Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • es25 17.- 26. or.
  • Otsaila

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Otsaila
  • Aztertu eguneko aipua (2025)
  • Azpitituluak
  • Larunbata, otsailak 1
  • Igandea, otsailak 2
  • Astelehena, otsailak 3
  • Asteartea, otsailak 4
  • Asteazkena, otsailak 5
  • Osteguna, otsailak 6
  • Ostirala, otsailak 7
  • Larunbata, otsailak 8
  • Igandea, otsailak 9
  • Astelehena, otsailak 10
  • Asteartea, otsailak 11
  • Asteazkena, otsailak 12
  • Osteguna, otsailak 13
  • Ostirala, otsailak 14
  • Larunbata, otsailak 15
  • Igandea, otsailak 16
  • Astelehena, otsailak 17
  • Asteartea, otsailak 18
  • Asteazkena, otsailak 19
  • Osteguna, otsailak 20
  • Ostirala, otsailak 21
  • Larunbata, otsailak 22
  • Igandea, otsailak 23
  • Astelehena, otsailak 24
  • Asteartea, otsailak 25
  • Asteazkena, otsailak 26
  • Osteguna, otsailak 27
  • Ostirala, otsailak 28
Aztertu eguneko aipua (2025)
es25 17.- 26. or.

Otsaila

Larunbata, otsailak 1

Entzungo dizuet (Jer. 29:12).

Behin, Ezekias erregea oso gaixo egon zen, eta Jehobari sendatzeko erregutu zionean, Jehobak osatu egin zuen (2 Err. 20:1-6). Bestalde, Paulo apostoluak «haragian sartutako ezten» bat izan zuen. Paulok ezten hau kentzeko erregutu arren, Jehobak ez zion bere arazoa konpondu (2 Ko. 12:7-9). Pedro eta Santiago apostoluen kasuan, Herodes erregeak biak hil nahi izan zituen. Azkenean, aingeru batek Pedro salbatu zuen; Santiagok, aldiz, bere bizia galdu zuen (Eg. 12:1-11). Agian honetan pentsatzen ari gara: «Zergatik salbatu zuen Jehobak Pedro, eta ez Santiago?». Bibliak ez du honi buruz ezer esaten. Baina ziur egon gaitezke Jehobak «bidegabekeriarik gabe» jokatzen duela beti (Deu. 32:4). Batzuetan, beharbada, Jehobak ez ditu gure otoitzak espero genuen moduan erantzuten. Baina Jehobak gure otoitzak beti modu maitekor eta justuan erantzuten dituen ziurtasuna dugu. Beraz, ez dugu zalantzan jartzen Berak guri erantzuteko erabiltzen duen modua (Job 33:13). w23.11 21 ¶6

Igandea, otsailak 2

Goiko jakinduria obeditzeko prest dago (St. 3:17).

Santiagok zuhurrak «obeditzeko prest» daudela idatzi zuen inspirazioz. Zer esan nahi du honek? Jehobarengandik autoritate neurri bat jaso dutenei gogotsu obeditzeko desira izan beharko genukeela. Baina, noski, norbaitek Jainkoaren arauak desobeditzea eskatzen badigu, Jehobak ez du espero guk hori egitea (Eg. 4:18-20). Jehobari obeditzea gizaki bati obeditzea baino errazagoa dela sentitu dezakegu. Azken finean, Jehobaren gida beti da perfektua (Sal. 19:8 [19:7, NWT]). Autoritatea duten gizakiak, aldiz, ez dira perfektuak. Hala ere, gure zeruko Aitak autoritate neurri bat eman die gurasoei, agintariei eta adindunei (Esa. 6:20; 1 Tes. 5:12; 1 Ped. 2:13, 14). Beraz, hauei obeditzea, errealitatean, Jehobari obeditzea da. w23.10 6 ¶2-3

Astelehena, otsailak 3

Esaten dudan hau egiazkoa eta fidagarria da (Ap. 21:5).

Gure fedea sendotzeko modu bat Jehobaren boterean pentsatzea da. Berak promestutako guztia betetzeko boterea du. Azken finean, bera Jainko Ahalguztiduna da (Job 42:2; Mar. 10:27; Efe. 3:20). Abraham eta Sarari euren zahartzaroan seme bat izango zutela esan zien (Has. 17:15-17). Gainera, Jehobak Abrahami esan zion bere ondorengoei Kanaan emango ziela. Baina, urte askotan, Abrahamen ondorengoak esklabo izan ziren Egipton. Beraz, ezinezkoa zirudien Jehobak promestutakoa noizbait betetzea. Hala ere, itxura guztien kontra, bete egin zen. Mariari ere seme bat izango zuela esan zion, birjina izan arren. Horrela, Jehobak Edengo lorategian milaka urte aurretik egindako promesa ere beteko zuen, beste guztiak bezala! (Has. 3:15). Jehobaren promesetan eta hauek nola bete dituen pentsatzen dugunean, botere handia duela konturatzen gara. Ondorioz, mundu berrian dugun fedea sendotu egiten da (Jos. 23:14; Is. 55:10, 11). w23.04 28 ¶10-12

Asteartea, otsailak 4

Jehoba, entzun nire otoitza, makurtu belarria nire erregura! (Sal. 143:1).

Dabidek Jehobari bere etsaiengandik askatzeko eskatu zion eta Jehobak bere otoitza erantzun zuen (1 Sam. 19:10, 18-20; 2 Sam. 5:17-25). Guk ere ziurtasun bera izan dezakegu (Sal. 145:18). Jehobak ez ditu, beharbada, gure otoitzak guk espero dugun moduan erantzuten. Paulok Jainkoari «haragian sartutako eztena» kentzeko eskatu zion hiru alditan. Erantzun al zituen Jehobak bere otoitzak? Bai, baina ez Paulok espero zuen moduan. Arazoa kendu ordez, Jehobak berari leialki zerbitzatzen jarraitzeko indarrak eman zizkion (2 Ko. 12:7-10). Guk ere batzuetan gure otoitzen erantzuna espero ez dugun moduan jasotzen dugu. Baina ziur egon gaitezke Jehobak badakiela zein den gu laguntzeko modurik onena. Are gehiago, berak guk eskatu edo pentsatu dezakeguna baino askoz gehiago egin dezake (Efe. 3:20). Horregatik, gure otoitzen erantzuna espero ez dugun momentuan edo moduan iritsi daiteke. w23.05 8-9 ¶4-6

Asteazkena, otsailak 5

Badator hilobietan dauden guztiek bere ahotsa entzun eta aterako diren ordua (Joan 5:28, 29).

Ona da guretzat noizean behin berpizkundearen promesan hausnartzea. Zergatik? Gaixotasun larri bat izatea edo maite dugun norbait heriotzean galtzea bat-batean gertatu daitekeelako (Ekl. [Koh.] 9:11, NWT; St. 4:13, 14). Berpizkundean dugun esperantzak egoera hauei aurre egiten lagundu gaitzake (1 Tes. 4:13). Bestalde, Bibliak gure zeruko Aitak oso ondo ezagutzen gaituela eta bihotzez maite gaituela ziurtatzen digu (Luk. 12:7). Pentsatu honetan: Jehobak gure izaera eta oroitzapen berberekin gu berpizteko ahalmena du. Argi dago Jehobak inork baino hobeto ezagutzen gaituela. Gainera, Jehobak betirako bizitzeko aukera ematen digu; eta hiltzen bagara ere, berpiztuko gaitu. Zein maitekorra den gure Jainkoa! Zergatik sinestu dezakegu berpizkundean? Promesa egin duenak betetzeko desioa eta boterea, edo ahalmena, baduelako. w23.04 8-9 ¶2-4

Osteguna, otsailak 6

Urtero-urtero, Josek eta Mariak Jerusalemera joateko ohitura zuten Pazko Jaian (Luk. 2:41).

Jose eta Maria elkarlanean aritu ziren Jehobarekin zuten harremana sendo mantentzeko. Izan ere, familia bezala Jehoba adoratzea zein inportantea zen ulertu zuten (Luk. 2:22-24; 4:16). Bai eredu bikaina gaur egungo bikoteentzat! Jose eta Mariaren kasuan bezala, haurrak badituzue, agian zaila izan daiteke bileretara joatea edo familia adoraziorako ordutegia finkatzea. Eta oraindik zailagoa izan daiteke bikote bezala elkarrekin ikastea edo otoitz egitea. Hala ere, gogoan izan Jehoba elkarrekin adoratzean, berarengana eta elkarrengana gehiago hurbiltzen zaretela. Beraz, izan dadila Jehoba adoratzea zuen lehentasuna. Ezkon harremanean gorabeherak badituzue, agian familia adorazioa elkarrekin egitearen ideia ez zaizue oso erakargarria egiten. Hala bada, motza eta atsegina den zerbait aztertzen hasi. Pauso hau emateak zuen harremana sendotu dezake eta Jehoba elkarrekin adoratzeko desioa indartu dezake. w23.05 22 ¶7-8

Ostirala, otsailak 7

Obadiasek begirune handia zion Jaunari (1 Err. 18:3).

Nola lagundu zion Obadiasi Jainkoari errespetu handia izateak? Alde batetik, zintzoa eta konfiantzazkoa izaten lagundu zion. Ondorioz, Akab erregeak jauregizain izendatu zuen (Konparatu Nehemias 7:2). Bestalde, ausardia handia izaten lagundu zion. Ezaugarri hau beharrezkoa izan zitzaion Akab errege gaiztoaren garaian bizi izan zelako (1 Err. 16:30). Gainera, Baalen adoratzailea zen Akaben emaztea, Jezabel, Jehoba biziki gorroto zuenez, iparraldeko erreinuko adorazio garbia erabat ezabatzen saiatu zen. Ez hori bakarrik, emakume honek Jainkoaren profeta asko hil ere egin zituen (1 Err. 18:4). Jezabel Jainkoaren profetak akabatu nahian hauen bila hasi zenean, Obadiasek honakoa egin zuen: 100 profeta gorde zituen leizeetan, «berrogeita hamarnako taldetan, ogiz eta urez janarituz» (1 Err. 18:13, 14). Jezabelek hau jakin izan balu, ziurrenik Obadias exekutatuko zuen. Noski, Obadias beldur zen, ez zuen hil nahi. Baina Jehoba eta bere zerbitzariak bere burua baino gehiago maite zituen. w23.06 16 ¶9-10

Larunbata, otsailak 8

Ni, Jehoba, gidatzen zaituena naiz (Is. 48:17).

Gaur egun ere, iraganean egin zuen bezala, Jehobak bere herria gidatzen jarraitzen du. Horretarako, Biblia eta bere Semea, kongregazio buru dena, erabiltzen ari da. Ikusi al dezakegu Jainkoak gaur egun ere giza ordezkariak erabiltzen dituen frogarik? Bai. Azter dezagun, adibidez, zer gertatu zen XIX. mendearen amaiera aldera. Charles Taze Russell eta bere laguntzaileak 1914. urtea Jainkoaren Erreinuaren ezarpenarekin lotutako data garrantzitsu bat izango zela ulertzen hasi ziren (Dan. 4:22, 23 [4:25, 26, NWT]). Ondorio horretara iristeko, Biblia profezietan oinarritu ziren. Gidatzen ari al zen Jehoba gizon hauek egindako ikerketa? Dudarik gabe, bai. 1914. urteko munduko gertakariek Jainkoaren Erreinua agintzen hasi zela baieztatu zuten. Lehen Mundu Gerrarekin batera, izurriteak, lurrikarak eta goseteak hasi ziren (Luk. 21:10, 11). Zalantzarik gabe, Jehoba bihotz oneko Biblia ikasle hauek erabiltzen ari zen bere herria laguntzeko. w24.02 22 ¶11

Igandea, otsailak 9

Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen Jaunak (Sal. 34:20 [34:19, NWT]).

Jehobaren herria bezala, badakigu berak maite gaituela eta guk bizitzarik onena izatea nahi duela (Erm. 8:35-39). Gainera, ziur egon gaitezke Biblia printzipioak praktikan jartzen ditugunean, hauek gure onerako direla beti (Is. 48:17, 18). Baina, zer gertatzen da espero gabeko arazoei aurre egin behar diegunean? Adibidez, agian senide batek huts egin digu, edo ezin dugu Jehobaren zerbitzuan nahi bezainbeste egin osasun arazo larri bat dugulako. Baliteke hondamendi natural baten eragina edo gure sinesmenengatik pertsekuzioa jasan izana. Hauek bezalako zailtasunen aurrean, agian honakoa pentsa dezakegu: «Zergatik gertatzen zait hau niri? Gaizki dagoen zerbait egin al dut? Esan nahi al du honek ez naizela Jehobaren bedeinkapena jasotzen ari?». Horrela sentitu al zara inoiz? Hala bada, ez zaitez desanimatu. Jehobaren zerbitzari leial askok ere antzeko sentimenduei aurre egin behar izan diete (Sal. 22:2, 3 [22:1, 2, NWT]; Hab. 1:2, 3). w23.04 14 ¶1-2

Astelehena, otsailak 10

Zure arauak betetzera makurtzen dut gogoa (Sal. 119:112).

Tentazio baten aurrean, Jehobarekin dugun adiskidetasuna kaltetu dezakeen edozein pentsamendu edo ekintza segituan baztertzen dugu. Jehobak guk bihotzez obeditzea espero du (Erm. 6:17). Bere legeak aldaezinak izan arren, gure onerako dira beti (Is. 48:17, 18; 1 Ko. 6:9, 10). Gure determinazioa ahultzen saiatzeko, Deabruak fisikoki erasotzen eta emozionalki presiopean jartzen gaitu. Jehobarekin dugun adiskidetasuna suntsitzeko asmoz, gu «irentsi» nahi gaitu (1 Ped. 5:8). Lehen mendeko kristauak mehatxatu, jipoitu eta hil egin zituzten tinko mantentzeagatik (Eg. 5:27, 28, 40; 7:54-60). Gaur egun ere, Satanasek pertsekuzioa erabiltzen jarraitzen du. Errusia eta beste herrialde batzuetan gure anai-arrebek jasotzen duten tratu krudelak, baita aurkarien eraso pertsonalek ere, hau egia dela erakusten dute. Gainera, pertsekuzioaz gain, Satanasek azpijokoak erabiltzen ditu (Efe. 6:11). w23.07 15-16 ¶6-9

Asteartea, otsailak 11

Maitasunean benetakoak izanez, hazi gaitezen gauza guztietan (Efe. 4:15).

