Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • ijwbq 66. artikulua
  • Existitzen al da infernua? Zer dio Bibliak infernuari buruz?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Existitzen al da infernua? Zer dio Bibliak infernuari buruz?
  • Bibliari buruzko galderak
  • Azpitituluak
  • Bibliaren erantzuna
  • Betiko sufritzen den tokia al da infernua?
  • Zer esan nahi du gizon aberatsa eta Lazarori buruzko Jesusen parabolak?
  • Irudikatzen al du infernuak Jainkoarengandik urrun gaudela?
  • Itzuli al da inor infernutik?
Bibliari buruzko galderak
ijwbq 66. artikulua
Suzko infernu batean sufritzen dagoen jendearen erlijio-artelana.

Existitzen al da infernua? Zer dio Bibliak infernuari buruz?

Bibliaren erantzuna

Biblia-itzulpen batzuek, esaterako Jean Duvoisin-en Bible Saindua-k, «infernu» hitza erabiltzen dute bertset batzuetan (15. Salmoa 10, Du [16:10, NWT]a; Eginak 2:27, Du). Artikulu honetako hasierako irudian ikusi daitekeen bezala, pertsona askok infernua gaiztoak betiko zigortuak diren suzko toki bat dela uste dute. Baina irakasten al du hau Bibliak?

Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:

  • Betiko sufritzen den tokia al da infernua?

  • Zer esan nahi du gizon aberatsa eta Lazarori buruzko Jesusen parabolak?

  • Irudikatzen al du infernuak Jainkoarengandik urrun gaudela?

  • Itzuli al da inor infernutik?

  • Infernuari, edo hilobiari, buruzko biblia-aipuak

  • Jatorrizko biblia-terminoak

  • Suzko infernuaren historia

Betiko sufritzen den tokia al da infernua?

Ez. Antzinako biblia-itzulpen batzuetan «infernu» bezala itzuli diren jatorrizko hitzek (hebreeraz «Seol»; grekoz «Hades») «hilobi» edo «hobi» esan nahi dute, hau da, hildakoak deskantsatzen ari diren leku sinbolikoa. Bibliak «hilobian» daudenak ez daudela bizirik eta ez direla existitzen erakusten du.

  • Hildakoak ez dira ezertaz ohartzen; beraz, ezin dute minik sentitu. «Ez obrarik, ez arrazoirik, ez jakinduriarik, ez aditzarik izango da hobian [“infernuan”, Jünemann]» (Kohelet 9:10, Biblia, José Antonio Uriarte [Ur], euskara batura egokituta). Infernua ez dago min-garrasiz beterik. Horren ordez, Bibliak honakoa dio: «Gaixtoeri, bai, huts egin diezotela beren usteak, joan bite Hilen Egoitz [“infernu”, Ur] ixilerat!» (31. Salmoa 18, EAB, lapurtar-behenafarrerara egokitua [31:17, NWT]; 115. Salmoa 17).

  • Jainkoak bekatu egiteagatik ezarritako zigorra heriotza da, eta ez suzko infernua. Jainkoak bere arauak ez obeditzearen zigorra heriotza izango zela esan zion Adami, lehenengo gizakiari (Hasiera 2:17). Ez zion betiko sufritzeko infernurik aipatu. Beranduago, Adamek bekatu egin eta gero, Jainkoak bere zigorra zein izango zen esan zion: «Hautsa zara eta hautsera itzuliko zara» (Hasiera 3:19). Adamek existitzeari utziko zion. Izan ere, Jainkoak suzko infernu batera bidaliko balu, ziurrenik aipatuko ziokeen. Jainkoak ez du bere arauak desobeditzearen zigorra aldatu. Adamek bekatu egin eta denbora luze pasa eta gero, Jainkoak honakoa idazteko adierazi zion biblia-idazle bati: «Bekatuak dakarren ordaina heriotza da» (Erromatarrei 6:23). Zigor hori nahikoa zen, «norbait hilez gero, bekatutik libre gelditzen» baita (Erromatarrei 6:7).

  • Betiko sufritzearen ideian beran pentsatzeak nazka eragiten dio Jainkoari (Jeremias 32:35). Infernuaren ideia hau Bibliak irakasten duenaren kontra dago, «Jainkoa maitasuna baita» (1 Joan 4:8). Jainkoak maitasunak bultzatuta bera zerbitzatzea nahi du, eta ez betiko sufritzearen beldur izateagatik (Mateo 22:36-38).

  • Pertsona onak infernura joan ziren. «Infernu» hitza erabiltzen duten Bibliek, Jakob eta Job bezalako gizon leialek infernura joatea espero zutela esaten dute (Hasiera 37:35, NWT; Job 14:13, NWT). Jesus bera ere, hil ondoren eta berpiztua izan aurreko denbora-tartean, infernuan egon zela esaten da (Eginak 2:31, 32). Beraz, argi dago Biblia hauek, «infernu» hitza erabiltzen dutenean, hilobiazb ari direla.

Zer esan nahi du gizon aberatsa eta Lazarori buruzko Jesusen parabolak?

Jesusek kontatutako parabola hau Lukas 16:19-31 pasartean aurkitu daiteke. Parabolak irakaspen moral edo espirituala duten fikziozko istorioak dira. Gizon aberatsa eta Lazaroren parabola ez zen benetan gertatu (Mateo 13:34). Parabola honi buruz gehiago jakiteko, ikusi «Nortzuk izan ziren gizon aberatsa eta Lazaro?» artikulua.

Irudikatzen al du infernuak Jainkoarengandik urrun gaudela?

Ez. Batzuek hildakoek Jainkoarengandik urrun daudela jakin dezaketela uste dute. Baina doktrina hau ez dator bat Bibliak irakasten duenarekin. Bibliak hildakoek ez dutela egitasmorik eta ez dakitela ezer irakasten du (146. Salmoa 3, 4; Kohelet 9:5).

Itzuli al da inor infernutik?

Bai. Bibliak hil ziren eta hilobira (biblia-itzulpen batzuek «infernu» bezala itzuli dute) joan ziren bederatzi pertsonen xehetasunak ematen ditu. Hauek beranduago berpiztuak izan ziren.c Infernura joan izan balira, bertan ikusitakoaz hitz egingo zuketen. Baina inork ez zuen aipatu torturatua izan zenik edo antzeko zerbait sufritu zuenik. Zergatik? Bibliak argi irakasten duen moduan, ez zirelako ezertaz ohartzen; lotan egongo balira bezala zeuden (Joan 11:11-14; 1 Korintoarrei 15:3-6, NWT).

a Euskara eta gaztelaniazko biblia-itzulpen batzuek 15. Salmoa 10 [16:10, NWT] bertsetean ez dute «infernu» hitza erabiltzen. Horren ordez, batzuek honako esamoldeak erabiltzen dituzte: «sepulkroa» (Nueva Versión Internacional, Dios habla hoy); «Hilen Egoitza» (EAB, lapurtar-behenafarrerara egokitua); «heriotza» (Euskal Biblia, Jaime Kerexeta). Beste batzuek, besterik gabe, «Seol» hebreerazko hitza erabiltzen dute (Itun Zâr eta Berria, Erramun Olabide).

b Ikusi «Jatorrizko biblia-terminoak» taula.

c Ikusi hurrengo pasarteak: 1 Erregeak 17:17-24; 2 Erregeak 4:32-37; 13:20, 21; Mateo 28:5, 6; Lukas 7:11-17; 8:40-56; Joan 11:38-44; Eginak 9:36-42; 20:7-12.

Infernuari, edo hilobiari, buruzko biblia-aipuak

Job 14:13: «Gorde nazazun ene hobian [“infernuan”, Ur], […], eta bereiz diezadazun nitaz oroituko zaren ordua?» (Du, euskara batura egokituta).

Esanahia: Job gizon leialak bazekien infernuak (hilobiak) bere mina baretuko zuela, eta Jainkoak bertatik atera eta bizitzara itzularazi ahalko zuela.

145. Salmoa 20: «Maite dutenak gordetzen ditu Jaunak, gaizto guztiak suntsitzen».

Esanahia: Jainkoak betiko suntsituko ditu gaiztoak. Ez ditu infernuan bizirik mantenduko hauek torturatzeko helburuarekin.

Kohelet 9:10: «Ez obrarik, ez arrazoirik, ez jakinduriarik, ez aditzarik izango da hobian [“infernuan”, Jünemann]» (Ur, euskara batura egokituta).

Esanahia: Hilobian, edo infernuan, daudenak ez dira ezertaz konturatzen eta ez dira sufritzen ari. Gainera, biblia-idazle honek pertsona guztiak, onak barne, leku horretara joango zirela adierazi zuen.

Eginak 2:31: «Eta etorkizuna ikusirik, Kristoren biztuerari buruz hauxe esan eban: Ez da inpernuan itzia izan» (Euskal Biblia, Jaime Kerexeta [Ke], ortografia egokituta).

Esanahia: Jesus hil zenean infernura (hilobira) joan zen.

Erromatarrei 6:23: «Bekatuak dakarren ordaina heriotza da».

Esanahia: Heriotza da bekatuaren ordain osoa, eta ez suzko infernu batean sufritzea.

Apokalipsia 20:13: «Herioak ere eta infernuak eman zituzten beren hilak» (Ur, euskara batura egokituta).

Esanahia: Infernuan daudenak hilik daude. Berpizkundeari esker, bizitzara itzuliko dira.

Apokalipsia 20:14: «Eta infernua eta herioa botatak izan ziren suzko osinera [“suzko lakura”, NWT]» (Ur, euskara batura egokituta).

Esanahia: Berpizkundearen bidez infernua (hilobia) hustua izan eta gero, betiko suntsitua izango da, suz suntsitua izango balitz bezala. Momentu hori iristen denean, Adamen bekatuak eragindako heriotza ez da gehiago izango (Erromatarrei 5:12).

Jatorrizko biblia-terminoak

Hurrengo zerrendak azaltzen duen bezala, biblia-itzultzaileek nahasmendua sortu dute «infernu» hitza beste esanahia duten jatorrizko hitzak itzultzean. Kasu batzuetan, honako ideia bultzatu nahi zutela dirudi: gaiztoak ez direla suntsituak izango, betiko sufrituko dutela baizik.

  • Seol (hebreeraz: שְׁאוֹל), Hades (grekoz: ᾅδης).

    Esanahia: Gizadiaren hilobia (16. Salmoa 10, NWT; Eginak 2:31, NWT).

    Itzulpenak: Hildakoen Egoitza (EAB); infernu (Ur); hilobi (Ke).

  • Gehenna (grekoz: γέεννα).

    Esanahia: Betiko suntsipena (Mateo 5:30, NWT).

    Itzulpenak: Gehenna (NWT); infernu (EAB; Jesu Christoren Evangelio Saindua, Ioannes Haraneder).

  • Tartaro (grekoz: ταρταρόω).

    Esanahia: Izaki espiritual gaiztoak diren deabruen egoera beheratua (2 Pedro 2:4, NWT).

    Itzulpenak: Tartaro (NWT); infernu (EAB, Ur).

  • Apoleia (grekoz: ἀπώλεια).

    Esanahia: Hondamena (Mateo 7:13).

    Itzulpenak: Hondamen (EAB, NWT); galmen (Ur, Du); infernu (Nueva Traducción Viviente).

Suzko infernuaren historia

Jatorri paganoa du: Antzinako egiptoarrek suzko infernuan sinesten zuten. Historialariek K.a. XVI. mendekotzat jo duten Amduat liburua izeneko hileta-testuan, «suzko zuloetara buruz jaurtiak izango zirenak eta […] sugarretatik ihes egin ezin izango zutenak» deskribatzen dira (The Egyptian Heaven and Hell [Zeru eta infernu egiptoarrak], E.A. Wallis Budge).

Lehen kristauek ez zuten suzko infernua existitzen zenik irakatsi: «Aipagarria da IB-an [Itun Berrian] ez dugula suzko infernua [lehen kristauen] predikatze-lanaren parte zenik aurkitzen» (A Dictionary of Christian Theology [Kristau teologiari buruzko hiztegia], Alan Richardson).

Greziar filosofia erlijio sinesmenetan eragina izaten hasi zen: «K.o. II. mendearen erditik aurrera, greziar filosofia ikasi zuten kristauak euren erlijioa filosofiarekin bateratzen hasi ziren. […] Gehien gustatzen zitzaien filosofia platonismoa zen [hau da, Platonen irakaspenak]» (Encyclopædia Britannica). Filosofia honen barne, hil ondoren sutan sufritzearen sinesmena dago. «Greziar filosofo klasikoen artean, infernuari buruzko ikuspuntu tradizionaletan eraginik handiena izan zuena Platon da» (Histoire des enfers [Infernuen historia], Georges Minois).

Jendea torturatzeko aitzakiatzat erabili zen: Espainiar Inkisizioaren garaian, heresia zigorra jasotzen zutenak habean erretzen zituzten «suzko infernuan betiko sufritzea nolakoa izango zen dastatzeko», ustez, hil aurretik damutuko ziren itxaropenarekin (The Spanish Inquisition [Espainiar Inkisizioa], Jean Plaidy). Era berean, Ingalaterrako Maria I.a Erreginak 300 protestante inguru erre zituen habean, dirudienez, honako sinesmena zuelako: «Heretikoen arimak ondoren infernuan betiko erreak izango badira, lurrean erretzen baditut, ez dago Jainkoaren mendekua imitatzeko modu aproposagorik» (Universal History [Historia unibertsala], Alexander Tytler).

Doktrina honek gaur egun izan dituen aldaketak: Erlijio-talde batzuek infernuari buruzko irakaspena leundu dute. Baina hau ez da infernua irakaspen faltsua denik pentsatzen dutelako. Ikusten denez, euren erlijio-kideak poztu baino ez dituzte nahi (2 Timoteori 4:3). Jackson W. Carroll irakasleak dio: «Jendeak goxoa eta gertukoa den Jainko bat nahi du […]. Bekatua eta erruari buruz hitz egitea gaur egungo kulturaren kontra doa».

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu