-
Noiz aginduko du lurra Jainkoaren Erreinuak?Talaia (Publikoa edizioa) 2020 | 2. zb.
-
-
Jesusek honakoa esan zuen: «Nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; lurrikara handiak izango dira, eta izurrite eta goseteak han eta hemen» (Lukas 21:10, 11). Hatz mamietako marrek hatz marka osatzen duten bezala, gertakari hauek guztiek batera seinale argi bat osatzen dute. Eta hatz marka batek pertsona bat nor den argi uzten duen bezala, gertaera hauek guztiak aldi berean gertatzeak Jainkoaren Erreinua hurbil dela argi uzten du. Pasatu al dira gertaera hauek guztiak aldi berean? Gertatzen ari al dira hauek guztiak mundu mailan? Ikus dezagun.
-
-
Noiz aginduko du lurra Jainkoaren Erreinuak?Talaia (Publikoa edizioa) 2020 | 2. zb.
-
-
2. LURRIKARAK
Britannica Academic entziklopediaren arabera, urtero «kalte handiak» eragiteko moduko 100 lurrikara inguru gertatzen dira. Gainera, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuaren txosten batek honakoa dio: «1900. urtetik aurrera ditugun erregistroak kontuan hartuta, eskala handiko 16 lurrikara inguru espero izaten ditugu urtero». Batzuen ustez, orain ez daude lehen baino lurrikara gehiago, baizik eta lurrikarak antzemateko metodo hobeak. Baina, gauza da, inoiz ez dela lurrikarek eragindako hainbeste sufrimendu eta heriotzarik egon.
3. GOSETEAK
Munduan zehar goseteak egotearen zergatia gerrak, ustelkeria, arazo ekonomiko larriak, nekazaritzaren kudeaketa txarra eta muturreko eguraldiaren aurrean antolakuntza kaskarra dira. Elikagaien Mundu Programaren txosten batek honakoa dio: «Munduan zehar, 821 milioi pertsonak gosea pasatzen du eta horietatik 124 milioi larriki gose dira» (2018 year in review). Desnutrizioak, neurri batean, urtero 3,1 milioi haurren heriotza eragiten du. 2011n munduan zehar hil ziren haurren % 45 inguru, arrazoi horrengatik hil zen.
4. GAIXOTASUN ETA EPIDEMIAK
Munduko Osasun Erakundearen txosten batek honakoa dio: «XXI. mendea dagoeneko epidemia handiengatik nabarmendu da. Iraganeko gaixotasunak, esaterako, kolera, izurria eta sukar horia bueltatu dira, eta berri batzuk agertu dira, besteak beste, arnas sindrome akutu larria (SARS), gripe pandemikoa, Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS), ebola eta zika». COVID-19 pandemia izan da azkenekoa. Nahiz eta zientzialariek eta medikuek gaixotasunei buruz asko ikasi duten, ezin izan dute gaixotasun guztientzako sendabiderik aurkitu.
-