Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 19. ikasgaia
  • Egiazko kristauak al dira Jehobaren lekukoak?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Egiazko kristauak al dira Jehobaren lekukoak?
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Nola identifikatu ditzakegu egiazko kristauak?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Nor da Jainkoa?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Zergatik deitzen gara «Jehobaren lekukoak»?
    Nor ari da Jehobaren nahia egiten?
  • Nola zabaltzen dira berri onak?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
Ikusi gehiago
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 19. ikasgaia
19. ikasgaia: Jehobaren lekukoek elkarrekin hitz egiten dute bilera-aretoaren kanpoaldean.

19 IKASGAIA

Egiazko kristauak al dira Jehobaren lekukoak?

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Jehobaren lekukook egiazko kristauak garela sinesten dugu. Zergatik? Aztertu ditzagun hiru arrazoi: gure sinesmenen oinarria, bereizten gaituen izena eta elkarri diogun maitasuna.

1. Zein da Jehobaren lekukoen sinesmenen oinarria?

Jesusek esan zuen: Jainkoaren «mezua egia da» (Joan 17:17). Jesusen antzera, Jehobaren lekukoek euren sinesmenak Jainkoaren Hitzean oinarritu izan dituzte beti. Aztertu dezagun Jehobaren lekukoen historia modernoa. Gutxi-gorabehera 1870 urtean, Bibliaren ikasleen talde bat Biblia arretaz aztertzen hasi zen. Euren sinesmenak Biblian oinarritzen zituzten, elizetan irakasten zenarekin bat egon ez arren. Ondoren, Biblian ikasitakoaz besteekin hitz egiten hasi ziren.a

2. Zergatik deitzen gara Jehobaren lekukoak?

Jehobak bere adoratzaileei lekuko deitzen die hauek berari buruzko egia esaten dutelako (Hebrearrei 11:4-12:1). Adibidez, antzina, Jainkoak bere herriari esan zion: «Zuek zarete nire lekuko» (Irakurri Isaias 43:10). Jesusi «testigu leial» deitzen zaio (Apokalipsia 1:5). Horregatik, 1931​n Jehobaren lekuko izena hartu genuen. Izen hori izatea ohore bat da guretzat.

3. Nola imitatzen dute Jehobaren lekukoek Jesusen maitasuna?

Jesusek bere jarraitzaileak familiakideak bezainbeste maitatzen zituen (Irakurri Markos 3:35). Era berean, Jehobaren lekukook mundu-mailako familia batetan elkarturik gaude. Arrazoi horregatik elkarri anaia eta arreba deitzen diogu (Filemoni 1, 2). Gainera, anai-arreba guztiak maitatzeko agindua obeditzen dugu (1 Pedro 2:17). Jehobaren lekukook maitasun hau modu askotan erakusten dugu. Esaterako, mundu osoan zehar beharrean dauden gure anai-arrebak laguntzen ditugu.

SAKONDUZ

Ikasi gehiago Jehobaren lekukoon historiari buruz eta ikusi egiazko kristauak garela adierazten duten froga gehiago.

Collage: Jehobaren lekukoak predikatzen. 1. Arreba batek emakume bati biblia-aipu bat irakurtzen eta azaltzen dio. 2. Anai batek gizon bati Bibliako egiak azaltzen dizkio predikazio publikoan erakusgailuekin.

Egiazko kristauek sinesmenak Biblian oinarritzen dituzte eta besteekin konpartitzen dituzte

4. Gure sinesmenak Biblian oinarritzen ditugu

Bibliaren egia gero eta argiago ulertuko genuela profetizatu zuen Jehobak. Irakurri Daniel 12:4 eta oharra, NWT eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobaren herriak Biblia aztertzen zuen heinean, zer ezagutza ugarituko zen?

Ikusi nola aztertu zuen Jainkoaren Hitza, Biblia, ikasten zuen talde batek, Charles Russell barne. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Bibliako egia berriz aurkitzen (7:46)

  • Nola aztertzen zuten Biblia Charles Russellek eta beste Bibliaren ikasleek?

Ba al zenekien?

Batzuetan gure sinesmenen ulermena aldatu dugu. Zergatik? Jainkoak bere Hitzaren ulermena poliki-poliki eman duelako, egunsentiaren argiak paisaiaren xehetasunak pixkanaka azaltzen dituen bezala (Irakurri Esaera Zaharrak 4:18). Biblia ez da aldatzen, baina hobeto ulertzen dugun heinean, gure irakaspenak aldatzen ditugu.

5. Gure izenarekin bat bizi gara

Zergatik hartu genuen Jehobaren lekukoak izena? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Gure izenak nortzuk garen azaltzen du (2:40)

  • Zergatik da egokia Jehobaren lekukoak izena?

Zergatik aukeratu ditu Jehobak pertsona batzuk bere lekukoak izateko? Jehobari, egiazko Jainkoari, buruzko egia zabalduko zutelako. Izan ere, Jainkoari buruz gezur asko irakatsi dira. Aztertu ditzagun hauetako bi gezur.

Erlijio batzuek, Jainkoak bera adoratzeko idoloak erabiltzea nahi duela irakatsi diete euren kideei. Baina, egia al da? Irakurri Lebitarrena 26:1 eta aztertu elkarrekin:

  • Zein da egia? Zer pentsatzen du Jehobak idoloei buruz?

Erlijioburu batzuek Jesus Jainkoa dela irakasten dute. Egia al da? Irakurri Joan 20:17 eta aztertu elkarrekin:

  • Zein da egia? Pertsona berbera al dira Jainkoa eta Jesus?

  • Jehobak bere Lekukoak bidali ditu berari eta bere Semeari buruzko egia predikatzera. Nola sentitzen zara hau jakitean?

6. Elkar maitatzen dugu

Bibliak kristauak giza gorputzaren atal desberdinekin konparatzen ditu. Irakurri 1 Korintoarrei 12:25, 26 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egin beharko luke egiazko kristau batek beste kristau batek sufritzen duenean?

  • Zer nabaritu duzu Jehobaren lekukoen artean dagoen maitasunari buruz?

Munduko zonalde bateko Jehobaren lekukoek sufritzen dutenean, mundu osoko euren anai-arrebek berehala erantzuten dute. Honen adibide bat ikusteko, ikusi BIDEOA. Gero, aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Haitik Matthew urakana jasaten du (5:30)

  • Nola frogatzen dute hondamendietarako laguntza-lanek Jehobaren lekukoen maitasuna?

Bi Jehobaren lekukok hondamendi bat jasan duten ama bat eta bere haurra laguntzen dute. Manta batekin estaltzen eta edateko ur garbia eskaintzen diete.

Egiazko kristauek maitasuna erakusten diete beharrean daudenei

ZER DIO JENDEAK? «Jehobaren lekukoak erlijio berri bat besterik ez dira».

  • Noiztik deitu die Jehobak bere adoratzaileei Lekukoak?

LABURPENA

Jehobaren lekukook egiazko kristauak gara. Jehoba adoratzen dugun mundu-mailako familia bat gara. Gure sinesmenak Biblian oinarritzen ditugu eta Jehobari buruzko egia zabaltzen dugu.

Berrikuspena

  • Zergatik hartu genuen Jehobaren lekukoak izena?

  • Nola tratatzen dugu elkar?

  • Zure ustez, Jehobaren lekukoak egiazko kristauak al dira?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikasi ezazu gehiago gure historiari buruz.

Jehobaren lekukoak: Ekintzekin erakusten den fedea (1. zatia: Ilunpetik ateratzen dira) (1:00:53)

Ikusi Jehobaren lekukoek nola utzi dituzten agerian irakaspen faltsuak. Ondorengoa, honen adibide bat besterik ez da.

Jainkoaren herriak bere izena goratzen du (7:08)

Aurkitu Jehobaren lekukoei buruz izan ditzakezun galderen erantzunak.

«Jehobaren lekukoei buruzko ohizko galderak» (Web saila)

Stephen-ek horrenbeste gorrotatzen zituen beste arrazetako pertsonak, erasotu egiten zituela. Baina aldatzera bultzatu zuen zerbait ikusi zuen Jehobaren lekukoengan.

«Nire bizitza gero eta okerrago zihoan» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2015 uztailak 1)

a 1879​tik aurrera Jehobaren herriak Talaia aldizkaria argitaratu du Bibliak dioena azaltzeko.

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu