112. KANTA
Jehoba, bakearen Jainkoa
Paperezko edizioa
1. Jehoba, Jainkoa,
Aita on ‘ta maitea,
arren, entzun gure deia,
eman zure bakea.
Jesusen eskaintzan
dugun fede biziak
zugana gaitu hurbiltzen
‘ta gara lagun minak.
2. Zure Hitz ederrak
du behar dugun gida;
mundu latz ilun honetan
da guretzat argia.
Beldur ‘ta ikara
kentzen duzun artean,
zu obedituz dauzkagu
babes eta bakea.
3. Zeru ‘ta lurrean
zuk maite dituzunak,
herri bakar bat osatuz,
gaude denok bilduta.
Zure Erreinuak
mundu hau agintzean,
zein pozik biziko garen
lur berri baketsuan!
(Ikusi Sal. 4:8; Flp. 4:6, 7; 1 Tes. 5:23 ere)