Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • «Beraiekin arrazoitu zuen Idazkiak erabiliz»
    «Jainkoaren Erreinuari buruzko testigantza osoa»
    • Paulok eta Silasek patio batean babesa bilatzen dute haserre dagoen jendetza batetik ihes egiteko. Gizon bat jendetzarekin hitz egiten dago ate bat erdian dutela.

      «Paulo eta Silasen bila ibili ziren jendetzaren aurrera ateratzeko». (Eginak 17:5)

      10 Lukasek ondoren gertatu zena kontatzen digu: «Juduak jeloskor jarri ziren, eta merkatu plazan alferkerian ibiltzen ziren gizon gaizto batzuk bildu zituzten. Orduan, hirian istiluak sortzeko asmotan, jende mordoa pilatu zuten. Jasonen etxea eraso zuten, eta Paulo eta Silasen bila ibili ziren jendetzaren aurrera ateratzeko. Aurkitu ez zituztenez, Jason eta beste anaia batzuk eraman zituzten arrastaka hiriko agintarien aurrera, eta oihukatu zuten: “Toki guztietan bazterrak nahasten dituzten hauek honaino ere iritsi dira, eta Jasonek bere etxean hartu ditu. Gizon guzti hauek Zesarren aginduen aurka ari dira, beste errege bat badela esanez, Jesus”» (Eg. 17:5-7). Zer ondorio izan zezakeen horrek Paulo eta bere bidaia-lagunengan?

      11. Zertaz salatu zituzten Paulo eta bere bidaia-lagunak, eta zer lege erabili nahi zuten beraien kontra? (Ikusi oharra)

      11 Zein arriskutsua den haserre dagoen jendetza bat! Gainezka egiten duen ibai baten antzera, kontrolaezina da eta aurretik duen guztia suntsitzen du. Horixe da Tesalonikako juduek Paulo eta Silas gainetik kentzeko erabili zuten metodoa. «Hirian istiluak» sortu ondoren, judu horiek gobernariengana jo zuten Paulo eta bere bidaia-lagunak zigortuak izatea merezi zutela konbentzitzera. Lehenengo salaketa Paulo eta bere bidaia-lagunak «toki guztietan bazterrak nahasten» ari zirela izan zen. Baina momentu horretan hirian zegoen istilua ez zuten beraiek sortu. Bigarren salaketa askoz ere larriagoa zen, enperadorearen legeen aurka joaten ari zirela esan nahi zuelako. Izan ere, beste errege bat zegoela esaten ari ziren, Jesu Kristo.a

      12. Zerk erakusten du Tesalonikako kristauen aurkako salaketek ondorio larriak ekarri ahal zizkietela?

      12 Gogoratu dezagun erlijioburuek Jesusi antzeko salaketa bat leporatu ziotela. Pilatori ondorengoa esan zioten: «Gure nazioan matxinadak bultzatzen harrapatu dugu gizon hau, [...] bera Kristo, errege bat, dela esanez» (Luk. 23:2). Pilato, ziurrenik, enperadorearen beldur zen. Izan ere, Zesarrek Pilato beste errege baten alde egiten ari zela pentsatu zezakeen. Beraz, Jesus heriotzara kondenatu zuen. Era berean, Tesalonikako kristauen aurkako salaketek ondorio larriak ekarri ahal zizkieten. Eginak liburua aztertzen duen liburu batek honakoa dio: «Salaketa hori oso arriskutsua zen. Izan ere, pertsona batek enperadorea traizionatu nahi zuela susmatzen bazen, askotan, heriotzara kondenatua izaten zen».b Ikus dezagun judu horien helburu gaiztoa bete zen edo ez.

  • «Beraiekin arrazoitu zuen Idazkiak erabiliz»
    «Jainkoaren Erreinuari buruzko testigantza osoa»
    • a Biblia aditu baten arabera, zesarrak ezarritako lege batek «errege edo erreinu berri bat etorriko zela» aurresatea debekatzen zuen, «bereziki, orduan zegoen enperadorea ordezkatuko edo epaituko zuela esaten bazen» (The Acts of the Apostles: A Socio-Rhetorical Commentary, Ben Witherington). Pauloren aurkariek, agian, Pauloren hitzak manipulatu zituzten lege hori hautsi zuela erakusteko. Ikusi «Apostoluen garaiko zesar batzuk» taula.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu