Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • 4. Familiaren maitasuna galtzea
    Talaia 2011 | Maiatza 1
    • 4. Familiaren maitasuna galtzea

      Pertsona askok familiari izan beharko lioketen maitasuna galduko dute (2 TIMOTEORI 3:1-3).

      ● Chris-ek etxeko indarkeriaren biktimen alde dagoen elkarte batean egiten du lan Gales iparraldean. «Bulegora kolpez beteta etorri zen emakume bat gogoratzen dut. Bere zaurien erruz, ezin izan nuen ezagutu», dio Chrisek. «Beste emakume batzuk emozionalki hain kaltetuta daude, ezin digutela aurpegira begiratu».

      ZER DIOTE FROGEK? Afrikako herrialde batean hiru emakumetatik batek, gutxi gorabehera, abusu sexualak sufritu ditu bere haurtzaroan. Herrialde bereko inkesta baten arabera, gizonezkoen herena baino gehiagok bere emazteari jotzea onargarria dela uste dute. Baina emakumeak ez dira etxeko indarkeriaren biktima bakarrak. Kanadan, esaterako, hamar gizonetatik hiru inguruk euren bikoteen eskutik kolpeak edo beste tratu txar batzuk jaso dituzte.

      ZEIN DA OHIKO ERAGOZPEN BAT? Etxeko indarkeria beti existitu da. Orain, iraganean baino arreta handiagoa ematen zaio, besterik ez.

      ONARGARRIA AL DA ERAGOZPEN HAU? Egia da azken urteotan, etxeko indarkeriari eman zaion arreta handiagoa izan dela. Baina, erasoen kopurua murriztu al du honek? Ez horixe! Horren ordez, familiaren maitasuna gero eta gehiago galtzen ari da.

      ZEIN DA ZURE IRITZIA? 2 Timoteori 3:1-3 betetzen ari al da? Pertsona askok familiari izan beharko lioketen maitasuna galdu al dute?

  • 4. Familiaren maitasuna galtzea
    Talaia 2011 | Maiatza 1
    • [Iruzkina]

      «Gure gizartean etxeko indarkeria gutxien salatzen den delituen artean dago. Emakume batek bere bikotearen esku 35 eraso inguru jasaten ditu poliziarengana jo aurretik» (GALESEKO ETXEKO INDARKERIAREN AURKAKO ZERBITZUAREN BOZERAMAILE BAT).

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu