Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • nwt 471.- 475. or.
  • A3 Nola iritsi da Biblia gure garaia arte?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • A3 Nola iritsi da Biblia gure garaia arte?
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • KOPISTEK JAINKOAREN HITZA KONTSERBATU ZUTEN
  • BIBLIA ITZULPENERAKO HEBREAR ETA GREKOZKO TESTUAK AUKERATU ZIREN
  • Urteetan zehar Biblia aldatu egin al da?
    Bibliari buruzko galderak
  • Bibliaren biziraupena: bere mezua aldatzeko saiakeren aurrean
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2016
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
A3 Nola iritsi da Biblia gure garaia arte?

A3

Nola iritsi da Biblia gure garaia arte?

Bibliaren autoreak Biblia sortu baino gehiago egin zuen; babestu ere egin zuen. Izan ere, honako hau idatzia izateaz arduratu zen:

«Jehobaren hitzak betirako irauten du» (1 Pedro 1:25).

Idazki Hebrear-aramearrena eta Idazki Greko Kristauen jatorrizko eskuizkriburik biziraun ez duen arren, adierazpen hori egia da. Orduan, nola egon gaitezke ziur gaur egun Biblian irakurtzen dugunak Jainkoak inspiratutako jatorrizko idazkiekin bat egiten duela?

KOPISTEK JAINKOAREN HITZA KONTSERBATU ZUTEN

Idazki Hebrearrei dagokienez, aurreko galderari erantzun bat emateko, alde batetik, Jainkoak antzina ezarritako ohitura batean pentsatu behar dugu. Berak testuaren kopiak egiteko agindua eman zuen.b Esaterako, Jehobak Israelgo erregeei Legearen kopiak egiteko eskatu zien (Deuteronomioa 17:18). Bestetik, Jainkoak lebitarrei «legearen liburua» kontserbatzeko eta herriari Legea irakasteko ardura eman zien (Deuteronomioa 31:26; Nehemias 8:7). Juduak Babiloniara erbesteratuak izan ondoren, soferim izeneko kopista talde berri bat sortu zen (Esdras 7:6, oharrak). Urteekin, kopista horiek Idazki Hebrearretako 39 liburuen kopia asko egin zituzten.

Mendeetan zehar, kopistek kontu handiz egin zituzten liburu horien kopiak. Erdi Aroan, masoreta izeneko judu kopista talde batek ohitura horri jarraitu zion. Existitzen den eskuizkribu masoretiko zaharrena Leningradoko Kodexa da, K.o. 1008 eta 1009 urte bitartekoa. Hala ere, XX. mendearen erdialdean, Itsaso Hileko Eskuizkribuen artean, Bibliaren 220 eskuizkribu eta fragmentu inguru aurkitu ziren. Eskuizkribu horiek Leningradoko Kodexa baino mila urte zaharragoak ziren. Itsaso Hileko Eskuizkribuak Leningradoko Kodexarekin konparatzean, garrantzi handiko egia bat baieztatzen da: Itsaso Hileko Eskuizkribuen idazkera desberdin samarra izan arren, desberdintasun horiek ez dute mezuaren esentzia aldatzen.

Zer esan dezakegu Idazki Greko Kristauen 27 liburuei buruz? Jesu Kristoren apostolu eta dizipulu batzuek liburu horiek lehen mendean idatzi zituzten. Ondoren, judu kopisten ohiturari jarraituz, lehen kristauek liburu horien kopiak egin zituzten (Kolosarrei 4:16). Egia da Diokleziano erromatar enperadorea eta beste batzuk lehen kristauen idazki guztiak ezabatzen saiatu zirela. Hala eta guztiz ere, antzinako milaka fragmentu eta eskuizkribuk gure garaia arte biziraun dute.

Kristau idazkiak beste hizkuntza batzuetara ere itzuli ziren. Lehenengo Biblia itzulpenak armeniera, koptoera, etiopiera, georgiera, latina eta siriakoa bezalako antzina-antzinako hizkuntzetan egin ziren.

BIBLIA ITZULPENERAKO HEBREAR ETA GREKOZKO TESTUAK AUKERATU ZIREN

Antzinako Biblia eskuizkribuen kopia guztiek ez dituzte hitz berberak erabiltzen. Orduan, nola jakin dezakegu jatorrizko testuak esaten zuena?

Demagun irakasle batek 100 ikasleri liburu baten kapitulu berbera kopiatzeko eskatzen diela. Jatorrizko kapitulua galduz gero, aldez aurretik egindako 100 kopiak konparatu daitezke jatorrizko testuak esaten zuena jakiteko. Agian ikasle guztiek akatsak egin dituzte, baina ziurrenik ez dira akats berberak izan. Era berean, adituek eskuragarri dauden antzinako Biblia liburuen milaka fragmentu eta kopia konparatzen dituztenean, kopisten akatsak identifikatu ditzakete eta jatorrizko testuek ziotena ondorioztatu.

«Ziurtasun osoz esan daiteke ez dagoela hain zehatz transmititu den antzinako idazkirik»

Baina nola egon gaitezke ziur jatorrizko testuen ideiak modu zehatzean jaso ditugula? William H. Green adituak Idazki Hebrearren testuari buruz hurrengoa esan zuen: «Ziurtasun osoz esan daiteke ez dagoela hain zehatz transmititu den antzinako idazkirik». Bestalde, Frederick F. Bruce Biblia adituak honakoa idatzi zuen Itun Berria bezala ezagutzen den Idazki Greko Kristauei buruz: «Itun Berriko idazkien egiazkotasunaren ebidentzia idazle klasiko askorena baino askoz ere handiagoa da. Inork ez luke azken horien egiazkotasuna zalantzan jarriko». Beste hau ere esan zuen: «Itun Berria idazki sekularren bilduma bat izango balitz, bere egiazkotasuna zalantza izpirik gabe onartua izango litzateke orokorrean».

Hebrear testua itsaso hileko eskuizkribuetan

Isaias liburuaren 40. kapitulua Itsaso Hileko Eskuizkribuetan (K.a. 125 eta 100. urte bitartekoa)

Mila urte ondorengo hebrear eskuizkribuekin konparatzean, aldaketa txiki batzuk baino ez ziren aurkitu, eta gehienak ortografikoak dira

Hebrear testua Alepoko Kodexean

Isaias liburuaren 40. kapitulua Alepoko Kodexean (K.o. 930. urte inguruko eskuizkribu masoretiko garrantzitsuan)

Hebrear testua: Idazki Hebrearren Mundu Berriko Itzulpena ingelesez (1953-1960) Rudolf Kittel-en Biblia Hebraica-n oinarritu zen. Ordudanik, hebrear testuaren —Biblia Hebraica Stuttgartensia eta Biblia Hebraica Quinta-ren— edizio eguneratuak agertu dira. Azken horiek Itsaso Hileko Eskuizkribu eta antzinako beste eskuizkribuei buruz egindako ikerketetan oinarritu ziren. Edizio espezializatu horiek Leningradoko Kodexa erabili zuten testu nagusian. Gainera, oin-oharretan, beste iturri batzuetatik ateratako barianteak adierazi zituzten. Iturri horietako batzuk hauek dira: samariar Pentateukoa, Itsaso Hileko Eskuizkribuak, Hirurogeita hamarrena, aramear targumak, Vulgata eta Peshitta. Mundu Berriko Itzulpena argitalpenerako, Biblia Hebraica Stuttgartensia eta Biblia Hebraica Quinta kontsultatu ziren.

Testu grekoa: XIX. mendearen amaieran, Brooke Westcott eta Fenton Hort adituek eskuizkribu eta Biblia fragmentu batzuk konparatu zituzten. Beraien helburua testu greko maisu —edo nagusi— bat prestatzea zen, euren ustez jatorrizko idazkiak modurik zehatzenean transmitituko zituena. XX. mendearen erdialdean, Mundu Berriko Bibliaren Itzulpen Batzordea itzulpen honetarako testu maisu horretan oinarritu zen. Horretaz gain, antzinako beste papiro batzuk kontsultatu zituzten (beharbada bigarren eta hirugarren mendekoak). Harrezkeroztik, papiro gehiago daude eskuragarri. Gainera, Nestle eta Aland-en eta Biblia Elkarte Batuak erakundearen testu maisuek, besteak beste, azkenaldiko ikerketen emaitzak erakusten dituzte. Horietako batzuk itzulpen honetan erabili dira.

Testu maisu horiek kontsultatzean, argi geratu zen Idazki Greko Kristauen bertset batzuetan beranduago kopistek gehitutako informazioa zegoela. Bertset horiek King James bertsioa eta La Biblia del Oso bezalako antzinako itzulpenetan agertu arren, ez ziren inoiz Idazki inspiratuen parte izan. Baina XVI. menderako, Biblia itzulpenetarako onartua zegoen bertseten banaketa dagoeneko ezarrita zegoen. Beraz, Biblia gehienetan bertset horiek ezabatu zirenez, bertseten numerazioan hutsuneak sortu ziren. Bertsetak hurrengoak dira: Mateo 17:21; 18:11; 23:14; Markos 7:16; 9:44, 46; 11:26; 15:28; Lukas 17:36; 23:17; Joan 5:4; Eginak 8:37; 15:34; 24:7; 28:29; eta Erromatarrei 16:24. Itzulpen honetan, omititutako bertset bakoitzean oin-ohar bat sortu da.

Jakina ere bada Markos 16ko (9-20 bertsetetako) amaiera luzea, Markos 16ko amaiera motza eta Joan 7:53-8:11 pasartea ez zeudela jatorrizko eskuizkribuetan. Horregatik, itzulpen honetan, pasarte espurio horiek omititu dira.

Adituen ikuspuntutik jatorrizko testura gehien gerturatzen dena kontuan izanik, itzulpen honetako testuan beste aldaketa batzuk egin dira. Adibidez, eskuizkribu batzuetan, Mateo 7:13ak dio: «Sartu ate estutik, zabala baita suntsipenera daraman atea eta erraza bidea, eta asko sartzen dira bertatik». Itzulpen batzuek ez dute «atea» esaten. Baina eskuizkribuak sakonki aztertzean, hitz hori jatorrizko testuan zegoela ondorioztatu zen eta, horregatik, itzulpen honetan erabili da. Antzeko aldaketa dexente dauden arren, berez, txikiak dira eta ez dute Jainkoaren Hitzaren oinarrizko mezuan eraginik.

Papirozo eskuizkribua

2 Korintoarrei 4:13-5:4 pasartearen papirozko eskuizkribua (K.o. 200. urte ingurukoa)

a Hemendik aurrera, Idazki Hebrearrak izenaz soilik aipatuko ditugu.

b Jatorrizko eskuizkribuak hondatzeko joera zuten materialetan idazten zirenez, horien kopiak egiten ziren.

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu