Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • nwt 476.- 483. or.
  • A5 Jainkoaren izena Idazki Greko Kristauetan

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • A5 Jainkoaren izena Idazki Greko Kristauetan
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
A5 Jainkoaren izena Idazki Greko Kristauetan

A5

Jainkoaren izena Idazki Greko Kristauetan

Biblia adituen arabera, Jainkoaren izena, Tetragrammaton (יהוה) deituriko hizki multzoarekin irudikatuta, ia 7.000 aldiz agertzen zen Idazki Hebrearren jatorrizko testuan. Hala ere, askoren ustez, ez zen Idazki Greko Kristauen jatorrizko testuan agertzen. Horregatik, gaur egungo Biblia bertsio gehienek ez dute Jehoba izena Itun Berria ere deituriko Bibliaren atal honetan erabiltzen. Idazki Grekoek Idazki Hebrearretatik aipamenak egiten dituztenean eta aipamen horietan Tetragrammaton-a aurkitzen denean ere, itzultzaile gehienek Jainkoaren izena erabili beharrean, «Jaun» titulua erabiltzen dute.

Biblia. Mundu Berriko Itzulpenak ez dio ohitura horri jarraitzen. Jehoba izena guztira 237 aldiz erabiltzen du Idazki Greko Kristauetan. Erabaki hori hartzeko, itzultzaileak bi arrazoi garrantzitsutan oinarritu ziren: 1) Orain eskuragarri ditugun eskuizkribu grekoak ez dira jatorrizkoak. Existitzen diren milaka kopietatik, gehienak jatorrizkoak baino bi mende beranduago egin ziren gutxienez. 2) Garai hartarako, kopistek Tetragrammaton-a Kirios —grekoz «Jaun» esanahia duena— terminoarekin ordezkatzen zuten. Gainera, zenbait eskuizkributan aldaketa hori dagoeneko eginda zegoen, eta kopistek eskuizkribu horien kopiak egiten zituzten.

Mundu Berriko Bibliaren Itzulpen Batzordeak Tetragrammaton-a jatorrizko eskuizkribu grekoetan agertzen zela eta horren froga sendoak zeudela ondorioztatu zuen. Erabakia froga hauetan oinarritu zen:

  • Jesusen eta apostoluen garaian erabiltzen ziren Idazki Hebrearren kopietan Tetragrammaton-a agertzen zen. Iraganean, ia inork ez zuen hori zalantzan jartzen. Gainera, froga hori erabat egiaztatua izan zen Qumran inguruan lehen mendeko Idazki Hebrearren eskuizkribu batzuk aurkitu zirenean.

  • Jesusen eta apostoluen garaian erabiltzen ziren Idazki Hebrearren grekozko itzulpenetan ere Tetragrammaton-a agertzen zen. Mendeetan zehar, adituek Tetragrammaton-a ez zela Hirurogeita hamarren bertsioaren —Idazki Hebrearren grekozko itzulpen baten— eskuizkribuetan agertzen pentsatzen zuten. Baina XX. mendearen erdialdean, Jesusen garaian existitzen zen Hirurogeita hamarren bertsioaren antzina-antzinako fragmentu batzuk aurkitu ziren. Fragmentu horietan, Jainkoaren izena agertzen zen hebrear hizkiz idatzita. Beraz, Jesusen garaian, Jainkoaren izena Idazkien grekozko itzulpenetan agertzen zen. Hala eta guztiz ere, Hirurogeita hamarren bertsioaren eskuizkribu nagusietan, hala nola IV. mendekoak diren Vaticanoko Kodexean eta Sinaiko Kodexean, Jainkoaren izena ez da Hasiera eta Malakias bitarteko liburuetan agertzen (lehenagoko eskuizkribuetan, aldiz, agertzen zen). Beraz, ez da harritzekoa garai hartako eskuizkribuetan Jainkoaren izena Itun Berria deiturikoan —grekoz idatzitako Biblia atalean— ez agertzea.

    Jesusek hau esan zuen otoitzean: «Ni nire Aitaren izenean etorri naiz». Gainera, bere ekintzak bere «Aitaren izenean» egiten zituela adierazi zuen

  • Idazki Greko Kristauetan ere Jesusek Jainkoaren izena askotan aipatu eta ezagutzera eman zuela adierazten da (Joan 17:6, 11, 12, 26). Jesusek hau esan zuen otoitzean: «Ni nire Aitaren izenean etorri naiz». Gainera, bere ekintzak bere «Aitaren izenean» egiten zituela adierazi zuen (Joan 5:43; 10:25).

  • Idazki Greko Kristauak Jainkoak inspiratutako Idazki Hebrearren jarraipena direnez, bere izena testutik bat-batean desagertzeak ez luke zentzurik izango. Lehen mendearen erdialdean, Santiago dizipuluak hau esan zien Jerusalemeko adindunei: «Simeonek zehatz-mehatz kontatu digu nola Jainkoak, lehen aldiz nazioetan arreta jarriz, bere izena eramateko herri bat aukeratu zuen» (Eginak 15:14). Lehen mendean inork ez bazuen Jainkoaren izena ezagutzen eta erabiltzen, ez luke zentzurik izango Santiagok adierazpen hori egin izanak.

  • Idazki Greko Kristauetan Jainkoaren izen laburtua agertzen da. Apokalipsia 19:1, 3, 4 eta 6 bertsetetan agertzen den aleluia hitzak Jainkoaren izena du barne. Hitz hori literalki «Goretsi Jah» esanahia duen hebrear esamoldetik dator. Jehoba izenaren forma laburtua Jah da. Gainera, Idazki Greko Kristauetan agertzen diren izen asko Jainkoaren izenetik datoz. Izan ere, hainbat erreferentzia-lanen arabera, Jesusen izenak «Jehoba salbamena da» esan nahi du.

  • Antzinako judu erreferentzia-lanen arabera, judu jatorriko kristauek Jainkoaren izena erabiltzen zuten beraien idazkietan. Tosefta-k —300. urte inguruan osaturiko ahozko legeen idatzizko bilduma batek— hurrengo jarraibideak ematen zizkien juduei kristau idazkiak larunbatean erreak izanez gero: «Ebanjelioen liburuak eta minim liburuak [ziurrenik judu-kristauak zirenak] ez dira sute batetik salbatuak izan behar. Horren ordez, liburu horiek eta horietan agertzen diren Jainkoaren izenaren aipamenak erretzen utzi behar dira». Lan-erreferentzia horretan ere, II. mende hasierako Yose Galilearra errabinoak sute hori asteko beste egunen batean gertatuz gero idazki kristauekin zer egin behar zen azaldu zuen: «Horietan [kristau idazkiei buruz ari zela ulertzen da] agertzen diren Jainkoaren izenaren aipamenak moztu eta gorde behar dira, eta gainontzekoa erretzen utzi behar da».

  • Idazki Greko Kristauetan Idazki Hebrearren zenbait aipamen egiten dira, eta Biblia aditu batzuek aipamen horietan ziurrenik Jainkoaren izena agertzen zela onartzen dute. Biblia hiztegi batek honakoa dio: «Itun Berriak ziurrenik Tetragrammaton-a —Jainkoaren izena, Yahweh— mantentzen zuen Itun Zaharretik egiten zituen aipamen batzuetan edo guztietan» (The Anchor Bible Dictionary, «Tetragrammaton-a Itun Berrian» izenburupean). George Howard Biblia adituak dio: «Grekora itzulitako Biblia kopietan [Hirurogeita hamarren bertsioan], lehen mendeko kristauentzat Idazkiak ziren horietan, Tetragrammaton-a idazten zen oraindik. Beraz, arrazoitsua da Itun Berriko idazleek, Idazkien aipamenak egitean, Tetragrammaton-a Biblia testuan mantenduko zutela pentsatzea».

  • Ospe handiko Biblia itzultzaile batzuek Jainkoaren izena erabili dute Idazki Greko Kristauen beraien itzulpenetan. Horietako itzultzaile batzuek Mundu Berriko Itzulpena (ingelesez) existitu aurretik argitaratu zituzten beraien itzulpenak. Ikus ditzagun adibide batzuk: alemanez, Dominikus von Brentano (Die heilige Schrift des neuen Testaments, 1791); frantsesez, André Chouraqui (Bible de Chouraqui, 1985); ingelesez, Benjamin Wilson (The Emphatic Diaglott, 1864); eta portugesez, Manuel Fernandes de Santanna (O Evangelho Segundo S. Mattheus, 1909). Bestalde, gazteleraz, Pablo Besson-ek Jehová izena erabili zuen Lukas 2:15 eta Judas 14 aipuetan (El Nuevo Testamento, 1919). Gainera, Jainkoaren izena 100 oharretan baino gehiagotan erabili zuen, ziurrenik jatorrizko testuan non agertzen zen adierazteko. Bestalde, gaztelerako sei bertsiotan gutxienez, Jainkoaren izena YHWH, Yahvé eta Yahweh forma desberdinetan erabili da. Katalaneko itzulpen batzuetan ere Jainkoaren izena Idazki Greko Kristauen hainbat oharretan aipatzen da; esaterako, Nou Testament, Traducció interconfessional (1989) itzulpenak Jahvè forma erabili du.

    Jainkoaren izena Jehoba Idazki Grekoetan

    Jainkoaren izena Eginak 2:34an, Benjamin Wilson-en The Emphatic Diaglott itzulpenean (1864)

  • 100 hizkuntzak baino gehiagok Jainkoaren izena erabiltzen dute Idazki Greko Kristauetako beraien Biblia itzulpenetan. Afrika, Amerika, Asia, Europa eta Pazifikoko irletako hizkuntza askok Jainkoaren izena behin eta berriz erabiltzen dute (ikusi 482 eta 483. orrialdeetako zerrenda). Idazki Greko Kristauak hizkuntza horietara itzuli zituztenek Jainkoaren izena erabiltzea erabaki zuten aurretik azaldutako antzeko arrazoiengatik. Horietako itzulpen batzuk azken urteotan argitaratuak izan dira. Adibidez, 1999an, Biblia rotuman hizkuntzan argitaratua izan zen. Itzulpen horrek Jihova forma 51 aldiz erabiltzen du 48 bertsetetan. Eta Indonesiako batako toba hizkuntzan argitaratutako 1989ko Biblia bertsio batean, Jahowa forma 110 aldiz agertzen da.

    Jainkoaren izena hawaiiera itzulpen bateko Idazki Grekoetan

    Jainkoaren izena Markos 12:29 eta 30ean, hawaiieraz itzulitako Biblia itzulpen batean

Zalantzarik gabe, Jainkoaren izena, Jehoba, Idazki Greko Kristauetan berrezartzeko arrazoi sendoak daude. Eta horixe bera da Mundu Berriko Itzulpenaren itzultzaileek egin dutena. Beraiek Jainkoaren izena sakonki errespetatzen dute. Gainera, sentitzen duten errespetu handiarengatik, ez lukete jatorrizko testuan idatzita dagoen ezer ezabatuko (Apokalipsia 22:18, 19).

Biblia aipuak hebreeraz, grekoz eta ingelesez

Jainkoaren izena Idazki Greko Kristauetan agertzen den hizkuntza eta dialektoen zerrenda

Hizkuntza edo dialektoa: Jainkoaren izena

  • Alemana: Jehovah; Jehova

  • Aneytum: Ihova

  • Arawakera: Jehovah

  • Awabakal: Yehóa

  • Bangi: Yawe

  • Batak (toba): Jahowa

  • Bengaera: Jěhova

  • Bolia: Yawe

  • Bubiera: Yehovah

  • Bullom so: Jehovah

  • Chácobo: Jahué

  • Chin (hakka): Zahova

  • Chippewa: Jehovah

  • Choctaw: Chihowa

  • Chuukera: Jiowa

  • Dakota: Jehowa

  • Dobu: Ieoba

  • Dualera: Yehowa

  • Efate (iparraldekoa): Yehova

  • Efikera: Jehovah

  • Eweera: Yehowa

  • Fangera: Jehôva

  • Fijiera: Jiova

  • Frantsesa: Jéhovah; IHVH; yhwh

  • Gaera: Iehowa

  • Galesa: Iehofah

  • Gaztelania: Jehová; Yahvé; YHWH; Yahweh

  • Gibario (kerewo dialektoa): Iehova

  • Grebo: Jehova

  • Hawaiiera: Iehova

  • Hebreera: יהוה

  • Hindustanera: Yihováh

  • Hiri motu: Iehova

  • Ho-chunk (winnebago): Jehowa

  • Ila: Yaave

  • Iliku (lusengo dialektoa): Yawe

  • Indonesiera: YAHWEH

  • Ingelesa: Jehovah

  • Kala lagaw ya: Iehovan

  • Kalangera: Yehova; Yahwe

  • Kalenjin: Jehovah

  • Kerewo: Iehova

  • Kiluba: Yehova

  • Kipsigis: Jehoba

  • Kiribatiera: Iehova

  • Kisonge: Yehowa

  • Koreera: 여호와

  • Kosraean: Jeova

  • Kroaziera: Jehova

  • Kuanua: Ieova

  • Laosera: Yehowa

  • Lele: Jehova

  • Lewo: Yehova

  • Lingalera: Yawe

  • Logo: Yehova

  • Lomongo: Yawe; Yova

  • Lonwolwol: Jehovah

  • Lugbarera: Yehova

  • Luimbi: Yehova

  • Luna: Yeoba

  • Lundera: Yehova

  • Luoera: Yawe

  • Luvaleera: Yehova

  • Malgaxe: Jehovah; Iehôvah

  • Malo: Iova

  • Markesera: Iehova

  • Marshallera: Jeova

  • Maskelinera: Iova

  • Mentawaiera: Jehoba

  • Meriamera: Iehoua

  • Miene: Yeôva

  • Misima-paneati: Iehova

  • Mizo: Jehovan; Jihova’n

  • Mohawkera: Yehovah

  • Morlokeera: Jioua

  • Motu: Iehova

  • Mpongwe (miene dialektoa): Jehova

  • Muskogee: Cehofv

  • Naga angami: Jihova

  • Naga, iparraldeko ntenyi: Jihova

  • Naga konyak: Jihova

  • Naga lotha: Jihova

  • Naga mao: Jihova

  • Naga sangtam: Jihova

  • Nandi: Jehova

  • Narrinyeri: Jehovah

  • Nauruera: Jehova

  • Navajo: Jîho’vah

  • Ndauera: Jehova

  • Nederlandera: Jehovah

  • Nembe: Jehovah

  • Nengone (edo maré): Iehova

  • Ngando: Yawe

  • Ntomba: Yawe

  • Nukuoro: Jehova

  • Poloniera: Jehowa

  • Portugesa: Iáhve

  • Rarotongan: Jehova; Iehova

  • Rerep: Iova

  • Rotuman: Jihova

  • Sakao: Ihova; Iehova

  • Samoera: Ieova

  • Seneca: Ya’wĕn

  • Sengele: Yawe

  • Sie: Iehōva

  • Sothoera: Yehofa

  • Sranantongo: Jehova

  • Sukumera: Yahuwa; Jakwe

  • Tahitiera: Iehova

  • Tekeera (ebo): Yawe

  • Temne: Yehṓfa; Yehofa

  • Thaiera: Yahowa

  • Toaripi: Jehova; Iehova

  • Tonga: Jehova

  • Tongera: Jihova; Sihova

  • Tshiluba: Yehowa

  • Tswanaera: Jehofa; Yehova; Yehofa

  • Txerokiera: Yihowa

  • Umbundu: Yehova

  • Uripivera: Iova

  • Wampanoag: Jehovah

  • Xhosera: Yehova

  • Zande: Yekova

  • Zuluera: Jehova; YAHWE

(Zerrenda hau ez dago osorik. Gainera, beste hizkuntza eta dialekto batzuetan, Jainkoaren izena oin-ohar edo argibide oharretan agertzen da).

300 hizkuntza baino gehiago

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu