Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • 2 Timoteori 3
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

2 Timoteori liburuaren edukia

      • «Azken egunetan garai kritikoak» (1-7)

      • Pauloren eredua kontu handiz jarraitu (8-13)

      • Segi ezazu ikasi zenituen gauzak egiten (14-17)

        • «Idazkietan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da» (16)

2 Timoteori 3:1

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2024/1, 6. or.

    Gozatu bizitzaz betirako!, 32. ikasgaia

    Esnatu!,

    1. zb. 2020 15. or.

2 Timoteori 3:2

Oharra

  • *

    Edo «pertsonek euren burua bakarrik maitatuko dute».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 185. artikulua

2 Timoteori 3:3

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 185. artikulua

    Talaia,

    2011/5/1,

2 Timoteori 3:4

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 185. artikulua

2 Timoteori 3:5

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 185. artikulua

2 Timoteori 3:9

Oharra

  • *

    Edo «zentzugabekeriaz».

2 Timoteori 3:12

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Gozatu bizitzaz betirako!, 59. ikasgaia

2 Timoteori 3:13

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Bibliari buruzko galderak, 185. artikulua

    Gozatu bizitzaz betirako!, 50. ikasgaia

2 Timoteori 3:14

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/4, 17. or.

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2020/7, 10. or.

2 Timoteori 3:15

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2022/4, 17. or.

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2020/7, 10. or.

2 Timoteori 3:16

Oharra

  • *

    Edo «zentsuratzeko».

  • *

    Edo «justiziaren arabera diziplinatzeko».

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia (Ikasketarako edizioa),

    2023/2, 11. or.

    Gozatu bizitzaz betirako!, 1. ikasgaia

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
2 Timoteori 3:1-17

2 Timoteori

3 Baina jakin behar duzu azken egunetan garai kritikoak eta jasateko zailak etorriko direla. 2 Zeren pertsonak oso berekoiak izango dira*, dirua maitatuko dute, fanfarroiak, harroputzak, blasfematzaileak, gurasoei desobedienteak, esker txarrekoak eta desleialak izango dira, 3 ez dute maitasun naturalik izango, ez dira ados jartzeko prest egongo, kalumniatzaileak izango dira, ez dute autokontrolik izango, basatiak izango dira, ez dute ona dena maitatuko, 4 traidoreak eta burugogorrak izango dira, harrokeriaz puztuta egongo dira, Jainkoa maitatu beharrean plazerak maitatuko dituzte, 5 eta Jainkoari debozioa diotela esango dute, baina debozio horren indarrak ez du beraien bizitzan eraginik izango. Aldendu horrelako pertsonengandik. 6 Horien artetik ateratzen diren gizon batzuk, etxeetan maltzurkeriaz sartzen dira, eta bekatuz beteta eta desio ezberdinengatik kontrolatuta dauden emakume ahulak engainatzen dituzte. 7 Emakume horiek beti ikasten ari dira, baina ez dute inoiz egiaren ezagutza zehatza izatea lortzen.

8 Janesek eta Jambresek Moisesen aurka egin zuten bezala, gizon horiek ere egiaren aurka egiten jarraitzen dute. Horrelako gizonen adimena guztiz ustelduta dago, eta ez dute Jainkoaren aprobaziorik fedearen aurka daudelako. 9 Edonola ere, ez dira oso urrutira joango, pertsona guztiak beraien tontakeriaz* konturatuko direlako, bi gizon haiekin gertatu zen bezalaxe. 10 Baina zuk kontu handiz jarraitu duzu nire irakaskuntza, nire bizimodua, nire helburua bizitzan, nire fedea, nire pazientzia, nire maitasuna eta nire iraupena. 11 Gainera, ezagutzen dituzu izan nituen pertsekuzioa eta sufrimenduak, Antiokian, Ikonion eta Listran sufritu nituenak bezalakoak. Pertsekuzio guzti horren aurrean iraun nuen, eta Jaunak aldi guzti horietan erreskatatu ninduen. 12 Izan ere, Kristo Jesusekin bat eginda, Jainkoari debozioa izanez bizi nahi duten guztiak ere pertsegituak izango dira. 13 Baina maltzurrak eta iruzurtiak gero eta okerrago bihurtuko dira, besteak engainatuko dituzte eta beraiek engainatuak izango dira.

14 Zuk, hala ere, segi ezazu ikasi zenituen eta sinestera konbentzitua izan zinen gauzak egiten, zeren badakizu norengandik ikasi zenituen 15 eta txiki-txikitatik idazki santuak ezagutzen dituzula. Idazki horiek, Kristo Jesusengan jarritako fedearen bidez, salbamenera daraman jakinduria eman ahal dizute. 16 Idazkietan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da, eta honetarako da lagungarria: irakasteko, zerbait gaizki dagoela erakusteko*, gauzak zuzentzeko eta ongi dagoenaren arabera heziketa emateko*. 17 Horrela, Jainkoaren zerbitzaria erabat trebea izango da, edozein ekintza on egiteko guztiz prestatua.

Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu