Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Santiago 2
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Santiago liburuaren edukia

      • Faboritismoa, bekatu bat (1-13)

        • Maitasuna, lege gorena (8)

      • Fedea ekintzarik gabe hilda dago (14-26)

        • Deabruek sinesten dute eta beldurrez dardarka daude (19)

        • Abraham, Jehobaren laguna deitua (23)

Santiago 2:8

Oharra

  • *

    Edo «hurbilekoa; albokoa».

  • *

    Edo «erregearen lege».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Lan-koadernoaren erreferentziak, 2019/9, 15. or.

Santiago 2:9

Oharra

  • *

    Edo «lege hausle».

  • *

    Edo «zentsuratzen».

Santiago 2:11

Oharra

  • *

    Edo «asasinatu».

  • *

    Edo «asasinatzen».

Santiago 2:12

Oharra

  • *

    Lit. «askatasunaren».

Santiago 2:15

Oharra

  • *

    Lit. «bat biluzik dagoela».

Santiago 2:17

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 28. ikasgaia

Santiago 2:19

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2016/10,

Santiago 2:23

Oharra

  • *

    Ikusi A5 eransk.

  • *

    Edo «eta justizia bezala kontatua izan zitzaion».

Santiago 2:24

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/12, 3.- 7. or.

Santiago 2:25

Oharra

  • *

    Lit. «mezulariak».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/12, 6. or.

Santiago 2:26

Oharra

  • *

    Edo «arnasik».

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Santiago 2:1-26

Santiago

2 Ene anai-arrebok, ez zarete aintzaz beteriko Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen fedeari eusten eta, aldi berean, faboritismoa erakusten ariko, ezta? 2 Demagun zuen bilerara bi gizon joaten direla: batek urrezko eraztunak eta jantzi garestiak daramatza, eta bestea pobrea da eta arropa zikina darama. 3 Zer egingo zenukete? Begi onez ikusiko al zenukete jantzi garestiak daramatzana eta «eseri hemen, toki on batean» esango al zeniokete? Eta pobreari «gelditu zutik» edo «eseri han, nire oin aulkiaren ondoan» esango al zeniokete? 4 Hori bada egiten ari zaretena, ez al zarete zeuen artean bereizketak egiten ari? Eta ez al zarete erabaki maltzurrak hartzen dituzten epaileak izatera iritsi?

5 Entzun, ene anai-arreba maiteok. Ez al zituen Jainkoak munduaren ikuspuntutik pobreak direnak aukeratu fedean aberatsak izateko eta Erreinua —bera maite dutenei promestu ziena— herentzian jasotzeko? 6 Hala ere, zuek pobreak direnak mespretxatu dituzue. Eta ez al dira aberatsak zuek zapaltzen eta auzitegietara arrastaka eramaten zaituztetenak? 7 Ez al dira beraiek zuek daramazuen izen onaren aurka blasfematzen dutenak? 8 Idazkien pasarte batek dio: «Maitatu lagun hurkoa* zeure burua bezala». Beraz, lege goren* hori obeditzen baduzue, oso ondo egiten duzue. 9 Baina, faboritismoa erakusten jarraitzen baduzue, bekatu egiten ari zarete, eta legeak errudun* bezala kondenatzen* zaituzte.

10 Zeren norbaitek, Lege osoa obeditu arren, gauza bakar batean hanka sartzen badu, Lege osoa haustearen errudun da. 11 Izan ere, «ez egin adulteriorik» esan zuenak, «ez hil* inor» ere esan zuen. Beraz, zuk, adulteriorik egin ez arren, hiltzen* baduzu, legea haustearen errudun zara. 12 Zuek herri libre baten* legearen arabera izango zarete epaituak. Beraz, segi horren arabera hitz egiten eta jokatzen. 13 Zeren errukirik erakusten ez duena, errukirik gabe izango da epaitua. Errukia erakustea epaitzea baino hobea da.

14 Ene anai-arrebok, zertarako balio du norbaitek fedea duela esateak, ez badu ekintzarik? Fede horrek ezin du pertsona hori salbatu, ezta? 15 Demagun anaia edo arreba batek arropa behar duela* eta ez duela nahiko janaririk egunero jateko. 16 Zuetako batek «zoaz bakean, mantendu bero eta ondo jan» esaten badio, baina ez badio bere gorputzak behar duena ematen, zertarako balio du horrek? 17 Modu berean, fedea bera bakarrik, ekintzarik gabe, hilda dago.

18 Hala ere, norbaitek esango du: «Zuk fedea duzu eta nik ekintzak. Erakutsi niri ekintzarik gabeko zure fedea, eta nik nire ekintzen bidez erakutsiko dizut nire fedea». 19 Zuk Jainko bakarra dagoela sinesten duzu, ezta? Oso ondo egiten duzu. Baina deabruek ere sinesten dute eta beldurrez dardarka daude. 20 Zentzugabe hori, ez al zara konturatzen fedeak ekintzarik gabe ez duela ezertarako balio? 21 Ez al zen gure aita Abraham bere ekintzengatik justu deklaratua izan, bere seme Isaak aldarean eskaini ondoren? 22 Beraz, ikusten duzunez, bere fedeak eta bere ekintzek elkarrekin lan egin zuten, eta bere fedea bere ekintzen bitartez perfekzionatua izan zen. 23 Horrela bete zen honakoa esaten duen Idazkietako pasartea: «Abrahamek Jehobarengan* fedea jarri zuen, eta justutzat hartua izan zen*». Eta Jehobaren laguna deitu zitzaion.

24 Beraz, ikusten duzuen bezala, pertsona bat bere ekintzengatik da justu deklaratua, eta ez bere fedearengatik bakarrik. 25 Era berean, ez al zen Rahab prostituta bere ekintzengatik justu deklaratua izan, espioiak* bere etxean hospitalitatea eskainiz hartu eta beste bide batetik bidali ondoren? 26 Hala da, gorputza espiriturik* gabe hilda dagoen bezala, fedea ere ekintzarik gabe hilda dago.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu