-
Nolakoa da Jehoba?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
3. Nola erakusten du Jehobak maite gaituela?
Jehobaren ezaugarri nagusia maitasuna da, «Jainkoa maitasuna baita» (1 Joan 4:8). Jehobak bere maitasuna Biblia eta sorkuntzaren bitartez erakusten digu (Irakurri Eginak 14:17). Maitasun hau, adibidez, gu sortzerakoan erakutsi du. Kolore, musika eta janari zoragarriez gozatzeko gaitasuna eman digu. Guk bizitzaz gozatzea nahi du.
-
-
Nola zikindu dute erlijio faltsuek Jainkoaren izena?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
2. Nola zikindu dute erlijio faltsuek Jainkoaren izena euren ekintzekin?
Erlijio faltsuek ez dituzte pertsonak Jehobak bezala tratatzen. Bibliaren arabera, erlijio faltsuen «bekatu-pila zeruraino» iritsi da (Apokalipsia 18:5). Mendeetan zehar, erlijioak politikan sartu dira, gerren alde egin dute eta pertsona askoren heriotza eragin edo onartu dute. Erlijioburu askok aberatsak izan nahi dute eta, horretarako, dirua eskatzen diete beraien jarraitzaileei. Honela, argi uzten dute ez dutela Jainkoa ezagutzen. Beraz, ez dute bera ordezkatzeko eskubiderik (Irakurri 1 Joan 4:8).
-