Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Ongi etorri
Jehobaren lekukoek egindako hizkuntza desberdinetako argitalpenen bilaketa tresna da hau.
Argitalpenak jaisteko bisitatu jw.org.
Iragarkia
Eskuragarri dagoen hizkuntza berria: Mbum
  • Gaur

Igandea, uztailak 27

Aholkatzeko eta irakatsiak gezurtatzeko gai izan (Tit. 1:9).

Kristau heldua izatera iristeko, praktikoak diren abileziak garatu beharko dituzu. Honek kongregazioko eginkizunak onartzen, zeure burua edo familia mantentzeko lan bat izaten, eta besteekin harreman osasuntsuak izaten lagunduko dizu. Adibidez, ikasi ondo irakurtzen eta idazten. Bibliaren arabera, zoriontsua eta arrakastatsua den gizonak Biblia irakurtzen eta honetan hausnartzen du egunero-egunero (Sal. 1:1-3). Biblia egunero irakurriz, Jehobaren pentsaera ezagutzera iritsiko da eta irakurritakoa praktikan nola jarri ikasiko du (Esa. 1:3, 4). Irakasteko eta Biblian oinarritutako aholkuak emateko gai diren anaien laguntza behar dute anai-arrebek. Ondo irakurtzen eta idazten baduzu, besteen fedea sendotuko duten hitzaldi eta iruzkin lagungarriak prestatzeko gai izango zara. Gainera, ohar lagungarriak hartu ahal izango dituzu. Ohar hauek zure fedea sendotzen eta besteei animatzen lagunduko dizute. w23.12 26-27 ¶9-11

Aztertu eguneko aipua (2025)

Astelehena, uztailak 28

Zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa da (1 Joan 4:4).

Beldurra sentitzen duzunean, hausnartu Jehobak etorkizunean egingo dituen gauzetan, Satanas egongo ez denean. 2014​ko lurralde biltzarreko antzezpen batean, aita batek bere familiarekin 2 Timoteori 3:1-5​ko pasartea aztertu zuen. Berak bertako hitzei buelta eman zien paradisua nolakoa izango den deskribatuz: «Mundu berria inoiz izan den garairik zoriontsuena izango da. Izan ere, gizakiek batak bestea eta egia maitatuko dute, modesto, apal, Jainkoaren adoratzaile, gurasoen esaneko, esker oneko eta leialak izango dira, familiari berezko maitasuna izango diote, adostasunetara iristeko prest egongo dira, besteei buruz beti ondo hitz egin eta autokontrola izango dute, lasaiak izango dira, ona dena maitatuko dute, fidagarri eta malguak izango dira, ez dute euren burua handietsiko, Jainkoa maitatuko dute eta ez gozamenak, eta Jainkoari benetako debozioa izango diote; eta hauengandik gertu mantendu». Hitz egiten al duzu zure familia eta anai-arreba maiteekin mundu berriko bizitzari buruz? w24.01 6 ¶13-14

Aztertu eguneko aipua (2025)

Asteartea, uztailak 29

Oso pozik nago zurekin (Luk. 3:22).

Zein lasaigarria den Jehoba bere herriarekin oso pozik dagoela jakitea! Bibliak honakoa dio: «Jaunak bere herria maite» du (Sal. 149:4). Hala ere, batzuk, noizbehinka, desanimatuta sentitu daitezke, honakoa galdetuz: «Pozik egongo ote da Jehoba nirekin?». Hau zure kasua bada, ez zara bakarra. Iraganean, Jainkoaren zerbitzari askori zaila egin zitzaien Jehoba beraiekin oso pozik zegoela sinestea (1 Sam. 1:6-10; Job 29:2, 4; Sal. 51:11). Bibliak argi erakusten du Jehoba oso pozik egon daitekeela gizaki inperfektuekin. Nola lortu dezakegu Jehoba gurekin oso pozik egotea? Jesusengan fedea erakutsiz eta bataiatuz (Joan 3:16). Honela, gure bekatuez damutu garela eta Jehobari bere nahia egitea promestu diogula erakusten dugu besteen aurrean (Eg. 2:38; 3:19). Jehoba asko pozten da bere lagunak izateko pauso hauek ematen ditugunean. Beraz, berari egin diogun promesa mantentzeko gure onena ematen badugu, Jehoba oso pozik egongo da gurekin eta bere lagun minak bezala ikusiko gaitu (Sal. 25:14). w24.03 26 ¶1-2

Aztertu eguneko aipua (2025)
Ongi etorri
Jehobaren lekukoek egindako hizkuntza desberdinetako argitalpenen bilaketa tresna da hau.
Argitalpenak jaisteko bisitatu jw.org.
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu