Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • 1. Lurrikarak
    Talaia 2011 | Maiatza 1
    • 1. Lurrikarak

      «Lurrikara handiak izango dira» (LUKAS 21:11).

      ● Haitin lurrikara bat gertatu zenean, Winnie-k 16 hilabete zituen. Telebistako erreportari batzuek hondakinen artetik bere negar ahulak entzun zituztenean, salbatu egin zuten. Berak lurrikaratik bizirik ateratzea lortu zuen, baina bere gurasoek ez.

      ZER DIOTE FROGEK? 2010eko urtarrilean, Haitin gertatutako 7,0 magnitudeko lurrikararen ondorioz, 300.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Beste 1,3 milioi etxerik gabe geratu ziren une batean. Nahiz eta lurrikara handia izan, Haitiren kasua ez da bakarra. 2009ko apiriletik 2010eko apirilera arte, gutxienez 18 lurrikara handi gertatu ziren munduan zehar.

      ZEIN DA OHIKO ERAGOZPEN BAT? Orain ez dira lehen baino lurrikara gehiago gertatzen. Errealitatean, gaur eguneko teknologiari esker, aspaldi baino informazio gehiago jasotzen dugu. Hori da benetan gertatzen dena.

      ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Kontuan izan ezazu ondorengoa: Bibliak ez du azpimarratzen azken egunetan egongo ziren lurrikaren kopurua. Baina «lurrikara handiak [...] han eta hemen» gertuko zirela aipatzen du (Markos 13:8; Lukas 21:11). Horregatik, historiaren garai honetako ezaugarri nabarmen bat izango ziren.

      ZEIN DA ZURE IRITZIA? Lurrikara handiak ikusten ari al gara, Bibliak aurresan bezala?

  • 3. Gaixotasunak
    Talaia 2011 | Maiatza 1
    • 3. Gaixotasunak

      «Izurrite[ak] [...] gertatuko dira» (LUKAS 21:11).

      ● Bonzali, osasun arloko funtzionario bat da gerra zibilaren ondorio larriak sufritu dituen Afrikako herrialde batean. Bera bizi den hirian, meatzari batzuk hiltzen ari dira Marburgoko birusaren ondorioz.a Eta berak, ahal duen guztia egiten du hauek sendatzeko. Autoritateei laguntza eskatu die, baina ez du erantzunik jaso. Lau hilabete ondoren, laguntza iristen da. Baina Bonzali dagoeneko hilda dago, Marburgoko birusarekin kutsatu egin delako.

      ZER DIOTE FROGEK? Gizakiek sufritzen dituzten gaixotasunik kaltegarrienen artean ondorengoak daude: beheko arnas aparatuko infekzioak (pneumonia, adibidez), beherakoa sortzen duten gaixotasunak, IHESA, tuberkulosia eta malaria. 2004an, gaixotasun hauek 10,7 milioi pertsona hil zituzten. Beste era batera esanda, urte osoan zehar hiru segundotan behin, hauen erruz pertsona bat hil egin zen.

      ZEIN DA OHIKO ERAGOZPEN BAT? Munduko populazioak hazten jarraitzen duenez, gaixo gehiago daude ere. Kutsatu daitekeen jende gehiago bizi da.

      ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Egia da munduko populazioa asko hazi dela. Baina gizakiak gaixotasunak diagnostikatzeko, kontrolatzeko eta sendatzeko gaitasuna ere, handitu egin da. Orduan, logikoa izango litzateke gaixotasunak eta hauen eragina, gero eta gehiago murriztea. Baina, horren ordez, guztiz aurkakoa gertatzen ari da.

      ZEIN DA ZURE IRITZIA? Gizakiak gaixotasun larriak jasaten ari al dira, Bibliak aurresan bezala?

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu