Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • ijwbq 155. artikulua
  • Zer dio Bibliak emateari buruz?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Zer dio Bibliak emateari buruz?
  • Bibliari buruzko galderak
  • Azpitituluak
  • Bibliaren erantzuna
  • Noiz da ematea lagungarria?
  • Noiz ez da ematea zuzena?
Bibliari buruzko galderak
ijwbq 155. artikulua
Gizon bat opari kutxa bat heltzen ari da eskuetan

Zer dio Bibliak emateari buruz?

Bibliaren erantzuna

Bibliak borondatez eta arrazoi egokiarekin ematera animatzen du. Hau egitean, jasotzen duenaz gain, ematen duena ere zoriontsua izan daitekeela erakusten du Bibliak (Esaera Zaharrak 11:25; Lukas 6:38). Jesusek honakoa esan zuen: «Zorion gehiago du emateak hartzeak baino» (Eginak 20:35).

  • Noiz da ematea lagungarria?

  • Noiz ez da ematea zuzena?

  • Emateari buruzko biblia-aipuak

Noiz da ematea lagungarria?

Borondatez ematen denean, emaitza onak jasotzen ditugu. Bibliak honakoa dio: «Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak» (2 Korintoarrei 9:7).

Jainkoa adoratzeko, bihotzez eman behar dugu (Santiago 1:27, NWT). Beharrean dagoenari eskuzabaltasunez laguntzen diogunean, Jainkoarekin elkarlanean ari gara. Horrela jokatzen dugunean, Jainkoak gurekin zorretan dagoela esaten du (Esaera Zaharrak 19:17). Jainkoak, ematen duenari ordainduko diola irakasten du Bibliak (Lukas 14:12-14).

Noiz ez da ematea zuzena?

Arrazoi berekoiengatik egiten dugunean. Adibidez:

  • Besteak inpresionatzeko (Mateo 6:2).

  • Trukean zerbait jasotzeko (Lukas 14:12-14).

  • Salbamena erosteko (49. Salmoa 7, 8 [49:6, 7, NWT).

Jainkoak onartzen ez dituen jokabide edo ekintzak babesten ditugunean. Esaterako, gaizki egongo litzateke apustu egiteko, mozkortzeko edo drogak erabiltzeko norbaiti dirua ematea (1 Korintoarrei 6:9, 10; 2 Korintoarrei 7:1). Era berean, ez litzateke zuzena izango lan egiteko gai izanda, ez egitea erabakitzen duen norbaiti dirua ematea (2 Tesalonikarrei 3:10).

Jainkoak ematen dizkigun ardurak betetzea oztopatzen digunean. Familia-buruak bere familiaren beharrak asetu behar dituela irakasten du Bibliak (1 Timoteori 5:8). Beraz, gaizki egongo litzateke familia-burua besteei hainbeste emateagatik bere familia ez zaintzea. Era berean, zuten guztia «Jainkoarentzat opari» zen aitzakiarekin, euren guraso helduak zaindu nahi ez zituztenak kondenatu zituen Jesusek (Markos 7:9-13).

Emateari buruzko biblia-aipuak

Esaera Zaharrak 11:25: «Eskuzabalak oparotasuna izango du, edaten ematen duenak hartu ere egingo du».

Esanahia: Ematea jasotzen duenarentzat lagungarria da, baita ematen duenarentzat ere.

Esaera Zaharrak 19:17: «Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio eta berak itzuliko dio ordainsaria».

Esanahia: Beharrean dagoena laguntzen dugunean, Jainkoak gurekin zorretan dagoela esaten du. Eskuzabaltasunez ematen dugunean, berak ordainduko digula promesten digu.

Mateo 6:2: «Limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek […] egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko».

Esanahia: Ematearen arrazoia ez litzateke arreta guregana erakartzea izan beharko.

Eginak 20:35: «Zorion gehiago du emateak hartzeak baino».

Esanahia: Bihotzez emateak zoriontsu egiten gaitu.

2 Korintoarrei 9:7: «Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak».

Esanahia: Borondatez ematen dugunean, Jainkoa pozten dugu.

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu