Lk 23:44-46).
O
ofentsa.
Lege zehatz bat urratzea edo haustea. Biblian «bekatu» egitearen sinonimoa da (Sl 51:3; Erm 5:14).
ogi sakratu.
12 ogi ziren eta tabernakuluko eta tenpluko Santuan zegoen mahaiaren gainean sei ogiko bi multzotan kokatzen ziren. «Pilatutako ogia» eta «presentziaren ogia» ere deitzen zitzaien. Larunbatero, ogi hauek ogi berriekin ordezkatzen ziren. Normalean, mahaitik kentzen ziren ogi horietatik apaizek bakarrik jan zezaketen (2Kr 2:4; Ir 25:30; Lb 24:5-9; Mt 12:4; Heb 9:2).
olibano.
Boswellia generoko zuhaitz eta zuhaixketatik ateratzen den substantzia lehorra, edo erretxina; erretzean, usain goxokoa. Tabernakuluan eta tenpluan erabiltzen zen intsentsu santuaren osagaietako bat zen. Santuaren barnean zeuden ale-eskaintzen eta ogi sakratu multzo bakoitzaren gainean jartzen zen (Ir 30:34-36; Lb 2:1; 24:7; Mt 2:11).
oroitzapen hilobi.
Hildako baten gorpuzkiak lurperatzen diren tokia. Termino hau mnemeion hitz grekoaren itzulpena da. «Oroitu» edo «gogoratu» aditzetik dator, eta hildako pertsona oroitua dela adierazten du (Jn 5:28, 29).
P
paradisu.
Parke edo lorategi ederra. Aurrenekoa Edenekoa izan zen, eta Jehobak sortu zuen lehenengo giza bikotearentzat. Jesus zutoinean zegoenean, bere ondoan zegoen gaizkileetako bati lurra paradisu bihurtuko zela eman zion aditzera. 2 Korintoarrei 12:4an, dirudienez, hitz honek etorkizuneko paradisu bati egiten dio erreferentzia, eta Apokalipsia 2:7an, zeruko paradisu bati (Knt 4:13; Lk 23:43).
patio.
Tabernakulua inguratzen zuen aterperik gabeko zonaldea, gortinaz hesitua; denborarekin, tenpluko erakin nagusia inguratzen zuen aterperik gabeko zonaldea, harresiz itxia. Tabernakuluaren patioan eta tenpluaren barruko patioan erre-eskaintzen aldarea zegoen. Honetaz gain, Biblian etxe eta jauregietako patioei buruz ere hitz egiten da (Ir 8:13; 27:9; 1Er 7:12; Mt 26:3; Mk 15:16; Ap 11:2).
Pazkoa.
Pentekostea.
Gizonezko juduek Jerusalemen ospatu behar zituzten hiru jai nagusietako bigarrena. Idazki Hebrearretako Uzta Jaia edo Asteen Jaia izendatzeko erabiltzen da Idazki Greko Kristauetan. Pentekoste izenak «50. eguna» esan nahi du eta Nisanaren 16tik hasi eta 50 egunera ospatzen zen (Ir 23:16; 34:22; Eg 2:1).
pergamino.
Bertan idazteko erabiltzen zen ardi, ahuntz edo zekorraren azala. Papiroak baino gehiago irauten zuen eta Bibliako erroiluak egiteko erabili zen. Paulok Timoteori eskatutako pergaminoak, seguruenik, Idazki Hebrearretako pasarteak ziren. Itsaso Hileko eskuizkribu batzuk pergaminoetan idatzi ziren (2Tm 4:13).
porneia.
Ikusi SEXU MORALGABEKERIA.
presentzia.
Idazki Greko Kristauen testuinguru batzuetan, hitz honek Jesu Kristoren errege presentzia adierazten du. Errege mesianiko bezala aginte ikusezina izaten hasi zenetik sistema honen azkeneraino doan garaia da. Kristoren presentzia ez da etorrera eta irteera azkar bat, zehaztuta dagoen denbora tarte bat baizik (Mt 24:3).
Prestaketa Eguna.
Larunbataren aurreko egunari ematen zitzaion izena. Egun honetan zehar, juduek egin beharreko prestaketak egiten zituzten. Gaur egun ostirala deitzen diogun egunaren ilunabarrean bukatzen zen. Momentu horretan Larunbata hasten zen. Juduen eguna ilunabarretik ilunabarrera izaten zen (Mk 15:42; Lk 23:54).
profezia.
Jainkoak inspiratutako mezua; Jainkoaren nahiaren errebelazioa edo aldarrikapena. Irakaspen moral inspiratua, Jainkoaren agindu edo epai baten adierazpena edo etorkizuneko gertakariren baten iragarkia izan daiteke (Mt 13:14; 2Pe 1:20, 21).
prokontsul.
propiziazio estalki.
Itunaren kutxaren estalkia; honen aurrean apaiz nagusiak bekatuengatik egiten ziren eskaintzen odola zipriztintzen zuen Espiazio Egunean. Hitz hebrearra «(bekatua) estali» edo agian «(bekatua) ezabatu» esan nahi duen aditzetik dator. Urre trinkoz egina zegoen eta bi kerubin zituen gainean, bata mutur batean eta bestea beste muturrean. Batzuetan, «estalkia» bakarrik deitzen zaio (Ir 25:17-22; 1Kr 28:11; Heb 9:5, oharra).
proselito.
prostituta; prostitutu.
Bere ezkontidea ez denarekin, bereziki diruaren truke, sexu harremanak dituen emakume edo gizona. Porne jatorrizko hitz grekoa «saldu» esanahia duen hitz errotik dator. Moisesen Legeak prostituzioa debekatzen zuen eta, erlijio pagano batzuek ez bezala, Jehobaren santutegian ez zen prostituziotik zetorren dirurik onartzen. Erlijio pagano horiek prostituziora jotzen zuten dirua lortzeko (Dt 23:17, 18; 1Er 14:24). Biblian, prostituta hitza sinbolikoki ere erabiltzen da. Jainkoa zerbitzatzen duela esan arren, idolatria motaren batean aritzen den pertsona, nazio edo erakunderen bati egiten dio erreferentzia. Esaterako, Apokalipsia liburuan, «Babilonia Handia» izenez ezaguna den erakunde erlijiosoa, prostituta batekin konparatzen da botere eta ondasunen truke munduko agintariekin harremana izan duelako (Ap 17:1-5; 18:3; 1Kr 5:25).
S
saduzearrak.
Aristokrata aberatsez eta apaizez osatutako judaismoko sekta inportante bat. Tenpluko jardueretan autoritate handia zuten. Fariseuek jarraitzen zituzten ahozko tradizio asko baztertzen zituzten, baita beraien sinesmen asko ere. Ez zuten ez berpizkundean, ez aingeruengan sinesten. Jesusi aurka egin zioten (Mt 16:1; Eg 23:8).
sakrifizio.
Esker ona adierazteko, errua onartzeko edo Jainkoarekin harremana berreskuratzeko Jainkoari egindako eskaintza. Abelengandik hasita, gizakiek borondate onez sakrifizio ezberdinak eskaini zituzten, animaliak barne. Moisesen Legearekin, sakrifizioak egitea derrigorrezkoa izatera iritsi zen. Baina, Jesusek bere bizia sakrifizio perfektu moduan eskaintzean, animalien sakrifizioak dagoeneko ez ziren beharrezkoak. Hala ere, kristauek Jainkoari sakrifizio espiritualak eskaintzen jarraitzen dute (Has 4:4; Heb 13:15, 16; 1Jn 4:10).
salmo.
Salomonen Arkupea.
Jesusen garaiko tenpluan, kanpoko patioaren ekialdean zegoen galeria; estalita zegoen eta zutabeak zituen. Salomonen tenpluaren parte izan zela pentsatzen zen. Jesus neguan ibili zen han, eta lehenengo kristauak bertan elkartzen ziren Jainkoa adoratzeko (Jn 10:22, 23; Eg 5:12).
Samaria.
200 urtez Israelgo iparraldeko hamar tribuen erreinuko hiriburua. Erreinu horren eremu osoa ere izen honekin ezagutzen zen. Hiria izen bereko mendi baten gainean eraiki zen. Jesusen garaian, lurralde honek iparraldean Galilea eta hegoaldean Judea zituen. Normalean Jesusek ez zuen lurralde honetan predikatu bere bidaietan, baina batzuetan handik pasa zen eta bertako biztanleei hitz egin zien. Pedrok Erreinuko bigarren giltza sinbolikoa erabili zuen samariarrek espiritu santua jaso zutenean (1Er 16:24; Jn 4:7; Eg 8:14).
samariarrak.
Hasiera batean, iparraldeko hamar tribuen erreinuko israeldarrei buruz hitz egiteko erabiltzen zen termino hau. Baina K.a. 740. urtean asiriarrek Samaria konkistatu ondoren, asiriarrek bertara eraman zituzten atzerritarrei buruz hitz egiteko ere erabiltzen zen. Jesusen garairako, termino honek arrazarekin eta politikarekin lotutako kutsua galdua zuen. Orokorrean, antzinako Sikem eta Samaria inguruan kokatuta zegoen sekta erlijiosoko kideak ziren. Sekta honen jarraitzaileek judaismotik asko desberdintzen zituzten sinesmen batzuk zituzten (Jn 8:48).
Sanedrina.
Santua.
Tabernakuluko edo tenpluko lehen konpartimentua. Konpartimenturik handiena zen eta Santu-santutik —barru-barruan zegoen tokitik— bereizten zen. Tabernakuluko Santuan urrezko kandelabroak, urrezko intsentsu aldarea, presentziaren ogiaren mahaia eta urrezko tresnak zeuden; tenpluko Santuan, berriz, urrezko aldarea, urrezko hamar kandelabroak eta presentziaren ogiaren hamar mahaiak zeuden (Ir 26:33; Heb 9:2).
santu; santutasun.
Jehobak berez duen ezaugarria; Jehoba moralki garbia eta guztiz sakratua da (Ir 28:36; 1Sm 2:2; Jn 17:11). Gizakiei (Mk 6:20; Eg 3:21), gauzei (Erm 7:12; 11:16; 2Tm 3:15), lekuei (Mt 4:5; Eg 7:33; Heb 9:1), eta jarduerei (Ir 36:4) buruz ari denean, jatorrizko hitz hebrear eta grekoak esklusiboki Jainko santuarentzat separatua, bereiztua edo sagaratua izatearen ideia transmititzen du; Jehobaren zerbitzurako bereizia izatea. Idazki Greko Kristauetan «santu» eta «santutasuna» bezala itzulitako hitzak, pertsona baten jokabide garbia adierazteko ere erabiltzen dira (2Ko 7:1; 1Pe 1:15, 16).
Santu-santua.
Tabernakuluan eta tenpluan zegoen barru-barruko gela. Bertan, itunaren kutxa zegoen. «Santuen Santua» ere deitzen zitzaion. Moisesen Legearen arabera, apaiz nagusia zen han sartu zitekeen pertsona bakarra, eta urtean behin bakarrik egin zezakeen: Espiazio Egunean (Ir 26:33; Lb 16:2, 17; 1Er 6:16; Heb 9:3).
santutegi.
Orokorrean, adoraziorako erabiltzen zen toki santua. Askotan, tabernakuluari edota Jerusalemeko tenpluari buruz hitz egiteko erabili da. Jainkoak zeruan duen bizilekuari buruz hitz egiteko ere erabiltzen da (Ir 25:8, 9; 2Er 10:25; 1Kr 28:10; Ap 11:19).
Satanas.
seinale.
sekretu sakratu.
sekta.
Doktrina edo lider bati jarraitzen dion eta horren ideiak dituen pertsona multzoa. Judaismoaren bi alderdi nagusiez hitz egiteko erabiltzen zen: fariseuak eta saduzearrak. Kristau ez zirenek kristautasunari «sekta» edo «nazaretarren sekta» deitzen zioten, agian judaismotik banandutako talde bat zela pentsatzen zutelako. Denborarekin, kristau kongregazioan sektak sortu ziren; Apokalipsia liburuan zehazki «Nikolasen sekta» aipatzen da (Eg 5:17; 15:5; 24:5; 28:22; Ap 2:6; 2Pe 2:1).
sexu moralgabekeria.
Grekoz porneia. Idazkietan Jainkoak debekatzen dituen sexu praktika batzuk adierazteko erabiltzen da. Ondorengoak ditu barne: adulterioa, prostituzioa, ezkondu gabe dauden pertsonen arteko sexu harremanak, homosexualitatea, eta gizaki eta animalien arteko sexu harremanak. Apokalipsian sinbolikoki erabiltzen da, «Babilonia Handia» izenez ezaguna den prostituta erlijioso bati buruz hitz egitean. Boterea eta aberastasunak lortzeko mundu honetako agintariekin dituen tratuak deskribatzen ditu (Ap 14:8; 17:2; 18:3; Mt 5:32; Eg 15:29; Gal 5:19). Ikusi PROSTITUTA; PROSTITUTU.
sinagoga.
Hitz honek «bilera» edo «biltzarra» esan nahi du, baina bertset gehienetan juduak biltzen ziren eraikin edo tokiaz ari da. Bertan Idazkiak irakurri, irakaspenak jaso, otoitz egin eta predikatu egiten zuten. Jesusen garaian, handi samarra zen herri bakoitzean sinagoga bat egoten zen, eta hiri handiagoetan bat baino gehiago egoten ziren (Lk 4:16; Eg 13:14, 15).
Sion; Sion mendia.
Jebuseko hiriaren izena; Jerusalemeko hego-ekialdeko muinoan zegoen gotorleku jebustarra. Konkistatu eta gero, Dabidek bertan eraiki zuen bere jauregia, eta «Dabiden Hiri» deitzera pasa zen (2Sm 5:7, 9). Dabidek itunaren kutxa hara eraman zuenean, Sion mendia Jehobarentzat bereziki santu bihurtu zen. Beranduago, Moria mendian zegoen tenplu inguru osoak izen hori hartu zuen eta, batzuetan, Jerusalem hiri osoak. Idazki Greko Kristauetan modu sinbolikoan erabiltzen da askotan (Sl 2:6; 1Pe 2:6; Ap 14:1).
Siria; siriarrak.
Sirte.
Gaur egungo Tunisiako eta Libiako kostaldean, Afrika iparraldean, dauden sakonera gutxiko bi golko handiren izena. Mareen eraginez etengabe aldatzen ziren hondar pila arriskutsuak zeudenez, antzinako marinelek beldur handia zieten (Eg 27:17).
sistema(k).
Aion hitz grekoaren itzulpena. Gauza inportanteak gertatu diren denbora tarte bat izan daiteke. Garai jakin bateko pertsonek erakusten dituzten ezaugarri eta jokaerak ere azpimarratu ditzake. Biblian gaur egungo sistemari buruz hitz egiten denean, munduaren egoera orokorrari buruz eta jendearen bizitzeko moduari buruz ari da (2Tm 4:10). Legearen itunaren bidez, Jainkoak sistema berri bat ezarri zuen, batzuek israeldar edo judu garaia deitzen dutena. Erreskatearen bidez, Jainkoak Jesus erabili zuen sistema desberdin bat ezartzeko, bereziki kristau gantzutu edo aukeratuen kongregazioan eragina duena. Honek aro berri baten hasiera markatu zuen. Garai honetan errealitate bihurtzen dira Legearen itunak aldez aurretik irudikatu zituen gauzak. Pluralez agertzen denean, existitu ziren edo existituko diren munduko sistema edo egoera desberdinei buruz ari da (Mt 24:3; Mk 4:19; Erm 12:2; 1Ko 10:11).
sistemaren amaiera.
Satanasek kontrolatzen duen sistemaren —edo munduaren egoeraren— azkenera daraman denbora tartea. Denboran bat egiten du Kristoren presentziarekin. Jesusen gidaritzapean, aingeruek «gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte» eta suntsitu egingo dituzte (Mt 13:40-42, 49). Jesusen dizipuluek «sistemaren amaiera» noiz gertatuko zen jakin nahi zuten (Mt 24:3). Zerura itzuli baino lehen, Jesusek garai hori iritsi arte beraiekin egongo zela promestu zien bere jarraitzaileei (Mt 28:20).
suzko laku.
«Sufrez sutan dagoen» toki sinbolikoa, «bigarren heriotza» ere deitua. Damutzen ez diren bekatariak, Deabrua, baita heriotza eta Hilobia (edo Hades) ere, bertara jaurtiak dira. Izaki espiritual bati, heriotzari eta Hadesi suak ezer egin ezin izateak, laku hau sinbolikoa dela esan nahi du. Ez da betirako tormentuaren sinboloa, baizik eta betirako suntsiketaren sinboloa da (Ap 19:20; 20:14, 15; 21:8).
T
Tabernakuluen Jaia.
Txabolen Jaia edo Bilketa Jaia ere deitua. Hebrear egutegiko etanim hilabetearen 15etik 21era ospatzen zen. Israeleko nekazal urtearen amaierako uzta ospatzen zen eta Jehobari uzta bedeinkatzeagatik eskerrak ematen zitzaizkion. Jaiak irauten zuen bitartean, jendea txabola, etxola edo aterpe xumeetan bizi zen Egiptotik ateratzean izandako bizipena gogoratzeko. Gizonak Jerusalemera hiru jai ospatzeko joan behar ziren eta jai hau horietako bat zen (Lb 23:34; Esd 3:4; Jn 7:2).
talentu.
Hebrear pisu neurri handiena eta diru-balio handienekoa. 34,2 kg pisatzen zuen. Talentu grekoa txikiagoa zen eta gutxi gorabehera 20,4 kg pisatzen zuen (1Kr 22:14; Mt 18:24).
Tartaro.
Idazki Greko Kristauetan, Noeren garaiko aingeru desobedienteak bota ziren kartzela baten antzeko egoera degradatua. 2 Pedro 2:4an, tartaroo aditzak («Tartarora bota») ez du esan nahi «bekatu egin zuten aingeruak» paganoa den Tartaro mitologikora —hau da, lurrazpiko kartzela eta jainko txikientzako iluntasun lekura— jaurtiak izan zirenik. Horren ordez, Jainkoak honakoa egin zuen aingeru horiekin: beraien zeruko bizilekuetatik bota, zeruetan zituzten pribilegioak kendu eta, bere helburu distiratsuak ulertu ez zitzaten, egoera mental ilunenean murgildu. Bibliaren arabera, beraien azkena ere oso iluna izango da: betirako suntsituak izango dira beraien agintaria den Satanas Deabruarekin batera. Beraz, aingeru errebelde horientzat Tartaroa degradazio egoerarik okerrena da. Ez da Apokalipsia 20:1-3 pasartean aipatzen den leize-zuloa.
tenplu.
Jerusalemen zegoen eraikin egonkorra eta Israeldarren adorazio lekua; toki batetik bestera eramaten zen tabernakulua ordezkatu zuen. Lehenengo tenplua Salomonek eraiki zuen eta babiloniarrek suntsitu zuten. Bigarrena Zorobabelek eraiki zuen israeldarrak Babiloniako deportaziotik itzuli ondoren, eta beranduago Herodes Handiak berreraiki zuen. Askotan, «Jehobaren etxea» deitzen zaio (Mt 21:13; Lk 11:51; 1Kr 29:1; 2Kr 2:4; Mt 24:1).
tortura zutoin.
Grekoz stauros. Hitz honek egur edo poste bertikala esan nahi du, adibidez, Jesus exekutatua izan zena bezalakoa. Nahiz eta Kristo baino mende asko lehenago paganoek gurutzea erlijio sinbolo bezala erabili, ez dago hitz honek grekoz hori esan nahi duela erakusten duen frogarik. Tortura zutoina adierazpenak jatorrizko hitzaren esanahi osoa du. Izan ere, stauros hitza Jesusen jarraitzaileek jasango zuten tortura, sufrimendu eta lotsa adierazteko ere erabiltzen da (Mt 16:24; Heb 12:2). Ikusi ZUTOIN.
tronpeta.
Metalezko haize instrumentua, instrukzioak transmititzeko eta musikarako erabiltzen zena. Tronpeta hotsak askotan sinbolikoki erabiltzen ziren Jehobaren epaiak jakitera ematean eta Jainkoarengandik zetozen beste gertakari garrantzitsuetan (1Ko 15:52; Ap 8:7-11:15).
U
ukondo.
uztarri.
Pertsona baten sorbalden gainean jartzen zen barra; bere bi muturretatik zamak zintzilikatzen ziren. Bi gurdi-abereri lepoaren gainean jartzen zitzaien egurrezko egitura (edo barra) ere bazen, laborantzako tresna edo gurdi bati tira egiteko. Esklaboek zama pisutsuak eramateko erabiltzen zituztenez, uztarriak esklabotza edo pertsona baten menpe egotea irudikatzen zuen, baita zapalkuntza eta sufrimendua ere. Uztarria kendu edo uztarria hautsi esamoldeak esklabotza, zapalkuntza eta esplotaziotik askatzea esan nahi zuen (Lb 26:13; Mt 11:29, 30).
Z
zahagi.
Ardoa gordetzeko abere larruz egindako ontzia. Abere osoaren larrua erabiltzen zen, adibidez, ahuntza edo ardiarena. Ardoak, hartzitu edo irakitean, karbono dioxidoa sortu eta zahagietan presioa egiten du. Horregatik, ardoa zahagi berrietan jartzen zen. Zahagi berriak zabaldu egiten dira; zaharrak, berriz, gogortuta daude eta presioaren ondorioz lehertu egiten dira (Jos 9:4; Mt 9:17).
zaku oihal.
Oihal zakarra, zakuak eta poltsak egiteko erabiltzen zena, zerealak gordetzeko adibidez. Ahuntzen ile ilunez ehuntzen zen eta tradiziozko dolu-jantzia zen (Has 37:34; Lk 10:13).
zepo.
Pertsonari mugitzen uzten ez zion zigor eta tortura tresna. Zepo batzuek oinak bakarrik immobilizatzen zituzten. Beste batzuek, berriz, gorputza postura arraroan jartzen zuten, agian oinak, eskuak eta lepoa immobilizatuz (Jr 20:2; Eg 16:24).
zerbitzu sakratu.
Zesar.
Erromako enperadoreen titulu izatera iritsi zen abizen erromatarra. Biblian Augusto, Tiberio eta Klaudio aipatzen dira izenez, eta nahiz eta Neron izenez ez aipatu, titulu hau berari ere dagokio. Idazki Greko Kristauetan, Zesar autoritate zibilari edo estatuari deitzeko ere erabiltzen da (Mk 12:17; Eg 25:12).
zetro.
Errege autoritatearen sinbolo bezala, gobernari batek eramaten duen bastoia edo makila (Has 49:10; Heb 1:8).
Zeus.
Greziar politeisten jainko gorena. Bernabe Zeus zela pentsatu zuten Listran. Bertan aurkitutako antzinako inskripzio batzuek «Zeusen apaizak» eta «Zeus eguzki-jainkoa» aipatzen dituzte. Paulok Maltako uhartetik abiatzeko hartu zuen itsasontziaren brankan «Zeusen semeen» irudia zegoen, hau da, Kastor eta Polux anaia bikiena (Eg 14:12; 28:11).
zigilu.
Normalean buztinean edo argizarian marka bat egiteko erabiltzen zen objektua. Zigilu markak jabetza, egiazkotasuna edo akordioa erakusten zuen. Zigiluei esker, dokumentuak edo beste gauza batzuk, hilobiak eta ateak besteak beste, ezin ziren manipulatu. Antzinako zigiluak material gogorrez egiten ziren (harria, marfila, egurra), eta hizkiak edo irudiak alderantziz grabatzen ziren bertan. Zigilua sinbolikoki ere erabiltzen da zerbait egiazkoa dela, norbaitena dela, edo ezkutuan edo sekretuan dagoela adierazteko (Mt 27:66; Jn 6:27; Efe 1:13; Ap 5:1; 9:4).
zigortu.
zikin.
zin egin; hitza eman.
Gauza bat egia dela ziurtatzeko egiten den adierazpena edota norbaitek egiten duen promes serioa, zerbait egingo duela ala ez duela egingo ziurtatzeko. Askotan inportanteagoa den norbaiti egiten zaion botoa da, bereziki Jainkoari egindako botoa. Jehobak Abrahamekin egindako ituna zin eginez indartu zuen (Has 14:22; Heb 6:16, 17).
zirkunzisio.
Prepuzioa, hau da, gizonezkoen genitalaren burua estaltzen duen azala, mozteko prozedura. Abraham eta bere ondorengoentzat derrigorrezkoa izan zen, baina ez da kristauentzako baldintza bat. Hainbat testuingurutan modu sinbolikoan ere erabiltzen da (Has 17:10; 1Ko 7:19; Flp 3:3). Nazio paganoetakoei batzuetan zirkunzidatu gabea deitzen zitzaien mespretxua adieraziz.
zotz egin; zotzetara jokatu.
zutabe.
zutoin.
Kondenatua lotzen zen poste edo egur bertikala. Nazio batzuetan exekuziorako edota hildako baten gorpua jende guztiaren aurrean erakusteko erabiltzen zen, bai kondenatua umiliatzeko, baita besteentzat abisu izateko ere. Asiriarrek, gerran krudelak izateagatik ezagunak, presoak zutoin puntadunetan sartzen zituzten, sabeletik bularreraino behetik gora zeharkatuz. Juduen legean, berriz, blasfemia edo idolatria bezalako delitu larrien errudunak, lehenengo exekutatu egiten zituzten, harrikatuz edota beste modu batera hilez; gero, besteentzat abisu izateko, haien gorpuak zutoin edo zuhaitz batetik zintzilikatzen zituzten (Dt 21:22, 23; 2Sm 21:6, 9). Erromatarrek batzuetan kondenatua zutoin batera lotzen zuten, besterik ez; kasu hauetan biktimak egun batzuetan bizirik jarraitzen zuen minez, gosez, egarriz edo eguzkiaren eraginez hil arte. Beste batzuetan, Jesusen exekuzioan adibidez, kondenatuaren eskuak eta oinak zutoinean iltzatzen zituzten (Lk 24:20; Jn 19:14-16; 20:25; Eg 2:23, 36). Ikusi TORTURA ZUTOIN.
zuzentasun.
Idazkietan, Jainkoaren ikuspuntutik ongi eta gaizki dagoena kontuan hartuta, ongi dagoena (Has 15:6; Dt 6:25; Sof 2:3; Mt 6:33). Ezaugarri positibo hau ez da norbere burua moralki besteen gainetik dagoela pentsatzearekin edo enpatia falta izatearekin nahastu behar. Jatorrizko hitza «zintzotasun» eta «justizia» terminoekin ere itzuli da.