Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan koadernoaren erreferentziak
© 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
UZTAILAK 7-13
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN ESAERA ZAHARRAK 21
Ezkontza bizitza zoriontsurako printzipio zuhurrak
Esaera Zaharrak 21:5: Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia.
Esaera Zaharrak 21:2: Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei, baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen.
Esaera Zaharrak 21:4: Begirada harroa, handinahiko gogoa, gaiztoen argia: dena da bekatu.
Esaera Zaharrak 21:19: Hobe basamortuan bizi emakume liskarti eta petralarekin baino.
w06 9/15 28 ¶13
«Zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin»
13 Zer egin dezakete senar-emazteek elkar tratatzeko moduagatik tentsioa badago? Arazoa konpontzeko esfortzua egin beharko dute. Adibidez, agian, modu desatseginean hitz egiten hasi dira eta ohitura bihurtu da (Esaera Zaharrak 12:18). Honek ondorio kaltegarriak izan ditzake. Bibliako esaera zahar batek dio: «Hobe basamortuan bizi emakume liskarti eta petralarekin baino» (Esaera Zaharrak 21:19). Horrelako egoera batean dagoen emaztea bazara, galdetu zeure buruari: «Nire jarrerak senarra nirekin egotea zailtzen al du?». Bestalde, Bibliak senarrei hau esaten die: «Maitatu emazteak eta ez izan horiekin zakar» (Kolosarrei 3:19). Senarra bazara, galdetu zeure buruari: «Emaztea tratatzen dudan modua hotza al da eta, ondorioz, kontsolamendua beste nonbait bilatzera bultzatzen al diot?». Noski, ez dago sexu moralgabekerian erortzeko aitzakiarik. Hala ere, horrelako ezbehar bat gertatu daitekeela jakiteak, arazoak zintzotasunez eztabaidatzeko arrazoi ona da.
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 21:13: Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari, ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.
Biblia irakurketa
Esaera Zaharrak 21:1-18: Erregearen bihotza ubidea da Jaunaren eskuetan: nahi duen alderantz zuzentzen du. 2 Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei, baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen. 3 Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea, sakrifizioak eskaintzea baino. 4 Begirada harroa, handinahiko gogoa, gaiztoen argia: dena da bekatu. 5 Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia. 6 Gezurrez altxorrak eskuratzea heriotzarantz daraman amets hutsala da. 7 Indarkeriak menderatzen ditu gaiztoak, ez baitute zuzenbidez jokatu nahi. 8 Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera. 9 Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino. 10 Gaiztoak ez du gaizkia baino irrikatzen, lagun hurkoak ez dio errukirik sortzen. 11 Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldugabea, eta zuhurrari dagokion heziketaz lortzen du jakintza. 12 Jainko zuzena begira dago gaiztoen etxekoei: hondamendira botatzen ditu gaiztoak. 13 Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari, ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean. 14 Ezkutuko opariak sumina baretzen du, isilkako erregaluak haserrerik biziena. 15 Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu. 16 Zentzuzko jokabidetik okertzen denak hildakoen artean amaituko du. 17 Atseginetara emanak behartsu bukatuko, ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko. 18 Zintzoa eta zuzena salbatuak, gaiztoa eta maltzurra haien ordez gaitzetsiak.
KRISTAUON BIZIMODUA
Errespetua erakutsi ezkontza bizitzan
Esaera Zaharrak 20:25: Arriskutsua da arinkeriaz Jaunari zerbait eskaini eta, botoa egin eta gero, pentsatzen hastea.
1 Pedro 3:7, NWT: Era berean, zuek senarrok, jarraitu ezagueraren arabera beraiekin bizitzen. Ohoratu itzazue hauskorragoa den ontzia bezala, emakumezkoa. Izan ere, beraiek ere zuekin batera merezigabeko biziaren oinordeko dira. Honela, zuen otoitzak ez dira oztopatuak izango.
UZTAILAK 14-20
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN Esaera Zaharrak 22
Seme-alabak hezteko printzipio zuhurrak
Esaera Zaharrak 22:3: Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
Esaera Zaharrak 22:6: Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.
w19.12 26 ¶17-19
Gurasook: trebatu seme-alabak Jehoba maite dezaten
17 Hasi haurrak ahal bezain laster hezten. Seme-alabak zenbat eta lehenago hezten hasi, orduan eta hobeto (Esa. 22:6). Pentsatu dezagun Timoteoren ereduan. Bere ama Eunizek eta amona Loidek «umetandik» trebatu zuten (2 Tim. 1:5; 3:15). Ondorioz, denborarekin Paulo apostoluarekin bidaiatu ahal izan zuen.
18 Jean-Claude eta Peace izeneko Boli Kostako bikote batek, euren sei seme-alabek Jehoba maitatzea eta zerbitzatzea lortu zuten. Zerk lagundu zien arrakasta izaten? Eunize eta Loideren eredua jarraitzeak. Hurrengoa esan zuten: «Gure seme-alabei Jainkoaren Hitza umetandik irakasten hasi ginen, jaio eta gutxira» (Deu. 6:6, 7).
19 Zer esan nahi du seme-alabei Jehobaren Hitza irakasteak? «Irakatsi» aditzak «zerbait behin eta berriro errepikatzea» esan nahi du. Horretarako, gurasoek seme-alabekin denbora pasa behar dute. Batzuetan, astuna izan daiteke seme-alabei gauza bera errepikatzea. Hala ere, gurasoek seme-alabei Jainkoaren Hitza irakasteko eta aplikatzeko modua dela ikusi behar dute.
Esaera Zaharrak 22:15: Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio; zentzarazteko makilak libratuko dio.
w06 4/1 9 ¶4
Gurasoak: izan seme-alabentzat eredugarriak
Bibliak honakoa dio: «Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio; zentzarazteko makilak libratuko dio» (Esaera Zaharrak 22:15). Batzuen ustez, tratu hau krudela da eta zaharkitua dago. Egia esan, Biblia biolentziaren eta mota guztietako abusuen aurka dago. Biblian «makila» batzuetan literala den arren, gurasoen autoritatea adierazten du. Maitasunez eta tinko erabili behar dute hau, seme-alaben ongizateaz arduratzen direlako (Hebrearrei 12:7-11).
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 22:29: Aurkitu duzu bere lanean trebea den norbait? Erregeen zerbitzura egongo da eta ez edonolako jendearenera.
Biblia irakurketa
Esaera Zaharrak 22:1-19: Hobe izen ona aberastasun ugari baino, hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino. 2 Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak: Jaunak egin zituen biak. 3 Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar. 4 Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea, aberastasuna, ohorea eta bizia. 5 Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea, ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena. 6 Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du. 7 Aberatsa behartsuen nagusi, zorduna hartzekodunaren menpeko. 8 Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du, haren irrika guztia ezerezean amaituko. 9 Eskuzabala bedeinkatua izango da bere ogia behartsuarekin banatzeagatik. 10 Bota harroputza, kito liskarrak! Sesioak eta irainak ere amaitu. 11 Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa, hori du erregeak adiskide. 12 Jaunaren begiek zaintzen egia, eta huts eragiten maltzurraren hitzei. 13 «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean; hil egingo nau», dio alferrak. 14 Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa; bertara amilduko Jaunak gaitzetsia. 15 Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio; zentzarazteko makilak libratuko dio. 16 Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du; aberatsari ematen dionak bere burua pobretu. 17 Entzun arretaz jakintsuen esanak, gogoan hartu nire irakaspenak; 18 atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak, mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan. 19 Zuri ere irakasten dizkizut gaur, zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.
KRISTAUON BIZIMODUA
Erakutsi pazientzia, baina ez izan permisiboa
Deuteronomioa 6:6, 7: Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok; 7 irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean;
Esaera Zaharrak 20:5: Ur sakonak dira giza pentsamenduak, zentzudunak asmatzen du ateratzen.
Esaera Zaharrak 6:20: Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia.
Esaera Zaharrak 23:13: Ez izan beldur gaztea zigortzeko, makilakada batzuengatik ez da hilko eta;
UZTAILAK 21-27
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN ESAERA ZAHARRAK 23
Alkohola edateari buruzko printzipio zuhurrak
Esaera Zaharrak 23:20, 21: Ez zaitez elkartu zurruteroekin, ezta tripazainekin ibili ere; 21 izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen dute eta nagiak zarpailez janzten.
Esaera Zaharrak 23:29, 30: Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan? Nor kexuz? Nor da arrazoirik gabe kolpatua? Nork du begirada lausotua? 30 Ardoa edaten akaberarik ez duenak, edarien dastaketara emanak.
Esaera Zaharrak 23:33-35: Gauza bitxiak ikusiko dituzu, zentzugabekeria handiak pentsatu eta esango; 34 itsaso zabalean bazeunde bezala sentituko zara, mastaren puntan kulunka. 35 «Jo naute, baina ez dut minik –esango duzu–, gogor zigortu naute, baina ez naiz konturatu. Noiz esnatuko ote naiz? Gehiago eskatuko dut berriro!»
Esaera Zaharrak 23:31, 32: Ez begiratu ardoari, gorri-gorri kopan distiratsu dagoenean, goxo-goxo sartzen da eta. 32 Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta.
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 23:4: Ez ibili ahaleginetan aberastasunaren atzetik, utzi horretan pentsatzeari.
Biblia irakurketa
Esaera Zaharrak 23:1-24: Handiki baten mahaian zaudenean eserita, ez ahaztu noren aurrean zauden. 2 Jatun handia bazara, eutsi zeure jangurari. 3 Ez egon haren jaki gozoen irrikaz, zu harrapatzeko izan litezke eta. 4 Ez ibili ahaleginetan aberastasunaren atzetik, utzi horretan pentsatzeari. 5 Begien itxi-ireki batean desagertu da! Hegoak hartu eta han doa airean arranoaren antzera. 6 Ez zaitez eseri xuhurraren mahaira, ezta haren jakien irrikaz egon ere, 7 eginak baititu bere kalkuluak: «Jan eta edan» diotsu, baina ez zaitu gogoko. 8 Jandakoa bota egin beharko duzu eta zure hitz atseginak alferrikakoak izango lirateke. 9 Ez hitz egin zentzugabearen belarrira, mespretxatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak. 10 Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk, ezta sartu ere umezurtzen lursailetara, 11 ahaltsua baita haien eskubideen babeslea eta berak defendatuko du haien auzia zure kontra. 12 Egin jaramon heziketari eta entzun arretaz irakaspenak. 13 Ez izan beldur gaztea zigortzeko, makilakada batzuengatik ez da hilko eta; 14 aitzitik, zigorraren bidez Hildakoen Egoitzatik libratuko duzu. 15 Ene seme, zuhur bihurtzen bazara, ni bihotz-bihotzez poztuko naiz; 16 barru-barrutik alaituko naiz, zuzen mintzatzen zarela ikustean. 17 Ez izan bekatariekiko inbidiarik; izan, ordea, Jaunarenganako begirunea beti; 18 segurua baita etorkizuna dagoela, eta ez du zure itxaropenak porrot egingo. 19 Entzun, seme, eta izan zuhur, bideratu zuzen zeure bizia. 20 Ez zaitez elkartu zurruteroekin, ezta tripazainekin ibili ere; 21 izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen dute eta nagiak zarpailez janzten. 22 Entzun sorrarazi zintuen aitari, ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta. 23 Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak: zuhurtzia, heziketa eta adimena. 24 Seme zintzoaren aita pozez betetzen da, zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.
KRISTAUON BIZIMODUA
Alkohola eskaini beharko al nuke?
Eklesiastes [Kohelet] 7:16-18: Ez izan zuzenegi, ezta behar baino jakintsuago ere, ea hondatzen duzun zeure burua. 17 Ez izan makurregi, ezta ergelegi ere, ea garaia baino lehen hiltzen zaren. 18 Hobe duzu honi heldu, hura eskutik utzi gabe; Jainkoari begirune dionak ez baitu ezertan huts egiten.
UZTAILAK 28-ABUZTUAK 3
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN ESAERA ZAHARRAK 24
Sendotu dezagun gure espiritualtasuna zailtasunei aurre egiteko
Esaera Zaharrak 24:5: Hobe gizon zuhurra indartsua baino, eta gizon ikasia ahaltsua baino.
Esaera Zaharrak 24:10: Larrialdian adorea galdu baduzu, larri zabiltza indarrez!
Esaera Zaharrak 24:16: zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa; gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko.
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 24:27: Ziurtatu zeure ogibidea, lortu eta hasi lantzen zeure soroak, eta gero eraikiko duzu etxea.
Biblia irakurketa
Esaera Zaharrak 24:1-20: Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, 2 indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik ez dira mintzo. 3 Zuhurtziaz eraikitzen da etxea, zentzuaz sendotu egiten, 4 jakintzaz janzten dira gelak mota guztietako ondasun baliotsu eta atseginez. 5 Hobe gizon zuhurra indartsua baino, eta gizon ikasia ahaltsua baino. 6 Estrategiaz egiten da gerra, aholku egokien poderioz lortzen garaipena. 7 Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat, ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko. 8 Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari, «azpisuge» deitzen diote. 9 Burugabeak bekatua bakarrik du gogoan; lotsabakoari higuin diote guztiek. 10 Larrialdian adorea galdu baduzu, larri zabiltza indarrez! 11 Salba itzazu heriotzara kondenatuak, askatu hiltzera dardaraz doazenak. 12 Zeuk zerikusirik ez zenuela esan arren, adi dago kontzientziak aztertzen dituena, badaki zuri begira dagoenak: nori bere egintzen arabera ordaintzen dio hark. 13 Jan eztia, ene seme, ona da eta, gozoa da abaraska ahoarentzat: 14 hala bedi maitagarri zuretzat zuhurtzia; aurkitzen baduzu, geroko etorkizunean ez du zure itxaropenak porrot egingo. 15 Gaizto hori, ez egin egitasmo txarrik zintzoaren etxearen aurka, ezta hondatu ere haren egoitzarik, 16 zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa; gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko. 17 Ez poztu zeure arerioaren erorketaz, ezta gozatu ere behaztopa egiten badu, 18 Jaunak, hori ikusi eta oker iritzirik, ez dezan bere haserrea harengandik desbidera. 19 Ez odol-berotu gaizkileengatik, ezta gaiztoen inbidiatan egon ere, 20 ez baitu etorkizun onik gaizkileak: itzali egingo zaio biziaren kriseilua.
KRISTAUON BIZIMODUA
Elkarri lagundu zailtasunen aurrean
1 Erregeak 13:6: Orduan, esan zion erregeak Jainkoaren gizonari: –Bare ezazu, otoi, Jauna, zeure Jainkoa; eskatu berari nire alde, besoa bere onera itzul dakidan.
Jainkoaren gizonak baretu zuen Jauna eta besoa bere onera etorri zitzaion erregeari, lehen bezalaxe geldituz.
Santiago 5:16b: Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak.
Hebrearrei 10:24, 25: Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz. 25 Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.
ABUZTUAK 4-10
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN ESAERA ZAHARRAK 25
Hizkerari buruzko printzipio zuhurrak
Esaera Zaharrak 25:11: Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean: horrelakoxeak egoki esandako hitzak.
w15 12/15 19 ¶6-7
Erabili hitzek duten indarra laguntzeko
6 Esaera Zaharrak 25:11 Biblia aipuak, hitz egiteko une egokia aukeratzearen garrantzia azaltzen du: «Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean: horrelakoxeak egoki esandako hitzak». Urrezko sagarrak, berez, ederrak dira, baina zilarrezko azpilean edo ontzian jartzeak are ederrago egiten ditu. Era berean, hitz egiteko une egokia kontuz aukeratzen badugu, gure hizkera erakargarriagoa eta lagungarriagoa izango da. Nola?
7 Entzuleari benetan entzun behar duena esan ahal diogu. Baina hitz egiteko une egokiena ez bada, esaten dioguna ez da hain eraginkorra izango (Irakurri ESAERA ZAHARRAK 15:23). Adibidez, 2011ko martxoan, lurrikara eta tsunami batek Japoniako ekialdeko eremu bat suntsitu zuten. Ondorioz, 15.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Jehobaren lekukoek euren bizilagunek bezala sufritu zuten. Baina Bibliarekin kontsolatzeko aukera guztiak aprobetxatu zituzten. Bertako pertsonak budistak zirenez, Bibliari buruz gutxi zekiten. Horregatik, gure anai-arrebek tsunamiaren ondoren berpizkundeari buruz hitz egiteko une egokiena ez zela ulertu zuten. Beraz, emozionalki laguntzen eta, Biblian oinarrituz, pertsona onei gauza txarrak gertatzearen arrazoiak azaltzen zentratu ziren.
Esaera Zaharrak 25:15: Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke, mihi eztiak hezurrak ere hautsi.
w15 12/15 21 ¶15-16
Erabili hitzek duten indarra laguntzeko
15 Esaten duguna garrantzitsua da, baina nola esaten dugun ere oso garrantzitsua da. Jesusek hitz egiten zuenean, denak «harrituta geratzen ziren bere ahotik ateratzen ziren hitz politekin» (Luk. 4:22). Hitz politek bihotza ukitzen dute eta boteretsuak dira; konbentzitzen laguntzen dute (Esa. 25:15). Jesusen hitz egiteko modua imitatu dezakegu, atseginak izanez, errespetuz hitz eginez eta besteen sentimenduak kontuan hartuz. Jendetza handi batek berari entzuteko egin zuen ahalegina ikustean, Jesus zeharo hunkitu zen eta «gauza asko irakasten hasi zitzaien» (Mar. 6:34). Iraindu zutenean ere, Jesusek ez zuen gaizki erantzun (1 Ped. 2:23).
16 Oso ondo ezagutzen dugun norbaitekin lasaitasunez eta taktuarekin hitz egitea erronka bat izan daiteke, argi eta garbi hitz egiteko lasaitasuna sentitu dezakegulako. Hau gertatu ahal zaigu familiakide batekin edo kongregazioko lagun min batekin. Aprobetxatu al zuen Jesusek bere dizipuluekin zuen harreman estua beraiei gogor hitz egiteko? Ez horixe! Apostoluek beraien artean handiena nor ote zen eztabaidatzen jarraitu zutenean, Jesusek hitz atseginekin eta haur baten konparaketarekin zuzendu zituen (Mar. 9:33-37). Adindunek Jesusen eredua imitatu dezakete, aholku «goxoa» emanez (Gal. 6:1).
Esaera Zaharrak 25:25: Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat, hala dira urrutitik jasotako albiste onak.
w95 4/1 17 ¶8
Maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotu. Nola?
8 Jainkoa zerbitzatzean, guztiok elkar animatu gaitezke gure ereduaren bidez. Jesusek entzuleak animatu zituen. Izan ere, predikatze lana maite zuen eta hau goratu zuen. Beretzat janaria bezain garrantzitsua zen (Joan 4:34; Erromatarrei 11:13). Horrelako gogo bizia zabaldu egiten da. Jesusen antzera, erakusten al duzu poztasuna predikazioari buruz? Harrokeriarik gabe, kontatu anai-arrebei predikazioan izandako esperientzia onak. Lagundu anai-arrebei predikazioan Jehobari buruz hitz egitean, poza sentitzen (Esaera Zaharrak 25:25).
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 25:28: Harresiak hondatutako hiri babesgabea bere buruaren jabe ez den gizakia.
Biblia irakurketa
Esaera Zaharrak 25:1-17: Hauek ere Salomonen esaera zaharrak dira, Judako errege Ezekiasen funtzionarioek jasoak. 2 Bere egintzen misterioagatik zor zaio aintza Jainkoari, arazoak aztertu eta argitzeagatik erregeari. 3 Zeruaren goitasuna, lurraren sakontasuna eta erregeen bihotzak aztergaitzak dira. 4 Kendu zilarrari hondakinak eta ontzia egingo du zilarginak. 5 Kendu gaiztoa erregearen aurretik eta haren tronua zuzentasunean sendotuko da. 6 Ez harrotu zeure burua erregearen aurrean, ezta handikien ondoan jarri ere. 7 Hobe duzu «Igo hona!» entzun, handiago baten aurrean apalarazia izan baino. Zeure begiez ikusi baduzu ere, 8 ez bizkorregi eraman auzitara; zeren eta zer egingo duzu azkenean beste lekuko batek nahastuta uzten bazaitu? 9 Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra, baina ez azaldu inoren sekreturik, 10 entzuten dizunak ez zaitzan lotsaraz eta betiko ospe txarra zeureganatu. 11 Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean: horrelakoxeak egoki esandako hitzak. 12 Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko: zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat. 13 Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian, hala mezulari fidagarria igorlearentzat: ugazaba indarberritu egiten du. 14 Hodei eta haize handiak, baina euririk ez: horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena. 15 Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke, mihi eztiak hezurrak ere hautsi. 16 Eztia aurkitu duzu? Ez jan behar baino gehiago; bestela, ok eginda, bota egingo duzu. 17 Ez joan gehiegitan lagunaren etxera, zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.
ABUZTUAK 11-17
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN ESAERA ZAHARRAK 26
Urrundu zentzugabeak direnengandik
Esaera Zaharrak 26:1: Elurra udan edo euria uztaroan bezain desegoki ohorea zentzugabeagan.
it-2 249 ¶1
Euri
Urtaroak. Promestutako Lurraldean bi urtaro nagusi zeuden: uda eta negua, hau da, denboraldi lehorra eta euritsua (Konparatu Sl 32:4; Knt 2:11, NWTko oharra). Apirilaren erdialdetik urriaren erdialdera oso euri gutxi egiten zuen. Garai honetan uzta biltzen zen. Esaera Zaharrak 26:1 bertsetak argi uzten du uzta garaian euria egiteak ez zuela zentzurik (Konparatu 1Sm 12:17-19). Denboraldi euritsuan ez zuen etengabe euririk egiten; eguraldi ona ere egin ahal zuen. Gainera, denboraldi euritsua hotza zenez, euripean egoteak hotz handia eragiten zuen (Esd 10:9, 13). Hortaz, asko estimatzen zen babes eroso bat izatea (Is 4:6; 25:4; 32:2; Jb 24:8).
Esaera Zaharrak 26:3: Zaldiari zigorra, astoari aho-soka, zentzugabearen bizkarrari egurra.
w87 10/1 19 ¶12
Diziplinak fruitu baketsua ematen du
12 Esaera Zaharrak 26:3 aipuak esaten duen moduan, pertsona batzuekin neurri zorrotzagoak beharrezkoak izan daitezke: «Zaldiari zigorra, astoari aho-soka, zentzugabearen bizkarrari egurra». Batzuetan, Jehobak israeldarrei, beraiek sortutako arazoen ondorioak sufritzen utzi zien: «Jainkoaren aginduen kontra errebelatu baitziren eta Goi-goikoaren egitasmoa mespretxatu. Nekepean umilarazi zituen, lur jo zuten, eta nork lagundurik ez. Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik» (107. Salmoa 11-13). Hala ere, zentzugabe batzuek, burugogorrak dira eta ez dute lagungarri zaien diziplinarik onartzen: «Zentzarazpenen aurrean setatsu dena bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe» (Esaera Zaharrak 29:1).
Esaera Zaharrak 26:6: Bere zangoak moztu eta ozpina edaten du zentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak.
it-1 502 ¶4
Herren, herrena
Salomon errege jakintsuak hurrengoa esan zuen: «Bere zangoak moztu [herren geldituz] eta ozpina edaten du zentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak» (Esa 26:6). Pertsona zentzugabe bati edozein proiektu ematen dion gizonak bere interesen aurka jokatzen du. Bere proiektuak huts egiten duela ikusiko du, bere buruari kalte eginez.
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 26:4: Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera, ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan.
Biblia irakurketa
Esaera Zaharrak 26:1-20: Elurra udan edo euria uztaroan bezain desegoki ohorea zentzugabeagan. 2 Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala, madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen. 3 Zaldiari zigorra, astoari aho-soka, zentzugabearen bizkarrari egurra. 4 Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera, ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan. 5 Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera, bere burua zuhurtzat eduki ez dezan. 6 Bere zangoak moztu eta ozpina edaten du zentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak. 7 Ezin da elbarria bere zangoez baliatu, ezta zentzugabea ere zuhur-hitzez. 8 Habailan harria lotzea bezain zentzugabea burugabeari ohore ematea. 9 Mozkorraren eskuetan arantza bezala zuhur-hitza zentzugabearen ahoan. 10 Edonor zauritzen duen gezilaria bezalakoa zentzugabea eta edozein bidaiari kontratatzen dituena. 11 Ok egin eta botatakoaren jirabiran dabilen txakurra bezalakoa da behin eta berriz ergelkeria berera itzultzen den zentzugabea. 12 Aurkitu duzu bere burua zuhurtzat duen norbait? Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik. 13 Alferrak dio: «Lehoi bat dago bidean, basapiztia kalean». 14 Ateak orpoan bira, alferrak ohean. 15 Alferrak eskua platerean sartu bai, baina nekagarri zaio ahoraino eramatea. 16 Alferra bere ustez zuhurrago zuzen erantzuten dakiten zazpi baino. 17 Txakur galduari belarrietatik heltzea bezala inoren eztabaidatan sartzea. 18 Suzko azkonak eta gezi hilgarriak jaurtitzen dituen eroa bezalakoa da 19 lagunari iruzur egin eta «Txantxetan zen» esaten duena. 20 Egurra amaitzean, sua itzali; iraintzailerik gabe, kito liskarra!
KRISTAUON BIZIMODUA
Lortu «salbamenera daraman jakinduria» ikasketa pertsonalaren bitartez
2 Timoteori 3:15: eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. Liburu Santuek emango dizute Kristo Jesusenganako sinesmenaren bidez salbamenera daraman jakinduria.
1 Pedro 2:2: haur jaioberriek bezala, irrika ezazue hitzaren esne garbia, horren bidez hazi eta salbamen betera hel zaitezten,
ABUZTUAK 18-24
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN ESAERA ZAHARRAK 27
Nola laguntzen digute benetako lagunek?
Esaera Zaharrak 27:5, 6: Hobe da agerian zentzarazten zaituena, sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino. 6 Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere; kontuz ibiltzekoa arerioa, besarkatzen zaituenean ere.
Jehobak zerbitzari apalak estimatzen ditu
12 Pertsona apalek aholkuak eskertzen dituzte. Imajinatu, adibidez, kongregazioko bilera batean zaudela. Anai-arreba batzuekin hitz egin ondoren, horietako batek bazter batera eramaten zaitu eta hortzetan janari pixka bat duzula aipatzen dizu. Zalantzarik gabe, lotsatuta sentituko zinateke. Baina, ez al zenuke eskertuko esan izana? Agian lehenago esan izana ere eskertuko zenuke. Era berean, anai-arrebek ausardiaz aholku bat ematen digutenean, apaltasunez eskertu behar genuke. Pertsona hori gure laguna bezala ikusi behar genuke, eta ez gure etsaia bezala (Irakurri Esaera Zaharrak 27:5, 6; Gal. 4:16).
Esaera Zaharrak 27:10: Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak; larri zaudenean, ez joan anaiarengana: hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino.
it-2 1185 ¶6
Bizilagun, lagun hurko
Esaera Zahar baten arabera, lagunak leialak eta fidagarria izan behar dira, eta, beharrean gaudenean, beraiengana jo behar dugu: «Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak; larri zaudenean, ez joan anaiarengana: hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino» (Esa 27:10). Idazle honen arabera, hobe da gertu dagoen lagun bati laguntza eskatzea, urruti dagoen familiakideari, hala nola, anaia bati eskatzea baino. Zergatik? Urrun dagoen familiakideak, agian, ez duelako lagundu nahi edo ezinezkoa zaiolako.
Esaera Zaharrak 27:17: Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 27:11: Izan zuhur, seme: emadazu poz hori, eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari.
Biblia irakurketa
«Anaia larrialditarako jaioa»
Esaera Zaharrak 27:1-17: Ez zaitez biharkoaz harrotu, ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere. 2 Bestek goraipa zaitzala, ez baita egokia zuk zeure burua gorestea. 3 Harria astuna da, harea pisua; are astunagoa burugabearen zitalkeria. 4 Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria; baina nork aurre egin jelosiari? 5 Hobe da agerian zentzarazten zaituena, sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino. 6 Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere; kontuz ibiltzekoa arerioa, besarkatzen zaituenean ere. 7 Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska, sabel gosearentzat mingotsa ere gozo. 8 Herritik urruti harat-honat dabilen gizakia, habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria. 9 Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen, adiskidearen aholkuak barrua gozatzen. 10 Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak; larri zaudenean, ez joan anaiarengana: hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino. 11 Izan zuhur, seme: emadazu poz hori, eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari. 12 Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar. 13 Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran, arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari. 14 Egunsentian goiz eta ozenki laguna agurtzea, bedeinkatzea baino gehiago da madarikatzea. 15 Etengabeko itogina eurite-egunean eta emakume liskartia antzerakoak dira; 16 halakoari eustea haizeari eustea eta eskuaz olioa hartzea bezala da. 17 Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.
KRISTAUON BIZIMODUA
«Anaia larrialditarako jaioa»
Esaera Zaharrak 17:17: Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da.
ABUZTUAK 25-31
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN ESAERA ZAHARRAK 28
Gaiztoen eta zintzoen arteko desberdintasunak
Esaera Zaharrak 28:1: Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi; zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur.
w93 5/15 26 ¶1
Jehoba bihotz-bihotzez zerbitzatzen al duzu?
«ZINTZOA bere buruaz lehoia bezain ziur» (Esaera Zaharrak 28:1). Zintzoek fedea erakusten dute, Jainkoaren Hitzean konfiantza osoa dute eta Jehobaren zerbitzuan ausardiaz aurrera egiten dute, zailtasunak izan arren.
Esaera Zaharrak 28:5: Gaizkileek ez dute zuzenbidea ulertzen, Jaunaren bila dabiltzanek dena dakite.
it-1 820 ¶3
Ulermen
Bekatura jotzen duen pertsonak, Jainkoa kontuan hartzeari uzten dio (Jb 34:27). Bihotzak bere bideak okerrak direla ikustea eragozten dio eta ulermena galtzen du (Sl 36:1-4). Jainkoa adoratzen duela esan arren, gizakien aginduak Jainkoaren aginduen gainetik jartzen ditu. Izan ere, hauek nahiago ditu (Is 29:13, 14). Bere jokabide lotsagabea justifikatzen du «gozamena» besterik ez dela esanez (Esa 10:23). Perbertitu eta basati bihurtzeaz gain, ergela bilakatzen da, Jainkoak bere jokabide txarra ikusten ez duela pentsatzera iritsiz (Sl 94:4-10; Is 29:15, 16; Jr 10:21). Bere ekintzekin «ez da Jainkorik» esaten du (Sl 14:1-3). Horrela, ez du Jainkoa ezertarako kontuan hartzen. Bibliako printzipioak jarraitzen ez dituenez, ezin du zuzen epaitu, ezta egoerak argi ikusi, faktore guztiak kontuan izan eta erabaki zuzenak hartu ere (Esa 28:5).
Esaera Zaharrak 28:6: Hobe behartsu eta prestu izan, jokabide okerreko aberats baino.
it-1 1244 ¶4
Integritate
Nola eutsi ahal diogu integritateari? Ez dugu lortuko gure indarren bidez, baizik eta Jehobarengan eta bere botere salbatzailean fedea eta konfiantza erakutsiz (Sl 25:21). Jainkoak hurrengoa promesten du: integritateari eusten diotenei «babesa» emango diela beraien bidea zainduz (Esa 2:6-8; 10:29; Sl 41:13 [41:12, NWT]). Jehobaren onespena bilatzeagatik, bizitzan oreka dute eta euren helburua lortzeko bide zuzenetik ibiltzen dira (Sl 26:1-3; Esa 11:5; 28:18). Jobek esan zuenez, egia da errugabeek gaiztoen aginteagatik sufritu dezaketela edota gaiztoekin batera hil daitezkela. Baina Jehobak honakoa ziurtatzen du: errugabeen bizitza kontuan hartzen duela, beraien ondarea babestuko duela, euren etorkizuna baketsua izango dela eta gauza onak emango dizkiela (Jb 9:20-22; Sl 37:18, 19, 37; 84:12 [84:11, NWT]; Esa 28:10). Joben kasuan bezala, integritateari eusteak, eta ez aberastasunak, egiten du norbait baliotsua eta besteen errespetua merezi izatea (Esa 19:1; 28:6).
Irakaspen preziatuak
Esaera Zaharrak 28:14, NWT: Zoriontsua beti erne dagoena, baina bihotz gogorrekoa zoritxarrean eroriko da.
Biblia irakurketa
Esaera Zaharrak 28:1-17: Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi; zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur. 2 Matxinada denean, herriak buruzagi ugari; gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi. 3 Behartsu izan eta, gero, jende xehea zapaltzen duena uholde suntsigarria da: zer janik ere ez du uzten! 4 Jaunaren legea baztertzen dutenek gaiztoa goraipatzen dute; legea betetzen dutenak, berriz, haren kontra jartzen. 5 Gaizkileek ez dute zuzenbidea ulertzen, Jaunaren bila dabiltzanek dena dakite. 6 Hobe behartsu eta prestu izan, jokabide okerreko aberats baino. 7 Legea betetzen duena seme zentzuduna da, jende galduarekin dabilena aitaren lotsa. 8 Bere ondasunak lukurreriaz gehitzen dituenak behartsuez errukitzen denarentzat metatzen ditu. 9 Norbaitek ez badu legea aditu nahi, haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri. 10 Zuzenak bide txarretik eramaten dituena, berak prestatutako tranpan jausiko da; baina prestuek zoriona izango dute sari. 11 Aberatsak zuhurtzat du bere burua, baina behartsu buruargiak ongi ezagutzen du. 12 Zintzoen arrakastaz ospakizun handia, gaiztoak nagusitzean denak ezkutatu. 13 Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta damutzen denak errukia lortuko. 14 Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena; bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da. 15 Orroka ari den lehoia eta hartz gosetia bezalakoa gobernari gaiztoa herri xehearentzat. 16 Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen; bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko. 17 Hilketa baten zama gainean duen gizakia hobiraino doa ihesi: ez geldiarazi!
KRISTAUON BIZIMODUA
Biolentzia gorrotatzen al dugu?
Hasiera 6:11: Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,
2 Timoteori 3:1: Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.
2 Timoteori 3:3: bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai;
11. Salmoa 5, NWT: Jehobak zintzoak aztertzen ditu, baita gaiztoak ere. Berak biolentzia maite duena gorrotatzen du.
Esaera Zaharrak 22:24, 25: Ez zaitez haserrekorraren lagun egin, ezta suminkorrarekin elkartu ere, 25 ez zaitezen haien jokabideetara ohitu eta zeure bizia arriskuan jarri.