Jainkoaren Hitza aztertzen duzun heinean, Jehobari diozun maitasuna hazten joango da. Maitasun horrek ikasitakoa praktikan jartzera bultzatzen zaitu. Alde batetik, Biblia printzipioetan oinarritutako erabaki hobeak hartzen dituzu. Bestetik, Jehoba poztu nahi duzunez, zure jokaera eta jarrera hobetzen dituzu. Haur batek guraso maitekor bat imitatzen duen bezala, zu ere zure zeruko Aita imitatzen saiatzen zara (Efe. 5:1, 2). Honakoa galdetu ahal diogu geure buruari: «Bataiatu nintzenetik, handitu al da Jehobari diodan maitasuna? Gehiago hurbildu al naiz Jehobaren pentsatzeko eta jokatzeko modura, bereziki anai-arrebei maitasuna erakusterako orduan?». Zure «hasierako maitasuna» nolabait hoztu bada, ez zaitez desanimatu. Lehen mendeko kristauei ere antzeko zerbait gertatu zitzaien. Baina, Jesusek ez zituen baztertu, eta gu ere ez gaitu baztertzen (Ap. 2:4, 7). Berak badaki egia ikastean sentitu genuen maitasuna berriro ere piztu dezakegula. w23.07 8 ¶2-3

Asteazkena, otsailak 12

Ona zara zu, Jehoba, eta barkabera (Sal. 86:5).

Pedro apostoluak akats asko egin zituen. Hasteko, bere buruarengan gehiegizko konfiantza zuela erakutsi zuen. Izan ere, beste apostoluek Jesus abandonatzen bazuten ere, bera leial mantenduko zela esan zuen (Mar. 14:27-29). Ondoren, Pedrok ez zuen esna mantentzea lortu (Mar. 14:32, 37-41). Gero, Jesus atxilotzera etorri zirenean, Pedrok abandonatu egin zuen (Mar. 14:50). Azkenik, Pedrok Jesus ezagutzen zuela hiru aldiz ukatu zuen; zin egin eta guzti egin zuen (Mar. 14:66-71). Egin zuen bekatu larriaz konturatu zenean, nola erreakzionatu zuen Pedrok? Lur jota geratu zen eta negarrari eman zion (Mar. 14:72). Jesusek bere lagun Pedrori errieta egin beharrean, ardura gehiago emango zizkiola esan zion (Joan 21:15-17). Pedrok bekatu larri bat egin zuela jakin arren, ez zuen amore eman. Zergatik? Ziur zegoelako bere Maisu Jesusek oraindik maite zuela. Zein da ikasgaia? Jehobak gu ondorengoaz ziur egotea nahi du: maite gaituela eta barkatzeko prest dagoela (Erm. 8:38, 39). w24.03 18-19 ¶13-15

Osteguna, otsailak 13

Asko izan baitira berak heriotzara eraman dituenak (Esa. 7:26).

Sexu moralgabekeriak ondorio hauek ekarri ditzake: lotsa eta ez duzula ezertarako balio sentitzea, nahigabeko haurdunaldiak eta familia hautsiak. Argi dago emakume ergelaren gonbidapena baztertzea dela jakinduriaz jokatzea. Sexu moralgabekerian erortzen direnek Jehobarekin duten adiskidetasuna galtzeaz gain, askok sexu transmisiozko gaixotasun batez kutsatzearen ondorioz hil egin daitezke (Esa. 7:23). Esaera Zaharrak 9. kapituluko 18. bertsetak honela amaitzen du: «Beraren gonbidatuak [...] Hildakoen Egoitzan daude». Orduan, zergatik onartzen dute askok galbidera daraman emakume honen gonbidapena? (Esa. 9:13-18). Pornografiaren tranpak erakartzen dituelako. Batzuen ustez, pornografia ikustea ez da kaltegarria. Baina ez da horrela. Pornografia kaltegarria eta umiliagarria da, eta mendekotasuna sortzen du. Oso zaila da irudi pornografiko bat burutik ezabatzea. Are gehiago, pornografiak desio txarrak hilarazi beharrean, areagotu egiten ditu (Kol. 3:5; St. 1:14, 15). Hala da, pornografia ikusten duten pertsona asko ekintza moralgabeetan erortzen dira. w23.06 23 ¶10-11

Ostirala, otsailak 14

Beste erreinu guzti horiek suntsitu eta desagerraraziko ditu eta berak bakarrik iraungo du betiko (Dan. 2:44).

Beste nazioek batzuetan Angloamerikar potentziaren aurka egiten saiatu arren, ez dute ordezkatzea lortuko. Zergatik dakigu hau? «Harria[k]», hau da, Jainkoaren Erreinuak, Angloamerikar potentzia irudikatzen duten irudiaren oinak txikituko dituelako (Dan. 2:34, 35; 2:44, NWT; 2:45). Konbentzituta al zaude burdinazko eta buztinezko oinei buruzko Danielen profezia egia dela? Hala bada, zure bizimoduan eragina izango du. Esaterako, mundu honetako sistema laster suntsitua izango dela dakigunez, ez gara gero eta diru eta gauza gehiago lortzen saiatuko (Luk. 12:16-21; 1 Joan 2:15-17). Profezia hau ulertzeak predikazioak eta besteei irakasteak duen garrantzia ikusten ere lagunduko digu (Mat. 6:33; 28:18-20). Profezia hau aztertu ondoren, honakoa galdetu ahal diozu zeure buruari: «Erakusten al dute nire erabakiek ziur nagoela Jainkoaren Erreinuak laster giza gobernu guztiak suntsituko dituela?». w23.08 11 ¶13-14

Larunbata, otsailak 15

Gutako bakoitzak eman beharko dio Jainkoari bere buruaren kontu (Erm. 14:12).

Modestiaz onartu zure adinak, osasunak eta egoerak egin dezakezuna mugatu dezaketela. Bartzilaik bezala, zure adina edo osasuna eginkizun bat betetzeko oztopo bihurtzen bada, ezetz esateko prest egon (2 Sam. 19:36, 37 [19:35, 36, NWT]). Moisesek bezala, laguntza onartu eta ardurak besteengan delegatu egokia denean (Irt. 18:21, 22). Horrelako modestia erakusten baduzu, ez duzu nekatu zaitzakeen espektatibarik izango. Gainera, ez gara besteek hartzen dituzten erabaki txarren erantzule sentitu behar. Ezin dugu besteen ordez erabakirik hartu, ezta hartzen dituzten erabaki txarren ondorioetatik besteak beti babestu ere. Esaterako, seme edo alaba batek Jehoba zerbitzatzen ez jarraitzea erabaki dezake. Honek izugarrizko mina eragin dezake gurasoengan. Hala ere, euren seme-alaben erabaki txarragatik errudun sentitzen badira, astuna den zama jarriko dute euren gain. Eta Jehobak ez du zama hau beraiek eramatea espero. w23.08 29 ¶11-12

Igandea, otsailak 16

Emakume batez maitemindu zen Samson; emakumeak Dalila zuen izena (Ep. 16:4).

Gu bezala, Samson ere inperfektua zen eta, batzuetan, erabaki txarrak hartu zituen. Bereziki horietako erabaki batek ondorio tragikoak ekarri zizkion, Samsonek ez zuelako Jainkoak eman zion eginkizuna kontuan izan. Denbora batez epaile izan ondoren, «Sorek ibarrean bizi zen emakume batez maitemindu zen Samson; emakumeak Dalila zuen izena». Aurretik, Samsonek emakume filistear batekin ezkondu nahi izan zuen. Baina, «Jaunaren gauza» izan zen hau, Jehobak filistearren kontra borrokatzeko aukera izango baitzuen. Beranduago, Samson prostituta baten etxean egon zen Gazako filistear hirian. Kasu honetan, Jehobak Samson indartu zuen hiriko ateak kentzeko, hiria ahulduz (Ep. 14:1-4; 16:1-3). Hala ere, Samsonek Dalilarekin izandako harremana desberdina izan zen. Emakume hau ziurrenik israeldarra zenez, Samsonek berarekin izandako harremanak ez zion filistearren aurka borrokatzeko aukerarik emango. Dalilak filistearrengandik diru kopuru handia onartzearen truke traizionatu zuen Samson. w23.09 5 ¶12-13

Astelehena, otsailak 17

Agerian ez dagoenaz konturatzeko gizon batek duen gaitasunak bere haserrea baretzen du (Esa. 19:11).

Agerian ez dagoenaz konturatzeak lasaiak izaten lagundu gaitzake. Hau kontuan hartzen badugu autokontrola erakutsiko dugu norbaitek gure sinesmenei buruz eztabaidatu nahi duenean. Galdera batzuk icebergak bezalakoak dira. Hauen zatirik handiena ur azpian ezkutuan dago. Adibidez, galdera baten atzean, agerian ez dagoen arrazoi bat egon daiteke. Beraz, erantzun aurretik, agian galdera hori egitearen benetako arrazoia zein den ez dakigula hartu beharko genuke kontuan (Esa. 16:23, NWT). Azter dezagun nola erantzun zien Gedeonek Efraimeko gizonei. Hauek Israelgo etsaien kontra borrokatzeko zergatik ez zieten lehenago deitu galdetu zioten haserreturik Gedeoni. Baina, zein izan zen gizon hauek hain haserre egotearen benetako arrazoia? Ofendituta sentitu al ziren agian? Edonola ere, Gedeonek, zuhurtzia erakutsiz, beraien sentimenduak errespetatu zituen eta lasaitasunez erantzun zien. Zein izan zen ondorioa? Gedeonek emandako erantzunak «baretu egin zituen» (Ep. 8:1-3). w23.09 16 ¶8-9

Asteartea, otsailak 18

Beraren gozamena nintzen egunero (Esa. 8:30).

Jehoba eta Jesusek aita eta seme batek izan dezaketen harremanik estuena dute. Zalantzarik gabe, Jehobak izugarrizko mina sentitu zuen bere Semea tratu txarrak jasotzen, ukatua izaten eta hainbeste sufritzen ari zela ikustean. Seme edo alaba bat heriotzean galdu duen guraso batek ondo daki horrelako galera batek dakarren bihozmina. Egia da berpizkundean fede sendoa dugula, baina horrek ez du sentitzen dugun mina ezabatzen. Adibide honek Jehobak 33. urteko Nisanaren 14​ko egun hartan bere seme kuttuna sufritzean eta hil zela ikustean sentituko zuen mina ulertzen laguntzen digu (Mat. 3:17). Oroitzapen eguna heldu aurretik, zergatik ez duzu ikasketa pertsonalean edo familia adorazioan erreskateari buruz gehiago jakiteko proiektu bat antolatzen? Eta Oroitzapen egunean bertan, ez ahaztu goizeko adorazioko programa berezia ikusteaz. Gure bihotza Oroitzapenerako prestatzen dugunean, besteei ekitaldi honetatik etekina ateratzen lagundu ahal izango diegu (Esd. 7:10). w24.01 11 ¶10-12

Asteazkena, otsailak 19

Berak sendo egingo zaituzte (1 Ped. 5:10).

Jehobaren indarra jasotzeko modu bat otoitz egitea da. Otoitz egiten dugunean, Jehobak «normala dena baino handiagoa den indarra» emanez erantzuten digu (2 Ko. 4:7, NWT). Biblia irakurtzean eta honetan hausnartzean ere indarra jaso dezakegu (Sal. 86:11). Jainkoaren Hitza «eragin handikoa» da guretzat (Heb. 4:12). Jehobari otoitz egiten diozunean eta bere Hitza irakurtzen duzunean, zailtasunen aurrean irauteko, poza mantentzeko edo eginkizun zail bat betetzeko indarra jasoko duzu. Ikus dezagun nola sendotu zuen Jehobak Jonas profeta. Jonasek Jehobak eman zion eginkizuna bete beharrean, ihes egin zuen. Ondorioz, ekaitz bortitz baten eraginez, bere bizia ia galdu zuen eta beste marinelak arriskuan jarri zituen. Marinelek Jonas itsasora bota zutenean, arrain erraldoi batek irentsi zuen. Ondorioz, toki ilun eta beldurgarri batean amaitu zuen: arrainaren sabelean. Zer egin zuen Jonasek toki ilun eta isolatu hartan indarra jasotzeko? Otoitz egin zuen (Jns. 2:2, 3, 8 [2:1, 2, 7, NWT]). w23.10 13 ¶4-6

Osteguna, otsailak 20

Hurbil da gauza guztien azkena (1 Ped. 4:7).

Nahiz eta Pedro apostoluak bere gutunak lehen mendeko kristauei zuzendu, Jehoba gutun hauek Biblian egoteaz ziurtatu zen. Horrela, guk gaur egun ere probetxu handia atera dezakegu gutun hauetatik (Erm. 15:4). Gure inguruan bizi diren pertsona askok ez dute federik Bibliako profezietan. Urte askoz amaiera datorrela esaten ibili garenez, gure aurkariek iseka egin ahal digute. Batzuek amaiera inoiz helduko ez dela ere esaten dute (2 Ped. 3:3, 4). Predikazioan aurkitzen dugun norbaitek, lankide batek edo senide batek honelako zerbait esaten badigu, gure fedea kolokan jarri daiteke. Horrelako zerbait gertatzen bazaigu, Pedrok esandakoak lagunduko digu. Batzuen ustez, Jehoba mundu gaizto hau suntsitzeko eguna atzeratzen ari da. Baina Pedroren hitzek ikuspuntu egokia mantentzen laguntzen digute. Izan ere, Jehobak denbora ikusteko duen modua eta gizakiok duguna zeharo desberdina dela gogoratzen digute (2 Ped. 3:8, 9). Jehobarentzat mila urte egun bat bezalakoak dira. Jehobak pazientzia du eta ez du inor suntsitua izaterik nahi. Hala ere, bere eguna iristen denean sistema hau amaitu egingo da. w23.09 26-27 ¶2-5

Ostirala, otsailak 21

Gero eta arreta handiagoa jarri behar dugu entzun dugun mezuan, bidetik oker ez gaitezen (Heb. 2:1).

Zergatik idatzi zien Paulo apostoluak gutun hau Judean zeuden kristau hebrearrei? Ziurrenik, bi arrazoi nagusi izango zituen. Lehenik, kristau hauei animoa ematea. Kristau bihurtu aurretik, gehiengoek erlijio judua jarraitzen zuten. Beraz, erlijio-buru juduek, agian, iseka egingo zieten erlijioz aldatzeagatik. Zergatik? Kristauek ez zutelako beraien adoraziorako tenplu ikusgarririk, ez Jainkoari sakrifizioak egiteko aldarerik, ezta apaizgorik ere. Hau, agian, desanimagarria izango zen Jesusen jarraitzaileentzat eta euren fedea ahuldu ahal zen (Heb. 3:12, 14). Baliteke kristau batzuek erlijio judura itzultzea ere pentsatu izana. Bigarrenik, irakaspen espiritual berri edo sakonak ulertzeko ahaleginak egiten ez zituztenengana zuzendu zen Paulo. Kristau hebrear hauek ez ziren Jainkoaren Hitzeko «janari sendoa[z]» elikatzen ari (Heb. 5:11-14, NWT). Dirudienez, horietako batzuek Moisesen Legeari eusten jarraitzen zioten oraindik. w23.10 24-25 ¶3-4

Larunbata, otsailak 22

Tratatu neskatxak, arrebak bezala, garbitasun osoz (1 Tim. 5:2).

Arreba batzuek ez ezkontzea erabakitzen dute (Mat. 19:10-12). Ziur egon gaitezke Jehobak eta Jesusek ez dituztela kristau ezkongabeak gutxiesten. Munduan zehar, arreba ezkongabeak opari baliotsuak dira kongregazioarentzat. Besteei maitasuna eta interes zintzoa erakusten dietenez, ama eta arreba espiritualak izatera iristen dira askorentzat (Mar. 10:29, 30). Batzuek denbora osoz zerbitzatzea aukeratu dezakete. Emakume kristauek eragin ikaragarria dute mundu mailako predikazioan (Sal. 68:11, NWT). Egin al ditzakezu orain denbora osoz zerbitzatzeko planik? Beharbada, aitzindari edo eraikuntzako boluntario bezala zerbitzatu dezakezu, edo baita Betelen ere. Egin otoitz zure helburuaren inguruan. Denbora osoz zerbitzatzeko zer egin behar duzun jakiteko, hitz egin helburu hori lortu dutenekin. Ondoren, helburu hori lortzen lagunduko dizun plan bat prestatu. Denbora osoz zerbitzatzera iristen bazara, Jehobaren zerbitzuan aukera zirraragarriak irekiko zaizkizu. w23.12 22 ¶16-17

Igandea, otsailak 23

Berri onak predikatu behar dira lehenengo (Mar. 13:10).

Larrialdi handia gerturatu ahala, gero eta argiago dugu zein premiazkoa den predikatzeko agindua. Hala ere, arazo ekonomikoak baditugu edo predikatzeagatik oposizioa jasaten ari bagara, predikazioari lehentasuna ematea zaila egin ahal zaigu. Zerk lagunduko digu Erreinuari lehentasuna ematen? «Gudarosteen Jehoba» gure alboan dagoen konfiantza osoa izaten jarraitzeak. Erreinuari lehentasuna ematen jarraitzen badugu, Berak babestuko gaitu. Beraz, ez dugu ezeren beldur izan behar (Ageo 2:4, NWT). Jehobak guk biziak salbatzen dituen lanean arreta jartzea nahi du dizipuluak egiten jarraituz. Ageok honakoa egitera animatu zuen Jainkoaren herria: orain arte ezer egin gabe egon ziren urteak ahaztera eta beste behin lanari ekitera, tenpluko oinarriak berriro ere jartzen ariko balira bezala. Hala egiten bazuten, Jehobak «bedeinkatu» egingo zituela promestu zien (Ageo 2:18, 19). Gu ere ziur egon gaitezke Jehobak eman digun lanari lehentasuna ematen baldin badiogu gure esfortzuak bedeinkatuko dituela. w23.11 16 ¶8; 17 ¶11

Astelehena, otsailak 24

Denek egin dute bekatu (Erm. 3:23).

Erromatarrei idatzitako gutunean, gizaki guztiak bekatariak garela esan zuen Paulo apostoluak (Erm. 3:23). Orduan, nolatan egon daiteke Jainkoa pozik gurekin, pertsona zuzenak garela esanez? Kristau leial guztiei galdera hau erantzuten laguntzeko, Paulok Abrahamen eredua erabili zuen. Abraham Kanaango lurraldean bizitzen ari zela, Jehobak pertsona zuzena zela esan zuen. Baina zergatik esan zezakeen Jehobak Abraham pertsona zuzena zela? Abrahamek Moisesen Legea hitzez hitz bete al zuelako? Argi dago ezetz (Erm. 4:13). Jehobak Abraham pertsona zuzena zela esan zuenean, Moisesen Legea oraindik ez zen existitzen. Lege hau 400 urte beranduago eman zitzaien israeldarrei. Orduan, zergatik esan zuen Jehobak Abraham pertsona zuzena zela? Jehobaren merezigabeko eskuzabaltasunean oinarrituz, Abrahamek zuen fedeagatik (Erm. 4:2-4). w23.12 3 ¶4-5

Asteartea, otsailak 25

Bete zeure asmoa (1 Kro. 17:2).

Natan profetak David erregeari goiko hitzak esan zizkion gauean bertan, Jehobak Natani esan zion Dabiden seme batek eraikiko zuela tenplua, eta ez erregeak berak (1 Kro. 17:3, 4, 11, 12). Nola erantzun zuen Dabidek mezu hori jasotzean? Bere seme Salomonek proiekturako beharko zituen dirua eta materialak biltzen aritu zen lan eta lan (1 Kro. 29:1-5). Dabidek tenplua eraikiko ez zuela jakin bezain pronto, Jehobak itun bat egin zuen berarekin. Hurrengoa promestu zion Dabidi: bere ondorengo batek betirako aginduko zuen (2 Sam. 7:16). Mundu berrian, mila urteko erregetzan, Dabiden ondorengo bat, Jesus, izango da Errege. Imajinatu zein pozik jarriko den Dabid hau ikustean! Zer irakasten digu honek? Jehobaren alde nahi dugun guztia ezin badugu egin ere, berak guk espero ez ditugun bedeinkapenak emango dizkigula ziurrenik. w23.04 16 ¶8-10

Asteazkena, otsailak 26

Jehobak ez du bere herria zapuztuko (Sal. 94:14).

Bibliako pasarte zehatz batzuk bereziki kontsolagarriak izan daitezke beldur zarenean. Adibidez, Job, Salmoak eta Esaera Zaharrak liburuak oso animagarriak izan daitezke, baita Mateo 6. kapituluko Jesusen hitzak ere. Jehobari otoitz egin eta Biblia irakurri ahala, bere kontsolamendua sentituko duzu. Ziur egon gaitezke gure bizitzako garai ilunetan Jehoba hortxe egongo dela, gure ondoan. Ez gara inoiz bakarrik egongo (Sal. 23:4). Jehobak babestu, egonkortu, eutsi eta kontsolatuko gaituela promesten digu. Jehobari buruz hitz eginez, Isaias 26:3 (NWT) aipuak dio: «Zuregan guztiz sostengatzen direnak babestuko dituzu, amaigabea den bakea emango diezu, zuregan baitute konfiantza». Beraz, izan konfiantza Jehobarengan, eta probetxua atera berak gu laguntzeko erabiltzen dituen moduei. Hala egiten baduzu, garai zailetan ere indarrak berreskuratuko dituzu. w24.01 25 ¶16-17

Osteguna, otsailak 27

Zure aurka egindako edozein armak ez du inolako arrakastarik izango (Is. 54:17).

Goiko aipuko hitz inspiratuak gaur egun ari dira betetzen, baita ondorengo hitz kontsolagarri hauek ere: «Zure seme-alabak nire [Jehobaren] ikasle izango dira eta denak zorion betean biziko. Justizian sendo ezarria egongo zara. [...] Ez duzu ezeren beldurrik izango, ikara ez zaizu inoiz hurbilduko» (Is. 54:13, 14). «Mundu honetako jainkoa» den Satanasek berak ere ezin du Jainkoaren herria aurrera eramaten ari den irakaskuntza lana geldiarazi (2 Ko. 4:4). Adorazio garbia zaharberritua izan da eta ez da inoiz berriz ustelduko. Geratzeko etorri da, eta gainera, betirako! Gure aurka egindako edozein armak ez du arrakastarik izango. w24.02 4 ¶10

Ostirala, otsailak 28

Aita edo ama ni baino gehiago maite duenak, ez du merezi nire dizipulu izatea (Mat. 10:37).

Kristauok Jehobari egin diogun eskaintza botoa serioski hartzen dugu. Honek familiarekin lotutako erabakietan du eragina. Noski, gogor egiten dugu lan familia zaintzeko. Baina ez ditugu inoiz gure familiakideen desioak Jehobak eskatzen digunaren aurretik jartzen (Mat. 10:35, 36; 1 Tim. 5:8). Ondorioz, agian, gure senideak poztuko ez dituzten erabakiak hartu beharko ditugu Jehoba pozteko. Berak familia sortu zuen eta guk familia zoriontsua izatea nahi du (Efe. 3:14, 15). Benetan zoriontsuak izan nahi badugu, gauzak Jehobaren modura egin behar ditugu. Ziur egon zaitezke Jehobak asko estimatzen dituela, zure familia zaindu eta hauek maitasunez eta errespetuz tratatzeaz gain, Bera zerbitzatzeko egiten dituzun sakrifizioak (Erm. 12:10). w24.02 18 ¶11, 13

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu