Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Ongi etorri
Jehobaren lekukoek egindako hizkuntza desberdinetako argitalpenen bilaketa tresna da hau.
Argitalpenak jaisteko bisitatu jw.org.
Iragarkia
Eskuragarri dagoen hizkuntza berria: Mbum
  • Gaur

Asteartea, uztailak 29

Oso pozik nago zurekin (Luk. 3:22).

Zein lasaigarria den Jehoba bere herriarekin oso pozik dagoela jakitea! Bibliak honakoa dio: «Jaunak bere herria maite» du (Sal. 149:4). Hala ere, batzuk, noizbehinka, desanimatuta sentitu daitezke, honakoa galdetuz: «Pozik egongo ote da Jehoba nirekin?». Hau zure kasua bada, ez zara bakarra. Iraganean, Jainkoaren zerbitzari askori zaila egin zitzaien Jehoba beraiekin oso pozik zegoela sinestea (1 Sam. 1:6-10; Job 29:2, 4; Sal. 51:11). Bibliak argi erakusten du Jehoba oso pozik egon daitekeela gizaki inperfektuekin. Nola lortu dezakegu Jehoba gurekin oso pozik egotea? Jesusengan fedea erakutsiz eta bataiatuz (Joan 3:16). Honela, gure bekatuez damutu garela eta Jehobari bere nahia egitea promestu diogula erakusten dugu besteen aurrean (Eg. 2:38; 3:19). Jehoba asko pozten da bere lagunak izateko pauso hauek ematen ditugunean. Beraz, berari egin diogun promesa mantentzeko gure onena ematen badugu, Jehoba oso pozik egongo da gurekin eta bere lagun minak bezala ikusiko gaitu (Sal. 25:14). w24.03 26 ¶1-2

Aztertu eguneko aipua (2025)

Asteazkena, uztailak 30

Guk ezin dugu, inola ere, entzun eta ikusi duguna isilik gorde (Eg. 4:20).

Nahiz eta agintariek predikatzea debekatu, hau egiten jarraitzen dugu Jesusen jarraitzaileak imitatuz. Ziur egon gaitezke Jehobak predikazioan lagunduko gaituela. Beraz, eskatu otoitzean ausardia eta jakinduria. Arazoei aurre egiteko laguntza ere eskatu. Gutako askok arazo hauei egiten diegu aurre: gaixotasunen bat, arazo emozionalak, maite dugun norbaiten heriotza, familian egon daitezkeen egoera zailak edo pertsekuzioa, besteak beste. Gainera, pandemiek eta gerrek arazo hauek oraindik gehiago zaildu dituzte. Beraz, kontatu Jehobari nola sentitzen zaren. Hitz egin berarekin zure egoeraz, lagun min batekin hitz egiten egongo bazina bezala. Ziur egon Jehobak lagunduko zaituela (Sal. 37:3, 5). Etengabe otoitz egiteak zailtasunen aurrean irauten lagundu gaitzake (Erm. 12:12). Jehobak bere zerbitzari leialek dituzten zailtasunak ezagutzen ditu eta «haien oihuak entzun [...] egiten ditu» (Sal. 145:18, 19). w23.05 5-6 ¶12-15

Aztertu eguneko aipua (2025)

Osteguna, uztailak 31

Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin (Efe. 5:10).

Erabaki inportanteak hartu behar ditugunean, «Jaunaren nahia zein den» bereizi eta honen arabera jokatu behar dugu (Efe. 5:17). Hartu behar dugun erabakiarekin lotuta dauden Biblia printzipioak identifikatu behar ditugu. Era honetara, gai horren inguruan Jainkoak zer pentsatzen duen jakingo dugu. Bestalde, Biblia printzipioak praktikan jartzen baditugu, erabaki onak hartzeko aukera gehiago izango ditugu. Gure etsai Satanasek gu mundu honetako gauzekin okupatuta egotea nahi du eta, ondorioz, Jehobarentzat denborarik ez izatea (1 Joan 5:19). Kristau batek bere arreta Jehobaren zerbitzuan jarri beharrean, diruari, ikasketei edo lanari garrantzi gehiegi eman ahal dio. Hala bada, mundu honen pentsaera berarengan eragina izaten ari den seinale izan daiteke. Noski, gauza hauek berez ez dira txarrak, baina ez genituzke inoiz gure bizitzan lehen postuan jarri beharko. w24.03 24 ¶16-17

Aztertu eguneko aipua (2025)
Ongi etorri
Jehobaren lekukoek egindako hizkuntza desberdinetako argitalpenen bilaketa tresna da hau.
Argitalpenak jaisteko bisitatu jw.org.
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu