Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • mwbr19 Iraila 1.- 16. or.
  • Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan⁠-⁠koadernoaren erreferentziak

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan⁠-⁠koadernoaren erreferentziak
  • Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan-koadernoaren erreferentziak (2019)
  • Azpitituluak
  • IRAILAK 2-8
  • IRAILAK 9-15
  • IRAILAK 16-22
  • IRAILAK 23-29
  • IRAILAK 30⁠-⁠URRIAK 6
Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan-koadernoaren erreferentziak (2019)
mwbr19 Iraila 1.- 16. or.

Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan⁠-⁠koadernoaren erreferentziak

IRAILAK 2-8

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | HEBREARREI 7-8

Betirako apaiza Melkisedeken antzera

Hebrearrei 7:1, 2: Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi⁠-⁠goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen. 2Abrahamek guduan harrapatutako guztiaren hamarrenak eman zizkion orduan. Alde batetik, Melkisedek izenak «Justizi errege» esan nahi du; eta, bestetik, Salemgo errege zen, hau da, «Bake⁠-⁠errege».

it⁠-⁠2 359

Melkisedek

Antzinako Xalemgo erregea eta, Jehobaren, «Goi⁠-⁠goiko Jainkoaren apaiza» (Has 14:18, 22). Idazkietan aipatzen den lehen apaiza da eta K.a. 1933 aurretik izan zen apaiz. Xalemek «Bakea» esan nahi du. Beraz, Melkisedek bertako erregea zenez, Paulo apostoluak «Bake⁠-⁠errege» gisa identifikatzen du eta, izen honen esanahia kontuan harturik, «Justizi errege» gisa (Heb 7:1, 2). Antzinako Xalem gero Jerusalem izango zenaren jatorrizko herrigunea zela uste da. Izen hau Jerusalem izenean barneratu zen eta batzuetan Jerusalemi ere «Xalem» deitzen zaio (Sal 76:3, oharra [76:2, NW]).

Abramek (Abraham) Kedorlaomer eta bere aliatuak garaitu ondoren, Xebako haranera edo Erregearen haranera joan zen. Bertan Melkisedekek «ogi⁠-⁠ardoak atera zituen» eta Abraham bedeinkatu zuen honakoa esanez: «Goi⁠-⁠goiko Jainkoak, zeru⁠-⁠lurren egileak, bedeinka zaitzala, Abram! Eta bedeinkatua izan bedi Goi⁠-⁠goiko Jainkoa, zure etsaien garaile egin zaituelako». Orduan, Abrahamek errege eta apaiza zen Melkisedeki «guztiaren hamarrenak eman zizkion», hau da, erregeen aurka irabazi zuen «guduan harrapaturiko gauza hoberenen hamarrenak» (Has 14:17-20; Heb 7:4).

Hebrearrei 7:3: Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.

it⁠-⁠2 360 ¶4

Melkisedek

Zergatik esan daiteke Melkisedekek ez zuela ez jaiotzarik ez heriotzarik izan?

Paulok Melkisedeken ezaugarri bat nabarmentzen du honakoa esatean: «Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz» (Heb 7:3). Beste gizaki guztiak bezala, Melkisedek jaio eta hil egin zen. Hala ere, ez da bere gurasoen informaziorik ematen, ezta bere arbasoak eta ondorengoak zeintzuk ziren ere. Gainera, Idazkiek ez dute bere bizitzaren hasiera eta amaierari buruzko ezer adierazten. Beraz, Melkisedekek Jesu Kristo modu egokian irudikatu zuen honen apaizgoak ez baitu amaierarik. Melkisedekek aurretik edo ondoren apaizik izan ote zuen ez da ezagutzen. Era berean, Jesu Kristok ere ez zuen aurretik apaizik izan eta, Bibliak dioenez, ondoren ere ez du izango. Oraindik gehiago, Jesus Judako leinuan eta Dabid erregearen ondorengotzan jaio zen arren, jatorriak ez zuen bere apaizgoan eraginik izan, ezta errege eta apaiz aldi berean izateko ere. Hau Jehobak egindako zinaren ondorioa izan zen.

Hebrearrei 7:17: Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.

it⁠-⁠2 359, 360

Melkisedek

Jesu Kristoren apaizgoaren aurreirudia. Mesiasi buruzko profezia garrantzitsu batean, Jehobak honakoa zin egin zion Dabiden Jaunari: «Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera» (Sal 110:1, 4, oharra). Inspiratutako salmo honek ondorengoa arrazoitzeko aukera eman zien hebrearrei: promestutako Mesiasa aldi berean apaiz eta errege izango zela. Paulo apostoluak aurresandako Mesiasen identitateari buruzko edozein zalantza baztertu zuen Hebrearrei gutunean. Jesus «Melkisedeken antzera behin betiko apaiz nagusi egina» izan zela esan zuen (Heb 6:20; 5:10; ikusi PACTO).

Hebrearrei 7:1-3: Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi⁠-⁠goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen. 2Abrahamek guduan harrapatutako guztiaren hamarrenak eman zizkion orduan. Alde batetik, Melkisedek izenak «Justizi errege» esan nahi du; eta, bestetik, Salemgo errege zen, hau da, «Bake⁠-⁠errege». 3Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.

Hebrearrei 7:17: Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.

Hebrearrei 7:1: Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi⁠-⁠goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen.

Hebrearrei 7:3: Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.

Hebrearrei 7:22-25: Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus. 23Gainera, apaiz lebitarrak asko ziren, ezin baitzuten iraun, hil egiten zirelako; 24Jesusek, ordea, beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du. 25Horregatik, salbamen betea eman diezaieke beraren bidez Jainkoarengana hurbiltzen direnei, bizirik baitago beti haien alde erregutzeko.

Hebrearrei 7:5, 6: Moisesen legearen arabera, apaizgoa hartzen duten Lebiren ondorengoek herriarengandik jaso behar dituzte hamarrenak, hau da, beren senideengandik, hauek ere Abrahamen jatorrikoak direlarik. 6Melkisedekek, ordea, jatorri berekoa izan gabe, Abrahamengandik jaso zituen hamarrenak eta, gainera, Jainkoaren agintzariak hartuak zituen Abraham bedeinkatu egin zuen.

Hebrearrei 7:14-17: aski ezaguna baita Judaren leinutik datorrela gure Jauna, eta Moisesek aipatu ere ez zuen egin leinu hori apaizei buruz hitz egitean. 15Eta oraindik argiago da hori, baldin beste apaiz bat sortu bada Melkisedeken antzera, 16hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik. 17Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.

Irakaspen preziatuen bila

Hebrearrei 8:3: Edozein apaiz nagusi emaitzak eta opariak eskaintzeko jarria dagoenez, Jesusek ere zerbait eskaini behar zuen.

w00 8/15 14 ¶11

Jainkoa poztu zuten sakrifizioak

11 Honakoa esan zuen Paulo apostoluak: «Edozein apaiz nagusi emaitzak eta opariak eskaintzeko jarria dago» (Hebrearrei 8:3). Ikusten dugun moduan, Paulok Israelgo apaiz nagusiek egiten zituzten eskaintzak bi taldetan banatu zituen: «opariak» eta sakrifizioak, azken hau «bekatuengatik emaitzak» ere deitua (Hebrearrei 5:1). Jendeak gehienetan maitasuna eta esker ona adierazteko egiten ditu opariak, baita adiskidetasuna sendotzeko edota onespena lortzeko ere (Hasiera 32:21 [32:20, NW]; Esaera Zaharrak 18:16). Era berean, Legeak eskatzen zituen eskaintza asko, Jainkoaren onespena lortzeko egiten ziren «opari» gisa ikusi zitezkeen. Legea hausteak ordain bat eskatzen zuen. Horretarako, «bekatuengatik emaitzak» edo sakrifizioak eskaintzen zituzten. Pentateukoko liburuek, batez ere Irteera, Lebitarrena eta Zenbakiak liburuek, hainbat eskaintza eta opariri buruzko informazio ugari dute. Xehetasun guztiak ikasi eta gogoratzea zaila izan badaiteke ere, sakrifizio mota ezberdinekin loturiko ideia nagusi batzuetan arreta jartzea merezi du.

Hebrearrei 8:13: Jainkoak, itun berria agintzean, aurrekoa zahartutzat ematen du, eta zaharkiturik dagoena desagertzear dago.

it⁠-⁠2 574 ¶4

Itun

Nola gelditu zen zaharkituta Legearen ituna?

Jainkoak itun berri bat egingo zuela iragarri zuen Jeremias profetaren bidez. Beraz, Legearen ituna zaharkituta gelditu zen zentzu batean (Jr 31:31-34; Heb 8:13). K.o. 33. urtean, Legearen ituna ezeztatua izan zen Jesusek habean izan zuen heriotzan oinarrituz (Ga 3:13). Orduan, itun berria ezarri zen Legearen ituna ordezkatuz (Heb 7:12; 9:15; Eg 2:1-4).

Biblia⁠-⁠irakurketa

Hebrearrei 7:1-17: Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi⁠-⁠goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen. 2Abrahamek guduan harrapatutako guztiaren hamarrenak eman zizkion orduan. Alde batetik, Melkisedek izenak «Justizi errege» esan nahi du; eta, bestetik, Salemgo errege zen, hau da, «Bake⁠-⁠errege». 3Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz. 4Zenbaterainokoa ez ote zen Melkisedek, gure arbaso Abrahamek berak guduan harrapaturiko gauza hoberenen hamarrenak eman baitzizkion! 5Moisesen legearen arabera, apaizgoa hartzen duten Lebiren ondorengoek herriarengandik jaso behar dituzte hamarrenak, hau da, beren senideengandik, hauek ere Abrahamen jatorrikoak direlarik. 6Melkisedekek, ordea, jatorri berekoa izan gabe, Abrahamengandik jaso zituen hamarrenak eta, gainera, Jainkoaren agintzariak hartuak zituen Abraham bedeinkatu egin zuen. 7Eta, jakina, handienak bedeinkatzen du txikiena. 8Hemen, gure artean, hamarrenak jasotzen dituzten lebitarrak gizon hilkor dira; baina harako Melkisedek hura bizirik dagoela aitortzen dute Liburu Santuek. 9Eta nolabait esan daiteke, Abrahamen bitartez, orain bere ondorengoen bidez hamarrenak jasotzen dituen Lebik berak eman zizkiola hamarrenak Melkisedeki; 10izan ere, Abrahamek bere baitan zeraman Lebi, Melkisedek bidera irten zitzaionean. 11Lebitar apaizgoa herriari eman zitzaion legearen oinarrian zegoen. Beraz, lebitar apaizgoa Jainkoarekiko harreman betea lortzeko gai izan balitz, ez zen beharrezko izango beste apaiz bat sortzea, ez Aaronen antzera, baizik Melkisedeken antzera apaiz dena. 12Eta, apaizgoa aldatuz gero, nahitaez aldatzen da legea ere. 13Hemen adierazten dena, berriz, Jesus gure Jauna alegia, beste leinu batekoa da, inoiz aldare⁠-⁠gizonik izan ez duen leinukoa, 14⁠aski ezaguna baita Judaren leinutik datorrela gure Jauna, eta Moisesek aipatu ere ez zuen egin leinu hori apaizei buruz hitz egitean. 15Eta oraindik argiago da hori, baldin beste apaiz bat sortu bada Melkisedeken antzera, 16hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik. 17Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.

HOBETU PREDIKATZE⁠-⁠LANEAN

1 Pedro 5:6, 7: Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten. 7Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

Mateo 10:29-31: «Ez ote dira bi txori sos batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe. 30Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. 31Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio duzue.

139. Salmoa 1, 2: Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen: 2badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen. Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.

139. Salmoa 4: 4Oraindik ez dut hitza mihian eta zuk, Jauna, badakizu esango dudana.

IRAILAK 9-15

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | HEBREARREI 9-10

Etortzekoak diren gauza onen itzala

Hebrearrei 9:12-14: Kristo behin betiko sartu da santutegian, ez aker eta zekorren odola eskainiz, berea baizik, horrela betiko salbamena lortu digularik. 13Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek, kutsaturik daudenen gain zirtatuz gero, kutsaturiko pertsona horiek sagaratzeko indarra baldin badute azaleko garbitasuna emanez, 14zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!

it⁠-⁠2 635 ¶4

Barkamen

Jainkoak Israeli eman zion legearen arabera, Jainkoaren edo lagun hurkoaren aurka bekatu egin zuenak barkamena lortzeko, lehendabizi bere akatsa legeak agintzen zuen moduan zuzendu behar zuen. Gero, kasu gehienetan, odol⁠-⁠eskaintza bat egin behar zion Jehobari (Lb 5:5-26 [5:5–6:7, NW]). Horregatik aipatu zuen Paulok printzipio hau: «Izan ere, legearen arabera, ia gauza guztien garbikuntza odolaren bidez egiten da, eta odol⁠-⁠isurketarik gabe ez dago barkamenik» (Heb 9:22). Baina, animalien sakrifizioetako odolak ezin zituen bekatuak kendu eta erabateko kontzientzia garbia eman (Heb 10:1-4; 9:9, 13, 14). Aurresandako itun berriak, ordea, benetako barkamena egin zuen posible Jesu Kristoren erreskatearen sakrifizioan oinarrituta (Jr 31:33, 34; Mt 26:28; 1 Ko 11:25; Ef 1:7). Lurrean egon zenean ere, Jesusek bekatuak barkatzeko autoritatea zuela azaldu zuen elbarri bat sendatzean.

Hebrearrei 9:24-26: Hala, Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian –egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean–, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; 25⁠eta ez zen sartu behin eta berriz bere burua opari eskaintzeko, apaiz nagusia santutegian berea ez duen odolarekin urtean behin sartzen den bezala. 26Bestela, hil ere askotan hil behar izango zuen mundua mundu denetik gaur arte. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diren garai hauetan, bere buruaren opariaz bekatua desegiteko.

cf 183 ¶4

Segi niri jarraitzen

4 Biblian ez da ezer esaten Jesus zerura iritsi zen uneaz, eman zioten ongietorriaz eta bere Aitarekin elkartu zen une pozgarriaz. Hala ere, Jesus zerura iristean gertatuko zena aurresan zuen Bibliak. Juduek 1.500 urtetan zehar ikusi zuten ospakizun santu bati buruz hitz egiten da. Urtean behin, Barkamen⁠-⁠egunean, apaiz nagusia tenpluko santu⁠-⁠santura sartzen zen. Bertan, egun horretan egiten ziren sakrifizioen odola itun⁠-⁠kutxaren aurrean zipriztintzen zuen. Egun horretan, apaiz nagusiak Mesiasa irudikatzen zuen. Jesusek ospakizun honen esanahi profetikoa behin betiko bete zuen zerura itzuli zenean. Jehobaren aurrean sartu zen zeruan, unibertsoko lekurik santuenean. Bertan, bere erreskatearen eskaintzaren balioa aurkeztu zion (Hebrearrei 9:11, 12, 24). Onartu al zuen Jehobak eskaintza hau?

Hebrearrei 10:1-4: Legeak, beraz, etortzekoak ziren ondasunen itzala bakarrik izanik eta ez gauzen izatea bera, ez ditzake inola ere, urtero etengabe eskaintzen diren opari berberen bidez, Jainkoarengana hurbiltzen direnak bete⁠-⁠beteko egin. 2Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu⁠-⁠kontzientziarik ez baitzuten izango. 3Baina opariak eskaintzean bekatuen oroitzapena berritzen da urtero, 4zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.

Hebrearrei 10: 19, 20: Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko, 20Jesusek errezelean barrena –hau da, bere gorputzean barrena– bide berri eta bizia ireki baitigu.

it⁠-⁠2 638-639

Perfekzio

Moisesen Legearen perfekzioa. Moisesen bidez Israeldarrei emandako legeak apaizgo bat ezartzea eta animalien sakrifizioak eskaintzea zituen barne. Paulo apostoluak azaldu zuen moduan, Legea perfektua zen Jainkoarengandik baitzetorren. Hala ere, Legeak, apaizgoak eta sakrifizioek ez zieten perfekzioa eman Legea betetzen zutenei (Heb 7:11, 19; 10:1). Bekatutik eta heriotzatik askatu beharrean, bekatua oraindik argiago utzi zuen (Erm 3:20; 7:7-13). Hala ere, Jehobak emandako laguntza guzti hauek berak ezarrita zuen helburua betetzeko erabilgarriak izan ziren. Legeak «zaintzaile» gisa jokatu zuen. Honek Jesu Kristorengana zuzendu zituen, «etortzekoak ziren ondasunen [edo gauza onen] itzal» perfektua sortuz (Ga 3:19-25; Heb 10:1). Ondorioz, zer esan nahi zuen Paulok «Legeak giza ahuleziagatik ezin zuena» egin esatean? (Erm 8:3). Apaiz nagusi judutarrak ezin zien «salbamen betea» eman berak zerbitzatzen zituenei, Hebrearrei 7:11, 18-28 pasartean aipatzen den moduan (Apaiz nagusiak honako betekizunak zituen Legearen arabera: egin behar ziren sakrifizioez arduratzea eta Barkamen⁠-⁠egunean sakrifizioen odolarekin santu⁠-⁠santuan sartzea). Aaronen apaizgoaren bitartez egiten ziren eskaintzek Jainkoaren onespena izaten laguntzen zien. Hala ere, honek ez zituen bekatuaren kontzientzia izatetik guztiz askatzen. Paulo honetaz hitz egiten ari da hau esatean: barkamen sakrifizioen bidez «Jainkoarengana hurbiltzen direnak», ezingo dira «bete⁠-⁠beteko egin», hau da, ezingo dira bere kontzientziaren arabera perfektu izan (Heb 10:1-4; konparatu Heb 9:9 pasartearekin). Apaiz nagusiak ezin zuen ordaindu bekatutik guztiz askatzeko beharrezkoa zen ordainsaria. Hau Jesu Kristoren betirako apaizgoak eta bere sakrifizioak bakarrik ordaindu dezakete (Heb 9:14; 10:12-22).

Hebrearrei 9:12-14: Kristo behin betiko sartu da santutegian, ez aker eta zekorren odola eskainiz, berea baizik, horrela betiko salbamena lortu digularik. 13Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek, kutsaturik daudenen gain zirtatuz gero, kutsaturiko pertsona horiek sagaratzeko indarra baldin badute azaleko garbitasuna emanez, 14zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!

Hebrearrei 9:24-26: Hala, Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian –egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean–, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; 25⁠eta ez zen sartu behin eta berriz bere burua opari eskaintzeko, apaiz nagusia santutegian berea ez duen odolarekin urtean behin sartzen den bezala. 26Bestela, hil ere askotan hil behar izango zuen mundua mundu denetik gaur arte. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diren garai hauetan, bere buruaren opariaz bekatua desegiteko.

Hebrearrei 10:1-4: Legeak, beraz, etortzekoak ziren ondasunen itzala bakarrik izanik eta ez gauzen izatea bera, ez ditzake inola ere, urtero etengabe eskaintzen diren opari berberen bidez, Jainkoarengana hurbiltzen direnak bete⁠-⁠beteko egin. 2Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu⁠-⁠kontzientziarik ez baitzuten izango. 3Baina opariak eskaintzean bekatuen oroitzapena berritzen da urtero, 4zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.

Hebrearrei 10:19, 20: Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko, 20Jesusek errezelean barrena –hau da, bere gorputzean barrena– bide berri eta bizia ireki baitigu.

Irakaspen preziatuen bila

Hebrearrei 9:16, 17, NW: Itun bat dagoen lekuan, ituna egin duen gizakiaren heriotza beharrezkoa da. 17Ituna hiltzean baita baliozkoa, honek ez baitu baliorik ituna egin duen gizakia bizirik dagoen bitartean.

w92 3/1 31 ¶4-6

Irakurleen galderak

Jainkoaren eta gizakien arteko itunak balioa izateko heriotza bat beharrezkoa zela esan zuen Paulok. Legearen ituna honen adibide da. Moises itun honen bitartekaria zen, Jainkoaren eta Israelen artean adostasuna izatea eragin zuena. Moisesek eginkizun garrantzitsua izan zuen. Israeldarrak itunean sartzean, hauekin harremanetan egon zen gizakia izan zen Moises. Jehobarengandik zetorren Legearen itunean, Moises ituna egin zuen gizona bezala ikusi zitekeen. Baina, bere bizitza eman behar izan al zuen Moisesek Legearen itunak balioa izateko? Ez. Bere ordez, animaliak eskaintzen ziren. Hauen odolak Moisesen odola ordezkatzen zuen (Hebrearrei 9:18-22).

Eta zer esan dezakegu Jehoba eta Israel espiritualaren arteko itun berriari buruz? Jesusek eginkizun oso garrantzitsua izan zuen, Jehoba eta Israel espiritualaren arteko Bitartekaria izatea. Itun honen egilea Jehoba izan arren, hau Jesusen esku geratu zen. Honen Bitartekaria izateaz gain, itun honetan parte hartuko zuten lehen gizakiekin harreman zuzena izan zuen lurrean egon zenean (Lukas 22:20, 28, 29). Oraindik gehiago, sakrifizioa emateko beharrezkoak ziren baldintzak bete zituen. Honi esker, Jesusek itunari balioa eman zion. Sakrifizioa ez zen animali soil batzuen bizitzaz osatu, gizaki perfektu baten bizitzaz baizik. Horregatik, Paulok itun berri hau egin zuen gizakia Jesu Kristo zela esan zuen. «Kristo [... ] zeruan bertan» sartu zen «Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko» (Hebrearrei 9:12-14, 24). Orduan jarri zen indarrean itun berria.

Moises eta Jesusi buruz hitz egitean, itunak egin zituzten gizakiak izan zirela aipatu zuen Paulok. Honekin ez zuen esan nahi beraiek itun hauen sortzaileak zirenik, Jainkoa izan zelako itun hauen sortzailea. Zer esan nahi zuen orduan? Bi gizaki hauek itun hauekin zerikusi handia izan zutela, hauen bitartekariak baitziren. Gainera, kasu bakoitzean heriotza bat behar zen. Moisesen kasuan animaliek ordezkatu zuten. Jesusenean, aldiz, bere bizitza eman zuen itun berrian sartzen direnen alde.

Hebrearrei 10:5-7, NW: Beraz, mundura etortzean, berak dio: «“Ez zenuen sakrifizio eta eskaintzarik nahi izan, baina gorputz bat prestatu zenidan. 6Ez zenituen erre⁠-⁠eskaintzak eta bekatuengatiko eskaintzak onartu”. 7Gero esan nuen: “Begira! Zure nahia egitera etorri naiz, oi Jainko. Erroiluan idatzita dago niri buruz”».

it⁠-⁠1 291 ¶4

Bataio

Bataiatzeko unean, Jesus otoitz egiten ari zela esaten du Lukasek (Lk 3:21). Gainera, Hebrearrei gutunaren idazleak Jesu Kristo «mundu honetan» sartu zen uneari buruz hitz egiten du (Une hau ez da bera jaio zenean eta hitz hauek irakurri eta esan ezin zituenean, bataiatzera aurkeztu zenean eta bere zerbitzua hasi behar zuenean baizik). Honakoa esan zuen 40. Salmoa 7-9 (40:6-8, NW) pasartearekin bat eginez (Hirurogeita hamarren bertsioa): «Ez zenuen sakrifizio eta eskaintzarik nahi izan, baina gorputz bat prestatu zenuen niretzako. [... ] Begira! Etorri naiz (liburuaren erroiluan idatzita dago niri buruz) zure nahia egitera, oi Jainko» (Heb 10:5-9). Jesus jaiotzaz judutar nazioaren kide zen. Nazio honek itun bat egin zuen Jainkoarekin, Legearen ituna izenekoa (Ir 19:5-8; Ga 4:4). Arrazoi honengatik, Jesus Jainkoarekin egindako itun baten parte zen jadanik Joanengana bataiatua izatera joan zenean. Jesus Legepean eskatzen zena baino zerbait gehiago egiteko zegoen bertan. Bere burua bere Aita Jehobaren aurrean aurkezten ari zen bere Aitaren nahia egiteko. Nahi hau Jesusi «prestatu» zion gorputza eskaintzea eta Legeak eskatzen zituen animalia eskaintzak ezabatzea zen. Honakoa esaten du Paulo apostoluak: «Eta behin betiko egin zuen bere gorputzaren eskaintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete duelako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak» (Heb 10:10). Aitak Jesusentzat zuen nahiaren barne, Erreinuaren alde lan egitea aurkitzen zen eta Jesus zerbitzu hau egiteko ere aurkeztu zen (Lk 4:43; 17:20, 21). Jehobak bere Semearen aurkezpen hau onartu zuen espiritu santuz gantzutuz eta honakoa esanez: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin» (Mk 1:9-11; Lk 3:21-23; Mt 3:13-17).

Biblia⁠-⁠irakurketa

Hebrearrei 9:1-14: Lehenengo itunak bazituen bere kultu⁠-⁠ohikuneak eta bere lurreko santutegia. 2Honela antolatua zegoen santutegia: lehenengo aldean, «Santu» izenekoan, argimutila, mahaia eta Jaunari eskainiriko ogiak zeuden; 3gero, bigarren errezelaren atzean «Toki santu⁠-⁠santu» izeneko aldea zegoen. 4Bertan, intsentsua erretzeko urrezko aldarea eta itun⁠-⁠kutxa, dena urrez estalia, zeuden. Kutxaren barruan urrezko ontzi bat zegoen, manaz betea, baita Aaronen makila, ernamuindu zena, eta itunaren harlauzak ere. 5Kutxaren gainean bi izaki hegaldun zeuden, Jainkoaren presentzia aintzatsua adierazten zuten kerubinak, beren hegoez kutxa gaineko estalkia babesten zutenak. Baina hau ez da gai hauetaz xehetasunez hitz egiteko unea. 6Honela eratua zegoen, beraz, santutegia. Lehenengo aldean edozein garaitan sartzen dira apaizak beren kultu⁠-⁠zerbitzua betetzeko; 7bigarren aldean, berriz, apaiz nagusia besterik ez da sartzen eta urtean behin bakarrik; eta orduan ere, bere buruaren eta herriaren hutsegiteengatik eskaini behar duen abere⁠-⁠odola eramanez sartzen da. 8Honekin, hau adierazi nahi digu Espiritu Santuak: lehenengo santutegiak irauten zuen bitartean, benetako santutegirako bidea ez zegoela zabalik. 9Izan ere, lehenengo santutegia orain gertatzen ari denaren irudi da; beraz, hor eskaintzen diren emaitza eta opariek ez dute indarrik eskaintzen dituena barrutik bete⁠-⁠betea egiteko; 10izan ere, horiek guztiak janariei, edariei eta zenbait garbikuntza⁠-⁠ohikuneri –hau da, azaleko gauzei– dagozkien legeak besterik ez dira, Jainkoak gauzak aldatuko dituen arte balio dutenak. 11Kristo, berriz, datozen ondasunen apaiz nagusi bezala agertu da. Bera sartu den etxola lehengoa baino hobea eta bikainagoa da, ez giza eskuz egina, hau da, ez mundu honetakoa. 12Kristo behin betiko sartu da santutegian, ez aker eta zekorren odola eskainiz, berea baizik, horrela betiko salbamena lortu digularik. 13Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek, kutsaturik daudenen gain zirtatuz gero, kutsaturiko pertsona horiek sagaratzeko indarra baldin badute azaleko garbitasuna emanez, 14zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!

KRISTAUON BIZIMODUA

Estimatzen al ditugu bilerak? (Sal 27:11)

27. Salmoa 11: Erakustazu, Jauna, zeure bidea, eraman nazazu bide zuzenetik, etsaiak ugari baititut.

IRAILAK 16-22

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | HEBREARREI 11

«Fedea oso garrantzitsua da»

Hebrearrei 11:1: Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea.

w16.10 27 ¶6

Izan fedea Jehobaren promesetan

6 Bibliak fedeari buruz egiten duen deskribapena aurki dezakegu Hebrearrei 11:1⁠ean (Irakurri). Fedeak guretzat ikusezinak diren bi gauzei arreta jartzen die: 1) «Itxaroten dena». Honen barne promestu diren baina oraindik gertatu ez diren geroko gertaerak egon daitezke. Adibidez, gaiztakeriaren amaiera eta mundu berriaren etorrera. 2) Ikusten ez diren gauzak edo errealitateak. Testuinguru honetan, «konbentzituta egotea» itzulitako hitz grekoak ikusezina den «froga konbentzigarria» esan nahi du. Esaterako, Jehoba, Jesu Kristo eta aingeruen existentzia, baita zeruko Erreinuaren jarduerak ere (Heb 11:3). Nola azaldu dezakegu gure esperantza bizirik dagoela eta Bibliak ikusezinak diren gauzei buruz esaten diguna sinesten dugula? Gure hitz eta ekintzen bidez. Hauek gabe, gure fedea osatugabe egongo litzateke.

Hebrearrei 11:6: Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela.

w13 11/1 11 ¶2-5

«Haren bila dabiltzanei saria ematen die»

Zer da beharrezkoa Jehoba pozteko? Paulok idatzi zuenez, «federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea». Bertan ez du esaten federik gabe Jainkoa poztea zaila izango denik, ezinezkoa baizik. Hau da, fedea ezinbestekoa da Jainkoa pozteko.

Zer⁠-⁠nolako fedeak pozten du Jehoba? Jainkoarengan dugun fedeak bi alderdi ditu. Lehenik, «hura badela» sinetsi behar dugu. Beste itzulpenek ere diote: «hura erreala dela sinestea» eta «hura existitzen dela sinestea». Nola poztu genezake Jainkoa bere existentzia zalantzan jarriko bagenu? Horregatik, benetako fedeak gehiago du barne, deabruek ere sinesten baitute Jehoba existitzen dela (Santiago 2:19). Jainkoa erreala dela sinesteak ekintzetara bultzatu beharko gintuzke, hau da, gure bizimodua bere atseginekoa izatera (Santiago 2:20, 26).

Bigarrenik, Jainkoak «saria ematen» digula sinetsi behar dugu. Benetako fedea duenak, honetaz guztiz konbentzituta dago: Jainkoari atsegin zaion moduan bizitzen ahalegintzea ez dela alferrikakoa (1 Korintoarrei 15:58). Nola poztu genezake Jehoba berak gu saritzeko ahalmena eta desira duela zalantzan jarriko bagenu? (Santiago 1:17; 1 Pedro 5:7). Jainkoa beraz arduratzen ez dela, estimatzen ez duela eta eskuzabala ez dela uste duenak, ez du Jainkoa benetan ezagutzen.

Nortzuk saritzen ditu Jehobak? Paulok dioenez, haren bila dabiltzanak. Biblia itzultzaileentzako kontsulta idazki baten arabera, bila ibiltzearekin bat datorren hitz grekoak ez du «aurkitzen saiatu» esan nahi, honakoa baizik: Jainkoarengana jotzea bera «gurtzeko». Beste kontsulta idazki batek azaltzen duen moduan, grekozko aditz honek intentsitatea eta ahalegin handia adierazten du. Beraz, Jehobak saritzen dituenak, fedeak bultzatzen ditu bera bihotz⁠-⁠bihotzez eta gogo⁠-⁠biziz gurtzera (Mateo 22:37).

Hebrearrei 11:33-38: Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi, 34su kartsuak itzali, ezpataz hilak izatetik ihes egin, gaixotasunetatik sendatu, borrokan bulartsu izan eta atzerritarren gudarosteei atzera eragin. 35Eta zenbait emakumek, pizturik berreskuratu zituen bere hildakoak. Beste batzuk, berriz, torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik; 36beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten; 37harrikatu egin zituzten, zerraz ebaki, ezpataz hil; noraezean ibili ziren, ahuntz⁠-⁠ nahiz ardi⁠-⁠larruz jantzirik, premia gorrian, erasopean eta tratu txarrak hartuz. 38Munduak merezi baino hobeak ziren, eta noraezean ibili ziren basamortuetan, mendietan eta lurreko harpe eta koba⁠-⁠zuloetan.

w16.10 23 ¶10-11

Fedea sendotu dezagun itxaroten ditugun gauzetan

10 Paulo apostoluak izenez aipatzen ez diren Jainkoaren zerbitzari askok jasan zituzten probak deskribatzen ditu Hebrearrei 11. kapituluan. Adibidez, emakume fededunez idatzi zuen. Hauek euren semeen heriotza eta berpizkundea ikusi zuten. Ondoren, «bizitza bikainagora pizteko itxaropena» zutelako, aske izateari uko egin ziotenak aipatzen ditu (Heb 11:35). Ez gaude ziur nortaz pentsatzen ari zen Paulo, baina Jainkoaren zerbitzari batzuk harrika hil zituzten hau obeditu eta bere nahia egiteagatik, Nabot eta Zakarias bezala (1 Erg 21:3, 15; 2 Kro 24:20, 21). Daniel eta bere lagunek dudarik gabe askapena onartzeko aukera izan zuten beraien integritatearen truke. Horren ordez, Jainkoaren boterean zuten fedeari esker, «lehoien ahoak itxi» eta «su kartsuak itzali» ahal izan zituzten (Heb 11:33, 34; Dn 3:16-18, 20, 28; 6:14, 17, 22-24 [6:13, 16, 21-23, NW]).

11 Mikeas eta Jeremias bezalako profetek, «isekak» eta «kartzelak jasan zituzten» beraien fedeagatik. Beste batzuk, Elias bezala, «noraezean ibili ziren basamortuetan, mendietan eta lurreko harpe eta koba⁠-⁠zuloetan». Denek «itxaroten dena lortzeko segurtasuna» zutelako iraun ahal izan zuten (Heb 11:1, 36-38; 1 Erg 18:13; 22:24-27; Jr 20:1, 2; 28:10, 11; 32:2).

Hebrearrei 11:1: Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea.

Hebrearrei 11:6: Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela.

Hebrearrei 11:33-38: Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi, 34su kartsuak itzali, ezpataz hilak izatetik ihes egin, gaixotasunetatik sendatu, borrokan bulartsu izan eta atzerritarren gudarosteei atzera eragin. 35Eta zenbait emakumek, pizturik berreskuratu zituen bere hildakoak. Beste batzuk, berriz, torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik; 36beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten; 37harrikatu egin zituzten, zerraz ebaki, ezpataz hil; noraezean ibili ziren, ahuntz⁠-⁠ nahiz ardi⁠-⁠larruz jantzirik, premia gorrian, erasopean eta tratu txarrak hartuz. 38Munduak merezi baino hobeak ziren, eta noraezean ibili ziren basamortuetan, mendietan eta lurreko harpe eta koba⁠-⁠zuloetan.

Hebrearrei 11:8-10: Fedeari esker, Abraham, Jainkoaren deiari obedituz, Jainkoak ondaretzat emango zion lurraldera abiatu zen, nora zihoan ez zekiela abiatu ere. 9Fedea zuelako, bere herria utzi eta atzerritar gisa bizi izan zen Jainkoak agindutako lurraldean; oihal⁠-⁠etxolatan bizi izan zen, Jainkoaren agintzari bera hartu zuten Isaak eta Jakob biziko ziren bezalaxe; 10⁠eta hori, zimendu sendoko hiria, arkitekto eta egile Jainkoa bera duen hiria, itxaron zuelako.

Hebrearrei 11:17-19: Fedeari esker eskaini zuen Abrahamek Isaak, Jainkoak probatu zuenean. Bera, agintzaria hartu zuena, prest zegoen seme bakarra eskaintzeko, 18nahiz eta seme berorri buruz esana izan Jainkoak: Isaaken bidez izango dituzu ondorengoak. 19Abrahamek uste zuen Jainkoa gauza dela hilak pizteko ere; horrela, semea berreskuratzea Jainkoaren ahalmen horren ezaugarri gertatu zitzaion.

Hebrearrei 11:23-26: Fedeari esker, Moises jaio zenean, haur ederra zela ikusirik, hiru hilabetez eduki zuten bere gurasoek gordeta, faraoiaren aginduaren beldurrik gabe. 24Fedeari esker, Moisesek, jadanik gizon heldua zela, uko egin zion faraoiaren alabaren seme⁠-⁠izenari; 25nahiago izan zuen Jainkoaren herriarekin batera tratu txarrak jasan, bekatuaren atsegin iragankorrak gozatu baino. 26Izan ere, baliotsuagotzat jo zuen Jainkoaren herriarekin mespretxatua izatea Egiptoko aberastasunak baino, geroko sariari begiratzen baitzion.

Irakaspen preziatuen bila

Hebrearrei 11:4: Fedeari esker eskaini zion Abelek Jainkoari Kainek baino opari ederragoa; horregatik, Jainkoak zintzotzat aitortu zuen Abel eta honen eskaintzak onartu, eta fedeari esker hitz egiten du Abelek, hilda gero ere.

it⁠-⁠1 920 ¶3

Fede

Antzinako fede ereduak. Paulok izendatzen dituen «hainbat eta hainbat» lekukoetako bakoitzak, fedea izateko baliozko oinarria izan zuen (Heb 12:1). Adibidez, Abelek honakoa ezagutuko zuen ziurrenik: Jainkoak promestutako ondorengotzak «sugea» buruan zapalduko zuela. Jainkoak bere gurasoei Edenen emandako epaia bete zenaren frogak ikusi zituen. Edenetik kanpo, Adam eta bere familiak bekokiko izerdiz jan zuten ogia. Lurra madarikatua zegoenez, sasia eta laharra hazi ziren. Abelek Ebaren «irritsak senarrarengana bultzatu» zuela eta Adamek emaztea menpean zuela ere ikusi zuen. Zalantzarik gabe, amak haurrak oinazez izan zituela esango zion. Gainera, Edem baratzeko sarrera kerubinez eta suzko ezpata distiratsu batez zainduta zegoen (Has 3:14-19, 24). Hau guztia froga konbentzigarria izan zen Abelentzat eta askapena promestutako ondorengotzatik etorriko zela ziurtatu zion. Ondorioz, fedeak bultzatuta, Kainena baino «opari ederragoa» eskaini zion Jainkoari (Heb 11:1, 4).

Hebrearrei 11:5: Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak.

wp17.1 12-13

Jainkoak nahi bezala jokatu zuen

Nola izan zen Henok eramana edo desagertua «heriotzarik jasan gabe»? Seguruenik Jehobak goxotasunez eraman zuen Henok bizitzatik heriotzara, hau heriotza krudel batetik libratuz. Baina hil aurretik, nola jakin izan ote zuen Henokek «Jainkoak nahi bezala jokatu zuela»? Beharbada Jainkoarengandik ikuskari bat jaso zuen. Agian lurra paradisu bihurtuta ikusi zuen Henokek. Jainkoaren onespenaren froga argi hori jaso eta gero, hil egin zen. Henok eta beste gizon eta emakume fededunei buruz, honakoa idatzi zuen Paulok: «Sinestez guztiok hil ziren» (Hebrearrei 11:13, Itun Zâr eta Berria, Erramun Olabide). Henok hil eta gero, agian etsaiek bere gorputza aurkitu nahi izango zuten, baina ez zuten hau egitea lortu, beharbada Jehobak desagerrarazi egin zuelako. Horrela, Henoken gorputza profanatua izatea edo beraien erlijio erritoetarako erabiltzea eragotzi zuen Jehobak.

Biblia⁠-⁠irakurketa

Hebrearrei 11:1-16: Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea. 2Fede horrengatik onetsi zituen Jainkoak gure arbasoak. 3Fedeari esker ulertzen dugu bere hitzaz eratu zuela Jainkoak mundua eta, beraz, ikusten duguna ageri ez denetik sortua dela. 4Fedeari esker eskaini zion Abelek Jainkoari Kainek baino opari ederragoa; horregatik, Jainkoak zintzotzat aitortu zuen Abel eta honen eskaintzak onartu, eta fedeari esker hitz egiten du Abelek, hilda gero ere. 5Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak. 6Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela. 7Fedeari esker, Noek, oraindik ikusten ez ziren gauzen berri izan zuelarik, ontzia egin zuen etxekoak salbatzeko, Jainkoaren esaneko izanez. Bere fedeaz gaitzetsi egin zuen mundu sinesgabea, eta fedetik datorren salbamenaren oinordeko egin zen. 8Fedeari esker, Abraham, Jainkoaren deiari obedituz, Jainkoak ondaretzat emango zion lurraldera abiatu zen, nora zihoan ez zekiela abiatu ere. 9Fedea zuelako, bere herria utzi eta atzerritar gisa bizi izan zen Jainkoak agindutako lurraldean; oihal⁠-⁠etxolatan bizi izan zen, Jainkoaren agintzari bera hartu zuten Isaak eta Jakob biziko ziren bezalaxe; 10⁠eta hori, zimendu sendoko hiria, arkitekto eta egile Jainkoa bera duen hiria, itxaron zuelako. 11Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, beraren emazte Sara agorra izan eta berak sasoia joana zuen arren, hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen. 12Eta, horrela, gizon bakarrarengandik, eta berau ere ia azkenetan zegoela, zeruko izarrak bezain ugari eta itsasertzeko hondarrak bezain kontaezin ondorengo sortu zen. 13Horiek guztiak Jainkoak hitzemandako ondasunak eskuratu gabe hil ziren; baina fedearen argitan urrutira ikusi eta agurtu egin zituzten, horrela lur honetan arrotz eta atzerritar zirela aitortuz. 14Izan ere, horrela hitz egiten dutenek garbi adierazten dute aberriaren bila dabiltzala. 15Utzi zuten lurraldea izan balute gogoan, bazuten egokiera hara itzultzeko. 16Baina lur hobea zuten irrika, zerukoa alegia. Horregatik, Jainkoa ez da lotsatzen «haien Jainko» deitua izateaz, hiri bat ere prestatu baitie.

KRISTAUON BIZIMODUA

Zer egingo duzu lehorte urtean?

23. Salmoa 1: Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

23. Salmoa 4: Ibar beltz⁠-⁠ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain⁠-⁠makilak lasaitzen nau.

78. Salmoa 22: ez baitzuten sinesten beren Jainkoarengan, ez ziren fio haren salbamen⁠-⁠asmoaz.

Apokalipsia 12:12: Poztu, beraz, zeruak eta bertan bizi zaretenok. Errukarriak, ordea, zuek, lur⁠-⁠itsasook, zuengana jaitsi baita deabrua amorru biziz, denbora gutxirako dela jakinik.

Jeremias 17:8: Ur ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: ur bizigarrietara zabalduko ditu sustraiak, sargoriari ez dio beldurrik: haren hostoak beti berde; lehorte⁠-⁠urtean ere hura lasai, ez dio uzten fruitua emateari.

IRAILAK 23-29

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | HEBREARREI 12-13

«Diziplinak Jehobak maite gaituela frogatzen du»

Hebrearrei 12:5: Ahaztu egin duzue seme⁠-⁠alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu,

w12 3/15 29 ¶18

Ez begiratu atzean utzitako gauzei

18 Aholku mingarria. Jaso al dugu noizbait mindu gaituen aholkuren bat? Suminduta atzera begiratzea mingarria izan daiteke eta honek ahuldu egin gaitzake adorea galduz (Heb 12:5). Aholkuari garrantzia kentzen badiogu ez onartzeagatik edota hasiera batean onartu eta gero amore ematen badugu, emaitza bera izango da: aholkua ez da lagungarria izango eta ez gaitu hobetuko. Hobe Salomonen ondorengo hitzei arreta jartzen badiegu: «Eutsi tinko hartutako heziketari, ez bazter utzi; gorde ezazu, berak ematen dizu bizia eta» (Es 4:13). Bide⁠-⁠seinaleei kasu egiten dien gidariaren antzera, onartu eta aplikatu dezagun aholkua eta aurrera jarrai dezagun (Es 4:26, 27; irakurri Hebrearrei 12:12, 13).

Hebrearrei 12:6, 7: maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen. 7Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme⁠-⁠alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme⁠-⁠alaba ez du aitak zentzarazten?

w12 7/1 21 ¶3

«Otoitz egitean, esazue: “Aita”»

Aita maitekor batek seme⁠-⁠alabak diziplinatzen ditu, zer⁠-⁠nolako helduak izango diren kezkatzen diolako (Efesoarrei 6:4). Zuzena izan daiteke, baina inoiz ez da gogorra izango seme⁠-⁠alabei zuzenketa ematean. Era berean, gure Aitak gu diziplinatzea beharrezkoa dela ikusten du batzuetan. Baina Jainkoaren diziplina beti maitekorra da eta inoiz ez da neurrigabea. Bere Aitaren antzera, Jesus ez zen inoiz gogorra izan, bere jarraitzaileek behar zuten zuzenketari moteltasunez erantzuten bazioten ere (Mateo 20:20-28; Lukas 22:24-30).

Hebrearrei 12:11: Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.

w18.03 32 ¶18

«Onartu heziketa zuhurrak izateko»

18 Diziplina mingarria izan daiteke, baina badago mingarriagoa den zerbait: diziplina baztertzeak sortzen dituen ondorio txarrak (Heb 12:11). Aztertu ditzagun bi eredu: Kain eta Sedekias erregea. Jainkoak Kainek Abel gorrotatzen zuela eta hil egin nahi zuela ikusi zuenean, honakoa ohartarazi zion: «Zergatik zaude haserre? Zergatik kopetilun? Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu» (Has 4:6, 7). Tamalez, Kainek ez zion kasurik egin. Anaia hil zuen, bere buruari nahigabe eta sufrimendu handia sortuz (Has 4:11, 12). Jehobaren diziplina onartzeak, ez ziokeen horrenbesteko minik sortuko.

Hebrearrei 12:5-7: Ahaztu egin duzue seme⁠-⁠alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu, 6maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen. Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; 7Jainkoak seme⁠-⁠alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme⁠-⁠alaba ez du aitak zentzarazten?

Hebrearrei 12:11: Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.

Irakaspen preziatuen bila

Hebrearrei 12:1: Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari.

w11 9/15 17-18 ¶11

Egin dezagun korrika etsi gabe

11 «Hainbat eta hainbat» lekuko ez ziren ikusle hutsak. Hauek ez ziren soilik lasterketa ikustera joaten, ezta gustuko atletak edo taldeak ea irabazten zuten ikustera ere. Alderantziz, parte⁠-⁠hartzaileak ziren, lasterketa batetako korrikalarien antzera. Gainera, lasterketa arrakastaz bukatu zuten. Orain hilda egon arren, korrikalari esperientziadun gisa ikusi ditzakegu. Eta hauek korrikalari berriak animatu ditzakete. Imajina ezazu nola sentituko litzatekeen parte⁠-⁠hartzaile bat berari begira daudenak goi⁠-⁠mailako korrikalariak direla jakitean. Ez al lioke honek ahal duen hoberena egitera eta hobetzera bultzatuko? Aspaldiko lekuko hauek lasterketa sinboliko hau irabazi daitekeela baieztatzen dute, oso gogorra izan arren. Lehen mendeko kristau hebrearrek hainbat eta hainbat lekukoen ereduan hausnartzea zuten. Hau eginez gero, ausardia izango zuten. Ondorioz, lasterketan etsi gabe korrikan egin zezaketen, gaur egun guk egin dezakegun moduan.

Hebrearrei 13:9: Ez zaitzatela edozein eratako doktrina arrotzek lilura. Garrantzizkoena Jainkoaren dohainaz barrutik sendotzea da, eta ez janariei buruzko arauez arduratzea, hauek ez baitiete ezer onik ekarri bete dituztenei.

w89 12/15 22 ¶10

Eskaini ditzagun Jehoba pozten duten sakrifizioak

10 Hebrearrek Legepean jarraitu nahi zutenen «edozein eratako doktrina arrotzek» liluratzea baztertu behar zuten (Galaziarrei 5:1-6). «Jainkoaren dohainaz» sendotzen da bihotza egian tinko irauteko eta ez irakaspen horiez. Badirudi batzuek janari eta sakrifizioei buruz eztabaidatzen zutela. Horregatik, Paulok «janariei buruzko arauez» arduratzeak ez ziela bihotza sendotuko esan zien, «hauek ez baitiete ezer onik ekarri bete dituztenei». Etekin espiritualak Jainkoari leialtasuna azaltzea eta erreskatea estimatzearen ondorio dira, eta ez dira lortzen jaten dugunaz kezkatzeagatik edo egunen bat ospatzeagatik (Erromatarrei 14:5-9). Gainera, Jesu Kristoren sakrifizioak lebitarren sakrifizioak baliogabetu zituen (Hebrearrei 9:9-14; 10:5-10).

Biblia⁠-⁠irakurketa

Hebrearrei 12:1-17: Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari. 2Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago. 3Gogora ezazue, bada, bekatarien aldetik halako eraso gogorra jasan zuen hura, adorea galdu eta etsi ez dezazuen. 4Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan. 5Ahaztu egin duzue seme⁠-⁠alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu, 6maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen. 7Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme⁠-⁠alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme⁠-⁠alaba ez du aitak zentzarazten? 8Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme⁠-⁠alaba, sasiko baizik. 9Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko. 10Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia. 11Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena. 12Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak, 13⁠eta ibil zaitezte bide zuzenean, hanka okerra hauts ez dadin, sendatu baino. 14Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko. 15Ibili kontuz, Jainkoaren onginahitik inor urrun ez dadin; ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi. 16Ez bedi izan zuen artean lizunik nahiz erlijiogaberik, Esau bezala; janari batengatik saldu baitzuen hark bere lehen⁠-⁠semetza. 17Badakizue geroago bedeinkazioa eskuratu nahi izan zuela, baina ez zuen lortu, eta, negarrez erregutu bazion ere, ez zuen aitaren asmoa aldatzeko modurik izan.

IRAILAK 30⁠-⁠URRIAK 6

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | SANTIAGO 1-2

«Bekatura eta heriotzara daraman bidea»

Santiago 1:14: Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen.

g17.4 14

Tentazioa

Tentazioak zerbait egitera bultzatzen gaitu, batez ere, txarra den zerbait egitera. Adibidez, erosketak egiten ari zarela asko gustatzen zaizun zerbait ikusten duzu. Orduan, hau lapurtzea erraza izan daitekeela eta ez zaituztela harrapatuko pentsatzen duzu. Baina zure kontzientziak hau ez duzula egin behar esaten dizu. Beraz, pentsamendu hori baztertzen duzu eta joan egiten zara. Une horretan, tentazioa gainditu duzu.

BIBLIAK DIOENA

Tentatua izateak ez gaitu gaizto bihurtzen. Bibliak dioen moduan, guztiok ditugu tentaldiak (1 Korintoarrei 10:13). Tentazioari ematen diogun erantzuna da garrantzitsuena. Batzuk desira desegokietan edo grina txarretan pentsatzen egoten dira eta, lehenago edo beranduago, hauetan erortzen dira. Beste batzuk, aldiz, unean bertan baztertzen dituzte.

«Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen» (Santiago 1:14).

Santiago 1:15: Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.

g17.4 14

Tentazioa

Bekatura daraman bideaz hitz egiten du Bibliak. Santiago 1:15⁠ak hau dio: «Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute». Erraz esanda, grina txarretan edo desira txarretan pentsatzen ari garenean, hau ez betetzea ezinezkoa bihurtzen da, haurdun dagoen emakume batek haurra izatea saihestu ezin duen moduan. Hala ere, grina txarren esklabo ez izatea lortu dezakegu, hauek kontrolatzea posible baita.

Santiago 1:14, 15: Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen. 15Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.

Filipoarrei 4:8: Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia.

Deuteronomioa 32:29: Jakinduriarik balute, ohartuko lirateke beren azkenaz.

Mateo 26:41: Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia.

Irakaspen preziatuen bila

Santiago 1:17: Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.

it⁠-⁠2 263 ¶3

Argi

Jehoba zeruko «argien Egilea» da (St 1:17). Jainkoak «eguzkia eguna argitzeko, ilargia eta izarrak gaua argitzeko» ezartzeaz gain (Jr 31:35), argi espiritualaren Iturria da (2 Ko 4:6). Bere lege, epai eta hitza argia dira bere gida jarraitzen dutenentzat (Sal 43:3; 119:105; Es 6:23; Is 51:4). Honakoa esan zuen salmogileak: «Zure argiaz ikusten dugu argia» (Sal 36:10 [36:9, NW]; 27:1; 43:3). «Eguna zabaldu ahala», eguzkiaren argia «gero eta argiagoa» den bezala, Jainkoaren jakinduriaz argituriko zintzoaren bidea gero eta argiagoa da (Es 4:18). Jehobak ematen dizkigun argibideak jarraitzea bere argian ibiltzea da (Is 2:3-5). Bestalde, norbaitek gauzak modu zikin batean edo asmo txarrekin begiratzen baditu, iluntasun espiritualean aurkitzen da. Jesusek honela azaldu zuen: «Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!» (Mt 6:23; konparatu ondorengo pasarteekin: Dt 15:9; 28:54-57; Es 28:22; 2 P 2:14).

Santiago 2:8: Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto.

it⁠-⁠2 227 ¶6

Lege

«Errege⁠-⁠legea». Errege bat bere hiritarrak baino garrantzitsuagoa den bezala, «errege⁠-⁠legea» gizakien beste lege guztiak baino nagusiagoa da. (St 2:8, oharra). Legearen itunaren gai nagusia maitasuna zen. Bigarren mandamenduak (errege⁠-⁠legeak) honakoa zioen: «Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala» (Mt 22:37-40). Legea eta profetak mandamendu honen menpe zeuden. Kristauak, jada, ez daude Legearen itunaren menpe, baina bai itun berriaren menpe. Beraz, hauek Jehoba Erregearen eta bere semea den Jesu Kristo Erregearen menpe daude.

Biblia⁠-⁠irakurketa

Santiago 2:10-26: Legeko agindu bat bakarra hausten duena, agindu guztiekiko errudun egiten da. 11Izan ere, ez egin adulteriorik esan duenak berak ez hil inor ere esan du. Beraz, adulteriorik egin ez arren, hilketarik egiten baduzu, legea hausten duzu. 12Hitz egin eta joka ezazue, askatasuna ematen duen legeak epaitu behar dituenak bezala. 13Zeren errukirik izan ez duenak, errukirik gabeko epaia izango baitu; errukitsu izan dena, ordea, garaile aterako da auzian. 14Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake? 15Anaia nahiz arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badu, 16⁠eta zuetakoren batek esaten badio: «Hoa bakean, bero hadi eta ase», baina behar duen laguntza eman ez, zertarako balio du horrek? 17Berdin fedea ere: bera bakarrik, egintzetan ez bada azaltzen, hila dago. 18Norbaitek esan dezake zuk fedea daukazula, eta nik egintzak. Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea. 19Jainkoa bakarra dela sinesten duzula zuk? Oso ondo; baina deabruek ere sinesten dute hori, eta ikaraz daude. 20Burugabe hori, konturatuko al zara behingoz egintzarik gabeko fedea alferrikakoa dena? 21Ez al zuen Jainkoak gure guraso Abraham zuzentzat hartu egin zuenarengatik, hau da, bere seme Isaak aldare gainean eskaintzeagatik? 22Ikusten duzu, beraz, Abrahamen fedeak egintzak zituela lagun, eta haren fedea egintzen bidez iritsi zela bere betera. 23Horrela bete zen Liburu Santuak dioena: Abrahamek sinetsi egin zion Jainkoari eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen, eta «Jainkoaren adiskide» deitu zitzaion. 24Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez. 25Horrelaxe gertatu zen Rahab emagalduarekin ere. Ez ote zuen Jainkoak zuzenetsi egin zuenagatik, hebrear ikertzaileak etxean hartu eta, gero, beste bide batetik joanarazi zituelako, alegia? 26Beraz, arnasarik ez duen gorputza hila dagoen bezala, halaxe fedea ere: egintzarik ez badu, hila dago.

KRISTAUON BIZIMODUA

Jarraitu gauza hauek aintzat hartzen

Filipoarrei 4:8: Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia.

19. Salmoa 15 [19:14, NW]: Har itzazu atseginez nire gogoeta eta hitzak, oi Jauna, ene harkaitz eta babesle!

2 Korintoarrei 4:4: sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten.

Santiago 1:14, 15: Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen. 15Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.

Galaziarrei 6:7, 8: Ez engainatu zeuen buruak. Ez dago Jainkoari barre egiterik. Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du: 8bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du.

119. Salmoa 37: Urrundu nire begiak huskerietatik, emadazu bizia zeure indarrez.

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu