Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Nola hartu ditzakegu erabaki onak?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
    • 5. Errespetatu besteen kontzientziak

      Pertsona desberdinek erabaki desberdinak hartzen dituzte. Nola errespetatu ahal ditugu besteen kontzientziak? Aztertu bi egoera:

      1. egoera: Asko makillatzea gustatzen zaion arreba bat kongregazioz aldatzen da. Baina, bertako arreba asko deseroso sentitzen dira ohitura honekin.

      Irakurri Erromatarrei 15:1 eta 1 Korintoarrei 10:23, 24 eta aztertu elkarrekin:

      • Bertset hauetan oinarrituta, zer erabaki dezake arrebak? Imajinatu zure kontzientziak gauza bat egitea baimentzen dizula, baina, inguruko pertsonei ez. Egoera horretan, zer egingo zenuke?

      2. egoera: Anaia batek badaki Bibliak ez duela alkohola neurriz edatea debekatzen, baina, berak ezer ez edatea erabakitzen du. Orduan, festa batera gonbidatzen dute, eta bertan, alkohola edaten ari diren anai-arrebak ikusten ditu.

      Irakurri Kohelet 7:16 eta Erromatarrei 14:1, 10 eta aztertu elkarrekin:

      • Bertset hauetan oinarrituta, zer erabaki dezake anaiak? Imajinatu zure kontzientziak gauza bat egitea debekatzen dizula, baina, inguruko pertsonei ez. Egoera horretan, zer egingo zenuke?

      Zer pauso eman behar ditugu erabaki onak hartzeko?

      Emakume bat otoitz egiten.

      1. Eskatu Jehobari laguntza zer egin erabakitzeko (Santiago 1:5).

      Emakume berdinak bilaketa bat egiteko Biblia, Biblian oinarritutako argitalpenak eta ordenagailu bat erabiltzen ditu.

      2. Ikertu Biblia eta Biblian oinarritutako argitalpenak erabilgarriak diren printzipioak aurkitzeko. Gainera, esperientzia duten kristauekin hitz egin dezakezu.

      Emakume berdina pentsatzen.

      3. Aztertu zure erabakiak zer eragin izango duen zure eta besteen kontzientzietan.

  • Nola izan daiteke zoriontsu zure familia? (1. zatia)
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
    • 6. Ezkon-bizitzan sortzen diren arazoak gainditu ditzakezu

      Ez dago ezkon-bizitza perfekturik. Horregatik, bikoteek arazoak gainditzeko elkarrekin lan egin behar dute. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

      BIDEOA: Nola sendotu dezakezu ezkon-harremana? (5:44)

      • Zer gauzak adierazten zuten ezkontideen harreman estua ahultzen ari zela?

      • Zer pauso eman zituzten euren ezkon-harremana indartzeko?

      Irakurri 1 Korintoarrei 10:24 eta Kolosarrei 3:13. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:

      • Nola indartu daiteke ezkon-harremana aholku hau jarraitzean?

      Bibliaren arabera, elkarri ohorea erakutsi behar diogu. Besteak modu atseginean eta errespetuz tratatzen ditugunean ohorea erakusten dugu. Irakurri Erromatarrei 12:10, NWT eta aztertu elkarrekin:

      • Itxaroten egon beharko al luke senar edo emazte batek bere ezkontideak ohorea lehenengo erakutsi arte? Zergatik edo zergatik ez?

  • Zergatik dira garrantzitsuak gure janzkera eta apaintzeko modua?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
    • Denok dugu gustukoa zaigun janzteko eta apaintzeko modua. Bibliako printzipio batzuk jarraitzen baditugu, gustatzen zaiguna aukeratu dezakegu eta, aldi berean, Jehoba poztu. Aztertu ditzagun hauetako printzipio batzuk.

      1. Zer printzipio jarraitu behar ditugu janzteko eta apaintzeko modua erabakitzean?

      Janzteko modu egokia aukeratu behar dugu. Gainera, modestia eta zentzu ona erakutsi behar ditugu. Eta itxura garbia mantendu behar dugu Jainkoari diogun debozioa erakusteko (1 Timoteori 2:9, 10). Aztertu ditzagun lau printzipio hauek: 1) Gure janzkerak egokia izan behar du. Agian, kongregazioko bileretan anai-arrebak modu ezberdinetan janzten direla ikusi duzu. Baina, gure janzkerak eta orrazkerak Jainkoari errespetua erakutsi behar diote. 2) Modestiaz janzten gara, besteei pentsamendu txarrik eragiten ez diegunean, edota guganako arreta handiegirik erakartzen ez dugunean. 3) Zentzu ona erakusten dugu, modaren azken estilo guztiak beti jarraitzen ez ditugunean. 4) Gure itxurak Jainkoari diogun debozioa erakutsi beharko luke, benetako Jainkoa adoratzen dugula besteei adieraziz (1 Korintoarrei 10:31).

      2. Zer eragin du gure apaintzeko moduak anai-arrebengan?

      Gure janzkera erabakitzeko eskubidea dugu. Baina, besteengan izango duen eraginean pentsatu behar dugu ere. Inor ez ofenditzeko ahal dugun guztia egiten dugu. Ondorioz, «lagun hurkoari atsegin ematen, ona eta fedean hazteko lagungarri zaiona» bilatzen dugu (Irakurri Erromatarrei 15:1, 2).

      3. Nola erakarri ditzake gure apaintzeko moduak beste pertsona batzuk Jehoba ezagutzera?

      Beti modu egokian janzten saiatzen gara. Baina hau kontu handiz egiten dugu, batez ere, kongregazioko bileretara eta predikatzera joaten garenean. Gure itxurarekin besteak berri onetatik distraituko ez ditugula ziurtatu nahi dugu. Horren ordez, gure itxurak besteak Jehoba ezagutzera erakarri ditzake eta «Jainko gure Salbatzailearen irakaspena gauza guztietan» edertu dezake (Titori 2:10).

      SAKONDUZ

      Aztertu nola ziurtatu gaitezkeen gure janzkera eta apaintzeko modua egokiak diren, eta besteei kristauak garela erakusten dieten.

      Bi gizon epai baten aurrean zutik. Gizonetako batek trajea darama, eta besteak apurtutako eta oso informalak diren jantziak eta txapela janzten ditu.

      Gure itxurak autoritatea duten gizakiak errespetatzen ditugula erakusten du. Jehobak gure bihotzean zer dagoen ikusten duen arren, gure itxurak berari diogun errespetua erakutsi beharko luke ere.

      4. Gure itxura egokiak Jehobari errespetua erakusten dio

      Zein da gure itxurari arreta jartzeko arrazoirik garrantzitsuena? Irakurri 47. Salmoa 3 [47:2, NWT] eta aztertu elkarrekin:

      • Gure janzkerak besteek Jehobari buruz duten ikuspuntuan eragina duela gogoratu behar dugu. Hau kontuan izanik, janzteko modua aukeratzean, zer erabaki hartu beharko genuke?

      • Zure ustez, arrazoitsua al da bileretara joatean eta predikatzean gure apaintzeko modua kontu handiz aukeratzea? Zergatik edo zergatik ez?

      5. Nola hartu ditzakegu janzteko eta apaintzeko erabaki onak?

      Ikusi BIDEOA.

      BIDEOA: «Egizue dena Jainkoaren aintzarako» (10:18)

      Ez dio axola gure arropak garestiak edo merkeak diren. Garbiak egon behar dute eta egoera bakoitzerako egokiak izan behar dira. Irakurri 1 Korintoarrei 10:24 eta 1 Timoteori 2:9, 10. Ondoren, aztertu zergatik baztertu beharko genituzkeen hurrengo jantzi motak:

      • Zikina dagoena edo informalegia dena.

      • Besteei pentsamendu txarrak eragiten dizkiena; esaterako, estuegiak direnak.

      Kristauok ez dugu Moisesen legea jarraitu behar. Baina honi esker, Jehobak duen pentsatzeko moduari buruz asko ikasi dezakegu. Irakurri Deuteronomioa 22:5 eta aztertu elkarrekin:

      • Zergatik baztertu behar ditugu emakumeei gizonezkoen itxura edota gizonezkoei emakumeen itxura ematen dieten janzteko eta apaintzeko moduak?

      Irakurri 1 Korintoarrei 10:32, 33 eta 1 Joan 2:15, 16 eta aztertu elkarrekin:

      • Zergatik da garrantzitsua guretzat gure itxurak ingurukoei edo kongregaziokoei ofenditzen badie?

      • Janzteko eta apaintzeko zein modu dira ohikoak bizi zaren lekuan?

      • Zure ustez, ba al daude kristauentzat desegokiak diren apaintzeko moduak? Zergatik edo zergatik ez?

      Jehoba pozten duten modu askotara jantzi eta apaindu gaitezke.

      Adin, arraza eta herrialde ezberdinetako gizon eta emakumeak kristauontzat egokiak diren janzteko eta orrazteko modu ezberdinekin.

      ZER DIO JENDEAK? «Nahi dudan bezala janzteko eskubidea dut».

      • Ados al zaude? Zergatik edo zergatik ez?

      LABURPENA

      Apaintzean erabaki onak hartzen ditugunean, Jehobari eta besteei errespetua erakusten diegu.

      Berrikuspena

      • Zergatik dira gure janzteko eta apaintzeko moduak garrantzitsuak Jehobarentzat?

      • Gure itxurari buruzko erabakiak hartzean, zein biblia-printzipiok lagundu ahal gaituzte?

      • Zer eragin du gure itxurak besteek benetako adorazioa ikusten duten moduan?

      Helburuak

      GEHIAGO IKASTEKO

      Janzteko duzun modua ikustean, ikusi zer pentsatu dezaketen besteek zuri buruz.

      «Zer-nolako itxura dut?» (Web artikulua)

      Ikasi zergatik den zentzuduna tatuaje bat egin baino lehen ondorioetan pentsatzea.

      «Zer dio Bibliak tatuajeei buruz?» (Web artikulua)

      Aztertu zure erabakiak gidatu ahal dituzten beste printzipio batzuk.

      «Jainkoa ohoratzen al du zure janzteko moduak?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2016 iraila)

      Jainkoa poztu nahi zuen emakume batek, besteen janzteko erabakiak errespetatzen ikasi zuen. Ikusi nola lortu zuen hau egitea.

      «Janzteko eta apaintzeko moduak oztopoak ziren niretzat» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2003 abenduak 22)

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu