Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 53. ikasgaia
  • Aukeratu Jehoba pozten duen aisialdia

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Aukeratu Jehoba pozten duen aisialdia
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Nola aukeratu dezakegu aisialdia?
    Iraun Jainkoaren maitasunean
  • Izan zentzuduna aisialdia aukeratzean
    Kristauon Lan-koadernoa (2019)
  • Probetxugarria al da zure aisialdia?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen 2011
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 53. ikasgaia
53. ikasgaia: Aita, ama eta euren alaba gazteak palomitak jaten dituzte telebista ikusten.

53 IKASGAIA

Aukeratu Jehoba pozten duen aisialdia

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Jehoba «Jainko zoriontsua» da (1 Timoteori 1:11). Berak gu zoriontsu izatea eta bizitzaz gozatzea nahi du. Izan ere, pozik sentitzen da guk lan egin ondoren atsedena hartzen dugunean. Ikasgai honetan, gure aisialdia modu dibertigarri eta pozgarri batean nola erabili dezakegun ikusiko dugu. Aldi berean, gure aisialdiak nola poztu dezakeen Jehoba aztertuko dugu.

1. Zer gogoratu behar dugu aisialdia aukeratzean?

Zer gustatzen zaizu egitea lasai zaudenean? Batzuei euren aisialdia etxean lasaitasunez pasatzea gustatzen zaie; esaterako, liburu bat irakurtzen, musika entzuten, pelikula bat ikusten edota internetetik nabigatzen. Beste batzuei, berriz, lagunekin gauzak egitea gustatzen zaie; adibidez, mendira joatea, igeri egitea edota jokuren batera jolastea. Gehien gustatzen zaiguna axola gabe, aukeratzen dugun aisialdia «Jaunari atsegin» zaiola ziurtatu behar dugu (Efesoarrei 5:10). Hau ulertzea garrantzitsua da, ohikoa den aisialdi askok Jehobak gorrotatzen dituen ezaugarri ugari dituelako; esaterako, biolentzia, sexu moralgabekeria edota espiritismoa (Irakurri 11. Salmoa 5). Zerk lagunduko digu aisialdian erabaki egokiak hartzen?

Jehoba maitatzen duten lagunak aukeratzen baditugu, eragin ona izan dezakete gugan eta aukeratzen dugun aisialdian. Aurreko ikasgai batean aztertu genuen bezala, «zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da». Bestalde, Jainkoaren arauak maitatzen ez dituztenekin denbora pasatzen badugu, «galbidean jartzen» gara (Esaera Zaharrak 13:20).

2. Zergatik da garrantzitsua aisialdian pasatzen dugun denbora kontrolatzea?

Aukeratzen dugun aisialdia desegokia ez izan arren, kontu handia izan behar dugu honetan denbora gehiegi ez pasatzeko. Bestela, ez dugu nahiko denborarik izango garrantzitsuak diren gauzetarako. Bibliak, «une egokiez» baliatzera edo denbora ondo aprobetxatzera animatzen gaitu (Irakurri Kolosarrei 4:5).

SAKONDUZ

Aztertu nola hartu ditzakezun aisialdiari buruzko erabaki onak.

3. Baztertu aisialdi desegokia

Zergatik aukeratu behar dugu aisialdia kontu handiz? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Nolako aisialdia aukeratuko dut? (4:39)

  • Zer antzekotasun daude antzinako gladiadoreen jokoen eta gaur eguneko aisialdi batzuen artean?

  • Zer ikasi zuen Danny-k aisialdiari buruz?

Irakurri Erromatarrei 12:9 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola laguntzen dizu bertset honek aisialdi egokia aukeratzen?

Zeintzuk dira Jehobak gorrotatzen dituen gauza batzuk? Irakurri Esaera Zaharrak 6:16, 17 eta Galaziarrei 5:19-21. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:

  • Bertset hauetan aipatzen diren zer gauza dira gaur eguneko aisialdian ohikoak?

Zentzuz aukeratu zure aisialdia

Galdetu zeure buruari:

  • Zer? Jehobak gorrotatzen duen ezaugarriren bat al du?

  • Noiz? Eginkizun garrantzitsuei denbora kentzen al die?

  • Nor? Jehoba maitatzen ez dutenekin harreman estua izatera eramaten al nau?

Seguruena, arriskutik ahalik eta urrutien egotea da. Horregatik, aisialdi bat guretzat ona ez denaren susmoa badugu, ahalik eta urrutien mantendu behar dugu.

Mendi bide bateko amildegi paretik gidatzen ari den kotxea. Kotxearen atzeko zatia amildegitik behera jausten ari da.

4. Erabili zentzuz zure denbora

Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Zerk kontrolatzen du zure denbora? (2:45)

  • Bideoko anaia ez zen ezer desegokirik ikusten ari. Hala ere, zer eragin txar zuen berarengan aisialdian pasatzen zuen denborak?

Irakurri Filipoarrei 1:10, NWT eta aztertu elkarrekin:

  • Nola laguntzen digu bertset honek aisialdian zenbat denbora pasako dugun erabakitzen?

5. Aisialdi egokia aukeratu

Badago Jehoba pozten duen, eta aldi berean, dibertigarria den aisialdia. Irakurri Kohelet 8:15 eta Filipoarrei 4:8 eta aztertu elkarrekin:

  • Zein aisialdi egokiaz gozatzen duzu?

Collage: Adin ezberdinetako jendea aisialdi egokiaz gozatzen. 1) Neska batek musika entzuten eta marrazten ari da. 2) Hiru gizon gazteek saskibaloira jolasten dute. 3) Bi mutil bizikletaz ari dira. 4) Mutiko batek jostailuzko kotxe bat egiten ari da. 5) Gizon batek tanbor bat jotzen du. 6) Mutiko batek bideo-jokoetara jolasten du bere aitarekin. 7) Emakume batek argazki bat ateratzen du.

Egokia den aisialdia aukeratu eta honetaz gozatu dezakegu!

ZER DIO JENDEAK? «Ez dago ezer txarrik biolentzia, moralgabekeria edo espiritismoa duten aisialdian. Inporta duena, gauza horiek ez egitea da».

  • Eta zuk, zer esango zenuke?

LABURPENA

Guk egokia den aisialdia aukeratzea eta honetaz gozatzea nahi du Jehobak.

Berrikuspena

  • Zer aisialdi mota baztertu behar dugu kristauok?

  • Zergatik neurtu behar dugu kontu handiz aisialdian pasatzen dugun denbora?

  • Zergatik aukeratu behar dugu Jehoba pozten duen aisialdia?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu nork erabaki behar duen zein aisialdi aukeratuko dugun.

«Debekatzen al dute Jehobaren lekukoek film, liburu edo abesti jakinik?» (Web artikulua)

Ikusi nola hartu ditzakezun erabaki onak zure aisialdia erabakitzean.

«Probetxugarria al da zure aisialdia?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 urriak 15)

«Aurreiritziak baztertu nituen» bizipenean, ikusi zergatik aldatu zuen gizon batek bere aisialdia.

«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2010 otsailak 1)

Ama batek espirituen munduaren istorioekin loturiko aisialdiri buruzko erabaki onak hartu zituen. Ikusi nola egin zuen hau.

Baztertu espiritismoarekin loturiko aisialdia (2:02)

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu