Asteazkena, uztailak 30
Guk ezin dugu, inola ere, entzun eta ikusi duguna isilik gorde (Eg. 4:20).
Nahiz eta agintariek predikatzea debekatu, hau egiten jarraitzen dugu Jesusen jarraitzaileak imitatuz. Ziur egon gaitezke Jehobak predikazioan lagunduko gaituela. Beraz, eskatu otoitzean ausardia eta jakinduria. Arazoei aurre egiteko laguntza ere eskatu. Gutako askok arazo hauei egiten diegu aurre: gaixotasunen bat, arazo emozionalak, maite dugun norbaiten heriotza, familian egon daitezkeen egoera zailak edo pertsekuzioa, besteak beste. Gainera, pandemiek eta gerrek arazo hauek oraindik gehiago zaildu dituzte. Beraz, kontatu Jehobari nola sentitzen zaren. Hitz egin berarekin zure egoeraz, lagun min batekin hitz egiten egongo bazina bezala. Ziur egon Jehobak lagunduko zaituela (Sal. 37:3, 5). Etengabe otoitz egiteak zailtasunen aurrean irauten lagundu gaitzake (Erm. 12:12). Jehobak bere zerbitzari leialek dituzten zailtasunak ezagutzen ditu eta «haien oihuak entzun [...] egiten ditu» (Sal. 145:18, 19). w23.05 5-6 ¶12-15
Osteguna, uztailak 31
Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin (Efe. 5:10).
Erabaki inportanteak hartu behar ditugunean, «Jaunaren nahia zein den» bereizi eta honen arabera jokatu behar dugu (Efe. 5:17). Hartu behar dugun erabakiarekin lotuta dauden Biblia printzipioak identifikatu behar ditugu. Era honetara, gai horren inguruan Jainkoak zer pentsatzen duen jakingo dugu. Bestalde, Biblia printzipioak praktikan jartzen baditugu, erabaki onak hartzeko aukera gehiago izango ditugu. Gure etsai Satanasek gu mundu honetako gauzekin okupatuta egotea nahi du eta, ondorioz, Jehobarentzat denborarik ez izatea (1 Joan 5:19). Kristau batek bere arreta Jehobaren zerbitzuan jarri beharrean, diruari, ikasketei edo lanari garrantzi gehiegi eman ahal dio. Hala bada, mundu honen pentsaera berarengan eragina izaten ari den seinale izan daiteke. Noski, gauza hauek berez ez dira txarrak, baina ez genituzke inoiz gure bizitzan lehen postuan jarri beharko. w24.03 24 ¶16-17
Ostirala, abuztuak 1
Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen Jaunak (Sal. 34:20 [34:19, NWT]).
Salmo honetan bi ideia inportante azaltzen dira: 1) Zintzoek arazoak izaten dituzte. 2) Jehobak gure zailtasunetatik libratzen gaitu. Nola libratzen gaitu Jehobak? Berak bizitzarekiko dugun ikuspuntua errealista izaten laguntzen digu. Egia da Jehobak bere zerbitzuan poztasuna izango dugula promesten digula. Baina, noski, ez digu ziurtatzen orain kezkarik gabeko bizitza izango dugunik (Is. 66:14). Berak gure arreta etorkizunean jartzera animatzen gaitu, Jehobak gu betirako gozatzea nahi duen etorkizun horretan (2 Ko. 4:16-18). Bitartean, egunez egun bere zerbitzuan jarraitzen laguntzen digu (Neg. 3:22-24). Zer ikasi dezakegu Biblia garaiko eta gaur egungo zerbitzari leial batzuen eredutik? Baliteke guk espero gabeko arazoei aurre egin behar izatea. Baina Jehobaren eskuetan jartzen bagara, berak beti eutsiko gaitu; ez digu inoiz huts egingo (Sal. 55:23 [55:22, NWT]). w23.04 14-15 ¶3-4