Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • w24 Maiatza 14.- 19. or.
  • Maitasunak predikatzen jarraitzera motibatu zaitzala!

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Maitasunak predikatzen jarraitzera motibatu zaitzala!
  • Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2024
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • BERRI ONAK MAITE DITUGULAKO PREDIKATZEN DUGU
  • PERTSONAK MAITE DITUGULAKO PREDIKATZEN DUGU
  • JEHOBA ETA BERE IZENA MAITE DITUGULAKO PREDIKATZEN DUGU
  • AZKENA IRITSI ARTE PREDIKATZEN JARRAITUKO DUGU
  • Zer dakigu Jehobak larrialdi handian pertsonak epaituko dituen moduari buruz?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2024
  • Zer egin dezakezu predikazioaz gehiago gozatzeko?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2024
  • Modestiaz onartu dezagun ez dakiguna
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2025
  • Imitatu Jesusek predikazioan izan zuen gogo bizia
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2025
Ikusi gehiago
Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2024
w24 Maiatza 14.- 19. or.

20. IKASKETARAKO ARTIKULUA

sjj 67. KANTA Predikatu berri onak gogotsu

Maitasunak predikatzen jarraitzera motibatu zaitzala!

«Berri onak nazio guztietan predikatu behar dira lehenengo» (MAR. 13:10).

IDEIA NAGUSIA

Nola motibatzen gaitu maitasunak gogotsu eta bihotz osoz predikatzera?

1. Zer ikasi genuen 2023​ko urteroko bileran?

2023KO urteroko bileran,a gure sinesmenei buruzko ulermen berriak jaso genituen. Eta zelako iragarkiak entzun genituen predikazioarekin lotuta! Esaterako, bilera hartan honakoa ikasi genuen: Babilonia Handia suntsitua izan ondoren ere, pertsona batzuek Jehobaren herriaren alde jartzeko aukera izan dezaketela. Bestalde, 2023​ko azarotik hasita, berriemaileok ez dugula predikazioan egiten dugun guztia txostenean zehaztu behar azaldu zen. Esan nahi al dute aldaketa hauek predikatzea ez dela lehen bezain garrantzitsua? Inola ere ez!

2. Zergatik da predikazioa egunetik egunera gero eta urgenteagoa? (Markos 13:10)

2 Egunetik egunera predikazioa gero eta urgenteagoa da. Zergatik? Denbora amaitzen ari delako. Azter dezagun zer aurresan zuen Jesusek azken egunetan egingo zen predikatze lanari buruz (Irakurri Markos 13:10). Mateo liburuko pasarte paraleloaren arabera, berri onak «azkena» iritsi aurretik lur osoan predikatuko zirela esan zuen Jesusek (Mat. 24:14). «Azkena» hitzak Satanasen sistema gaiztoaren erabateko suntsipenari egiten dio erreferentzia. Jehobak dagoeneko finkatu du hau gertatuko den «eguna […] eta ordua» (Mat. 24:36; 25:13; Eg. 1:7). Beraz, egunak pasa ahala, momentu horretatik gero eta gertuago gaude (Erm. 13:11). Bitartean, azkena iritsi arte predikatzen jarraitu behar dugu.

3. Zerk motibatzen gaitu predikatzera?

3 Predikazioan pentsatzen dugunean, galdera honetan hausnartu nahi dugu: Zergatik predikatzen ditugu berri onak? Maitasunagatik. Predikatzen dugunean, berri onei, jendeari eta, guztiaren gainetik, Jehobari eta bere izenari diegun maitasuna erakusten dugu. Azter ditzagun banan-banan.

BERRI ONAK MAITE DITUGULAKO PREDIKATZEN DUGU

4. Nola sentitzen gara berri onak jasotzen ditugunean?

4 Pentsatu nola sentitzen zaren berri on bat jasotzen duzunean. Beharbada, familian haurtxo bat jaio da edo hainbeste behar duzun lan bat eskaini dizute. Ziurrenik poz-pozik sentitzen zara eta berri on hauek zure senide eta lagunekin partekatu nahi dituzu. Zer esan dezakegu Jainkoaren Erreinuaren berri onei buruz? Hauek egon daitezkeen berri onenak dira. Zer sentitu zenuen hauek entzutean?

5. Nola sentitu zinen Bibliari buruzko egiak lehen aldiz ikasi zenituenean? (Ikusi irudiak ere)

5 Atzera begira, pentsatu nola sentitu zinen Bibliari buruzko egiak lehen aldiz ikasi zenituenean. Besteak beste, honakoa ikasi zenuen: zure zeruko Aitak maite zaituela, zu bere familiaren parte izatea nahi duela, mina eta sufrimendua ezabatuko dituela, eta heriotzean galdu dituzun senide eta lagun maiteak berriro mundu berrian ikusteko itxaropena izan dezakezula (Mar. 10:29, 30; Joan 5:28, 29, NWT; Erm. 8:38, 39; Ap. 21:3, 4). Oso pozik jarri zinen egia hauek ezagutzean (Luk. 24:32). Ikasten ari zinena maite zenuen eta mundu guztiari horri buruz hitz egin nahi zenion! (Konparatu Jeremias 20:9).

Anaia batek «Gozatu bizitzaz betirako!» liburua erabiltzen du Biblia aztertzeko beste gizon batekin. Irudi multzoa: Gizonak ikasi duena besteekin partekatzen du. 1) Lankide batekin. 2) Senideekin. 3) Lagun batekin.

Bibliako egia lehen aldiz ikasi genuenean, poz-pozik jarri ginen eta ikasitakoa denei kontatu nahi izan genien! (Ikusi 5. paragrafoa)


6. Zer ikasten dugu Ernest eta Rose-n bizipenetik?

6 Azter dezagun bizipen bat. Ernestb izeneko anaia batek 10 urte zituen bere aita hil zenean. Berak dio: «Askotan neure buruari galdetzen nion: “Zeruan ote dago? Edo betirako existitzeari utzi ote dio?”. Aita zuten beste haurrei inbidia nien». Ernest askotan joaten zen kanposantura, eta bere aitaren hilobiaren aurrean belaunikatuz, otoitz egiten zuen: «Arren, ene Jaungoikoa, nire aita non dagoen jakin nahi dut». Bere aita hil eta 17 urte inguru beranduago, Ernestek Biblia ikastaro bat onartu zuen. Harrituta geratu zen hildakoak ez direla ezertaz ohartzen ikasi zuenean, lo sakon batean egongo balira bezala, baita etorkizunean berpizkunde bat egongo dela jakitean ere (Ekl. [Koh.] 9:5, 10; Eg. 24:15). Azkenean, hainbeste urtez bilatu zituen erantzunak aurkitzea lortu zuen. Ernest poz-pozik zegoen ikasten ari zen Bibliako egiengatik. Bere emazte Rose berarekin batera Biblia aztertzen hasi eta ikasitakoa maitatzera iritsi zen. Biak 1978​an bataiatu ziren. Ikasitako guztia gogo biziz partekatu zuten euren senide, lagun eta entzun nahi zuten guztiekin. Ondorioz, Ernest eta Rose-k 70 pertsona baino gehiagori Jehoba ezagutzen eta bataiatzen lagundu diete.

7. Zer gertatzen da Biblian ikasten duguna maitatzen dugunean? (Lukas 6:45)

7 Argi dago; Biblian ikasten duguna maitatzen dugunean, ezin dugu isilik geratu (Irakurri Lukas 6:45). Lehen mendeko Jesusen dizipuluak bezala sentitzen gara: «Ezin diogu ikusi eta entzundakoari buruz hitz egiteari utzi» (Eg. 4:20). Egia maite dugunez, ahalik eta pertsona gehienekin partekatu nahi dugu.

PERTSONAK MAITE DITUGULAKO PREDIKATZEN DUGU

8. Zergatik egiten dugu gure esku dagoen guztia pertsonei berri onei buruz hitz egiteko? (Ikusi «Maitatu jendea: Egin dizipuluak» taula) (Ikusi irudia ere)

8 Jehobak eta bere Semeak bezala, guk ere pertsonak maite ditugu (Esa. 8:31; Joan 3:16). «Jainkoa gabe» eta «itxaropenik gabe» daudenengatik erruki handia sentitzen dugu (Efe. 2:12). Bizitzako arazoen erruz, pertsona hauek uretan itotzen ari direla sentitu dezakete. Baina guk behar duten salbamendu txalekoa dugu: Jainkoaren Erreinuaren berri onak. Pertsonak maite ditugunez eta beraiengatik errukia sentitzen dugunez, gure esku dagoen guztia egin nahi dugu beraiei berri onei buruz hitz egiteko. Zer lortu dezake mezu baliotsu honek? Pertsonen bihotzak esperantzaz betetzea, orain izan dezaketen bizitzarik onena izaten laguntzea, eta Jainkoaren mundu berrian «egiazko bizia», hau da, betirako bizia izateko aukera ematea (1 Tim. 6:19).

Arreba batek eskuorri bat erabiltzen du beste emakume bati predikatzeko kafetegi batean.

Pertsonengatik sentitzen dugun maitasunak eta errukiak, berri onak beraiekin partekatzeko ahalegin guztiak egitera bultzatzen gaituzte (Ikusi 8. paragrafoa)


Maitatu jendea: Egin dizipuluak

Liburuxka berri honek 12 ezaugarri aztertzen ditu. Hauek predikazioan maitasuna erakusteko eta dizipuluak egiteko landu behar ditugun ezaugarriak dira. Liburuxkako ikasgai bakoitzak arreta besteen kezka eta interesetan jartzen laguntzen digu, eta ez guk esan nahi dugun horretan. Galdetu zeure buruari: «Zerk kezkatzen ditu gure eremuko pertsonak? Zer behar dituzte?». Liburuxkaren sarreran adierazten den bezala, «[maitasunak] beste edozein teknikak baino hobeto lagunduko dizu dizipuluak egiteko helburua betetzen».

9. Zer abisu ematen dugu etorkizunari buruz, eta zergatik? (Ezekiel 33:7, 8)

9 Pertsonei diegun maitasunak mundu gaizto honen amaiera gertu dagoela abisatzera ere bultzatzen gaitu (Irakurri Ezekiel 33:7, 8). Pertsona guztiengatik errukia sentitzen dugu, Jehoba zerbitzatzen ez duten gure senideak barne. Izan ere, jende asko honelako larrialdi bat datorrela jakin gabe bizi da: «Mundua mundu denetik orain arte, ez da horrelako larrialdirik egon eta ez da inoiz gehiago egongo» (Mat. 24:21). Jendeak epai garai horretan zer gertatuko den jakitea nahi dugu. Lehenik, erlijio faltsua suntsitua izango da eta, ondoren Harmagedonen, sistema gaizto osoa (Ap. 16:14, 16; 17:16, 17; 19:11, 19, 20). Otoitz egiten dugu ahalik eta pertsona gehienek abisua entzun eta Jehoba zerbitzatzeko erabakia orain hartu dezaten. Baina zer gertatuko da orain kasurik egiten ez dutenekin, gure senide maiteak barne?

10. Zergatik da urgentea jendeari abisatzen jarraitzea?

10 Aurreko artikuluan ikusi genuen moduan, baliteke pertsona batzuek, Babilonia Handiaren suntsipena ikustean, Jehobarengan fedea jartzea. Agian, Jehobak pertsona hauek salbatzea erabakiko du. Hau hala bada, guk predikatzen jarraitzea gero eta urgenteagoa da. Kontuan izan hurrengoa: orain esaten dieguna, etorkizunean beharbada gogoratuko dute (Konparatu Ezekiel 33:33). Posible da entzun zituzten abisuak gogoratzea eta beranduegi izan baino lehen Jehoba gurekin batera zerbitzatzea erabakitzea. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Filipoko kartzelari bati. «Lurrikara handi bat egon» ondoren soilik jarri zuen fedea Jesusengan. Era berean, baliteke orain entzuten ez duten batzuek, Babilonia Handiaren suntsipenaren ostean, Jehoba zerbitzatzea erabakitzea (Eg. 16:25-34).

JEHOBA ETA BERE IZENA MAITE DITUGULAKO PREDIKATZEN DUGU

11. Nola ematen diogu Jehobari aintza, ohorea eta ahalmena? (Apokalipsia 4:11) (Ikusi irudiak ere)

11 Berri onak predikatzeko dugun arrazoirik garrantzitsuena Jehoba eta bere izen santua maite ditugula da. Guretzat predikazioa Jainkoa goresteko modu bat da (Irakurri Apokalipsia 4:11). Bihotz-bihotzez onartzen dugu Jehobak aintza, ohorea eta ahalmena jasotzea merezi dituela. Nola ematen diogu aintza eta ohorea? Froga argien bidez, Jainkoak «gauza guztiak» sortu dituela eta berari esker bizi garela besteei erakutsiz. Eta nola ematen diogu gure ahalmena, edo boterea? Gure denbora, indarrak eta ondasunak ahal dugun gehien predikatzeko erabiliz (Mat. 6:33; Luk. 13:24; Kol. 3:23). Beraz, laburbilduz, asko gustatzen zaigu gure Jainko maiteari buruz hitz egitea. Baina horretaz gain, besteei bere izenari buruz hitz egin eta zer-nolako Jainkoa den kontatu nahi diegu. Zergatik?

Irudi multzoa: Besteekin berri onak partekatzeko ditugun modu ezberdinak. 1) Afrikan, bikote batek ama bati eta bere haurrari predikatzen diote etxearen kanpoaldean. 2) Arreba batek beste emakume bati predikatzen dio autobus geltokian, autobusa heldu bitartean. 3) Oporretan hondartzan dagoela, anaia batek bere ondoan eserita dagoen gizon bati predikatzen dio.

Gure denbora, indarrak eta ondasunak ahal dugun guztia predikatzeko erabiltzen ditugunean, Jehobari gure ahalmena ematen diogu (Ikusi 11. paragrafoa)


12. Nola santutzen dugu Jehobaren izena predikatzean?

12 Jehobari diogun maitasunak bere izena santutzera bultzatzen gaitu (Mat. 6:9). Satanasek Jehobari buruz esan dituen gauzak gezur hutsak direla esan nahi diegu besteei (Has. 3:1-5; Job 2:4; Joan 8:44). Gainera, predikatzen dugunean, entzun nahi duten guztiei Jehoba nor den eta benetan nolakoa den kontatzeko desiratzen gaude. Adibidez, pertsona guztiek Jehobari buruz honakoa jakin dezaten nahi dugu: bere ezaugarririk apartena maitasuna dela, bere agintzeko modua zuzena dela, eta bere Erreinuak sufrimendu guztia laster ezabatzeaz gain, gizakioi bakea eta zoriontasuna ekarriko digula (Sal. 37:10, 11, 29, NWT; 1 Joan 4:8). Predikazioan Jehobaren erreputazioa defendatzen dugunean, bere izena santutzen dugu. Gainera, oso pozik gaude Jehobaren lekuko bezala dugun ardura betetzeaz. Zergatik esaten dugu hau?

13. Zergatik da ohore bat guretzat Jehobaren lekuko izena jasotzea? (Isaias 43:10-12)

13 Jehobak bere «lekuko» izateko aukeratu gaitu (Irakurri Isaias 43:10-12). Duela urte batzuk, Zuzendari Batzordeak honakoa adierazi zuen gutun batean: «Gutako edonork izan dezakeen ohorerik handiena Jehobaren lekuko izena jasotzea da».c Zergatik diogu hau? Jar dezagun adibide bat. Imajinatu delitu bat egiteagatik salatua izan zarela. Orain, zure alde egingo duen lekuko bat aurkitu behar duzu, defendatuko zaituen norbait. Pertsona horrek zure aurkako salaketa faltsua dela eta zuk ez zenukeela sekula horrelakorik egingo esan beharko die besteei. Nor aukeratuko zenuke? Dudarik gabe, ezagutzen duzun eta izen ona duen konfiantzazko norbait. Horrela, besteek pertsona horrek esango duena sinetsiko dute. Era berean, Jehobak gu bere Lekuko izateko aukeratu gaitu. Honela, gu ondo ezagutzen gaituela erakusten du. Gainera, Jehoba ziur dago guk besteei honakoa esango diegula: bera egiazko Jainko bakarra dela. Hala da; bere Lekuko izatea ohore handia da guretzat. Horregatik, bere izena ezagutzera emateko aukera guztiak aprobetxatzen ditugu, baita berari buruz esandako gezurrei aurre egiteko ere. Hala egitean, Jehobaren lekuko bezala dugun ardura betetzen dugu atsegin handiz! (Sal. 83:18, NWT; Erm. 10:13-15, NWT).

AZKENA IRITSI ARTE PREDIKATZEN JARRAITUKO DUGU

14. Zer gertatuko da hemendik gutxira?

14 Gogo handia dugu hemendik gutxira gertatuko dena ikusteko! Larrialdi handia hasi baino lehen, Jehobaren nahia bada, pertsona gehiagok egia onartzea espero dugu. Gainera, baliteke larrialdi handian zehar ere, giza historiaren garairik ilunenean, pertsona gehiago Satanasen mundutik ateratzea eta gurekin batera Jehoba adoratzen hastea. Hau gertatu daitekeela jakiteak zirraraz betetzen gaitu! (Eg. 13:48).

15, 16. Zer egiten jarraituko dugu, eta noiz arte?

15 Bitartean, inoiz errepikatuko ez den lan garrantzitsu bat dugu aurretik. Jainkoaren Erreinuaren berri onak lur osoan predikatzeko ohorea dugu. Aldi berean, laster gertatuko denaz abisatzen jarraitu behar dugu. Pertsonek sistema gaizto honen amaiera ziztu bizian gerturatzen ari dela jakin behar dute. Horrela, epai garaia iristean, guk predikatzen genuen mezua Jehobarengandik zetorrela jakingo dute (Eze. 38:23, NWT).

16 Beraz, zer egiteko determinazioa izan behar dugu? Berri onak, jendea eta, guztiaren gainetik, Jehoba eta bere izena maite ditugunez, gogo handiz eta urgentziaz predikatzen jarraituko dugu, Jehobak honakoa esan arte: «Predikatze lana bukatu da!».

NOLA MOTIBATZEN GAITUZTE HURRENGO GAUZEK PREDIKATZERA?

  • Berri onak maitatzeak

  • Jendea maitatzeak

  • Jehoba eta bere izena maitatzeak

sjj 54. KANTA «Hona hemen bidea»

a 2023​ko urteroko bilera urriaren 7​an izan zen, New York-eko (AEB) Jehobaren lekukoen Newburgh biltzar aretoan. Programa osoa JW Broadcasting®-ean aurkeztu zen; lehenengo atala 2023​ko azaroan, eta bigarren atala 2024​ko urtarrilean.

b Ikusi «Bibliak bizitzak aldatzen ditu | Bibliaren erantzun argi eta logikoek harrituta utzi ninduten» artikulua, argitalpen honetako 2015​eko otsailaren 1​eko alean.

c Ikusi Anuario de los testigos de Jehová 2007 (Annuaire 2007 des Témoins de Jéhovah), 3 or..

    Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu