Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • ijwbq 185. artikulua
  • Aurresan al zuen Bibliak nolakoa izango zen gaur egungo jendea?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Aurresan al zuen Bibliak nolakoa izango zen gaur egungo jendea?
  • Bibliari buruzko galderak
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • Bibliaren erantzuna
  • Zer aurresan zuen Bibliak gaur egungo jendearen pentsaera eta jokaerari buruz?
  • Zer eragin izango zuten pertsona berekoiek besteengan?
  • Zergatik egingo zuen orokorrean jendeak okerrera?
  • Zer egin beharko genuke gure inguruko jendeak gaizki jokatzen badu?
  • Egingo al zuten okerrera pertsona guztiek?
  • Eroriko al da gizartea erabateko kaosean?
  • Zein da azken egunen seinalea?
    Bibliari buruzko galderak
  • «Azken egunetan» bizi al gara?
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
  • Noiz etorriko da munduaren azkena? Jesusek esan zuena
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2021
  • Timoteok jendea lagundu nahi zuen
    Irakatsi zure seme-alabei
Ikusi gehiago
Bibliari buruzko galderak
ijwbq 185. artikulua
Irudi-multzoa: Jendea gaizki jokatzen. 1) Diru-gosea duen adineko emakume bat diru-sorta bat kontatzen ari da. 2) Aurpegia estalia duen gizon bat protestatzen ari da molotov koktel bat jaurtiz. 3) Enpresari harroputz bat. 4) Egozentrikoa den emakume gazte bat selfie bat ateratzen ari da. 5) Oso haserre dagoen gizon bat garrasika ari da.

Aurresan al zuen Bibliak nolakoa izango zen gaur egungo jendea?

Bibliaren erantzuna

Bai. Bibliak gure garaian jendeak okerrera egingo zuela aurresan zuen. Honek esan nahi du mundu osoan zehar moraltasunak okerrera egingo zuela eta baloreak galdu egingo zirelaa (2 Timoteori 3:1-5). Baina Bibliak jende guztia ez zela horrelakoa izango ere aurresan zuen, hau da, Jainkoaren laguntzarekin eragin negatiboei aurre egingo zietela eta Jainkoak nahi bezala pentsatu eta jokatuko zutela (Isaias 2:2, 3).

Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:

  • Zer aurresan zuen Bibliak gaur egungo jendearen pentsaera eta jokaerari buruz?

  • Zer eragin izango zuten pertsona berekoiek besteengan?

  • Zergatik egingo zuen orokorrean jendeak okerrera?

  • Zer egin beharko genuke gure inguruko jendeak gaizki jokatzen badu?

  • Egingo al zuten okerrera pertsona guztiek?

  • Eroriko al da gizartea erabateko kaosean?

Zer aurresan zuen Bibliak gaur egungo jendearen pentsaera eta jokaerari buruz?

Bibliak ohikoak izango ziren jarrera eta jokabide negatiboak aipatzen ditu, hauen guztien iturria berekoikeria izanik. Jendeak ez zuen autokontrolik izango, euren burua maitatuko zuten eta plazerrak maitatuko zituzten Jainkoaren gainetik (2 Timoteori 3:2-4).

Profezia hau argi betetzen ari da gaur egun. Pertsonek euren buruan bakarrik pentsatzen dute, euren interesetan, euren desioak betetzean, euren bizitzari zentzua ematean eta abar. Jarrera hauek hain ohikoak bihurtu dira talde batzuei ni belaunaldia deitu zaiela. Jende askok euren buruan bakarrik pentsatzen du. Beraz, «onaren etsai» bihurtu dira, ez dutelako ezaugarri onak maitatzeko gaitasunik. «Esker txarreko» direnez, ez dute dutenagatik eta besteek beraiengatik egiten dituzten gauzengatik esker ona adierazteko beharrik ikusten (2 Timoteori 3:2, 3).

Berekoikeriaren ondorioz, pertsona askok jokaera txarrak garatu dituzte. Bibliak gaur egungo pertsonek jokaera hauek izango zituztela aurresan zuen. Horrelakoak izango ziren:

  • Handizaleak. Pertsona asko diruzaleak dira. Euren arrakasta, dituzten ondasunen arabera neurtzen dute (2 Timoteori 3:2).

  • Harroak. Ohikoa da «harro eta handiputz» den jendea ikustea (2 Timoteori 3:2, 4). Euren gaitasun, ezaugarri eta ondasunez harro daude eta besteei erakusten dizkiete.

  • Kalumniatzaileak. «Biraolari» eta «gaizki-esale» asko dago (2 Timoteori 3:2, 3). Pertsona hauek besteak edo Jainkoa iraintzen dituzte, eta beraiei buruz gezurrak esaten dituzte.

  • Egoskorrak. Pertsona asko desleial, traidore eta burugogorrak dira (2 Timoteori 3:2-4). Ondorioz, ez daude adostasun batera iristeko edo konponbide bat aurkitzeko prest, eta ez dute euren hitza betetzen.

  • Biolentoak. «Basati» den jende asko dago (2 Timoteori 3:3). Pertsona hauek azkar haserretzen dira eta ondorioz, askotan, biolentziaz eta krudelkeriaz jokatzen dute.

  • Errebeldeak. Jesusek gure garaian gaiztakeria ugalduko zela aurresan zuen (Mateo 24:12). Istiluak eta «iraultza-hotsak» edo erreboltak ere egongo zirela esan zuen (Lukas 21:9).

  • Ez zuten familia maitatuko. Pertsona asko «gurasoentzat errebelde» eta bihotz-gogorrekoak dira. Ez diote familiari maitasunik erakusten eta ez dira beraiez arduratzen. Ondorioz, familietan inoiz baino biolentzia eta tratu txar gehiago dago (2 Timoteori 3:2, 3).

  • Jainkoa adoratzean itxurazaleak izango ziren. «Itxuraz erlijiozale» den geroz eta jende gehiago dago (2 Timoteori 3:5). Pertsonek Jainkoak eskatzen duena egin beharrean, euren erlijio-buruek esaten dutena jarraitzen dute, entzun nahi dutena esaten dietelako (2 Timoteori 4:3, 4).

Zer eragin izango zuten pertsona berekoiek besteengan?

Jende asko berekoi izateak geroz eta arazo mental eta emozional gehiago egotea eragin du (Kohelet 7:7). Adibidez, diruzaleek besteak engainatzen dituzte eta beraiez aprobetxatzen dira. Batzuek familia maite ez dutenez, baliteke familia kideek tratu txarrak jasatea. Honek depresioa sufritzea edo suizidatu nahi izatea eragin dezake. Besteak traizionatzen dituztenek edo deseleialak direnek, zauri emozional larriak eragiten dituzte.

Zergatik egingo zuen orokorrean jendeak okerrera?

Bibliak jendea benetan zergatik aldatu den azaltzen du:

  • Jainkoa eta pertsonenganako maitasun zintzoa hozten ari da (Mateo 24:12). Horregatik, geroz eta berekoikeria gehiago dago.

  • Satanas Deabrua zerutik lurrera bota zuten (Apokalipsia 12:9, 12). Ordutik, pertsonengan duen eragina handiagoa da, eta ondorioz, jendea geroz eta berekoiagoa da (1 Joan 5:19).

Zer egin beharko genuke gure inguruko jendeak gaizki jokatzen badu?

Jainkoaren Hitzak dio: «Alde egizu horrelakoengandik!» (2 Timoteori 3:5). Honek ez du esan nahi pertsonengandik baztertuta bizi behar dugunik, baizik eta ez dugula berekoiekin eta Jainkoarengandik urrun daudenekin harreman esturik izan behar (Santiago 4:4).

Egingo al zuten okerrera pertsona guztiek?

Ez. Pertsona batzuek «egiten diren higuingarritasun guztiengatik intziri eta negar» egingo zutela aurresan zuen Bibliak (Ezekiel 9:4). Jainkoaren arauak jarraituko zituzten euren bizitzan berekoikeria baztertuz. Argi ikusiko zen pertsona hauen hitz egiteko eta jokatzeko modua besteenarekin alderatuta oso desberdina izango zela (Malakias 3:16, 18). Adibidez, guztiekin bakea mantentzen saiatuko ziren eta ez zuten gerretan parte hartuko, ezta ekintza biolentoetan ere (Mikeas 4:3).

Eroriko al da gizartea erabateko kaosean?

Ez. Gizartea ez da guztiz bertan behera eroriko, Jainkoak bere arauak jarraitzen ez dituztenak kenduko dituelako (37. Salmoa 38). Lur berri bat, hau da, lurrean biziko den gizarte berri bat ezarriko du, non apalak direnak betirako biziko diren (2 Pedro 3:13; 37. Salmoa 11, 29). Ziur gaude hau gertatuko dela, orain ere Biblia jende askori Jainkoaren arauen arabera bizitzen laguntzen ari delako (Efesoarrei 4:23, 24).

a Bibliako profeziek eta munduaren egoerak «azken egunetan» bizi garela erakusten dute. Une horiek «latzak» izango ziren (2 Timoteori 3:1). Gehiago jakiteko, irakurri Zein da azken egunen seinalea? artikulua.

Ez al da jendea horrelakoa izan beti?

Bai. Biblia garaian ere, berekoiak ziren eta Jainkoa alde batera utzi zuten pertsonak zeuden (Erromatarrei 1:18, 29-31; Titori 1:12). Hala ere, Bibliak hurrengoa esan zuen azken egunei buruz: «Gizaki gaizto eta gezurtiak, berriz, gero eta okerrago ibiliko dira» (2 Timoteori 3:13). Bibliak aurresan zuen bezala, inoiz baino pertsona gehiagok erakusten dituzte ezaugarri txar hauek, eta inoiz baino modu nabariagoan.b

b Azken egunetako beste ezaugarri batzuk iraganean ere bete ziren, esaterako, gerrak, lurrikarak, goseteak eta epidemiak (Lukas 21:10, 11). Baina, inoiz ez bezala, gauza hauek guztiak modu nabarmenagoan eta aldi berean gertatzen ari dira.

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu