Osteguna, uztailak 31
Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin (Efe. 5:10).
Erabaki inportanteak hartu behar ditugunean, «Jaunaren nahia zein den» bereizi eta honen arabera jokatu behar dugu (Efe. 5:17). Hartu behar dugun erabakiarekin lotuta dauden Biblia printzipioak identifikatu behar ditugu. Era honetara, gai horren inguruan Jainkoak zer pentsatzen duen jakingo dugu. Bestalde, Biblia printzipioak praktikan jartzen baditugu, erabaki onak hartzeko aukera gehiago izango ditugu. Gure etsai Satanasek gu mundu honetako gauzekin okupatuta egotea nahi du eta, ondorioz, Jehobarentzat denborarik ez izatea (1 Joan 5:19). Kristau batek bere arreta Jehobaren zerbitzuan jarri beharrean, diruari, ikasketei edo lanari garrantzi gehiegi eman ahal dio. Hala bada, mundu honen pentsaera berarengan eragina izaten ari den seinale izan daiteke. Noski, gauza hauek berez ez dira txarrak, baina ez genituzke inoiz gure bizitzan lehen postuan jarri beharko. w24.03 24 ¶16-17
Ostirala, abuztuak 1
Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen Jaunak (Sal. 34:20 [34:19, NWT]).
Salmo honetan bi ideia inportante azaltzen dira: 1) Zintzoek arazoak izaten dituzte. 2) Jehobak gure zailtasunetatik libratzen gaitu. Nola libratzen gaitu Jehobak? Berak bizitzarekiko dugun ikuspuntua errealista izaten laguntzen digu. Egia da Jehobak bere zerbitzuan poztasuna izango dugula promesten digula. Baina, noski, ez digu ziurtatzen orain kezkarik gabeko bizitza izango dugunik (Is. 66:14). Berak gure arreta etorkizunean jartzera animatzen gaitu, Jehobak gu betirako gozatzea nahi duen etorkizun horretan (2 Ko. 4:16-18). Bitartean, egunez egun bere zerbitzuan jarraitzen laguntzen digu (Neg. 3:22-24). Zer ikasi dezakegu Biblia garaiko eta gaur egungo zerbitzari leial batzuen eredutik? Baliteke guk espero gabeko arazoei aurre egin behar izatea. Baina Jehobaren eskuetan jartzen bagara, berak beti eutsiko gaitu; ez digu inoiz huts egingo (Sal. 55:23 [55:22, NWT]). w23.04 14-15 ¶3-4
Larunbata, abuztuak 2
Izan ezarritako agintarien menpeko (Erm. 13:1).
Asko ikasi dezakegu Jose eta Mariaren eredutik. Agintariei «obeditzeko prest» egon ziren, baita beraientzat praktikoa ez zenean ere (Luk. 2:1-6). Adibidez, Jesus jaiotzeko hilabete bat baino gutxiago falta zenean, Maria eta Joseren obedientzia probapean jarri zen. Erromako Augusto enperadoreak errolda bat egitea agindu zuen. Ondorioz, Jose eta Mariak bide menditsuetatik 150 km baino gehiagoko bidaia egin behar izan zuten Belenera. Bidaia ziurrenik deserosoa izango zen, bereziki Mariarentzat. Beharbada, jaio gabearen osasunaz kezkatuta egongo ziren. Zer gertatuko zen bidaiaren erdian bat-batean Maria erditzen hasi izan balitz? Mesias izango zena zeraman bere umetokian. Egoera honetan legea ez obeditzeko aske al ziren? Nahiz eta Jose eta Mariak kezkatuta egoteko arrazoiak izan, legea obeditu zuten. Jehobak beraien obedientzia bedeinkatu zuen. Maria onik iritsi zen Belenera, haurtxo osasuntsu bat izan zuen eta, gainera, Bibliako profezia bat betetzen lagundu zuen! (Mik. 5:1 [5:2, NWT]). w23.10 8 ¶9; 9 ¶11-12