Astelehena, uztailak 28
Zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa da (1 Joan 4:4).
Beldurra sentitzen duzunean, hausnartu Jehobak etorkizunean egingo dituen gauzetan, Satanas egongo ez denean. 2014ko lurralde biltzarreko antzezpen batean, aita batek bere familiarekin 2 Timoteori 3:1-5ko pasartea aztertu zuen. Berak bertako hitzei buelta eman zien paradisua nolakoa izango den deskribatuz: «Mundu berria inoiz izan den garairik zoriontsuena izango da. Izan ere, gizakiek batak bestea eta egia maitatuko dute, modesto, apal, Jainkoaren adoratzaile, gurasoen esaneko, esker oneko eta leialak izango dira, familiari berezko maitasuna izango diote, adostasunetara iristeko prest egongo dira, besteei buruz beti ondo hitz egin eta autokontrola izango dute, lasaiak izango dira, ona dena maitatuko dute, fidagarri eta malguak izango dira, ez dute euren burua handietsiko, Jainkoa maitatuko dute eta ez gozamenak, eta Jainkoari benetako debozioa izango diote; eta hauengandik gertu mantendu». Hitz egiten al duzu zure familia eta anai-arreba maiteekin mundu berriko bizitzari buruz? w24.01 6 ¶13-14
Asteartea, uztailak 29
Oso pozik nago zurekin (Luk. 3:22).
Zein lasaigarria den Jehoba bere herriarekin oso pozik dagoela jakitea! Bibliak honakoa dio: «Jaunak bere herria maite» du (Sal. 149:4). Hala ere, batzuk, noizbehinka, desanimatuta sentitu daitezke, honakoa galdetuz: «Pozik egongo ote da Jehoba nirekin?». Hau zure kasua bada, ez zara bakarra. Iraganean, Jainkoaren zerbitzari askori zaila egin zitzaien Jehoba beraiekin oso pozik zegoela sinestea (1 Sam. 1:6-10; Job 29:2, 4; Sal. 51:11). Bibliak argi erakusten du Jehoba oso pozik egon daitekeela gizaki inperfektuekin. Nola lortu dezakegu Jehoba gurekin oso pozik egotea? Jesusengan fedea erakutsiz eta bataiatuz (Joan 3:16). Honela, gure bekatuez damutu garela eta Jehobari bere nahia egitea promestu diogula erakusten dugu besteen aurrean (Eg. 2:38; 3:19). Jehoba asko pozten da bere lagunak izateko pauso hauek ematen ditugunean. Beraz, berari egin diogun promesa mantentzeko gure onena ematen badugu, Jehoba oso pozik egongo da gurekin eta bere lagun minak bezala ikusiko gaitu (Sal. 25:14). w24.03 26 ¶1-2
Asteazkena, uztailak 30
Guk ezin dugu, inola ere, entzun eta ikusi duguna isilik gorde (Eg. 4:20).
Nahiz eta agintariek predikatzea debekatu, hau egiten jarraitzen dugu Jesusen jarraitzaileak imitatuz. Ziur egon gaitezke Jehobak predikazioan lagunduko gaituela. Beraz, eskatu otoitzean ausardia eta jakinduria. Arazoei aurre egiteko laguntza ere eskatu. Gutako askok arazo hauei egiten diegu aurre: gaixotasunen bat, arazo emozionalak, maite dugun norbaiten heriotza, familian egon daitezkeen egoera zailak edo pertsekuzioa, besteak beste. Gainera, pandemiek eta gerrek arazo hauek oraindik gehiago zaildu dituzte. Beraz, kontatu Jehobari nola sentitzen zaren. Hitz egin berarekin zure egoeraz, lagun min batekin hitz egiten egongo bazina bezala. Ziur egon Jehobak lagunduko zaituela (Sal. 37:3, 5). Etengabe otoitz egiteak zailtasunen aurrean irauten lagundu gaitzake (Erm. 12:12). Jehobak bere zerbitzari leialek dituzten zailtasunak ezagutzen ditu eta «haien oihuak entzun [...] egiten ditu» (Sal. 145:18, 19). w23.05 5-6 ¶12-15